José Enrique Benito y Emeterio Ysbert Alvarruiz, Pepe Isbert izenarekin ezagunagoa zena (Madril, 1886ko martxoak 3 – Madril, 1966ko azaroak 28), aktore espainiarra izan zen, María Isbert aktorearen aita.
José Isberten jaiotetxea, Madrilgo Embajadores auzoan.
José Isbert
Informazio pertsonala
Jaiotze izena
Beste izen batzuk
Jaiotza
Heriotza
Nazionalitatea
Familia
Emaztea
Seme-alabak
Elvira Soriano Picazo
Matilde Isbert
María Isbert
José Isbert
Julia Isabel Isbert
Lanari buruzko informazioa
Espainiako hiriburuan jaio zen, baina Tarazona de la Manchan bizi izan zen, Albaceteko herri horretakoa baitzen bere familia; han ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Zortzi urte zituela aita hil zitzaion, ingeniari geografoa, eta familiaren nahia Jose txikiak Granadako Sacramonte ikastetxean ikastea zen arren, Pepe Isbert Madrilera itzuli zen ikasketak jarraitzera, eta Merkataritza Eskola Nagusian eman zuen izena. Han lortu zuen Merkataritza Maisu titulua.
1903an merkataritza maisu gisara lan egiten zuen eta Kontuen Auzkitegian postu bat betetzen zuen, baina uztea erabaki zuen interpretazioan lan egiteko. Urte hartan bertan, Carlos Arnichesi esker, Madrilgo Apolo antzokian debuta egin zuen El Iluso Cañizares obrarekin, eta bere jatorriko abizena Isbert abizen artistikoagatik aldatu zuen; ordura arte, Figaro goitizenarekin lan egin zuen merezidun gisara, eta gero kartel buru izatera pasatu zen. Lara antzerki konpainiara joan zen, han aitorpen handiak lortu zituen, besteak beste, obra hauetan egindako lanari esker: La ciudad alegre y confiada (1916) eta La Inmaculada de los Dolores (1918), biak Jacinto Benaventerenak; eta La señorita de Trevelez (1916), bere familiartekoa zen Carlos Arnichesena.
Isbert bere lehengusuarekin ezkondu zen, Elvira Soriano Picazorekin (1892-1986); Pepe Isbert Maria Isbert aktorearen aita zen eta Tony Isbert, Andres Isbert, Jose S. Isbert eta Carlos Ysberten aitona.
Pantaila handian 1912an agertu zen lehenengoz, Asesinato y entierron de don Jose Canalejas laburrean. Lan hartan Pardiñas anarkista interpretatu zuen, Canalejas politiko liberalaren hilketaren arduraduna izan zena, eta ehun pezeta jaso zituen egindako lanagatik.
Zinema Mutuaren garaian, antzerkira bideratu zuen bere ibilbidea, orduko izar gehienek bezalaxe zinema ez zuelako gustuko; horregatik, zineman oso agerraldi gutxi egin zituen. Soinudun zinemaren etorrerarekin, ordea, 1930eko hamarkadan, Florian Reyren La pura verdad (1931) komedian agertu zen.
Benetako entzutea, egiazko arrakasta baino gehiago, antzokietan irautearekin irabazi zuen. Bi aldiz, behintzat, lanbidea utziko zuela esan zuen jendaurrean, baina ez zion antzezteari sekula utzi, Espainiako Gerra Zibilak ekarri zituen zaitasunen aurrean ez bazen izan. Arrakasta lortu zuen Pedro Muñoz Secaren komedia orok, ehun emanalditik gora antzezten zituztelarik. 1920ko hamarkadan, Príncipe kaleko Teatro de la Comedian aktibo egon zen eta baita konpainiak antolatutako biretan ere. Era berean, Carlos Amichesen (El señor Badanas) edo Jardiel Poncelaren (Angelina o el honor de un brigadier) komedien arrakastan ere zeresan handia izan zuen.
1930eko hamarkadan dozena erdi filmetan parte hartu zuen eta horien artean, ¿Cuándo te suicidas? (1931), Manuel Romerorena; La bien pagada (1935), Eusebio Fernandez Ardavinena; eta El bailarin y el trabajador (1935), Luis Marquinak zuzendu zuena eta Jacinto Benaventeren antzerki-lanean oinarrituta dagoena dira nabarmentzekoak.
1940eko hamarkadan zineman ospea hartzen joan zen, eta film kopurua handitu egin zuen. Hauek dira aipagarrienak: Orosia (1934), Te quiero para mi (1944) eta El testamento del virrey (1944), Ladislao Vajdak zuzendutakoak; Ella, el y sus millones (1944), Juan de Orduñarena; El fantasma y doña Juanita (1945) Rafael Gilena; eta Pacto de silencio (1949), Antonio Romanek zuzendutakoa.
Isberten garairik emankorrena, berriz, 1950eko hamarkada eta 1960eko hamarkadako lehen zatia izan ziren, eta denen artetik lan hauek nabarmentzen dira: Bienvenido, Mr. Marshall (1953), non herriko alkate kutun eta gorra interpretatzen duen, eta Los jueves, milagro (1957), biak Luis García Berlangarenak; El Cochecito (1960), Marco Ferrerirena; eta El verdugo (1963), Berlangarena, eta Rafael Azconaren gidoia duena.
