Sir Peter Alexander Ustinov (Peter Alexander Freiherr von Ustinov)(Londres, 1921ko apirilaren 16a-Genolier, 2004ko martxoaren 28a) Inperio Britaniarreko Ordeneko Comendadorren graduko kidea, aktore, idazle eta antzerkigile ingelesa izan zen.
Zine zuzendari eta produktore, teatro eta opera zuzendari, eszenografo, gidoilari, komediante, umorista, aldizkari eta egunkarietako zutabegile, irrati esatari, eta telebista aurkezle modura ere nabarmendu zen pertsona izan zen. Intelektual eta diplomatiko elkarteetan ere aktibo izan zen; Errektore moduko postu akademikoetan lan egin zuen Dundeeko Unibertsitatean 1968tik 1974ra, eta Kantziler modura Durhameko Unibertsitatean 1992tik 2004ra. Unicefentzat Borondate Oneko Embaxadore modura parte hartu zuen, baita Munduko mugimendu federalistako lehendakari modura ere.
Sari zinematografiko ugariz saritua, horien artean bi Oscar sari, Emmy saria, Urrezko Globoa eta Urrezko Erramua, ohorezko sariez gain. Gobernu ugariren intsigniak eta errekonozimenduak ere jaso zituen.
Berak zuen aparteko gaitasun multifazetikoak, polimata eta Errenazimenduko Gizonaren ospea eman zion.
Peter Ustinov noizbait "praktikante europear"tzat autodeskribatu zen, baina "munduko biztanle" baten eredu biziduna zen.
Jatorri errusiar, alemaniar eta frantziar familia bateko semea zen, Westminster Schoolen ikasi zuen 1937an eta London Theatre Studion burutu zuen bere trebakuntza dramatikoa, agertoki britainiarretan bere aurkezpena bi urte beranduago hasiz. 1939an Isolde Benhamekin ezkondu zen, Angela Lansburyren ahizpaordearekin (1950ean dibortziatu ziren). Tamara Ustinov aktoresa da senar-emazteen alaba.
Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen anbulantzien postuko erizain modura. Beraren nagusiek karrera militarrerako talentu falta eta atributu gutxi zituen pertsonatzat hartu zuten, liskar honen ondoren ez zuen ibilbide hau jarraitu.
Bere lehenengo lanetako bat Federico García Lorcaren antzezpen bat izan zen, bere lagun Charles David Leyek inglesera itzulia.
1940an aktore zinematografikoaren karrera hasi zuen, non Quo Vadis?en (1951) eta Espartacon (1960) karakterizazio aipagarriak izan zituen, eta haietan bigarren aktore hoberenaren lehen Oscar saria irabazi zuen. Baita ere, aipatzeke daude ondorengo filmak: La burla del diablo, No somos ángeles y Sinuhé, el egipcio (Hirurak Michael Curtizek zuzenduak) Max Ophulsen Lola Montes, Romanoff and Juliet (1961), Topkapi (1964), non honen bidez bigarren aktore hoberenaren bigarren Oscar saria lortu zuen, Viva Max! (1969) eta Franco Zeffirelliren Nazaretheko Jesus superprodukzioa.
1957an ekoizpen espainiar batean hartu zuen parte: Ladislao Vajdaren "Un ángel pasó por Brooklyn"en, Pablito Calvo haur prodijioaren trebezia agertzeko egindako filmean.
Bere emanaldiek harrera ona izan zuten jendaurreakoaren artean pertsonaia gogaikarri, balakari, koldar baina aldi berean burutsu eta dibertigarriak antzeztean, non dramari umorezko ikutu berezi bat ematen zion, esate baterako Hercule Poirot detektibea Agatha Christieren eleberrien hainbat moldaketa zinematografikoetan.
Aktore modura parte hartu zuen film batzuk zuzendu zituen, film gidoilari izateaz gain, umore fin kosmopolita zuten hainbat antzezlan idatzi zituen, adibidez The Love of Four Colonels (Lau koronelen amodioak, 1951), Romanoff and Juliet (1956), The Unknown Soldier and His Wife (1967), Krumnagel (1971), eta bere oroitzapen-txostenak, Dear Me izenekoa (1977).
Opera zuzendari arrakastatsua izan zen, Mozarten flauta majikoaren eszenaratzea gogoratzen da.
Ustinov Berlinera iritsi zen, lehenengo aldiz, 2002an UNICEFen misio baten nazio, kultura eta erlijioen arteko mundu baketsu baten mezua sustatzen zuen United Buddy Bearseko elkarte bat bisitatzeko. 140 inguruko herrialdeen elkarte honetan Irak ere ordezkari izatea erabakita zuen. 2003an, United Buddy Bearsen bigarren erakusketa iriki eta babestu zuen Berlinen.
