Thomas Alva Edison Milanen jaio zen, Ohion hain zuzen ere. 1830eko hamarkadan Amsterdametik joan eta Nueva Jerseyn ezarri ziren, Passaicen. Asmatzailearen aitona Independentzia gerran britainiarren alderdian sartu zen eta gerra amaitzean Eskozia berrian babestu beharra izan zuen. Ondoren, Kanadara joan zen eta hauen altxamendua hasi zenean 1837. urtean, Samuel Edison (Thomasen aita) matxinatuen alde jarri zen. Familiak Estatu batuetara ihes egin zuen. 1840. urtean Samuel Edisonek zurtegi txiki bat ezarri zuen Ohion (Milan). Milanen kokatu baino lehen, Nancyk, Eskoziar jatorriko kanadar batek lau seme-alaba izan zituen. Geroago hiru gehiago izan zituen, baina hasierako hiru hil zitzaizkion 1840ko hamarkadan. Bizirik jarraitzen zutenak, hamalau, hamasei eta hemezortzi urte zituzten. 1847ko otsailaren 11n Samuel Edisonen emazteak beste ume bat izan zuen. Thomas euren zazpigarren semea izan zen. Antzinako familiar baten omenez jarri zioten Thomas izena eta Alva, Alva Bradle kapitainaren omenez. 1855.urtean, Edisonek zortzi urte zituelarik eskolara joan zen. Hiru hilabete geroago, etxera negarrez abiatu zen bere irakasleak idorra zela esan baitzion. Gertaera hau Edisonen barne egon zen bere bizitza guztian zehar.
Bederatzi urte zituelarik Richard Green Parkerren “Filosofia Natural y Experimental” irakurria zuen eta hamahiru urterekin konturatu zen Thomas Painen obrak bere aitaren liburutegian zeudela. Newtonen “Principia” ere irakurri zuen.
1859. urtean, Port Huronetik Detroitera zihoan trenean produktuak saltzen hasi zen, hala nola, barazkiak, gurina eta masustak. Trena Detroiten sei orduz geldirik geratzen zen eta honek denbora irakurtzen ustiatzen zuen. Irakurketa areto horretan liburu bat hartu eta ondoren lerro guztiarekin jarraitzen zuen denak irakurri arte.
Edisonek irakurtzearekin ez zuen nahikoa eta esperimentu berriak probatzen hasi zen zientzia liburuetan oinarrituz. Hutsik zegoen bagoi bat erabili zuen bere laborategi modura. Azkenik emaitza izugarria izan zen eta asmakuntza ugari sortu zituen.
Thomas gorra zen zati batez. Ez dago argi nondik datorkion hori, gaztetan jasan zuen elgorriagatik edo treneko langile batek belarritik eutsi zion eraginagatik, trena martxan zihoan eta.
Karreraren Hasiera Port Hurononeko tren bideetatik ume bat salbatzeagatik umearen aitak, J. U. Mackenziek, telegrafia erakutsi zion, bera telegrafista baitzen. Hamasei urte zituela, bere lehenengo lana lortu zuen telegrafista modura Port Huronen. J. U. Mackenziek bere postua utzi zion hau telegrafista militar taldean sartu zenean.
1863. urtearen amaieran, Grang Trucken trenbidean J.U.Mackenzieren laguntzarekin lana eskatu zuen telegrafista bezala. Ez zuen asko iraun, ez baitzituen bidali behar ziren zeinuak eta ondorioz, trena istripua izateko arriskuan egon zen. Sarniara alde egin zuen, eta ondoren, Port Huronera.
1864. urtearen hasieran, lana aurkitu zuen Lake Shore eta Michiganeko trenbidean, Adrianen, Detroiten hegoaldean ehun kilometrora. Ez zituen esanak betetzen eta kaleratu egin zuten.
Fort Waynen denboraldi bat pasa zuen eta bi hilabete geroago, Indianapolisera joan zen, ez baitzuen lanik lortzen. Indianapolisen lana lortu zuen, “Western Union”en alegia.
1865eko otsailean Cincinnatira joan zen eta bertan berriro ere “Western Union”en lana lortu zuen. Bere trebetasunengatik bigarren mailako operadore izatetik lehenengo klasera igo zuten.
Hainbat hiritatik noraezean ibili zen lan batetik bestera eta 1868.urteko bukaeran, Bostoneko “Western Union”en lortu zuen lana.
Lehen Patentea
1868. urtean, botoak kontatzeko tresna erraz bat sortu zuen. Ordezkari bakoitzeko mahai gainean jartzen zen. Bi botoiz osaturik zegoen, bat alde botatzeko eta bestea kontra botatzeko. Patentea bideratzeko Carroll D.Wright abokatua kontratatu zuen. Washingtoneko kongresura eraman zuten eta oso argi esan zioten emaitza. Ez zuten onartu. Horien ardura garrantzitsuena tranparik ez egitea zen eta Edisonen tresna honekin tranpa egitea oso erraza izango zen.
1869. urtean, onurazko lan berri bat lortu zuen telegrafo adierazle bat konpondu ondoren. Lehen adierazi dudan modura, “Western Union”en aritu zen lanean, hala ere, 1877.urtean bere kontura lanean hasi zen eta horrela, bere asmakuntza garrantzitsuenetako bat sortuko du, fonografoa.
Nahiz eta lanpara goria berari eratxiki, berez berak hobetu besterik ez zuen egin eta hainbat saiaketen ondoren, funditzen ez zen filamentua lortu zuen. Filamentu hau banbu karbonatatuz egina zen eta ez metalez. Horrela, 1879.urteko urriaren 21ean, 48 ordu jarraian irauten zuen lehenengo bonbilla lortu zuen. 1880an J.P. Morganekin elkartu zen “General Electic” sortzeko asmotan. Hiru urte geroago, Edison eragina deiturikoa azaldu zen. Honen arabera, filamentu batetik lanparazko globo baten barruan zegoen metalezko plaka batera elektrizitatea pasatzen zen. Bere garaiko zientifikoak ez zioten garrantzirik eman, baina radioaren balbularen oinarria eta elektronikaren oinarriak finkatu zituen. Zineari egin zizkion ekarpenak ere garrantzi handikoak izan ziren.1889.urtean, 35minutuko filma merkaturatu zuen, baina ezin izan zuen patentatu, urte batzuk lehenago George Eastmanek patentatu baitzuen. 1894.urtean, Edisonen “quinetoscopio”a Europara etorri zen, , Frantziara hain zuzen ere. Bi urte geroago, “vitascopio”a azaldu zuen aurreko asmakuntza ordezkatzeko asmotan. Azkenik 1897.urtean, patenteen gerra deiturikoa hasi zen Lumière anaiekin lehenengo zineko makinagatik. 1931ko urriaren 18an hil zen Nueva Jerseyn eta bere omenez, hiri askotako agiak itzaliak izan ziren minutu batez. Estatu Batuetan, esate baterako, XX.mendeko asmatzaile inportanteenetarikoa kontsideratzen dute.