Eiffel Dorrea (frantsesez Tour Eiffel), hasiera batean "330 metroko dorrea" (tour de 330 mètres ) izena zuena, Gustave Eiffel ingeniari frantsesak eta bere laguntzaileak Parisko1889ko Nazioarteko Erakusketarako eraikitako burdinazko egitura da. 1887eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik.
324 metroko garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua (eraiki berria zegoenean 7.300 tonako pisua zuen). Berez dorreak 350 metroko garaiera izan behar zuen, baina azkenean garaiera 300 metrora gutxitu zen (azkeneko 24 metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu zenean). Eiffel dorrea munduko eraikinik altuena izan zen 40 urteen buruan, 1930ean New Yorken Chrysler eraikina eraiki zuten arte.
250 langilek hartu zuten parte eraikuntzan eta 18.038 burdin atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz.
Bi urte, bi hilabete eta bost egunetan eraikia izan zen garaiko artista batzuen iritzien kontra, hauek burdinazko munstrotzat hartu baitzuten. Baina gaur egun dudarik gabe, Frantzia eta Parisko ikur nagusia da. Munduko monumenturik bisitatuenetarikoa izanik. Hasiera batean esperimentu zientifiko batzuk egiteko erabili zen, egun, aldiz, ingurune turistiko bezala eta telebista eta irrati emisoretzat erabilia da.
Hasiera batean, garaiko artisten iritziaren kontra, Parisko 1889ko Nazioarteko Erakusketarako egin zuten, 236 milioi baino bisitari gehiago izanik, baina tamaina eta forma ederraren ondorioz, denborarekin Pariseko sinbolo bihurtu da.
Maurice Koechlinen eta Émile Nouguieren imajinazioarekin, Nazioarteko Erakusketako atentzio gunea izateko pentsatua izan zen, baita Iraultza Frantsesaren mendeurrena ospatzeko ere. Dorrearen lehengo planoa 1884ko ekainean egin zen eta Stephen Sauvestre arkitektoak hobetu egin zuen, estetika gehiago emanez.
1886ko maiatzaren 1ean, Komertzio eta Industria Ministroak, Édouard Lockroy, proiektuaren alde egonik, dekretu bat sinatu zuen laguntza bat emanez 1889ko Nazioarteko Erakusketarako. Gustave Eiffelek laguntza ekonomiko hura lortu zuen eta 1887ko urtarrilaren 8an hitzarmen bat sinatu zuen eraikuntzaren xehetasunekin.
Bi urte, bi hilabete eta bost egunetan eraiki zuen ( 1887tik 1889ra), 250 langileekin eta ofizialki 1889ko martxoaren 31n inauguratu zen. Garaiko artisten iritziaren kontra eraikia izan zenez, arrakasta 70 hamarkada arte ez zuen izan.
Eiffel Dorrearen kokapen geografikoa
Eiffel Dorrea Parisen kokatzen da eta bere koordenaatuak hauek dira: 48°51′30″N 2°17′40″E.
(Borobil gorria)
Munduko planoan
Frantzian kokatzen da.
Frantziako mapan
Paris.
Paris
VII, XV eta XVI barrutian.
NEURRIAK
URTEAK
Altuera totala antenarekin ( 2000) 324 m
Altuera totala antenarekin ( 1994) 318,7
Altuera totala antenarekin ( 1991) 317,96 m
Altuera totala antenarekin ( 1989) 312,27 m
Altuera totala bandera gabe ( 1889) 300 m
Hirugarren Errepublika eta tekniken garapena
1887 eta 1889 urte bitartean eraikia izan zen eta azken urte honetako Nazioarteko Erakusketarako egina. Egun, Frantzia osoko sinboloa dugu. Hala eta guztiz ere, ez da beti horrela izan.
