John A. Roebling

Bere aita tabako-denda txiki baten jabe zen, baina negozioa ez zen nahikoa hiru semeren bizibidea mantentzeko. Horregatik, Roeblingen arreba Friederike Amalie herriko merkatari apal batekin, Carl August Meissnerrekin, ezkondu behar izan zen; anaia zaharra, Herman Christian, ordea, tabako-dendaz kargu egiteko prestatu zen.

Hezkuntza

Mühlhausengo bigarren mailako irakaskuntza eskolan sartu zuten John. Baina, bere adimenaz oharturik, Roeblingen amak, Erfurtera eraman zuen, 15 urte besterik ez zituela. Bertan matematika eta zientziak ikasi zituen Ephraim Salomon Unger izen handiko matematikari judutarraren tutoretzapean. 1824ean azterketak gainditu eta etxera itzuli zen urte beterako. Aldi berean, Berlingo Bauakademiean matrikulatu zen. Bertan arkitektura eta ingeniaritza ikasketak egin zituen Martin Friedrich Raberen (j. 1765 – h. 1856) irakaskuntzapean, zubi eta dikeen eraikuntza Johann Friedrich Dietleinekin (j. 1782 – h. 1837) eta hidraulika eta mekanika Johann Albert Eytelweinekin (j. 1764 – h. 1848). Hizkuntzak ere bai ikasi zituen. Halaber, Hegel filosofoaren hitzaldietan parte hartu zuen. Izan ere, Roeblingek interesa handia erakutsi zuen filosofiarako, eta hainbat urte geroago unibertsoaren kontzeptuari buruzko mila orriko tratatu batean lan egingo zuen.

1825ean eta ondorengo hiru urteetan gobernuarentzat lanean ibili zen, errepide militar baten eraikuntzan Westfaliako Arnsbergen. Aldi berean, zubi esekien zirriborroak egin zituen. 1829an bere etxera itzuli zen berriro ere, azken tesia egin eta bere bigarren ingeniaritza azterketa prestatzeko. Baina arrazoi ezezagunak direla medio, ez zuen inoiz azterketa burutu.

Alemaniatik Estatu Batuetara

1831ko maiatzaren 22an, Roebling Prusiatik alde egin zuen bere anaia Carlekin eta Johann Adolphus Etzlerrekin, utopista teknologikoa zenarekin. Independentzia ekonomikoa eta karreraren aurrerapenak trabak ziren Prusiako gizartean ingeniari gisa lan egiteko. Napoleondar Gerren (1815) ostetik oraindik zutik zen egoera zorigaitz hartatik ihes egiteko abiatu ziren bertatik. Atzean, gobernu autoritario batek eragindako ezinegon politikoan murgilduta zegoen Prusia utziko zuten.

Etzlerrek utopia bat sortzeko ideia zuen, Amerikako Estatu Batuetan (AEB), hain zuzen ere, baina ibilbide arazotsua izan ondoren, taldea banandu egin zen. John eta Carlek 1.582 hektarea (6,4km2) erosi zituzten Pennsylvaniako Butler konderrian 1831ko urriaren 28an. Geroko etorkin alemaniarrek kokagune bat izan zezaten zen beren egitasmoa; Saxonburg deitu zuten. Beste kolono asko Etzlerrekin mantendu ziren. Saxonburgeko John Roebling Etxea Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan zerrendatua izan zen 1976an.

Karrera

John Augustus Roebling (Mühlhausen, 1806ko ekainaren 12a New York, 1869ko uztailaren 22a) Alemanian jaio zen ingeniari zibil amerikarra zen. Burutu zuen zubi esekiaren diseinuagatik eta, bereziki Brooklyngo zubiaren diseinuaren kontu egoteak eman zion duen ospea.

Biografia

Lehenengo urteak

Dorothea Friederike Therese Röbling eta Christoph Polykarpus Röblingen lau seme-alabetatik gazteena zen Roebling. Mühlhausengo Divi Blasii eliza luteranoan bataiatua izan zen. Gaztaroan, klarinete baxua eta tronpa edo frantziar kornoa jotzen ikasi zuen. Erakusgai zuen, halaber, talentu artistiko handia zirriborroak eta pinturak egiteko.