Bere bizitzaren azken urteetan animatzaile (conférencier) modura hitzaldiak diktatzen aritu eta talkshowetako ohiko gonbidatua izan zen. Gainera, politikan jakingura zuen gizona izan zen. XX. mendeko eta XXI. mende hasierako eragin handiena izan zuten artistetako bat eta aurreiritzi ugariren borrokalari segurua izan zen.
Suitzako mendietan zendu zen 83 urte betetzeko hemezortzi egun falta zitzaizkionean. Aktorearen lagun baten arabera, diabetes eta bihotz-arazoen konbinazio baten ondorioz hil zen. Gainera, 2004ko urtarriletik ospitaleratu zutenetik, pisu handia galdu zuen aktoreak. "Medikuek ahal izan zuten guztia egin zuten, baina ez zuen ezertarako balio izan. Modu geldo baina seguruan joan zen galtzen bere bizitza" esan zuen lagunak, klinikan Ustinov gutxienez hamar aldiz bisitatzen zuenak.
Hullo Fame (1940) (dokumentala)
Mein Kampf — My Crimes (1940) (dokumentala)
One of Our Aircraft Is Missing (1942)
Let the People Sing (1942)
The Goose Steps Out (1942)
The New Lot (1943)
The Way Ahead (1944)
The True Glory (1945) (dokumentala)
School for Secrets (1946) (zuzendaria eta gidoigilea)
Carnival (1946) (gidoigilea)
Vice Versa (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
Private Angelo (1949)
Odette (1950)
Hotel Sahara (1951)
The Magic Box (1951)
Quo Vadis (1951)
The King and the Mockingbird (1952) (ahotsa)
Pleasure (1952) (narratzailea)
The Egyptian (1954)
Beau Brummell (1954)
We're No Angels (1955)
Lola Montès (1955)
The Wanderers (1956)
The Spies (1957)
An Angel Passed Over Brooklyn (1957)
Spartacus (1960)
The Sundowners (1960)
Romanoff and Juliet (1961) (zuzendaria)
Billy Budd (1962)
Alleman (1963) (documental) (narratzailea)
Women of the World (1963) (dokumentala) (narratzailea)
Topkapi (1964)
The Peaches (1964) (narratzailea)
John Goldfarb, Please Come Home (1965)
Lady L (1965)
The Comedians (1967)
The Comedians in Africa (1967)
Blackbeard's Ghost (1968)
Hot Millions (1968)
Viva Max! (1969)
The Festival Game (1970) (dokumentala)
Hammersmith Is Out (1972)
Robin Hood (1973, marrazki bizidunak) (ahotsa)
One of Our Dinosaurs is Missing (1975)
Logan's Run (1976)
Treasure of Matecumbe (1976)
The Muppet Show (1976)
The Purple Taxi (1977)
The Last Remake of Beau Geste (1977)
Jesus of Nazareth (1977) (Herodes)
The Mouse and His Child (1977)
Double Murder (1977)
Death on the Nile (1978)
Thief of Baghdad (Kalifa)
Winds of Change (1979) (narratzailea)
Tarka the Otter (1979) (narratzailea)
Morte no Tejo (1979) (dokumentala)
My Friend as the Alien (1979) (ahotsa)
Ashanti (1979)
We'll Grow Thin Together (1979)
Charlie Chan and the Curse of the Dragon Queen (1981)
The Great Muppet Caper (1981) (kameoa)
Grendel Grendel Grendel (1981) (ahotsa)
Evil Under the Sun (1982)
Memed, My Hawk (1984)
Thirteen at Dinner (1985)
Dead Man's Folly (1986)
Peter Ustinov's Russia (1986, dokumentala)
Murder in Three Acts (1986)
Appointment with Death (1988)
Peep and the Big Wide World (1988) (narratzailea)
La Révolution française (1989)Granpa (animazioa) (1989) (ahotsa)Around the World in 80 Days (1989)There Was a Castle with Forty Dogs (1990)Lorenzo's Oil (1992)The Phoenix and the Magic Carpet (1995)The Old Curiosity Shop (1995)Paths of the Gods (1995) (dokumentala)Stiff Upper Lips (1998)The Bachelor (1999)Alice in Wonderland (1999)Animal Farm (1999) (ahotsa)
My Khmer Heart (2000) (dokumentala)
Majestät brauchen Sonne (2000) (dokumentala)
Stanley Kubrick: A Life in Pictures (2001) (dokumentala)
The Will to Resist (2002)
Luther (2003)
Winter Solstice (2003)
Siberia: Railroad Through the Wilderness (2004) (narratzailea)
Wings of the Red Star (narratzailea)
Loser
The Old Man and Mr Smith
The life it's an Operetta