Daniel Defoe idazle, kazetari eta panfletista ingelesa izan zen, mundu osoan ezaguna Robison Crusoe nobelarengatik. 1660 urte inguruan jaio zen Londres inguruan eta 1731ko apirilaren 24an hil zen. Defoe eleberriaren sortzaileetako bat delako da garrantzitsua, Ingalaterran genero literario hau indartu baitzuen.
Daniel Foe Londresen jaio zen 1660ko irailean. Bere aita, James Foe, harakinen gremioko kide zen eta bere ama berak 13 urte zituela hil zen.
1667an bere lehenengo ikasketak jaso zituen Dorking-en eta gero Stoke Newington Green akademian. Akademia utzi ondoren, nahiz eta bera fededuna izan, ez zuen apaiza edo ministro disidentea izan nahi eta negozioen munduan sartu zen, merkatari
bezala galtzerdiak, artilea eta ardoa salerosiz. 1684an Mary Tuffleyrekin ezkondu zen, nahiz eta zaila izan zituen zor kopuruengatik. 8 seme-alaba izan zituzten horietatik 6 izan ziren bizirik iraun zutenak.1685an Monmouth dukearen errebelamendura gehitu zen. Kondenatik libratua izan zen. 1688an Orangeko Guillermo III.aren alde egin zuen Iraultza Loriatsuan. 1692an atxilotua izan zen ez-ordainketaren ondorioz, bere zorren batura 17.000£ ziren. Kartzelara joan zen. Behin askea zela, seguruena Europa eta Eskoziara bidaiatu zuen, garai honetan haritu zen ardoaren merkataritzan. 1695 urte aldera Ingalaterrara itzuli zen “Defoe” abizena erabiliz. Gainera zerga biltzen zituen komisario bat zelaren itxurak eginez, botilen tasa kobratzearen erantzule. 1696an teila eta adreiluen enpresa baten buru zen Tilburin, Essex.
Defoeren lehen argitalpena 1697an izan zen ekonomikoki hobetzeko proposamenez osatutako panfleto bat. Bere panfletoetan esaten zenaren ondorioz eta politikan parte hartzearen ondorioz, atxilotu egin zuten eta urkamendi batean jarri zuten 1703ko uztailaren 31n.
Hiru egun bertan igaro ondoren Newgate kartzelara eraman zuten. Oxford eta Mortimerreko lehen kondeak, Robert Harley, bere askatasuna erraztu zuen, berak inteligentzi agente moduan lana egitearen ordez.
Gobernuarentzat lana eginez jarraitu zuen panfletogile, kazetari eta inteligentzi agente bezala. 1704 eta 1713 bitartean idatzitako “kritikek” eragin handia izan zuten Ingalaterra eta Eskoziarren arteko batasuna bultzatzeko.
60 urte zituela nobelak idazten hasi zen. 1719an bere nobelarik ezagunena argiratatu zuen Robison Crusoe. Hortik aurrera nobela gehiago ere idatzi zituen: Moll Flanders, Roxana,...
Defoe 1731n hil zen. Klandestinitatean bizi izan zen bere bizitzako azken urteetan erabat pobre.