Charles-Augustin de Coulomb

Biografia

École du Génien ikasi zuen, Mézieresen, eta 1761an graduatu zen ingeniari militar gisa Lehenengo Teniente graduarekin. Coulombek Mendebaldeko Indien esanetara lan egin zuen bederatzi urteetan zehar, eta gotorlekuen eraikuntza gainbegiratu zuen Martinikan. 1774an, Coulomb Parisko Zientzien Akademiako korrespontsal bilakatu zen. Akademiako lehenengo saria partekatu zuen bere iparrorratz magnetikoei buruzko artikuluagatik eta bere marruskadurari buruzko lan klasikoari esker lehen saria jaso zuen baita ere, 150 urteetan zehar gaindiezina izan zen ikerketa, alegia.

Hurrengo 25 urteetan beste 25 artikulu aurkeztu zizkion Akademiari argindarrari, magnetismoari, bihurdurari eta bihurdura-balantzaren aplikazioei buruz, beste ehunka ingeniaritza informe eta proiektu zibilekin batera.

Charles-Augustin de Coulomb (Angoulême, Frantzia, 1736ko ekainaren 14a - Paris, Frantzia, 1806ko abuztuaren 23a) matematikari, fisikari eta ingeniari frantsesa izan zen. Karga elektrikoen arteko erakarpen legea modu matematikoan deskribatu izanagatik da ezaguna. Haren omenez, karga elektrikoaren unitateak coulomb (C) izena darama.

Besteak beste, hari zor dizkiogu bihurdura zuzenaren teoria eta lurren mekanikaren arloko akatsaren analisi bat.

Familia

Hippolyte Lecomteren erretratua

Informazio Pertsonala

Charles-Augustin de Coulomb

Gurasoak

Nazionalitatea

Hil

Izena frantsesez

Jaio

Henry Coulomb eta Catherine Bajet

Charles-Augustin Coulomb

1736ko ekainaren 14a,

Coulombek guztiz aprobetxatu zituen bizitzan zehar izandako lanpostu guztiak. Bere esperientziak ingeniaritza arloan, materialen erresistentzia ikertzera eraman zuen eta baita habeekiko eragina duten objektuen indarrak zehaztea ere, era berean, mekanika estruktural arloan laguntza eman zuelarik. 1773an argitaratu zuen “Sur une aplication des régles de maximis e minimis à quelques problèmes de statique, relatifs à l’architecture”, Frantziako Zientzien Akademian, bere antzinako irakaslearen, Bossuten, eskutik, 1774ko uztailaren 6an, non aldakuntza kalkulu deritzon tresna aurreratu bat erabili zuen habeen flexioa, lurren bultzada euste-hormetan eta igeltseritzan bobedaren oreka aztertzeko. Lan honetan definitzen da marruskaduraren legea eta tentsio tangentzialaren kontzeptuaren lehendabiziko formalizazioa egiten da, materialen erresistentziaren ebaluaziorako Coulomb-en metodoa eskaintzeaz gain.

Informazio profesionala

Hezkuntza

Ezaguna honengatik

Enplegatzailea

Hemengo

kide

Arloa

Coulomb-en legea

Parisko Zientzien Akademia

  • Colegio de las Cuatro Naciones

  • École Royale du Génie

Coulombek karga elektrikoen arteko elkarrekintzari buruzko bere printzipioa sortu ahal izan zuen, gaur egun Coulomb-en legeaz ezagutzen dena:

Marruskadura bidezko elektrizazioa eta polarizazioa ere aztertu zuen, eta baita momentu edo eremu magnetikoaren kontzeptua barneratu ere. Coulombioa edo Coulomb-a (C sinboloduna), karga elektrikoarentzako NUSeko unitatea da, hau da, elektrizitate kantitatea neurtzen duen magnitude fisikoa, bere izenean jarria.

Coulombek marruskadura indarren neurrirako erabili zuen aparatua

Charles-Augustinen beste ekarpen bat Coulomb-en Teoria deiturikoa dugu, lurren presioari buruzkoa eta 1776an argitaratua. Bertan, hormen bultzadari buruzko arazoaren ikuspuntu ezberdin bat azaldu zuen eta hori euste hormaren eta failen arteko angelua kontutan hartuta, beste hainbat faktorerekin batera. Coulombek, beraz, geoteknia alorrean ondarea utzi zuen pareta hauen diseinuaren ekarpenei esker aitzindari bilakatuz.

Ergonomian ere ekarpenak egin zituen.

1790eko otsailaren 26an bere lehenengo semea jaio zen. Bigarrena 1797ko uztailaren 30ean jaio zen, eta azkenean 1802an ezkondu zen Louise Françoise LeProust Desormeaux-ekin, bere bi umeren ama zenarekin.

Coulomb 1806an hil zen, Frantses Institutuaren (Parisko Zientzien Akademia zenaren) presidentea bilakatu eta handik bost urteetara. Bere elektrizitateari eta magnetismoari buruzko ikerketak bermatu zion fisikaren arlo honi filosofia natural eta tradizionaletik ateratzea eta zientzia zehatz bat bilakatzea. Historian bere elektrizitateari buruzko lan matematikoagatik, hau da, Coulomb-en legeagatik, bikaintasunez ezagutzen da.

Aurkikuntzak

Elektroestatikaren lege kuantitatiboak ezarri zituen lehen zientzialaria izan zen, magnetismoari, marruskadura indarrari eta argindarrari buruzko hainbat ikerketa egiteaz gain. Bere ikerketa zientifikoak zazpi memoriatan jasota daude, non teorikoki magnetismoaren eta elektroestatikaren oinarriak azaltzen diren.

1777an tortsio balantza asmatu zuen bi karga elektrikoen arteko erakarpen zein aldaratze indarrak neurtzeko eta indar hau distantziarekin lotzen duen funtzio bat ere ezarri zuen. Asmakuntza honekin, 1785ean bukatua,

Coulomben tortsio-balantza (Mémoires de l'Académie des Sciences), 1784).

Obrak

Théorie des machines simples (Paris: Bachelier, 1821)

Collection de mémoires relatifs à la physique,... Tome I. Mémoires / de Coulomb (Paris: Gauthier-Villars, 1884)

Recherches sur les moyens d'exécuter sous l'eau toutes sortes de travaux (1779)

Aipamenak

Karga elektrikoaren unitateak , coulombak, bere izena darama.

Eiffel Dorrean inskribaturik dauden 72 zientzialarien artean Coulomb dago.

Coulomb, Ilargiko talka kraterra, haren omenez izendatu zen.