Ángela Molina

Ángela Molina Tejedor, 1955eko urriaren 5ean Madrilen jaiotako aktoresa espainiarra da. Oso ezaguna da Espainian baita internazionalki ere. Hasi zeneko garaitik oso ezaguna izan da, Luis Buñuel eta Manuel Gutiérrez Aragónekin eginiko lanek Espainiako trantsizio garaiko aktoresa ezagunenetakoa bihurtu baitzuten. Italian, Frantzian eta Latinoamerikan eginiko grabaketekin David de Donatello italiar akademiako saria eta Donostiako Zinemaldiko Emakumezko aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zituen besteak beste. Filmaketa guzti hauekin ehun pelikula baina gehiago grabatu zituen.

Biografia

Madrilen jaio zen 1955eko urriaren 5ean. Antonio Molina, abeslari eta aktore famatuaren hirugarren umea da. Bere neba-arrebak Paula, Miguel, Mónica eta Noel ere interpretazio eta musika munduan dabiltza. Ángelaren alaba, Olivia Molina, era berean aktoresa da.

Hasiera

Balet klasikoa, espainiar dantzak eta Arte Dramatikoa ikasi zituen RESADen. Frantziako zirku batean egin zuen lan baita espainiar dantza klasikoko irakasle gisa ere, bere lehenen filma grabatu arte. Hitz egiten hari garen pelikula, No matáras, César F. Ardavínek 1974an grabatutakoa da. Fotogramaz osaturiko film bat da. 19 urte bete zituenetik zine munduan aritu da buru belarri.

Trantsizio garaian, "destape comercial" deritzon zine munduarekiko lotura guztiak apurtu nahi izan zituen eta bere ibilbidea kalitate eta konpromezua zekarten produkzioetara bideratu zuen. Sarritan, gai sozial, politiko eta historikoei buruzkoak ziren produkzio horiek eta Ángelak xarma aurkitu zion gidoi bakoitzari, bertan ezkutaturik zekarren pentsamenduagatik.

1976an Vicente Aranda zuzendariak proposaturiko Cambio de sexo filmeko protagonista izateko aukera atzera utzi zuen. Garai berean Antoni Ribasen La ciutat cremadan eta Jaime Caminoren Las largas vacaciones del 36en hartu zuen parte. Urtebete lehenago, azkenean Alicia Sánchezek interpretatuko zuen José Luis Borauren Furtivos pelikularako lana egitea proposatu zioten. Onartu ez bazuen ere, 1979an, zuzendari berberaren La Sabina pelikula grabatu zuen.

1977an Luis Buñuelek Fernando Reyrekin bere Ese oscuro objeto del deseo filmerako protagonista izatea eskaini zion. Film honekin internazionalki ezaguna izatera iritsi zen, eta bide beretik, europar zinematografiarako ate ugari ireki zizkion. Aipaturiko pelikulan, Carole Bouquet aktoresa frantsesarekin elkarbanatu zuen papera. Bertan, bere pertsonaia antzezterako orduan, izaera alaia eta bide batez misteriotsua azaltzen zuen. Era berean, jarrera leun eta gozoarekin nahasten saiatu zuen bere pertsonaia. Buñuelek zihoenez, birjina pagano baten aurpegia zuen, bere begiradan primitibismo zantzuak zituelarik senari jarraitzen zion emakume sutsua zenaren esanak ziurtatuz.

Nazioarteko aintzartespena

Ordurako eta baita 1980ko hamarkadan zehar, Ángela Molina pertsona ezaguna bilakatu zen Espainian pantaila handiari dagokionez. Frantzia eta Italiari dagokienez, pixkanaka garrantzia hartzen ari zen. Zinema Alemaniar eta Ipar Amerikarrean aldiz, ateak zabaltzen ari zitzaizkion. Hizkuntza bat baina gehiago hitz egiten jakin izanagatik ez da film askotan bere ahotsa gainjarri behar izan. Gillo Pontecorvoren Operción Ogron eta Jaime Chávarriren Bearn o La sala de las muñecasen hartu zuen parte. La Bella Otero italiar telebistarako koprodukzio batean ere egin zuen lan. Bestetik, Jaime de Armiñán, Luigi Comencini, Ricardo Franco, Marco Bellocchio, Bigas Luna eta Lina Wertmüller zuzendaritzapean eginiko lan ugari ditu.