1875etik, Hirugarren Errepublika sortu berria, politikaren ezegonkortasuna zen ezaugarri. Garaiko gizarteak atentzio handia jartzen zuen garapen teknikoetan, honek Nazioarteko Erakusten jatorria eman zion. Hala eta guztiz ere, lehengo erakusketatik (Great Exhibition of the Works of Industry of All Nation, Londres, 1851), gobernariak ohartu ziren horren atzean politika zegoela eta ezin zutela aukera galdu beraien potentzia erakusteko. Hori dela eta, Frantziak behin baino gehiagotan hartu zuen Nazioarteko Erakusketa; 1855, 1867, 1878 eta 1900. Baita 1889ko maiatzaren 5etik urriaren 31 bitartean. Azkeneko urte hau nahita hartu zuten; izan ere, Iraultza Frantsesaren mendeurrena ospatzen baitzen urte horretan.
Berriro ere Paris zen munduko zentroa, baina Atlantikoaren beste aldetik gauzak azkar zebiltzan eboluzionatzen, Estatu Batu herrialde berritik, non hortik jaioko zen 300 metroko dorre bat egiteko ideia, halere, arazo batzuk medio ez zuten lortu 300metroko dorrea hori eraikitzea.
Egoera berean zegoen frantses Sébillot ingeniaria. Berak 300 metroko eguzki-dorre bat eraiki nahi izan zuen, 1878ko Nazioarteko Erakusketarako, baina ez zen inoiz eraikia izan.
Proiektuaren garapena
1884ko ekainean, Eiffel enpresako bi ingeniariak, Maurice Koechlin y Émile Nouguier, 300 metroko dorrearen proiektua ikertzen hasi ziren, 1889ko Nazioarteko Erakusketarako.
Ekainaren 6an, Maurice Koechlinek 300 metroko dorrearen lehenengo krokisa egin zuen. Gustave Eiffelen esanetan, bera ez zegoen oso interesatua proiektu horretan, halere, diseinatzaileei baimena ematen die lanarekin jarraitzeko.
Stephen Sauvestre, Eiffel enpresako arkitektu bat, proiektuan laguntzeko deitua izan zen eta berriro marraztu zuen eraikina. Proiektuaren bertsio berri hau, berriro erakutsi zioten Gustave Eiffeli, non aldi honetan oso interesatua agertzen den proiektuarekin. Gainera Koechlin eta Nouguieren eskubideak erosiko ditu, horrela berak bakarrik izango lituzke dorrearen eskubideak, bere izena eramanez.
Bere fondoekin esperimentu zientifiko batzuk ere egin zituen Eiffel Dorretik, baina 1889ko Erakustetan aukeratua izateko oraindik gauza batzuk egin beharra zituen, hala nola, adornurako bakarrik ez zela frogatu beharra zuen, beste erabilera batzuk izan beharra zituela.
Gainera, Eiffelek oso lehia gogorra izan zuen lehiaketan. 107 proiektu aurkeztu ziren, baina azkenean Gustave Eiffelek irabazi zuen, horrela dorrea eraiki izan al zuen 1889ko Nazioarteko Erakusketarako.
Baina berehala bi arazo jazo ziren: igogailuak eta kokapena. Igogailuak ez ziren oso gustukoak eta hasiera batean, Sena ibaiaren ondoan egin nahi zuen.
Kostuari dagokionez, hasieran 6,5 milioi franko ziren, ondoren 5 milioi franko gehiago ezarri ziren eta beste guztia Gustave Eiffelek sorturiko sozietate anonimo batek ordaindua izanen da.
Dorrearen eraikuntza
Hasiera batean, Gustave Eiffelek 12 hilabetetako lana zuen programatua, baina denbora bikoitza behar izan zuen. 1887ko urtarrilaren 28 hasi zen eta 1889ko martxoan amaitu.
Ez ziren 250 baino langile gehiago inoiz erabili obran. Mihiztadurak eta piezak kontu handiarekin aukeratuak izan ziren eta langileak hormigoizko zokalo handiak jarri zituzten eraikinaren lau pilareak eusteko.
Zati metalikoaren eraikuntza 1887ko uztailaren 1ean hasi zen. 1888ko irailean, eraikina nahiko aurreratua egonik eta bigarren pisua eraikita, langileak greban jarri ziren. Lan ordu, soldata... izango ziren hizpide. Azkenean, soldata igo zitzaien, baina hiru hilabete ondoren, berriro greban zeuden. Aldi honetan, aurre egin zien dena ukatuz.
