1917ko errusiar Iraultza, izenak dioen bezala 1917. urtean Errusian gertatu zen mugimentu politiko garrantzitsu bat izan zen, bertan zegoen Tsar-en erregimena desagertu zelarik. Lehenik gobernu probisionala jarri zen eta ondoren komunismoa. Rusia, lehenik, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa (ERESF) bilakatu zelarik eta ondoren beste estatuen batuketarekin Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB), honek, 1991. urterarte iraun zuen.
Iraultza hau bi faseetan bereizi zen:
- Lehen faseari 1917ko Otsaileko Iraultza izena ezarri zitzaion, Bertan zegoen Tsar-en monarkia absolutista ezabatu zelarik herriaren iraultza bidez eta Nikolas II.a errusiakoa, errusiar azken Tsar-a, boteretik bota zuten errepublika liberal bat ezartzeko asmotan.
-Bigarren fasea 1917ko Urriko Iraultza izenaz da ezaguna, non sovietak, errusiar kontseiluak, Bolchevike partiduagatik zuzenduak, Vladimir Ilich Ulianovek, Lenin, zuen botere estrategikoaz lagunduta eta Komite Iraultzaile Militarraren akzio organizatzaileen bidez, Leon Trotsky buru zela, Errusiako boterea hartu zuten, herriaren altxamentu armatuaren bidez eta zegoen Estatu Konstituzional Burgesa, gobernu probisionala eta honek zituen gobernuko aparatu guztiak kenduz. Errusia, langileen estatu bilakatu zen, proletargoaren eta demokazia sobietarraren diktadurapean. Langileei lurrak itzuli zitzaizkien, goardia gorriak eta ejerzito gorriak antolatuta (trotskyren agindupean). Gainera Brest-Litovsken bakea negoziatu zen eta Errusiar inperioan zeuden nazio ezberdinei autodeterminazio aukera eman zitzaien.
Kausa ekonomikoak
Errusian izan zen iraultzaren arrazoi ekonomikoak, Nikolas II.ak izan zuen gestio txarragatik izan zen gehien bat, I. mundu gerrari batua. Gerra hau hasi zenean, gutxienez 15 milioi errusiar soldadutzara joatera behartuak izan ziren, honek, ondorioz, fabrika eta nekazal guneak jenderik gabe uztea ekarri zuen eta lehengai eta alimentu faltak izan ziren. Lanpostua mantendu zutenek, gainera, hutsik zeuden lanpostuak ordezkatu behar izan zituzten, egunean ikaragarrizko ordutzak sartuz lan soldata baxuagatik. Honek, herriaren haserrea ekarri zuen, hainbat protesta egin zituztelarik. Hauetako batean, manifestariak errepresioz zapalduak izan ziren gobernuagatik eta langileek grebara joatea erabaki zuten. 1917an gosetea hiri askotara zabaldu zen. Beraz, Nikolas II.ak bere estatuko arazo ekonomikoei buelta eman ezin izanak eta komunismoaren ideia berritzaileak izan ziren kausa horietako batzuk.
Kausa Sozialak
Errusiar Iraultzako kausa sozialak, Tsarrek klase bajuarengan egin zuten zapalkuntzagatik izan zen. Erdi Aroan zegoen antzeko egoera soziala zegoen, non aberats gutxi batzuek herri osoa kontrolatzen zuten. Errusian zegoen biztanleriaren %85a nekazaria zen, erregimenak berak zapaltzen zituela zituen legeen arabera. Gainera, aurretik egon zen Alejandro II.a Tsarrak nekazariak emantzipatu zituen Errusiaren progresioa ekiditen bait zuten bere ustez. Ondorioz, herritar bakoitzari lur zati txiki bat ematea erabaki zuten ondorengo gobernatzaileek, baina lur zati hau ez zen nahikoa eta hainbat altxamendu eman ziren. I. mundu gerrak egoera ez egonkor hau areagotu besterik ez zuen egin, fabriketan jendea behar zela eta, nekazariak hirietara joan ziren, hauek superpoblatu egin ziren eta zeuden kondizio txarrek okerrera jo zuten, herriak greba kopuru izugarriak egin zituela. Arrazoi hauek errusiarrak aserretzea egin zuten, eta ondorioz, iraultza.
Kausa politikoak
Iraultzako kausa politikoak, aurretik aipatu ditudanen osaketa bat direla esan daiteke. 1904. urtetik gutxigorabehera errusiar langileek arazo ekonomiko ugari jasan zituzten.
Langile askok sekulako ordutzak sartzen zituzten lanean, hori gutxi balitz, langileen osasun eta segurtasuna ez zegoen bermatua eta soldatak beheraka zihoazen. Greba kopuru handi bat egin zuten langileek, baina, Tsarrak guztiak zapaldu edo ezikusiarena egin zuen hauekin. Are gehiago, intelektual zati handi bat Nikolas II.aren kontra jarri zen. Baina egoerak okerrera jo zuen I. mundu gerraren ondorioz Nikolas II.a Tsarra ejerzitoaren buru jarri zen, ekintza militarrak gidatzeko, eta bere emaztea utzi zuen gobernuburu.