Manuel Gutiérrez Aragón kantabriarraren pelikula batean parte hartu izanak bere lanari indarra eman zion eta dramarako zuen potentzialagatik paper garrantzitsu ugari interpretatzera gidatu zuen Camarada negra, El corazón del bosque, Demonios en el jardín y La mitad del cielo bezalakoetan. Frankismo garaiko Espainian errelatu alegoriko izugarria izan zutenak dira azken hauek. Ideologiak, familiartekotasunak eta emakumezkoaren presentziak garrantzi handia zuen garai honetan. "Film hauek nire arima eta lan egiteko modua markatu zuten" esan zuen aktoresak urte batzuen buruan.

1985ean, New Yorkeko Kritikaren sari handia jaso zuen eta hurrengo uretan italiar akademiak banatzen dituen Davide de Donatello saria jasotzen zuen lehenengo artista kanpotarra bilakatu zen. 1986an La mitad del cielo pelikularekin Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra jaso zuen Donostiako Zinemaldian. Urte berean Goya Sarien 1.go ediziora izendatua izan zen.

Orotariko artista

Urte hauetan musika munduan parte hartu zuen, Con las fesensas rotas izeneko diska bat editatu zuen eta bertan Muertos de amor abestu zuen George Moustakirekin. Musikari fazeta nagusia aldiz Jaime Chávarriren Las cosas del querer-en bi filmen artean gazatu zuen, 1989 eta 1995 urteen tartean. Hau guztia gertatu baina lehentxeago Esquilache filma grabatu zuen, Josefina Molinaren pelikula bat da hau Fernando Fernán Gómez aktore nagusitzat duelarik.

Ana Belén eta Victoria Abrilekin batera Espainiako oberen ordainduriko aktoresa kontsideratua izan da 1990etik aurrera eginiko lanengatik. Bigas Lunaren Las edades de Lulún ere hartu zuen parte. Miguel Littínen Sandino filman, lider nikaraguar erroboluzionar baten bizitza kontatzen duen horretan, lan izugarria egin zuen. Alain Tannerrekin ere lan egin zuen esparru internazionalean El hombre que perdió la sombrarekin. Francisco Rabal izan zen bere bikotekidea. Marcello Mastroianniren Le voleur d'enfantsen lan egin zuen. Ridley Scotten 1492: La conquista del paraíso superprodukzioan azaldu zen. Gérard Depardieu protagonistatzat duelarik. 1995ean Viggo Mortensenekin Gilmet filma grabatu zuen.

Pedro Almodóvarren pelikulari baiezko ematea asko kostatu zitzaion arren 1997an azkenik Carne trémularekin baiezkoa eman zion. Lan honekin ez zen gaztaroko sensualitateaz aldendu, ala ere emakumezko eldu indartsua zela agi utzi zuen urte guzti haietan bizitzak emandako gertakariengatik. Almodóvarren grabazioan zailtasun ugari jarri zitzaizkion baina, errekonozimendu profesionalean agertu zen berriz. Bere laugarren Zilarrezko Fotograma lortu zuen, baita Goya sarietako laugarren nominazioa ere.

Geroago, Hermanas izeneko telesaileko protagonista izan zen. Bestetik, oso proiektu independenteak eta konprometituak espainiarrak naiz internazionalak. Hauetatik gehien destakatzen dutenak El mar, Punto de mira (One of the Hollywood Ten), Sagitario, Al sur de Granada, Los Borgia eta La caja dira.

2007an, El destino de Nukik, armeniar genozidio kronika, esteinatu zuen Paolo y Vittorio Tavaniren eskutan. Bertan Paz Vegarekin lan egin zuen. Urte berean, asistente sozial baten paperean jarri zen La Commune telesail frantsesean. Giuseppe Tornatoreren bi filmetan parte hartu ondoren, Almodóvarrekin lan egin zuen berriz ere, Los abrazos rotosen Penelope Cruz-en amaren papera eginez.

2010ean, Emilio Gutiérrez Cabarekin batera La 1ko Gran Reserva telesailean hasi zen.

"Cine de autor" deituriko pelikula munduarekin estu loturik jarraitzen du. Bere ustetan zinema mundu hau "Zuzendariek zer edo zer kontatu beharra dutelako egiten duten zine da, bestela barrenak aztoratzen zaizkie". Bere ibilbide luzearen onarpen gisa, 2002an lehenengo Málaga saria irabazi zuen Málagako Espainiar Zinemaren Jaialdian, bide batez bere ohoretan eginiko monolito bta inaugauratu zuen hiri andaluziarreko Antonio Banderas Pasealekuan.