1889ko martxoan amaitua izan zen eta ez zen hildakorik izan lan orduen barruan. Obrak 2, 5 milioi franko gehiago kostatu zuen eta denbora bikoitza behar izan zuen hasieran esan zenenarekin alderatuta.
Eraikina jendearentzat ikusgai zegoen hirugarren plataforma arte. Igogailuak Backmann konpainia bitarte, ukatuak izan ziren (hasiera batean lehiaketara aurkeztuak). Ondorioz, Gustave Eiffel beste hiru hornitzailetara joan zen: Roux-Combaluzier et Lepape , Otis sozietate amerikana eta Léon Edoux.
1889ko Eiffel Dorrea
1889ko maiatzaren 6an Nazioarteko Erakusteka jendearentzat publikoki ireki zen, eta maiatzaren 15etik aurrera Eiffel Dorrera igo zekielarik.
Eraikitzen ari zelarik, garaiko artista batzuek dorreari ospea galdu izan nahi zioten, ez baitzuten batere gogoko, baina Erakusketan arrakasta itzela lortu zuen. Lehengo astetik, igogailuak martxan jarri gabe egonik, 28.922 pertsona igo ziren hara.
Eraikina 1930 arte munduko eraikinik altuena izan zen ( 1930ean New Yorken Chhryler eraikinak gainditu zuen), jende ospetsua ere erakarri zuen, besteak beste, Thomas Edison, Gustave Eiffelen laguna.
Baina Erakusketa behin amaitua zegoela, kuriositatea jaitsi egin zen eta bisitarien kopurua ere. 1899an 149.580 sarrera bakarrik saldu ziren. Berriro ere arrakastatsua izateko asmotan, Gustavek sarreren prezioa jaitsi zituen, baina ez zuen eragin handirik izan. 1900eko Nazioarteko Erakusketara, berriro ere Parisen kokatua, itxaron beharko zen bisitarien kopurua handitzeko. Aldi honetan, milioi bat sarrera baino gehiago salduak izan ziren, hamar urte atzerago lortutako zifran oso gainetik, bisitari kopuru handiagoa lortu zutelako, baina hala eta guztiz ere, obran mantentzearentzako beharko zutenaren oso azpitik geratu zen.
1901tik sarreren kopurua ere beheraka joan zen, dorrearen etorkizuna zalantzan jarriz, batzuk birrintzearen ideia zuten buruan.
Esperimentu zientifikoak eta irratia
Arriskuaz ohartuta, esperimentu zientifiko gehiago egiten ditu eraikinean.
Eleuthère Mascartek, Meteorologi ofizinatako zuzendariak, behaketa zentro txiki bat jarri zuen dorrean. 1898ko urrian, Eugène Ducretetek telefono konexioa hertziarra jarri zuen. 1903an, Gustave Ferriék haririk gabeko sare telegrafikoa jarri nahi zuen, baina ez zuen Armadaren finantzazioa, beste seinale batzuk erabiltzen baitziren. Egoera horretan egonik ere, Gustave Eiffelek finantzatu zuen bere diruarekin Ferriék-en proiektua. Esperimentua arrakasta handikoa izan zen, dakigunez etorkizuneko teknologia izango delako. 1921tik aurrera, irrati saio batzuk emititzen dira Eiffel Dorretik eta 1925etik , telebistarentzat aurrerapen handia izan zen, hasieran txuri beltz eta ondoren koloreekin eta azkenik 2005ean Lurreko Telebista Digitaleko kate bat.
Eiffel Dorrea, beraz, eraikuntza zientifiko garrantzitsu bat dugu.
1937ko aldaketa
Lehenengo pisuko dekorazioa aldatu eta argi instalazio berria ezarri zen.
Dorrea Bigarren Mundu Gerra ondoren
1944ean sute bat jasan zuen alemanek sortua eta tropekin komunikatzeko erabilia zen.
1960tik aurrea, turismo internazionala handitu zen, urtean 6 milioi bisitari izanez(1998) , honek dorrea berritzea ekarriz.
