Michael Curtiz, hungarierako izen artistikoaren anglizismoa, benetako izenez Manó Kertész Kaminer (Budapest, 1886eko abenduaren 24a- Hollywood, 1962ko apirilaren 10a) zinema zuzendari estatubatuar bat izan zen, judutar familia hungariar batean hezia.
Zinemaren historiaren zuzendari emankor eta polifazetikoenetako bat izan zen (167 film filmatu zituen) berrogeita hamar urteko karrera
bikainan zehar non genero guztiak landu zituen, eta erritmo eta bizitasun handia ematen jakin zien bere obrei. Nahiz eta 1886ko abenduaren 24an jaio zela baieztatu, bere jaiotze data eta bere lehenengo urteetako beste hainbat egoera iritzi guztietara irekita daude, izan ere, bere hastapenei buruz gezurrak esaten zituen, horien artean, hamazazpi urterekin etxetik joan zela zirku batean sartzeko eta esgrima talde hungariar bateko kide izan zela 1912ko Joko Olinpikoetan. Curtiz erdi mailako klaseko judutar familia konbentzional batetik zetorren eta Markoszyko Unibertsitatean eta Budapesteko Antzerki eta Arte Akademia Errealean ikasi zuen aktore karrera eta 1912an Hungriako Antzoki Nazionalean Mihály Kartész izenarekin zuzendari lanetan hasi aurretik. 1913an teknika zinematografikoak hobetzeko hilabete batzuk Kopenhageko zentru garrantzitsuenetako batean igaro aurretik, gutxienez film bat zuzendu zuen Hungrian. Kopenhagen zegoenean, aktore lanetan aritu zen Atlantisen (1913) August Blomez. Zinemagintza hungariarraren sorreran lagundu zuen eta harrezkero film ugari zuzendu zituen, horien artean lehenengo arrakasta nazionaletako bat, Bánk Bán (1914). Bere karrera zinematografikoa, zinemaren historiako zabalenetakoa, lau alditan banatzen dela esan daiteke: hungariarra (1912-1918), austriarra (1919-1925), alemaniarra (1919-1925) eta amerikarra (1926-1961).
Lehen Mundu Gerran, denbora labur batean austrohungariar armadara joan zen artileria-lanera, baina 1915ean zinema egiteko itzuli zen eta urte honetan edo hurrengoetan Lucy Doraine aktoresarekin ezkondu zen eta 1923an dibortziatu. Gerra amaitzean, gerra zibil bat hasi zen Hungrian eta haren kurtsoan arazoak izan zituen, izan ere, Miklós Horthyren armadak judutarrak, intelektualak eta komunistak segitu zituen; gainera, erbesteratu behar izan zuen, 1919ko Sobiatar Hungariar Errepublika suntsikorra (lau hilabete baino zerbait gehiago iraun zuen) gertatzean zinema-industria nazionazlizatua izan zenean. Vienara (Austria) joan zen bizitzera, eta bertan gutxienez 21 film egin zituen Sascha Films-entzat, horien artean Sodom und Gomorra ("Sodoma y Gomorra", 1922) eta Die Sklavenkönigin (1924) epopeia biblikoak. Azken hau, Ameriketako Estatu Batuetan atera zen "La luna de Israel" izenburuarekin, eta Jack Warner produktoreari deigarria iruditu zitzaion, nork 1926an kontratatu egin zuen antzeko filmak egiteko Warner Brothers-erako. Estatu Batuetara joan zenean, gutxienez alaba ez-legitimo bat eta seme ez-legitimo bat atzean utzi zituen eta andrezale bezala agertu zen Hollywooden. Jada 40 film zituen eginak, eta Mundu Berrian beste 58 film luze mutu eta soinudun gehiago zuzenduko ditu. Lanzalea zen, ez zuen berak jaten ezta aktoreei uzten ere filmatzeko denbora hori aprobetxatzearren, aktoreen sindikatua sortu eta debekatu egin zion arte; berezko ezaugarria zen bere ingeles-maila lardaskatua ere, eta ondorioz, maiz interprete bat joan behar izaten zen filmazioetara esaten zuena argitzera.
Errol Flynn bezalako izarrak zuzendu zituen besteak beste, ia beti Olivia de Havilland edo James Cagneyren bikotetzat eginez klasikoak izatera heldu diren filmetan: Jimmy the Gent (1933), El Capitán Blood (1935), La carga de la brigada ligera (1936) eta Robín de los bosques (1939), Bette Davis mitikoari bezala bere hogeita hamargarren hamarkadako koloredun film bakarrean La vida privada de Elizabeth y Essex (1939).
Curtiz zinemaren gailurrera eraman duen filma Casablanca (1942) izan zen, Humphrey Bogart eta Ingrid Bergmanekin, zeinaren bidez bere Oskar bakarra lortu zuen. Ez zen gehiago Estatu Batuetatik irten, non 1962an kantzerraz hil zen. Nazismo garai aurretik, Curtizek Europatik alde egin zuen, baina bere familiako kide batzuek ez zuten zorte berdina izan eta bere arrebaren familia Auschwitzera bidalia izan zen, non bere senarra hil zen. Curtizek bere soldataren zati bat Europako Zinemako Potoan inbertitu zuen, zinema-industriako errefuxatu europarrei laguntzen zien elkartea Ameriketako Estatu Batuetan bizi zitezen.
1940ko hamarkada hasieran eta batez ere Casablancaren arrakasta ostean, Curtiz nahiko aberats bilakatu zen eta 3.600 dolar irabazten zituen asteko. Gainera, polo zelai bat zuen lursail erraldoi baten jabe zen. Kirol honetako ohiko kideetako bat bere lagun eta Warner-eko produktore Hal B. Wallis zen, eta bere emaztea, Louise Fazenda aktoresa Curtizen hirugarren emaztearen lagun mina zen, Bess Meredyth, aktoresa eta gidoilaria. Nahiz eta Curtiz maiz desleial izan estrekin eta Meredythek denboraldi labur batean erlazioa bertan behera utzi, ezkonduta jarraitu zuten 1961 arte, Curtizen heriotza baino pixka bat lehenago. Meredyth Curtizen zuzendaritzako laguntzailea zen eta honen ingeles-maila baxua kontuan hartuz, askotan deitzen zion aholku eske filmazioan zehar arazoren bat sortzen zitzaionean. Bere 1940ko hamarkadako lan nagusiak El lobo de mar (1941), Casablanca (1942) eta Mildred Pierce (1945) izan ziren. Denboraldi honetan zehar bere estilo propioa lortzen du kameraren mugimendu arinen, konposizio gogorren eta argi kontrasteen bitartez. Bigarren mundu gerran laguntzeko, Mission to Moscow (1943) propagandako filma zuzendu zuen, Franklin D. Roosevelt lehendakariak agindua Sobietar Batasunaren laguntza lortzeko.
Bere beste zenbait lan Four Daughters (1938), Yankee Doodle Dandy (1942), Life With Father (1947), Flamingo Road (1949), Young Man with a Horn eta The Breaking Point (1950) izan ziren.
1940ko hamarkadaren ondoren, kontratu berria sinatu zuen Warnerrekin eta, haren arabera kostuak estudioa eta bere ekoizpen-enpresa propioaren artean banatuko zituzten eta etorkizuneko filmen mozkinak ere bai. Hala ere, film hauek porrot handiak izan ziren, periodo honetako zinema-industriaren aldaketagatik, Curtiz ez zelako guztiz ondo sentitzen edo zuzendari bezala erortzen hasia zelako. Gauza da eztabaidak izan zirela tartean eta Warner anaiekin zuen harremana guztiz hautsi zen 1954an. Urte horretatik aurrera, zuzendari independentetzat jardun zuen.
Etapa honetako bere lehen filma Sinuhé el Egipcio (1954) izan zen, Mika Waltari finladiarraren nobela homonimoan inspiratua Foxentzat. Jean Simmons, Victor Mature eta Gene Tierney ziren protagonista nagusiak. Ondoren, zenbait film zuzendu zituen Paramountentzat, White Christmas (1954) , Bing Crosby eta Danny Kayekin; No somos ángeles (1955), Humphrey Bogart protagonista nagusiarekin; eta King Creole (1958), Elvis Presley protagonista nagusiarekin barne.
Ezin izan zuen azken filma amaitu, Los comancheros, izan ere, hospitaleratua izan zen bat-bateko kantzer batengatik, eta 1962ko apirilaren 10ean hil egin zen; ondorioz, John Wayne aktore printzipalak zuzendu zituen azken eszenak, bere izena amaierako kredituetan agertzeari uko eginez. Glendaleko Forest Lawn Memorial Park Cemetery-an, California, izan zen lurperatua.
