Alfontso XII.a Espainiakoa

Alfontso XII.a Borbongoa, "Bakezale" deitua (Madril, 1857ko azaroaren 28a- El Pardo, 1885eko azaroaren 25a) Espainiako errege izan zen 1874 eta 1885 artean. Isabel II.a Espainiakoaren eta honen senar Francisco de Asis Borboikoaren semea izan zen. Alfontso Francisco Fernando Pío Juan de Maria de la Concepcion Gregorio Pelayo de Borbon y Borbon izenarekin jaio zen. Borboien berrezarkuntzaren ondoren agindu zuen, 27 urterekin tuberkulosiaz hil zen arte. Bere seme Alfontso XIII.a Espainiakoak hartu zuen orduan tronua, gehienbat bere emazte Maria Kristina Austriakoak agindu zuen arren.

Biografía

Lehen urteak

Alfontso Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1857ko azaroaren 28an. Gariako zurrumurruek ziotenez, bere benetako aita ingeniarien kapitain zen Enrique Puig i Moltó zen (zurrumurru honek erregearen ustezko homosexualitatearekin kointziditu zuen). Alfontsok Asturiasko printzearen titulua jaso zuen jaio zenean, eta lau arreba zituen, Isabel infanta, Gingentiko kondesa (1851-1931), Maria del Pilar infanta (1861-1879), Maria de la Paz, Bavierako printzesa (1862-1946) eta Maria Eulalia infanta, Gallierako dukesa (1864-1958).

Bere ondorengoen artean Jose Isidro y Silva-Bazan eta Burgosko arzobispoa aurkitzen ziren. Azkenik, bigarren hau aukeratu zuen Isabel erreginak Pio IX.a Aita Santuarekin hitz egin ondoren.

Isabelen monarkiaren gainbehera eta hezkuntza

1868an, oraindik haurra zelarik, bere ama 1868ko iraultzaren ondorioz destronatua izan zen (La Gloriosa deitua) hala, errege familia erbestera joan behar izan zen. Errege-erreginak bakoitza bere aldetik bizitzen jarri ziren Parisen. Europara irtetean printze honek esperientzia berriak bizi izan zituen, hala frantsesa, austriarra edo ingelesa bezalako sistema politikoekin topo eginez. Gainera, Alfontso izan zen Asturiasko lehen printzea hezuntza zentru eta militaretan hezi izan zena.

Hauetako lehena Stanislas eskola izan zen, Parisen. 1869ko irailaren 29an familia Genevara joan zen, bertan, banakako klaseak jaso zituen eta Akademia Publikora ere joan zen. Bere hezkuntzari jarraipena emanez, Errege Akademia Imperial Teresiarra aukeratu zen, Vienan. Azkenik, Sandhursteko akademia militarrera ere joan zen, Ingalaterran. Herrialde honetan ezagutu zuen printzeak ingeles konstituzionalismoa.Alfontso eta Erreginaren arteko gutunen bidez jakin daiteke Errege Familia garai haietan jasaten ari zen egoera ekonomiko estuaren berri.1870eko ekainaren 25ean Isabel II.ak bere eskubide dinastikoak aldarrikatu zituen Parisen, bere seme Alfontsoren alde eginez. Honen bidez, Espainiako erregearen legitimo izatera pasa zen monarkiarrentzat.Bitartean, Espainian gobernu forma ezberdinak ematen ari ziren: Behin Behineko Goberua (1868-1879), Amadeo I.aren monarkia demokratikoa (1870-1873) eta I. errepublika (1873-1874). Azken hau urtarrilean amaitu zen Pavia generalaren estatu kolpearen ondorioz, eta gorbernu probisionalen bigarren garai bat ireki zen. Etapa historiko honetan zehar (Seiurteko Demokratikoa), Alfontsoren kausa Antonio Canovas del Castillok errepresantatu zuen gorteetan.

Erregetzarako bidea

1874ko abenduaren 1ean, Alfontsok Sandhursteko manifestua kaleratu zuen, espainiar estatuko kideen aurrean bere burua printze katoliko, espainiar, konstituzionalista, liberal eta nazioaren zerbitzura dagoenatzat joz.

