Robert Stephenson 1803ko urriaren 16an jaio zen eta 1859ko urriaren 12an hil zen. Ingeniari zibil ingelesa zen. George Stephensonen seme bakarra izan zen. George trenbideen eta lokomotoren ingeniari ospetsua zen. Sari asko Georgentzat izan ziren, baina horiek lortzeko biak batera aritu ziren lanean.
Newcastle upon Tyneko Bruce akademian ikasi ondoren eta Edimburgoko unibertsitatetik igaro ondoren bere aitarekin lan egiten hasi zen trenbideetan, Stocktonetik Darlingtonera. 1823an Robertek bere aitarekin eta Edward Peaserekin batera enpresa bat sortu zuen lokomotorak egiteko, Robert Stephenson and Company izenekoa. Enpresa horinetan munduko lehen lokomotorak egin zituzten eta martxan ibili zen XX. menderarte. Fabrika hau oraindik Forth Streeten dago, Newcastleen.
Robethek negozio ona egin zuen The Rocket makinarekin, honek Rainhill Trials saria irabazi zuen. Konpainiaren ospea ikusita lokomotora gehiago egin zituen Liverpooletik Manchesterrera zioan trenbidean eta beste hainbat trenbide berrietan, Leicesterretik Swannigtonera zioena adibidez.
1833an, Robert Stephenson ingeniari buru egin zuten Londresko lehen trenbidea izan zen London and Birmingham Railwayn eta mendebaldeko lehen lerroa izan zen West Coast Main Linen. Ibilbide honek hainbat erronka zituen ingeniarienzat, batez ere Tunel Kilbsylen, hala eta guztiz ere 1838an guztiz amaitzea lortu zuten. Primrose Hill zeharkatzen zuen tunelaren ardura zuzena zuen, lehenengo lokomotoreak ezin zioten Euston eta Chalk Farmeko igoerari aurre egin, beraz, Robertek sistema bat asmatu behar izan zuen lokomotoreek zati hau igarotzea lor zezaten. Sistema hau kate batzuek eta baporezko motore batek osatzen zuten elkarrekin lotuta.
Robert Stephenson mundu osoan ezaguna izan zen trenbideen inguruan lortu zuen ospearekin. Adibidez, Paulin Talabot ingeniariaren aholkularia izan zen Beaucairetik Alésera 1837tik 1840ra egindako trenbidea egiterakoan. Espainiara ere joan zen Bizkaiatik Madrilera egin zen trenbidean ahoulkuak emateko. Frantzian ere izan zen Orleánsetik Toursera trenbidea egiterakoan. Suezko kanala ikerketa enpresaren kide izan zen. 1850ekan Suitzara bidaiatu zuen Gobernuak eskatuta trenbideei buruzko eta finantza gaiei buruzko iritzia garatzera.
1851tik 1853ra Alexandriatik Kairora zihoan trenbidea eraiki zuen Egipton, 1858an Suezerarte luzatu zuten trenbide hau.
Zubi famatu batzuk ere eraiki zituen Newcastleko High Level zuvia adibidez Tyne ibaiaren gainean dagoena, Puente Britannia, Estrecho de Menai zeharkatzen zuen. Llandundo eta Conwy arteko zubia, Cumbriako Viaducto Arnside zubia, Berwick-upon-Tweededko Royal Border Bridge zubia eta Sutton bridgen dagoen Rio Nene ibaian kotxeentzat eta trenetzat zubi bat eraiku zuen.
Robertek bere karreran egindako akats gutxietako bat Dee zubiaren diseinuan egin zuen, tren batek zeharkatzen zuen bitartean erori egin zen, honi El desastre del puente Dee deitzen zaio. Gorok kritikatua izan zen honengatik, batez ere materialak aukeratzen egin zien aukeratketa txarrarengatik.
Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko kide zen eta Parlamentuko kide aukeratua izan zen Whitby herriarengatik 1847tik hil zen arte. Comision Metropolitanako komisario izan zen 1848tik. 1855tik 1857ra Institucion de ingenieros civileseko zuzendaria izan zen.
1859ko urriaren 12an hil zen 56 urte bete baino lehen. Bere gorpua Westminster abadian dago. Isambard Kingdom Brunelen oso laguna zen beraien arteko lehiaren gainetik eta elkarrenartean lagundu ziren proiektu batzuetan.
North Shieldsen museo bat dago, Museo Ferroviario Stephenson izenekoa, Robert eta George Stephensonen omenez eraikia.