John eta Carl Roebling memento interesgarri batean iritsi ziren Estatu Batuetara. Nazioa boom ekonomikoaren azken etapan zegoen, 1837ko krisiarekin amaituko zena. Nekazariak zeharo kaltetuak izan ziren. 1840ko hamarkadan pentsatzeko modu berri bat nagusituko zen. Ekialdeko industria-guneen eta mugako nekazaritza merkatuen arteko garraioa nazioaren onerako gai bihurtu eta hainbat proiektu jarri ziren abian. Garraio proiektu horietako asko koloniatik gertu ziren, baina ingeniaritza lanez okupatu beharrean, nekazaritzari ekin zion Roeblingek. Bost urte geroago, Johanna Hertingekin ezkondu zen, jostun baten alaba zenarekin.

Horiek gorabehera, nekazaritza ez zen John Roeblingek uste bezalako oparoa eta kolono gutxi ekarri zituen. 1837an anaiaren heriotzaren eta bere lehenengo semearen jaiotzaren ostean, bere bokaziora itzuli zen, ingeniaritzara, hain zuzen ere.

Amerikan eskuratu zuen lehen ingenieritza lana ibai-nabigaziorako hobekuntzak gauzatzea eta ubide baten eraikuntzan zetzan. Hiru urte eman zituen Allegheny mendikatean zehar burdinbidea eraikitzen, Harrisburgetik Pittsburghera arte, Pennsylvaniako estatuan. 1840an zubi esekien Charles Ellet, Jr. diseinatzaileari idatzi zion, Filadelfia inguruko zubi bat diseinatzeko laguntza eskainiz:

Europan egindako nire egonalditik zubi esekiei buruz ikasitakoa, nire gogoko okupazioa, (…) Horrelako zubi batek eraikitze metodoaren forma ederrenak guztiz erakutsi beharko lituzke eta ez da beharrezkoa izango estatubatuarren gogoan eragingo duen efektu onuragarria aurrez iragartzea.

Roebling alanbre soka ekoizten hasi zen Saxonburgen, 1841. urtean. Garai hartan, Filadelfiako kanaleko itsasontziak tren-bagoietan garraiatzen zituzten Allegheny mendikatean zehar beste

aldeko kanaletaraino, ontziak Pittsburgheraino iris zitezen. Allegheny Portage Railroad enpresa publikoak, ontziak eta tren-bagoiak lekuz aldatzeko sistema bat burutu zuten. Sistema honek, 7 zentimetroko lodierako kalamu kable bakarra erabiltzen zuen ontzi eta bagoiak altxatu eta jaisteko. Baina kalamu kableak oso garestiak ziren eta, gainera, maiz ordezkatu behar ziren. Roebling alanbre-sokari buruz irakurri zuen artikulu batez gogoratu zen eta, handik gutxira, 7 hari-zuntzeko kable bat garatzen hasi zen bere baserrian.

1844an, Roeblingek Allegheny ibai zeharkatzen zuen egurrazko ubidea ordezkatzeko eskaintza irabazi zuen. Bere diseinuan 50 metroko bi bao aurreikusten zituen. Horietako bakoitza, egurrezko embor banaz osatuta zegoen, ura edukitzeko elkarri ondo lotutako kable paralelo askok osatutako alambre bana finkatuta zegoen emborren alboan. 1845ean, Monongahela ibaia zeharkatzen zuen zubia eraiki zuen, Pittsburghen. 1848an lau ubide esekien eraikuntza hitzartu zuen, Delaware eta Hudson Kanalean. Urte berean, New Jerseyko Trenton hirira aldatu zen. Roeblingek alanbre ekoizpenerako gune industrial bat eraiki zuen bertan. Lower Trenton zubiaren lema (“Trenton makes, the world takes”) industria-gune honetan inspiratu dago.

Roeblingek hurrengo proiektua 1851n hasi zuen. New York Central Railroad eta Great Western Railway of Canada konektatzen zituen trenbide-zubia zen, eta lau urte behar izan zituen zubia amaitzeko. 251 metroko luzera zuen eta 10 hazbeteko (25cm) lodierako lau kablez finkatuta zegoen. Bi maila zituen, ibilgailuentzako bat eta trenbide-trafikora zuzendutako beste bat.

Niagara zubia eraikitzen ari zen bitartean, Roeblingek beste trenbide zubi eseki bat obratu zuen, Kentucky ibai zeharkatuz eta 373 metroko luzera zuena. Harrizko dorreen egitura egina zegoela, trenbide konpainia kapital gabe geratu eta zubiaren eraikuntza gelditu bazen ere, geroago amaitu ziren eraikuntza lanak.