Antzerkigintza

2002an hasi zen antzerki lanetan, hau Meridako Antzerki Klasikoko Jaialdian izan zen Troya, siglo XXI antzezlanarekin. 2005ean, Mrs. Robinson emakume liluragarriaren paperean sartu zen Andrés Limaren El Graduado-n. Bere alaba Oliviarekin paper antagonikoak konpartitu zituen. Hiru urteren buruan eszenatokietara itzuli zen Susan Sontagen eskutik, Henrik Ibsenen eta Robert Wilson zuzendariaren La dama del marren adaptazio batekin.

Familia

Ánglela Molinak bost seme-alaba ditu. Lehenengo hirurak bere lehen senarrarekin, Hervé Tirmarche argazkilari eta "realizadore" frantsesarekin izandakoak dira: Olivia (1980), Mateo (1982) eta Samuel (1987).

Antonio (1995) eta Maria (2003), gaur egun ezkonduta dagoen gizonarekin izan zituen, jaotzez kanadarra den Leo Blakstad enpresari ibizarrarekin. 2012an izan zen lehen aldiz amona Ángela. Oliviak, bere alabak, Sergio Murrekin izandako alabarengatik.

Filmografia

Ángela Molinaren pelikulak.

1974-César F. Ardavínen, No matarás.

1975-Eugenio Martínen, No quiero perder la honra.

1975-Francisco lara Polporen, Las protegidas.

1076-Antoni Ribasen, La ciutat cremada.

1976-Jaime Caminoren, Las largas vacaciones del 36.

1977-Manuel Gutiérrez Aragónen, Camada negra.

1977-Jaime de Armiñánen, Nunca es tarde.

1977-Luis Buñuelen, Ese oscuro objeto del deseo.

1977-Jaime Chávarriren, A un dios desconocido.

1978-Luigi Comencianiren, El gran atasco ( L' ingorgo- Una storia impossibile).

1978-Ricardo Francoren, Los restos del naufragio.

1978-Miguel Picazoren, El hombre que supo amar.

1978-Tomás Aznarren Viva/muera Don Juan.

1978-Carles Miraren, La portentosa vida del pare Vicent.

1979-Manuel Gutiérrez Aragónen, El corazón del bosque.

1979-Elio Petriren, Le buone notizie.

1979-José Luis Borauren, La Sabina.

1980-Gillo Pontecorvoren, Operación Ogro.

1980-Bernhard Sinkelen Kaltgestellt (Marginado).

1982-Marco Bellocchioren, Gli occhi, la bocca.

1982-Manual Gutiérrez Aragónen, Demonios en el jardín.

1983-Vadim Glownaren, Dies rigorse Leben.

1983-Jaime Chávarriren, Bearn o La sala de las muñecas.

1984-José Ángel Rebolledoren, Fuego eterno.

1985-Gérard Vergezen, Bras de fer.

1986-Lina Wertmülleren, Camorra. Contacto en Nápoles (un complicato intrido di donne, vicolie delitti).

1986-Bigas Lunaren, Lola.

1986-Jaime Chávarriren, El río de oro.

1986-Manuel Gutiérrez Aragónen, La mitad del cielo.

1986-Joe Rothen, Streets of gold.

1987-Pál Gáboren, La sposa ere bellissima.

1987-Alfredo Ariasen, Fuegos.

1987-Gonzalo Herralderen, Laura, del cielo llega la noche.

1988-Jaime Caminoren, Luces y sombras.

1988-Luciano Odorisioren, Via Paradiso.

1989-Josefina Molinaren, Esquilache.

1989-Jaime Chávarriren, Las cosas del querer.

1989-Mireille Darcen, La barbare.

1989-Jacob Bergeren, Los ángeles.

1989-Atahualpa Lichyren Río Negro.

1989-Paul Lecucen, Barroco.

1990-Maurizio Ponziren, Volevo i pantaloni.

1990-Souheli Ben-Barka eta Uchkun Nazaroven, La batalla de los Tres Reyes (Tambores de Fuego).

1991-Miguel Littínen, Sandino.

1991-Fernando Bauluz eta Pedro Carvajalen, Martes de Carnaval.

1991-Alain Tanneren, El hombre que perdió su sombra.

1991-Christian de Chalongen El ladrón de niños (Le voleur d'enfants).

1992-Gerardo Veraren, Una mujer bajo la lluvia.

1992-Enrique Gabrielen, Krapatchouk-Al este del desdén.

1992- Ridley Scotten, La conquista del paraíso (1492: Conquest of Paradise)

1993- Jorge Silva Meloren, Coitado do Jorge.

