David Letss (Hemel Hempstead, Ingalaterra, 1956ko urriaren 12), Dave Vanian bezala ezagutua, Punk rock taldeko bokalista eta ondoren Rock gotico the Damnedekoa; bere taldea ingeles Punk rockeko aitzindari izaten lehenak izan ziren Sex Pistols eta theclashekin batera.
Letssek ehorzle bezala egiten zuen lan eta bere izena Dave Vanianengatik aldatu zuen musikari bihurtu zenean. Iggy Pop eta Alice Cooperren oinatzak jarraituz, Vanian estetika gotiko bat eramaten lehenetarikoa da Siouxsie Sioux eta RobertSmithekin batera. Nahiz eta Vanian nahiko ieloskorra izan bere bizitza pribatuaren inguruan, arte errenazentista, beldurrezko pelikulak eta zine beltza gustatzen zaizkiola dakigu.
TheDamnedeko aurrenetariko sortzaileetako bat da, urteetan zehar konstante mantendu den kide bakarra eta taldeak eraldaketa beltza edukitzearen errespontsable da. Soinu landuago eta azkarrago bat ezartzeagatik, bere taldea hardcore punk influentziatzaile gisa kontsideratzen da.
Bere estetika bampirozalea da eta aurpegia zuriz, ezpainak beltzez eta begiak ere beltzez margotzen ditu. Ile beltzak eta atzeruntz orraztuak jarraitzaileak asko markatu zituen, hauek aurpegia eta estetika antzeko bat imitatuz.
Laurie Vanianekin ezkondu zen 1977an, The Damnedera sartu eta urrengo urtean, vaina 1990erdialdean banandu ziren. Banandu eta denbora gutxira rock gotikoko The SistersOf Mercyko baxuarekin ezkondu zen, Patricia Morrisonekin, 1996an, The Damned taldera elkartuko zen urtean. 2004ko otsailaren 9an alaba bat eduki zuten, Emily Vanian. Gaur egun alabak Erresuma Batuko telebista programa batean artzen du parte.
Bere bizitzan, Letssek disko bakarra atera du, 1995ean.
2004an, berak eta Captain Sensiblek gabonetako argiak piztu zituzten Cambridgen, polemika sortuz.
2009an, The Perfect Sleep pelikularako soinu-banda egin zuen.