Hormisdas

San Hormisdas

Aurrekaria

Ondorengoa

Informazio pertsonala

Izena

Jaioteguna

Heriotza

Seme-alabak

Biografia

Hormisdas (Fosinone, 450 - Erroma, 523ko abuztuaren 6a) 52. aita santua izan zen (514tik 523ra) eta Eliza Katolikoko santu.

Diakonoa bere hautaketaren momentuan, ezkonduta egon zen ordenatua izan aurretik eta seme bat izan zuen ondoren, Silverio, Aita Santu bilakatuko zena.

Aita Santu bezala egin zuen lehen ekintza, 484ko "Horsmidasen formula" izeneko deialdiaren bidez Akazioaren zismaren azken hondarrekin amaitzea izan zen. Deialdi hori 519an proposatu zen Erromako elizen eta Kostantinoplakoen arteako bilera baten ostean.

Bere aitasantutzaren zehar Dionisos Eskasa enkargatu zuen, jatorri eszitiar eta abadeko monasterio erromatar bateko astronomoa, izatedun egutegia berregitea, Jesusen jaiotza ezarri zuena Kristau aroaren lehenengo urte bezela. Honek burutu zituen kalkuluak, ondoren egiaztatu zenaren arabera, 6 urteko diferentziaz oker zeuden, Herodes I.a Handiaren erreinaldia modu okerrean datatu baitzuen, ondorioztatu zuenaren arabera Jesus erromatar fundazioko 753. urtean jaio zen, benetan 748an gertatu zenean.

Aita Santu aukeratua izan zen Kasiodoro ospetsuaren, garai hartan kontsula zenaren, eta erregearen delegatu Teodorikoren aurrean. Konstantinoplak bidalitako hirugarren delegazioarekin lortu zuen eliza hau Egoitza Santuarekin adiskidetzea, Akazioren kondenaziotik bereizia zegoena. Bere aitasantutza loriatsua izan zen doktrina heldu zuen kemenagatik, kleroaren erreformagatik, Ekialdeko elizetan pakea eskuratzeagatik, Erromako manikeoak kanporatzeagatik, eta bere limosna eta Leku Santuen liberalitatearengatik. Hormisdas 523ko abuztuaren 6an hil zen.

Kanpoko linkak

Wikimedia Commons Hormisdasi buruzko multimedia informazioa du.

Obrak