1859an beste zubi eseki bat eraiki zuen Pittsburghen. Zubiaren luzera 314 metrokoa zen, 105 metroko bi bao eta 52 metroko beste biez egituratuta zegoen.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilarengatik behin-behineko etenaldi bat egin zuen Roeblingek. Hala eta guztiz ere, 1863an Ohio ibaia zeharkatzen zuen zubiaren eraikitze lanari berriro ekin zion. 1865an hasi zen zubi honen erakuntza eta finantzazio arazoengatik gelditu; zubia, azkenerako, 1867an amaitu zen. Cincinnati-Covington Zubia, geroago John A. Roebling izenekoa, munduko zubi eseki luzeena izan zen, amaitu zen garaian.

1867an, New Yorkeko East River ibaia zeharkatuko zuen eta gaur egun Brooklyn zubiaz ezagutzen duguna diseinatzen hasi zen. 1869ko egun batean, kaiaren ertzean zegoen, zubia eraiki behar litzatekeen tokian. Porturatzen ari zen ferry batek oina harrapatu zion bertan eta zauritu zituen behatzak ebaki behar izan zizkioten. Tratamendu medikoa ukatu eta oina sendatzeko “ur-terapia” (zauriaren gainean ura isuriz etengabe) nahi izan zuen. Bere egoera txarrera egin zuen. Istripua gertatu eta 24 egun ondoren hil zen Tetanos gaixotasunak jota.

Roeblingen aburuz, “oreka indar batean, oreka beti betetzen da baina deformazioen bateragarritasuna ez dauka zertan”. Hau zen, funtsean, indarren metodoaren antzeko hurbilketa metodo bat: lehenik eta behin, zuzeneko eta zeharkako kargen kalkuluak egiten zituen; ondoren, karga totala kable eta euskarri kopuruaz zatitzen zuen. Roeblingek segurtasun faktore handi bat gehitu, eta ondoren karga lortzen zuen. Planteamendu honek, egituraren analisi nahiko zehatza itzultzen du, deformazioa jasateko egitura nahiko harikorra dela suposatuz.

Familia

John Roebling eta Herting Johannak bederatzi seme-alaba izan zituzten:

Roeblingen semeak, Washington Roeblingek, eta honen emazteak, Emily Warren Roeblingek, Brooklyngo zubiaren eraikuntza lanak jarraitu zituzten bera hil zenean. Ferdinandek aitaren enpresaren jarduerak zabaldu zituen burdin soken eremura arte. Charles Roeblingek, berriz, 80 tonako makina bat diseinatu eta eraiki zuen burdin soka erraldoiak egiteko, halaber, Roebling herria fundatu zuen, New Jerseyn, non John A. Roebling’s Sons altzairu enpresa eraiki zuen. John A. Roeblingen biloba, A. Washington Roebling II.a, RMS Titanic hondoratzean hil zen. Bere birbiloba, Donald Roebling, filantropo eta asmatzailea izan zen eta ibilgailu anfibioa asmatu zuen.

Heriotza

Brooklyngo zubiaren dorrea eraikiko zen eremua ikuskatzen ari zela, porturatzeko zegoen itsasontzi batek Roeblingen eskumako oina harrapatu zuen. Behatzak ebaki ostean, Tetanosa diagnostikatu zioten. Gaixotasuna garatu ahala, konbultsio larriak jasan zituen aldian-aldian. Azkenerako, koman sartu, eta geroago hilko zen 1869ko uztailaren 22an, goizean goiz, Brooklyn Heights auzoan, New York.

Trenton hiriburuan (New Jersey), Riverview Hilerrian, dago lurperatuta Roebling.

Ohoreak

    • 2006an, Alemaniako Deutsche Post mezularitza enpresak Roeblingen 200. urteurrenagatik zigilu berri bat egin zuen.

    • Mühlhausengo John-August-Roebling-Schule eskolari bere izena jarri zioten.

Proiektuak

Erreferentziak

Oharrak

    1. Schuyler, Hamilton, The Roeblings, 1931, 9 orr., Princeton NJ.

    2. Roebling, Washington A., Washington Roebling's Father, 2008, ASCE Press, Reston VA.

    3. Güntherroth, Nele, Roebling's Development to being an Engineer, 2006, John A. