Pantera Negra alderdia

Pantera Negra Alderdia, Estatu Batuetako erakunde politiko afroamerikarra da, Oakland-en, Kalifornian, sortua 1966ko urrian. Sortzaileak Huey P. Newton eta Bobby Seale izan ziren.

Hasieran, jende beltzen defentsarako egitaraua izan zen, horrela Estatu Batuetako

Huey P. Newton eta Bobby Seale, Malcom X-en pentsamenduen eraginez eta Frantz Fanon psikiatraren "El infeliz de la tierra" liburuaren laguntzaz, Ikasle Aholkularitza Kontseilua fundatu zuten Merrit-eko unibertsitatean, Oakland-en. Malcom-en hilketa gertatu eta urte bat beranduago, campusera, armaturiko eskuadroi bat eramatea proposatu zuten, baina proposamen hori ez zen onartua izan. Gertaera honen ondorioz, Kontseilua bertan behera utzi eta Pantera Negra Alderdia sortzea erabaki zuten.Pantera Negra Alderdia, Malcom X-en ideietan oinarritzen zen eta hau hiltzean, alderdiak bere ideiak bereganatu zituen. Izan ere, Malcom-ek estatubatuar beltzen aldeko egitarau asko antolatu zituen, baina FBIk 1969ko etsai publiko arriskutsuena zela adierazi zuen eta hura izan zen bere desagerpenaren arrazoi nagusiena.Historia

pertsona beltzen eskubideak bultzatuz, horien artean, armak edukitzeko eskubidea.Pantera Negra Alderdiaren arabera, Alderdia zen, soluzioak emateko eta arazoetan esku hartzeko helburua zutelako. Pantera Negra izena, berriz, panteraren ezaugarriengatik jarri zuten, izan ere, panterak ez du lehenbizi erasotzen, baina erasotua eta inguratua bada, errukirik gabe erasoko dio erasotzaileari. Ekintza sozial asko egin dituzte eta horien artean ditugu; umeentzako gosari ekitaldia, biztanleentzako doako erietxeak eta drogen aurkakoak etab. Horretaz aparte, zuzenbide, ekonomia, autodefentsa eta lehen sorospen klaseak ematen zituzten dohainik.Pantera Negra Alderdia fundatu zen urtean, 1966an, FBIk, alderdia arakatu eta hondatu zuen, haiek ziotenez, erakunde oso arriskutsua zelako. COINTELPRO izeneko operazio hauek FBIk sortu zituen eta bertan atxilotu, hilketa eta erbesteratze ugariak izan ziren. 1969ko urtarrilaren 17an, Bunchy Carter eta John Huggins, Pantera Beltzeko Los Angeleseko ordezkariak, hil egin zituzten United Slaves-eko kide batzuek. United Slaves, 1965ean sortutako talde afroamerikar nazionalista zen.

1989an, NBPP-ari, euskaraz, Pantera Negra Alderdi Berriari, eraso egin zieten alderdi zaharrekoek, hau da, Pantera Negra Alderdikoek, Dallas-en, Texas. Baina, hamar urte beranduago, NBPP alderdia, erakunde panafricanista batean sartu zen, Nation of Islam erakundean, hain zuzen.

2004ko uztailaren 31an, hasierako alderdiko kide batzuk barne, "National Alliance of Black Panthers" erakundea sortu zen, alderdi zaharraren ideiak suspertu nahian.

Hamar puntuen egitaraua

Erakundearen ideologi nagusia hamar puntuen egitarauan oinarritzen zen:

1- ASKATASUNA NAHI DUGU. GURE HERRIAREN PATUA GUK GEUK ZEHAZTUKO DUGU. Uste dugu, zapalduak izan diren pertsona beltzak ez direla aske izango gure patua zehazten ez dugun arte. Horrela, gure elkarteko instituzio guztiak kontrolatuz.

2- GURE JENDEARENTZAKO LANPOSTUAK NAHI DITUGU. Uste dugu, gobernu federalak, guri lanpostuak emateko eginkizuna duela. Estatubatuarrek lanik ematen ez badigute, askatasuna izango dugu haien teknologia eta produkzio makinak hartzeko, horrela gure herriak lanpostu eta bizitza on bat izateko aukera izango du.

3- GIZARTE BELTZARI KAPITALISTEK EGITEN DIETEN LAPURRETEN AMAIERA NAHI DUGU. Uste dugu, gobernu xenofobo honen lapurreten eta milaka beltzen hilketen biktima izan garela. Guk, zor honen ordainketa onartuko dugu, gerora, gure komunitatean banatua izango dena. Hala ere, eskari hau apala dela uste dugu jaso ditugun tratuei begira.

4- ETXEBIZITZA TXUKUNAK NAHI DITUGU, GIZAKIAK MEREZI DUEN BEZALA. Uste dugu, lurren jabeek etxe on bat eman beharko luketeela gure komunitateari, horrela, gobernuaren laguntzaz, etxebizitzak eraikitzeko aukera izango genuke, guretzako etxebizitzak.

