Iosu Expósito

Biografia

Iosu Expósito López (Santurtzi, Bizkaia, 1960ko abenduaren 24a - 1992ko maiatzaren 31a), Eskorbuto taldeko gitarra-jotzaile eta abeslaria izan zen. 1980an. Juanma Suarezekin batera Eskorbuto taldea sortu zuen. Hasiera batean, "Sección Mortuoria" edo "Muñecas de Acero" izena jarri nahi izan zioten baina "Roverto Moso" "Zarama" taldeko kideak "Eskorbuto" izena jartzea proposatu zien, honen itxura eskualidoarengatik. Bere ilobetako bat, Unai Expósito, Numantzia taldean jokatzen duen futbolari profesionala da, Bilboko Athletic Klubean eta Klub Atletiko Osasunan ibilitakoa besteak beste.

Heriotza

1991an, Iosuk drogen munduan inoiz ez sartzeko aholkua ematen zuen bideo bat grabatu zuen. Izan ere, bizitzan zehar arazo larriak izan zituen Heroina-ren menpekotasunetik ateratzeko. Azkenean lortu zuen ateratzea, baino urte bat geroago hil zen Barakaldoko Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, 1992ko maiatzaren 31n esate baterako. Hala ere, HIES-aren ondorioz hil zelaren zurrumurruak zabaldu ziren, jakina baitzen AZT tratamendua jaso zuela, gaixotasunaren aurkako lehen tratamenduetariko bat.

Diskografia

Diskoak

- Primeros ensayos - (1982)

- Mucha policía, poca diversión - (1983)

- Jodiéndolo Todo - (1983) (Maketa) - Que corra la sangre - (1984) (Zuzeneko Maketa)- Zona Especial Norte - (1984) (RIP taldearekin elkarnanean eginikoa)- Eskizofrenia - (1985)- Anti todo - (1986)- Ya no quedan más cojones, Eskorbuto a las elecciones - (1986) (Discos Suicidas-en kasetea)- Impuesto revolucionario - (1986) (LP bikoitza zuzenean)- Los demenciales chicos acelerados - (1987) (LP bikoitza)

- Las más macabras de las vidas - (1988)

- Demasiados enemigos - (1991)

Disko bildumak

- El infierno es demasiado dulce - (1992)

Tributuak

- Más allá del cementerio - (199?) (Kasetea)

- Tren con destino al infierno vol.1 - (2000)

- Tren con destino al infierno vol.2 - (2001)

- Caminos del Sonido Homenaje a Eskorbuto - (2007)