Cambridgep-eko unibertsitatean arkitektura ikasi zuen. Waters Sigma 6 taldean 1965ean batu zen Nick Manson, Syd Barrett, Bob Klose eta Richard Wright-ekin batera, musikagilea Barret izanik. Ondoren, "Lucy Leave" grabatu eta gutxira Klose-k taldea utzi zuen. Azkenki, Arnold Layne-rekin batera taldea osatu eta Pink Floyd izena jarri zioten. Beraien lehenengo diskoa "The piper at the Gates of Dawn" izango da, EMI diskografiaren babesarekin. Waters-ek kanta batean bakarrik lagunduko du, hain zuzen ere, Take up thy Stethoscope and Walk abestian.
Hala eta guztiz ere, Barret-en drogen arazoak zirela eta talde utzi eta bere partez David Gilmour batu zen. Orduz geroztik, musikagile lana talde guztiaren arudra bilakatu zen eta bigarren diskoan, A Saucerful of Secrets, Barret-en abesti bat, Jugband Blues, soilik agertuko da. Lehenengo lanetan, batez ere, letrak sortze kontuetan Waters, Wright
1984an, Eric Clapton eta Andy Brown-en laguntzarekin, The Pros and Cons of the Hitchhiking lana prestatu zuen. Lan hau gizon baten ametsen narrazioa izango da. Lanak oso kritika onak izan zituen eta Pink Floyd-en lana izan zitekeela zioten batzuk. Hala ere, portada (larru gorritan dagoen emakume bat "autostop-a" egite n) askoren ustez sexista zen. Lan honek urte bateko jira bat izan zuen. Horrez gain, When the Wind Blows-erentzat musika sortu zuen eta bertan irratiko DJ
baten historia kontatzen du. Album honek ere bere jira izan zuen, baina diskoak ez zuen arrakasta handia izan merkatuan, urte berean A Momentary Lapse Of Reason lana aurkeztu baitzuen Pink Floyd taldeak. Dena dela, 1988an Amused to Death-en grabazioa gertatuko da, zein bere lan oberena izango da. Berlineko harresiaren erorket a eman zenean 1989an, Waters-ek 1990an The Wall Live in Berlin izena hartu zuen jira bat antolatu zuen Alemaniaren zatiketari oroimena eginez. 350.000 jarraitzaile joateko aukera izan zuten. Musikari ezberdinak hartu zuten parte, hala nola, Van Morrison, Bryan Adams, Cindy Lauper, Scorpions, Sinead O`Connor edota Snowy White. Kontzertuak hainbat arazo tekniko izan zituen, hala ere 100 herrialde ezberdinetan ikusteko aukera eman zuten. 1990aren hasieran Amused to Death grabazioarekin aurrera jarraitu zuen, bitartean Ca Ira lanari ekin zion. L an honekin 16 urte igaro igaro zituen eta Frantziar Iraultzaren istorioa kontatzen duen opera bat da. Azkenenan, 1992an Amused to Death-en grabazioa publikatu zuen. Hain arrakasta handia izan zuen non Pink Floyd izenetik askatzeko aukera eman zion. Hala er e, nahiz eta diskoak arrakasta handia izan ez zuen jirarik izan eta 8 urteko atsedenaldia hartu zuen. Ondoren, 13 urte jira bat egin gabe egon eta gero, mundu osoan zehar egingo zen emanaldi bat prestatuko du. Emanaldi honek 3 orduz iraungo zuen eta bertanh amar musikari eta 3 abeslarik hartu zuten parte. Izena, In The Flesh, Pink Floyd taldeak 1977an erabili zuena izan zen. 3 urtez (1999etik 2002ra) mundu osoan zehar aritu eta gero izugarrizko arrakasta izan zuen, izan ere maila altuko musikariak zirela frogatu zuten eta multimediako hainbat ikuskizun egin zituzte n. 2002an Erresuma Batuan azerien ehizaren aldeko kontzertu bat eman zuen, ehiza debek atzen zuen lege baten aurka. Gero New York-era joan zen eta gaur egun ere bertan bizi da. 2006 eta 2007an jira berri bat antolatzen jarri zen, The dark side of the moon live izenenez ezagutzen dena. Bertan bere lanen eta Pink Floyd-en lanak nahasten ditu. Teknologia aldetik oso aurreratua izango da eta oso arrakastatsua ere.
2005eko uztailaren 2an, Pink Floyd taldearengan 24 urte banandurik egon eta gero, David Gilmour talde honekin elkartu zen gosetearen aurkako kontzertu batean, Live 8n. Bilera honek jendearen interesa piztu zuen,hauxe jo zuten: "breathe" eta "breathe reprise", "Money", "Wish you were here" eta "Comfortably numb". Salmentaren igoera nabarmenak izan ziren eta irabazitako diru guztia ongintzarako obretan gastatu zuten.
Atarfe-ko udaletxeak Pink Floyd taldeari parke bat eskaini diote Roger Waters bertatik pasa ondoren. The Wall Broadway-eko antzerki batean izango da antzeztua. Waters-ek mundu honetaik erretiratze asmoa du. Bere managerrak dioenez, "The Wall" izeneko jira bat antolatu du Amerika eta Europan zehar eta honek 2010n izan zuen hasiera eta 2011n bukatzea dago aurreikusita.
Radio K.A.O.S.
Flickering Flame: The Solo Years Vol. 1
To Kill the Child / Leaving Beirut