Bere azken lanen artean oso famatua izan zen La gran familia filmean (1962) egindako aitonaren papera. Arrakasta izugarria izan zuen, izan ere, Espainiako familia arrunt eta kide ugariko baten isla zen. Bi arrasto utzi zituen film horrek: La gran familia y uno mas (1965) eta La gran familia, bien, gracias (1979), batetik; eta bestetik, telebistako serie bat, La gran familia... 30 años despues izenekoa. Horietan, Isbertek ez zuen parte hartu baina bere ospea iraunarazi zuten bera hil ondoren ere. Isbert hil eta lau hamarkada pasata ere, mundu guztiak ezagutzen du haren ahots latz berezia Chencho bilobari deitzen edo amerikarren berehalako etorrera dela-eta bizilagunak adoretzen.
1963an trakeotomia bat egin zioten.
Pepe Isbert Madrilen hil zen 1966ko azaroaren 28an, 80 urte zituela, mikokardio infartu baten biktima. Tarazona de la Manchako (Albacete) hilerrian eman zioten lur, bere emaztearen herria zenean.
Isberten arrastoa ez da bere pelikuletan soilik geratu, baita geografia nazionalean zehar ematen diren hainbat saritan ere. Zaharrena Peñíscolako Umorezko Zinemaldian ematen den saria da.
Espainiako Antzerkien Lagunek ere (AMITE, www.amiteatros.es) bere izena daraman Jose Isbert Antzerki Sari Nazionala delako saria ematen dute, zeina Espainiako aktore garrantzitsuenek lortu duten. Albaceteko Teatro Circo de Albaceten ematen den ohorezko sari hau Nuria Espertentzat izan zen XII. edizioan, Rafael Álvarez el Brujorentzat XIII. edizioan eta Lola Herrerarentzat XIV. edizioan.
AMITEk Teatro Circo de Albacete antzoki historikoko areto nagusiak haren izena eraman zezan proposatu zion Albaceteko Udalari.
Bestalde, Albaceteko Filmategiak Pepe Isberten memoriak editatu zituen 2009an, Mi vida artistica (Nire bizi artistikoa) izenarekin, horiek aktoreak berak Maria alabaren laguntzarekin idatzi zituen bere bizitzaren azken egunetan.
Berriki, Madrilgo metroko Ligero Oesteko geltoki bati haren izena jarri diote.
Gainera, Circulo de Bellas Artesen Urrezko Domina eta Laneko Merituaren Domina jaso zituen Isbertek.
Los dinamiteros (1964)
Tú y yo somos tres (1964)
La pandilla de los once (1963)
El verdugo (1963) Luis García Berlangarena.
El sol en el espejo (1963)
Perro golfo (1963)
Cupido contrabandista (1962)
Sabían demasiado (1962)
Los que no fuimos a la guerra (1962)
Margarita se llama mi amor (1961)
Patricia mia (1961)
Vamos a contar mentiras (1961)
Don Lucio y el hermano Pío (1960)
Días de feria (1960)
Vida sin risas (1959)
Don José, Pepe y Pepito (1959)
Fulano y Mengano (1959)
El Litri y su sombra (1959)
Bombas para la paz (1959)
Despedida de soltero (1958)
La vida por delante (1958)
Faustina, José Luis Sáenz de Herediarena (1957)
Los ángeles del volante (1957)
Un ángel pasó por Brooklyn (1957)
Los jueves, milagro (1957) Luis García Berlangarena.
Lo que cuesta vivir (1957)
Fulano y Mengano (1956)
Manolo, guardia urbano (1956)
Los ladrones somos gente honrada (1956)
Mi tío Jacinto (1956)
Historias de la radio (1955) José Luis Sáenz de Herediarena.
El guardián del paraíso (1955)
Un caballero andaluz (1954)
Un día perdido (1954)
La pícara Molinera (1954)
Once pares de botas (1954)
Las aventuras del barbero de Sevilla (1954)
Bienvenido Mr. Marshall (1953) Luis García Berlangarena.
Así es Madrid (1953)
Carne de horca (1953)
Aeropuerto (1953)
Cerca de la ciudad (1952)
El tirano de Toledo (1952)
Ché, qué loco (1952)
La estrella de Sierra Morena (1952)
Último día (1952)
Doña Francisca (1952)
Sor intrépida (1952)
Lola la Piconera (1951)
Me quiero casar (1951)
Ronda española (1951)
Cielo negro (1951)
Séptima página (1950)
Servicio en la mar (1950)
Un soltero difícil (1950)
El capitán Veneno (1950)
Cuentos de la Alhambra (filma) (1950)
Mi adorado Juan (1949)
Pacto de silencio (1949)
En un rincón de España (1949)
La familia Vila (1949)
Un uniforme (1948)
Siempre vuelven de madrugada (1948)
La fiesta sigue (1948)
Tres ladrones en la casa (1948)
El señor Esteve (1948)
Confidencias (1947)
Dos cuentos para dos (1947)
La princesa de los Ursinos (1947)
Un hombre de negocios (1945)
El fantasma y Doña Juanita (1944)
La vida empieza a medianoche (1944)
Ella, él y sus millones (1944)
Te quiero para mí (1944)
Orosia (1943)
Una chica de opereta (1943)
Aventura (1942)
Alma de Dios (1941)
El sobre lacrado (1941)
El bailarín y el trabajador (1936)
La bien pagá (1935)
Vidas rotas (1935)
La pura verdad (1932)
¿Cuándo te suicidas? (1931)
Cuarenta y ocho pesetas de taxi (1929)
La mala ley (1923)
A la orden, mi coronel (1919)
Asesinato y entierro de don José Canalejas (1912)
Biografía alohacriticon.comen (gazteleraz)
Filmografia movies.yahoo.comen (gazteleraz)
José Isbert Internet Movie Databasen(inglesez)
José Isbert Saria (gazteleraz)