1985 arte luzatuz, obrak hiru ezaugarri izanen:
Eraikuntzaren estruktura arindu
Igogailuen eta eskaileren berreraikuntza
Segurtasun neurriak dorrean
Gainera, margotua izan zen eta Le Jules Verne jatetxea ireki zuten.
1970tik aurrera, arrakasta handitzen joan zen, ez bakarrik Frantzia mailan, baita mundu mailan ere.
1978ko abenduaren 26an, Thierry Sabine lehenengo Rally Dakar ospatu zuen, Eiffel Dorrearen ondoan. Kontzertu batzuk ere eginak izan dira bertan, Jean-Michel Jarre ( 1995) eta Johnny Hallyday ( 2000). Eta nola ez, flm askotan Eiffel Dorrearen irudia askotan atera dute.
2004an Frantziako 5.momumentu bisitatuena bihurtu zen.
Hasierako zailtasunak
Artikulu batzuk 1886 inguruan idatzitakoak, argi uzten dute garaiko artista batzuek Eiffel Dorrea munstro eta alferrikakotzat zutela. Artista horietako batzuk hauek ziren, besteak beste: Guy de Maupassant, Charles Gounod, Victorien Sardou, Charles Garnier, François Coppée, Sully Prudhomme, Leconte de Lisle, William Bouguereau , Alexandre Dumas (semea), Ernest Meissonier, Joris-Karl Huysmans eta Paul Verlaine.
Halere, bazeuden artista batzuk non Eiffel dorrea sinbolo indartsu bat bezala ikusten zutenak.
Pintura
Georges Seurat eta Paul-Louis Delance-ek Eiffel Dorrea marrazten zuten oraindik bukatu gabe zegoenean, gainera artista anitz izan ziren beren lanetarako dorrea erabiltzen zutenak, besteak beste, Henri Rousseau, Paul Signac, Pierre Bonnard, Maurice Utrillo, Marcel Gromaire, Robert Delaunay, Marc Chagall....
Musika
Eiffel Dorreak abeslari ugari erakarri ditu, adibidez, 1962ko irailaren 25ean “El día más largo” filmean, Darryl F. Zanuck produktoreak musikal bat antolatu zuen Parisen eta Édith Piafek dorrearen lehengo pisutik abestu zuen. 1966an ere, Charles Aznavour eta Georges Brassens-ek gosearen aurkako kanpaia baterako bertan abestu zuten. 1995ko uztailaren 14an, Jean-Michel Jarren txanda izan zen Unescoren 50.uteaurrena ospatzeko eta azkenik, 2000eko ekainaren 10ean, Johnny Hallyday kontzertu bat ospatu zuen bertan.
Argazkigintza
Argazkigintzan, nazioarteko artista asko izan dira dorrea bere argazkietan atera dutenak.
Literatura
Literaturan, idazle askok Eiffel Dorrea erabili izan dute beren obretan, gai nagusi bezala edo dekorazio gisa.
Eraikitzen ari ziren garaian, dorreak kritika asko jasoa izan zen, garaiko egunkarietan argitaratuak izaten zirela (askotan kritika negatiboak izanen). Baina jarraian lortu zuen ospea lortu zuela eta, atzean utzi zituzten kritika txar horiak idazleek.
Nobeletan, modu askotan azaldua izan da, adibidez; Léon-Paul Fargue, beste batzuk (La Tour, Javel et les Bélandres, Villes, en Œuvres complètes), interes miitarra eta zientifikoa ingurukoak. Bestetik, Pascal Lainé dorrearen diseinuaren, eraikuntzaren, eta hasierako urteen historiotaz idatzi du narrazio erromantiko batean (Dorrearen misterioa, 2005).
Poesian, adibidez, Vicente Huidobro, Blaise Cendrars eta Louis Aragon omenaldi bat egiten diete dorreari ( Norte-Sur, Nº 6-7, 1917; La torre en 1910 en Diecinueve poemas elásticos, 1913; eta La torre habla en La Torre Eiffel)
Antzerkian, "Una visita a la exposición" (Henri Rousseau) eta "Los Novios de la torre Eiffel" (Jean Cocteau) antzerkietan ageri da dorrea.