1993- Carlos Balaquéren, Mal de amores.

1994- Pedro Carvajalen, El baile de las ánimas.

1994- Francesca Archibugiren, Con los ojos cerrados (Con gli occhi chiusi).

1995- Jaime Chávarriren, Las cosas del querer 2.

1995- Ricardo Francoren, ¡Oh, cielos!

1995- José Luis Acostaren, Gimlet.

1996- Jorge Alí Trianaren, Edipo alcalde.

1997- Ciro Cappellariren, Sin querer.

1997- Pedro Almodóvarren, Carne trémula.

1998- Alejandro Agrestiren, El viento se llevó lo que.

2000- Manuel Estudilloren, Jara.

2000- Agustí Villalongaren, El mar.

2001- Jérôme Enricoren L'origine du monde.

2001- Vicente Molina Foixen, Sagitario.

2001- Karl Francisen, Punto de mira (One of the Hollywood Ten).

2001- Fabio Conversiren, Malefemmene.

2001- Antonio Luigi Grimaldiren, Un delitto impossibile.

2002- Ramón Salazaren, Piedras.

2002- Luis Sepúlvedaren, Nowhere.

2002- Delphine Gleizeren, Carnages.

2002- Jeanine Meerapfelen El verano de Anna.

2003- Fernando Colomoren, Al sur de Granada.

2006- Mireia Rosen, El triunfo.

2006- Antonio Hernándezen, Los Borgia.

2006- Raffaele Mertesen, La sacra famiglia.

2006- Giuseppe Tornatoreren, La desconocida (La sconosciuta).

2007- Juan Carlos Falcónen, La caja.

2007- Paolo y Vittorio Tavianiren, El destino de Nunik.

2008- Jaime de Armiñánen, 14 Fabian Road.

2008- Isabelle Dovalen, Un Château en Espagne.

2008- Christian Molinaren, Diario de una ninfómana.

2009- Pedro Almodóvarren, Los abrazos rotos.

2009- Giuseppe Tornatoreren, Baarìa.

2009- Renzo Martinelliren, Barbarossa.

2010- Emilio Estévezen, The Way.

2011- Paco Cabezasen, Carne de neón.

2011- Enrique Gabrielen, Vidas Pequeñas.

2012- Henning Carlsenen, Memoria de mis putas tristes.

2012- Imanol Uriberen, Miel de naranjas.

2012- Pablo Bergeren, Blancanieves.

Antzezlanak

2002- Jorge Márquez eta Gerardo Veraren, Troya, siglo XXI.

2005- Andrés Limaren, El Graduado.

2008- Robert Wilsonen, La dama del mar.

Telebista

1975- Josefina Molinaren, Cuentos y leyendas: La Rubia y el Canario.

1983- José María Sánchezen, la Bella Otero.

1985- Franco Rossiren, Quo vadis?

1987- luigi Magniren, Garibaldi, il generale.

1988- José María Sánchezen, Hemingway, fiesta y muerte.

1991- Pierre Koralniken, Les démoniaques.

1991- Lamberto Bavaren, Fantaghirò.

1994- Miguel Littínen, Sandino.

1995- Mauro Bologniniren, la famiglia Ricordi.

1998- Alessandro di Robilanten, Vite blindate.

1998- Emmanuel Gusten, Le baiser sous la cloche.

1998- Enric Banquéren, Hermanas.

1999- Eduardo Ripariren, la mujer del presidente.

2000- Fabrizio Costaren, María, Madre de Jesús.

2004- Paul Marcusen, Imperium: Nerón.

2007- Abdel Raouf Dafri eta Philippe Triboten, La Commune.

2007- Fabrizio Costaren, Chiara e Francesco.

2008- Luciano Odorisioren, Io non dimentico.

2009- salvatore Samperi eta Luigi Parisiren, L'onore e il rispetto 2.

2010- Fabio Jephcotten, caterina e le sue figlie 3.

2010- Carlos Sedes eta beste zenbaiten, Gran Reserva.

2011- Luigi parisi eta Alessio Inturriren, Sangue caldo.

2011- Eros Puglielliren, Viso d'angelo.

Diskografia

1986- George Moustakiri lagunduz, Con las defensas rotas.

1989- Manuel Banderarekin, B.S.O. Las cosas del querer.

1995- Las cosas del querer. Bigarrez zatia.

Sari eta nominazioak

David de Donatello saria.