Askotan esan izan da Curtiz estilo zehaztugabea zela: genero guztiak landu zituen, ez beti originaltasunez. Hala ere, bere estiloa oso berezia da; dinamikoa, mugimendu zabalekin pertsonaiak dabiltzan giro eta inguruneak ikusteko eta kamararen angelu ohiz kanpokoak; enkoadraketa konplexuak, askotan objektu fisikoekin enkoadratutako pertsonaiekin, kamerazko mugimendu ugari, plano subjektiboak eta argiztapen kontraste oso nabariak. Estilo honek garrantzi handiagoa ematen dio pertsonaiari inguruneari baino, zeinak harrapatu eta zorigaitzaren eta patuaren rola adierazten du; honez gain, Curtizen pertsonaiak, ikuspuntu intelektual batetik arazo moraletan debatitzen dira. Laburbilduz, kamera mugitzeko modu konplexu eta dinamikoa, konposizio indartsuak eta argiztapen kontraste nabariak. Hollywoodeko klasizismoaren ordezkarietako bat da eta oso preziatua da zinemazaleen artean.
1926: La mariposa de oro ("Der Goldene Schmetterling")
1928: El arca de Noé ("Noah's Ark")
1930: Bajo la luna de Texas ("Under a Texas Moon")
1931: El ídolo ("The Mad Genius")
Hay mujeres así? ("The Strange Love of Molly Louvain")
Esclavos de la tierra ("The Cabin in the Cotton")
20.000 años en Sing Sing ("20.000 Years in Sing Sing")
Jimmy the Gent
Los crímenes del museo ("Mystery of the Wax Museum")
Por el mal camino ("The Mayor of Hell")
Matando en la sombra ("The Kennel Murder Case")
Hembra ("Female")
1934: El agente británico ("British Agent")
Casino de París ("Go Into Your Dance")
Infierno negro ("Black Fury")
La que apostó su amor ("Front Page Woman")
El capitán Blood ("Captain Blood")
Los muertos andan ("The Walking Dead")
El caballero Adverse ("Anthony Adverse")
La carga de la brigada ligera ("The Charge of the Light Brigade")
La mujer marcada ("Marked Woman")
El heredero perfecto ("The Perfect Specimen")
En busca de oro ("Gold Is Where You Find It")
Robin de los bosques ("The Adventures of Robin Hood")
Ángeles con caras sucias ("Angels with Dirty Faces")
Dodge, ciudad sin ley ("Dodge City")
La vida privada de Elizabeth y Essex ("The Private Lives of Elizabeth and Essex")
Oro, amor y sangre ("Virginia City")
El halcón del mar ("The Sea Hawk")
Camino de Santa Fe ("Santa Fe Trail")
El lobo de mar ("The Sea Wolf")
Bombarderos en picado ("Dive Bombers")
Yanqui Dandy ("Yankee Doodle Dandy")
1943: Misión en Moscú ("Mission to Moscow")
1944: Pasaje para Marsella ("Passage to Marseille")
1945: Alma en suplicio ("Mildred Pierce")
1946: Noche y día ("Night and Day")
1947: Vivir con papá ("Life with Father")
Música en el alma ("Young Man with a Horn")
El rey del tabaco ("Bright Leaf")
La fuerza de las armas ("Force of Arms")
El hombre de bronce ("Jim Thorpe -- All-American")
1953: Un conflicto en cada esquina ("Trouble Along the Way")
El muchacho de Oklahoma ("The Boy from Oklahoma")
Sinuhé, el egipcio ("The Egyptian")
Navidades blancas ("White Christmas")
1955: No somos ángeles ("We're No Angels")
El barrio contra mí ("King Creole")
El rebelde orgulloso ("The Proud Rebel")
Las aventuras de Huckleberry Finn ("The Adventures of Huckleberry Finn")
Escándalo en la corte ("A Breath of Scandal")
1961: Francisco de Asís ("Francis of Assisi")
1962: Los comancheros ("The Comancheros")
Pablo Mérida, Michael Curtiz, Cátedra, 1996, ISBN 84-376-31474-0
Michael Curtiz en Internet Movie Database