Gainera, bidai ipunean, (Guy de Maupassant, La vie errante, 1890), aldizkarietan eta beste leku batzuetan ere ageri izan ohi da.
Zinea eta telebista
Zinematografikoak bere lehen pausoak ematen zituen heinean, Eiffel Dorrea hor zegoen, baina hasieran dokumental eran bazen ere.
Lehengo aldiz film batean, Paris qui dort (París que duerme, René Clair, 1923) izan zen, 35minutuko film motz bat. Eta lehen luzemetraia Abel Gance bitartez izan zen, La Fin du monde (Munduaren amaiera), 1930.
1940an Eiffel Dorrearen irudiak amerikar filmetan agertzen hasi ziren.
1949an, Burgess Meredith L'Homme de la tour Eiffel (Eiffel Dorreko Gizona) egin zuen, lehenengo adaptazio zinematografikoa Georges Simenon nobelarena.
1980tik aurrera, film amerikar askotan agertzen hasiko da, adibidez; A View to Kill, James Bonden 14.pelikulan, Rush Hour 3...
Gainera, dorrea suntsitzearen irudia film amerikarretan asko atera da ere; adibidez, Independence Day ,(Mars Attacks!), Armageddon...
Beste modu batzuk
Denbora zehar modu askotan erabilia izan da dorrearen irudia; txanponak, billeteak, seiluak... Hona hemen batzuk:
Bidejokoak: Command & Conquer , Twisted Metal 2 (1996) (11.mailan), James Bond 007: Nightfire (2002) , Onimusha 3: Demon Siege (2004), Evil Genius (2005), Blazing Angels: Squadrons of WWII (2006)...
Komikiak: Dorrea gehiena erabili duen komikia agian Adèle Blanc-Sec, T2 : Le Démon de la tour Eiffel izan daiteke.
Dorrearen argitasuna
Eraiki zenetik, beti egon da argitua estruktura modu askotan.
1888tik aurrera, ekainaren 14an su artifizialak jaurtitzen dira bigarren pisutik. 1889an 10.000 gas argi zeuden, baina 1900ko Nazioarteko Erakustetarako argi elektrikoaz aldatuak izan ziren. Gainera, 1925ean, André Citroënek 250.000 koloretako bonbillak ezarri zituen, 1933 arte iraun zituztelarik.
1937an, berriro berak argi diseinu berri bat jarri zuen eta 1985ean SNTE-ek argi hori eta laranjak jarri zizkion barrualdean. Ondoren, dorrearen puntan argia jarri zen distantzia urrunetatik ikusia izateko ere.
1901 eta 1914 bitartean, 120.000 eta 260.000 pertsona igo ziren urtero, baina 1915 eta 1918 bitartean, itxita egon zen, Lehen Mundu Gerra dela eta. 1919 ea 1939 bitartean 480.000 bisitari izan zituen urtean eta 1931 eta 1937ko Erakusketan 800.000. 1940 eta 1945 bitarte itxita egon zen berriro Bigarren Mundu Gerra dela eta.
Data hau igaro ondoren, bisitari kopurua asko igo zen, 1946 eta 1962 bitartean 1.300.000 bisitari izan zituen, gainera, 1963tik aurrera izugarri ugarituk dira bisitak, urte horretan 2.000.000 bisitari izanen. 1972an 3 milioi, 1984an lau milioi, 1989an 5milioi ea 1998an 6 milioi bisitari izango ditu.
Egun, 236 milioi baino bisitari gehiago izan ditu.
http://es.wikipedia.org/wiki/Torre_Eiffel
2000.urtean 20.000 flash argi ezarri zitzaizkion dorrea kliskatzen duela. Flash-ak 10 minutuz kliskatzen dira bi aldiz egunean, eguerdian eta goizeko ordu batean. Gainera, orduro 5 minutu kliskatzen egoten dira.
2003ko ekainean, argi gehiago jarri ziren.
Erakusketetan arrakasta beren neurrian lortu bazen ere, benetako arrakasta Bigarren Mundu Gerraren ondoren etorri zen.
20.000 ARGIEN KOLOKAZIOA 2000AN