1986. urtean, irabazle izendatu zuten aktoresa protagonista onenaren sariaz Camorra: Contacto en Nápoles (Un complicato intrigo di donne, vicoli e deletti) filmarengatik.

Donostiako Zinemaldia.

1986. urtean, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra La mitad del cielo filmagatik.

Goya sariak.

1986. urtean, nominatua izan zen la mital del cielo filmearekin emakumezko protagonista interpretazioagatik.

1988. urtean, nominatua izan zen Luces y sombras pelikulagatik. emakumezko interprete protagonista oberenaren multzoan.

1989. urtean, nominatua izan zen Las cosas del querer filmearengatik. emakumezko interprete protagonista oberenaren sarian.

1997. urtean, niminatua izan zen Carne trémula pelikugatik repartoko emakumezko interprete oberena izana gatik.

Fotogramas de Plata sariak.

1977. urtean, Camarada negra eta Nunca es tarde filmekin espainiar zinema munduko antzezle oberenaren saria irabazu zuen.

1979. urtean, El corazón del bosque eta La Sanina filmekin espainiar zinema munduko antzezle onenaren saria irabazi zuen.

1982. urtean, zine munduko aktoresa onenaren sarirako nominatua izan zen Demonios en el jardín pelikularekin.

1986. urtean, El río de oro, la mitad del cielo eta Lola pelikulekin zine munduko aktoresa onenaren saria irabazi zuen.

1989. urtean, Las cosas del querer eta Esquilache-rekin zine munduko aktoresa onenaren saria jasotzeko aukeratua izan zen.

1993. urtean, Mal de amores filmarekin zine munduko aktoresa onenaren saria jasotzeko semifinalista izatera eldu zen ( 1.go rondan).

1997. urtean, Carne trémula eta Edipo alcalde pelikulekin zine munduko aktoresa onenaren saria irabazi zuen.

1998. urtean, Hermanas-ekin telebistako aktoresa onenaren saria irabazteko autatua izan zen.

Unión de Actores-en sariak.

1997. urtean, Carne tremula-rekin

Zapping Sariak.

2011an, Gran Reserva telebista saioagatik aktoresa honenaren saria irabazi zuen.

Malagako Zine espainiarraren Jaialdia.

2001an, " Premio Málaga a la trayectoria cinematográfica" saria irabazi zuen.

2012an, Mile de naranjas pelikularekin pelikulako aktoresa hoberenaren saria irabazi zuen, hitzarmen berezi batekin gainera.

Beste sari batzuk.

1981ean, La Sabina filmarekin interpretazioaren sari handia jaso zuen Nueva Delhiko zine jaialdian.

1982an, Montréalgo zine jaialdian saritua izan zen.

1985ean, Demonios en el jardín filmearekin Nueva Yorkeko kritikaren sari handia jaso zuen. Urte beran, pelikula berarekin aktoresa onenaren ACE saria jaso zuen.

1989an, la mital del cielo pelikularekin Santarémeko zine jaialdian interpretazioaren saria jaso zuen.

1996an, las cosas del querer 2 filma zela eta interpretazioaren saria jaso zuen Cartagena de Indiaseko zine jaialdian.

1999an, Huelvako zine jaialdi iberoamerikarrean, sari honorifikoa jaso zuen.

2002an, Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.

2007an, Viareggioko Europa Zinema Jaialdian Fellini 8 1/2 sari honorifikoa eman zioten. Urte berean la caja pelikularengatik interpretazioaren saria eman zioten Ibizako zine jaialdi internazionalean.

2009an, Lleidako Mostra de Cinema Llatinoamericà jaialdian ohorezko saria eman zioten. Urte berean, nacho Martinez zinematografiako sari nazionala jaso zuen Gijóngo zine jaialdi internazionalean.

2010ean, Huescako zine jaialdi internazionalean Luis Buñel saria jaso zuen.

2012an, Alikanteko Zine Jaialdian Ciudad de alicante ohorezko saria eman zioten. Urte berean Valladolidko Zine Internazionalaren Astean ohorezko espigaren saria jaso zuen.

Epaimahai lanetan.

1998an, Canneseko Zinemaldian, laburmetraien epaimahai izan zen.

1999an, Berlinale-n (Berlingo Nazioarteko Zinemaldia) epaimahaiko lehendakari izan zen.

2000n, Donostiako Zinemaldian, epaimahaiko kide ofoziala izan zen.

2010ean, Málagako Zine Espainiarraren Jaialdian epaimahaiko sekzio ofozialeko partaide izan zen.