5- GURE KOMUNITATEARENTZAT GANORAZKO IRAKASKUNTZA NAHI DUGU, ESTATU HONEN BENETAKO IZAERA AGERTZEN DUEN IRAKASKUNTZA. GUK HISTORIAN IZAN DUGUN GARRANTZIA AZALTZEA NAHI DUGU. Ez badugu lekurik historian, aukera gutxi izango ditugu beste zenbait gauza ezagutzeko.

6- GIZARTE BELTZARENTZAKO DOAKO OSASUN ARDURA NAHI DUGU. Gure gizartearen biziraupena sustatzea nahi dugu, zientzia eta medikuntzan parte hartuz, horrela osasun laguntza izango dugu eta gure gizartearen garapenerako egitarauak.

7- POLIZIAREN AURKAKO ERASOEKIN AMAITU NAHI DUGU, BELTZEN HILKETEKIN ETA KOLOREKO BESTE HIRITARREKIN. Uste dugu, gobernu xenofobo eta faxista honen laguntza jaso beharko genukeela gure komunitateak jasaten dituen eraso eta zapalkuntzak geldiarazteko. Horrela, armak izateko eta gure etxebizitzak defendatzeko aukera izango genuke faxisten eta xenofoboen aurka.

8- BELTZEN AURKAKO GERRA ETA ERASO GUZTIAK AMAITZEA NAHI DUGU. Uste dugu, munduko gatazka guztiak Estatu Batuek guztia kontrolatzeko duten jarreren erantzuna dela. Beraz, Estatu Batuetako gobernuak ez badituzte gerra horiek bukatzen, erasotuak direnak bere kabuz defendituko dira, armak barne.

9- BELTZ GUZTIEN ASKATASUNA NAHI DUGU, ETA BAITA GAUR EGUN KARTZEL FEDERALETAN BAZTERTURIK DAUDEN BELTZENAK ERE. Uste dugu, estatu honetako kartzela guztietan dauden beltz asko, ez direla ongi epaituak izan eta injustizia bat iruditzen zaigu gobernu xenofobo eta faxista honen epaiketen ondorioak. Gauzak horrela, horien guztien askatasuna nahi dugu. Eta gure komunitateko bat epaiketa batean ikusiko balitz, juizio justua egotea nahiko genuke.

10- JANA, ETXEBIZITZA, HEZKUNTZA, JANZKERA, JUSTIZIA ETA TEKNOLOGIA MODERNOEN KONTROLA NAHI DUGU. Giza ekintzetan, bata bestearekiko ezberdintasun politikoak alde batera uzten dira arazo larriei aurre egiteko eta baita ama lurraren nolabaiteko boterea hartzeko. Guk, egi guzti hauek ospatzen ditugu nabariak direlako, izan ere, gizaki guztiak berdin sortuak izan gara eta eskubide berdinak izan beharko genituzke.

Pantera Negra alderdia eta Estatu Batuak

Pantera Negra alderdia existitu izan zen aldian, sarrera ona izan zuten Estatu Batuetan, orokorrean. Horietako biztanle famatu asko izan ziren: Angela Davis, James Cromwell, Tupac Shakur eta Danny Glover. Horietako gehienak musikalari eta aktoreak.

Black Power diosala 1968ko Joko Olinpikoetan

1968ko Mexikoko Joko Olinpikoetan, 200 metroko dominaren banaketan, Tommie Smithek (urrezko domina) eta John Carlosek (brontzezko domina), burua makurtu eta eskua altxatu zuten, Smithek eskularru beltz bat zeramala Estatu Batuko ereserkia jotzen ari zen bitartean, Black Power deritzaion mugimendua aldarrikatuz . Arrazismoa gertatzearen aurka joatearren egin zuten diosal hura eta bigarren geratu zen Peter Norman australiarraren laguntza ere jaso zuten bi estatubatuarrek, "Proyecto Olimpico por los Derecho s Hum anos" deritzaion eranskailu bat baitzeraman elastikoan. Keinu horren ondorioz, taldetik kanporatuak izan ziren eta Estatu Batuetara itzultzean delikuenteak balira bezala tratatuak izan ziren. Gainera, bi atletek ez zuten zerikusirik Pantera Negra alderdiarekin, baina, bertako kide izateagatik salatuak izan ziren.Pantera Negra alderdia kultura ezagunean

Hip-hop-eko Panteras Negras taldearen izena, bertatik hartu zuten, hau da, benetako Panteras Negras alderdiaren izenetik. Izan ere, talde horren fundatzaile batek, Eduardo Lalo Meneses-ek, hauxe esan zuen: "Niretzat Rap-a pantera baten ohiua bezalakoa da, arrazismoz eta pobreziaz nekatua dagoen pantera baten ohiua".1995ean, "Panther" izeneko pelikula bat kaleratu zen Mario Van Peebles zuzendari estatubatuarrak. Pelikula hura, Panteras Negras alderdiaren historia kontatzen zuen.Forrest Gump pelikulan, pertsonaia nagusiak, Forrest-ek, talde hau ezagutzen du eta horretaz hitz egiten du pelikularen zati batean esanez: "Perdon por arruinar su fiesta de panteras negras".