Isabel Clara Eugenia Austriakoa

Isabel Clara Eugenia Austriakoa (Segovia, 1566ko abuztuaren 12a – Bruselas, 1633ko abenduaren 1a), Espainiako infanta izan zen, Filipe II.aren alaba eta bere hirugarren emaztearena, Vailosko Isabel -Frantziako Enrique II eta Medicisko Catalinaren alaba-, Herbeheretako erregina (1598 1621) eta Herbeheretako Gobernatzailea (1621 1633).

Biografia

Lehenengo urteak

Isabel Clara Eugenia 1566eko abuztuaren 12an jaio zen "Palacio del Bosquen " Segovian, Castilla. Bere aitaren, Espainiako Felipe II.a, hirugarren bikotearen alaba zaharrena izan zen, eta baita bere seme-alaben artean gehien maite izan zuena, izan ere, bere lanetan laguntzeko aukera zuen bakarra zen, hala nola, dokumentuak berrikusten eta italianotik gaztelerara hainbat dokumentu itzultzen.

Frantziako tronurako hautagaia

1589ko abuztuaren 2an Frantziako Enrique III.a hil zuten. Orduan, Felipe II.ak ahalegin politiko handiak egin zituen bere alaba Isabel Clara Eugeniarentzat izango zen Frantziako koroa erreklamatuz.

Isabel Clara Eugeniak Frantziako koroa eskuratzeko eskubidea zuen, izan ere, amaren aldetik Frantziako Enrique II.aren biloba zen eta baita Franziako Enrique III.aren iloba ere, Valoiseko Isabelen anaia.

Hala ere, Frantzian lege salikoa zegoen eta Valoiseko Isabelek tronoko eskubideei uko eginda zion Felipe II-rekin ezkondua izanagatik. Felipe II-ren gestioek kontrako efektua eragin zuten: katolikoak eta hugotoi frantsesak batu zituen atzerritar subirano baten aurka, Enrique IV-ren tronorako igoera erraztuz eta Frantziako erlijio gerren amaiera.

Herbeheretako gobernadorea

1598an Fellipe II-ak Isabel Clara Eugeniari dote bezela Espainiar Herbehereak eta Borgoñako ducadoa eman zizkion bere lehengusu anai Austriako Alberto artxidukearekin ezkontzeagatik (Espainiako Carlos I-en biloba), biak lurralde hauen subiranotzat geldituaz. Felipe IIak, horrela, Herbehereen insurrekzioagatik sortutako arazoa konpontzen saiatu zen. Hau 80 urteetako gerraren hizpide izan zen, Habsburgo-en adar autoktono baten ezartzeagatik.

1621an Austriako Alberto hil zen eta bere ezkontzagatik seme-alaba bizirik ez zegoenez, Herbehereak Espainiar koronara itzuli ziren. 3 Isabel Clara Eugeniak gobernadorearen kargua mantendu zuen eta bertan bizi izan zen geratzen zitzaion bizitza osoan zehar, garaipenak (1625ko Bredaren hartzea) eta porrotak (1629ko Bolduque-ren eta 1632ko Mastriqueren galtzeak) aldizkatuz.

Espaniako Felipe IVak, Isabel Clara Eugeniaren ilobak, Herbehereen gobernazioa bermatu zuen, 1633an hil zen arte.