1874ko abenduaren 29an monarkiaren erreforma eman zen Martinez-Campos segoviar generalak Sagunton (Valentzia) Alfontso printzearen tronuaren alde egitean. Garai hartan, estatuburu Serrano Generala zen eta gobernuburu Sagasta. 1875ean Espainiara itzuli eta errege izendatu zuten gorteen aurrean.

Bere erreinaldian gehienbat monarkia egonkortzen eta oreka instituzionala lortzen saiatu zen, horretarako Seiurteko Demokratikoak utzitako kalteak konponduz, hala "bakezale" ezizena hartu zuen. 1876ko konstituzioa onartu zen, eta urte hartan bertan amaitu zen gerra karlista, Karlos VII.ak zuzendua (monarkiazalea bera guda zelaira azaldu zen amaiera ikusi ahal izateko). Euskal lurraldeetako foruak murriztu eta Kubarekiko hoztasuna geldiaraztea lortu zen Zanjongo Bakearen bidez.

Alfontso XII.ak bisita ofizial bat egin zuen 1883an Belgika, Austria, Alemania eta Frantziara. Alemanian Alsaziako erregimenaren ohorezko koronelaren titulua onartu zuen, lurralde hau alemanek konkistatua zen eta Frantziak eskatzen zuena. Ekintza honen ondorioz, espainiar monarkak paristarren aldetik ongietorri hotza jaso zuen herrialde hartara bisitan joatean.

Alemania Carolina uharteak okupatzen saiatu zen, orduan espainiarren esku zeudenak, hala, bi herrialdeen arteko gatazka bat sortuz, Espainia azkenik irabazten atera zen, hispanoalemaniar akordioa sinatuz 1885ean.

Urte hartan bertan Valentzian koleraren epidemia bat zabaldu zen, ondoren herrialdearen barnealdera zabalduz joan zena. Gaixotasuna Aranjuezera heldu zen, eta Alfontsok kaltetuak bisitatzeko nahia erakutsi arren, Canovas del Castilloren gobernuak ezezkoa eman zion arriskua zela eta. Erregeak orduan aurrez abisatu gabe hirira joan eta Errege Jauregia irekitzeko agindua eman zuen tropak bertan sartzeko. Behin han zegoela, gaixoak bisitatu eta laguntza eskaini zuen. Gobernuak honen berri izatean Grazia eta Justiziaren Ministroa, Kapitain generala eta Gobernadore Zibila bidali zituen hara erregea Madrilera bueltan eraman zezaten. Iristean, herriak ongietorria eman zion erregeari.

Handik denbora gutxira, azaroaren 25ean, Alfontso XII.a tuberkulosiaz hil zen El Prado Jauregian, Madrilen.

Hezkontza eta seme-alabak

Alfontso XII.a bi aldiz ezkondu zen; bere lehengusina Maria de las Mercedes Orleasekoarekin, Montpensierko dukeen alaba, 1878ko urtarrilaren 23an ezkondu zen; zoritxarrez, erregina tifus batez hil zen bost hilabete geroago, ondoren, Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin (1879ko azaroaren 29a) Francisco Jose I.a Austriakoaren bigarren lehengusinarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituen bigarren honekin:

Maria de las Mercedes (1880-1904), Espainiako infanta eta Asturiasko printzesa.

Maria Teresa (1882-1912), Espainiako infanta.

Alfontso XIII.a (1886-1941), Espainiako errege jaio zen momentutik, aita hil ondoren jaio baitzen.

Seme-alaba legitimoez gain, Alfontso XII.ak bi seme ilegitimo ere izan zituen gutxienez, Elena Sanz kontraltoarekin. Bi haur hauek ez zuten tronurako inolako eskubiderik:

Alfontso (1880-1970).

Fernando (1881-1922).

Alfontsoren emaztea, Maria Kristina Espainiako regente izan zen Alfontso XIII.a semea adin nagusikoa egin zen arte, 1902an.

Alfontso XII.a fikzioan

¿Dónde vas, Alfonso XII? (pelikula). Erregea Vicente Parra aktoreak interpretatzen du.

¿Dónde vas, triste de ti? (pelikula). Erregea Vicente Parra aktoreak interpretatzen du.