Hori guztia gutxi balitz, 1916. urteko Urrirako Errusiak 2 milioi soldadu inguru galdu zituen, beste 2 milioi espetxeratuak izan ziren eta milioi bat desagertu egin ziren. Honek, ejerzitoaren morala jaistea ekarri zuen eta matxinadak egiten hasi ziren. Gainera, soldaduak gosetuta zeuden, munizio eta arma faltekin. Herriak Errusiaren gaizki joatea Nikolas II.ari leporatu zion eta zuen laguntza gutxia galtzen joan zen. Azkenean, Duma izeneko taldeak, 1916. urtean zerbait egiteko eskatu zion Tsarrari, baina, honek, ez zuen ezer egin. Arrazoi hauek guztiagatik hasi zen Errusiar Iraultza.
Errusiako Otsaileko iraultza, San Petersburgo, garaian Errusiako kapitala zena, hirian gertatu zen ia osoki. Iraultza hau, bertako hiritarrek zuten goseteagatik zen, janari eske atera zirela Tsarrari esplikazioak eskatuz. Protestak hazten zihoazen einean, erreformaren alde zeuden politikariak (ideologi ezberdinekoak) euren ekintzak koordinatzen hasi ziren. Otsail hasieran kexa hauei biolentzia gehitu zitzaien herria altxatu eta polizi eta ejerzitoari aurre egin zietela. Dena dela, hiritarrei ejertzitoa eta polizia segituan batu zitzaien eta hau benetako iraultza bilakatu zen eta Nikolas II.ari kargua uztera behartu zieten ia odolik isuri gabe, urtebete beranduago Nikolas II.a eta bere familia exekutatuak izan ziren.
Tsarraren gobernuaren ostean, gobernu probisional bat ezarri zen eta hauteskundeak egitea proposatu zen. Urte artako Otsaila eta Urri bitartean aldaketa erradikalagoak egiten saiatu ziren, bai sovieten bidez edo zuzeneko ekintzaz. Gainera, Uztailean Bolchevikeak anarkistekin batuta gerra zibil bat egiten saiatu ziren, baina ez zuten arrakastarik izan.
Urriko Iraultza hau Leon Trotsky eta Vladimir Leninen agindupean egin zen, hau da, biak izan ziren iraultza honen buru, Karl Marxen ideologian oinarritua. Komunismoaren espantsioaren hasiera izan zen XX.mendean. Iraultza hau, Otsailekoa ez bezala, ez zen berezkoa izan, espresuki edo propio horretarako egindako planen eta ekintza koordinatuen ondorioa izan zen. Gainera, Alemaniar inteligentziaren laguntza logista eta finantzakoa Iraultza honen pieza garrantzitsua izan zen.
1917ko Azaroaren 7an Leon Trotsky eta Lenin lider Bolchevikeak, ezker iraultzaileak gidatu zituzten gobernu probisional eta ez eraginkorraren kontra. Urriko Iraultzak Otsailean hasitako fase iraultzailea amaitu zuen Kerenskyren gobernu probisionala kendu eta Soviet langile, militar eta nekazariak jartzeko, politikan eta asanbleagintzan parte hartu zuten langile mugimenduaren benetako organismoak. Errusiak Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa izena hartu zuen iraultza ostean. Hala ere, nahiz eta bolchevike askok (Lenin eta Leon Trotsky barne) demokrazia sobietikoa onartu, ez zen orrelakorik gertatu eta botereak Trotskyk zuen iraultza egonkorraren teoria garaitu zuen Lenin, estatu burua, hil zenean eta Stalinek hartu zuen SESBko boterea eta Sobietar Batasuneko Partidu Komunista. Leon Trotsky eta bere jarraitzaile demokratek, URSStik alde egin behar izan zuten eta jarraituak izan ziren, hala nola, Leon Trotsky, Mexikon hil zutela Stalinen jarraitzaileek.
Gerra zibila, 1918an hasi zena Urriko Iraultza ondoren, heriotza eta sufrimentua ekarri zuen bi bandoen artean, postura politikoa kontuan izan gabe. Bi bandoak hauek ziren: Gorriak, komunista eta iraultzaileak eta, bestetik, Zuriak, indar kontrairaultzaileak aurretik ejerzitoaren goi karguak izan zirenak zirela buru, hauek, boluntarioen ejerzitoa sortu zuten zarista monarkikoak, nazionalistak, kontserbadore, menchebikeak, kapitalista eta beste hainbatek osatua, ideia bakar bat zutela, iraultzaile Bolchevike boteretik botatzea.
Zuriak euren abantailak eta posizio sozialak galtzen ari ziren edo beste modu batera esanda, nahiago zuten aurreko sistema, gainera, hauek Erresuma Batua, AEB, Frantzia, Japon eta beste hainbat estatu kapitalisten laguntza jaso zuten, lehengaiak, errekurtsoak eta aparailu logistikoak jaso zituztela. Iraultza honek, nahiz eta heriotza kopuru ikaragarria izan ez zuen eraginik ekarri, eta komunistek edo gorriek jarraitu zuten boterean, 1922an Leninek SESBen jaiotza aldarrikatu zuela.
1917ko Errusiar Iraultza loriatsua gertatu zenean, eta langileria estatuaren buru bilakatu zenean, ideia hau mundu guztira zabaltzen hasi zen estatu ezberdinetako langileak gertaera honetaz jabetu zirenean. Langile asko inspiratu zuen gizarte berdinago eta obeago baten bila. Gainera, munduko boteredun askori beldurra sartu zitzaien zuten guztia galtzearen beldurrez. Honek, munduari langileak boterea izan zezakeela erakutsi zion, inoren agindupean egon beha ez zutelarik. Sistema kapitalistaz aparte beste gizarte modu bat bazegoela erakutsiz.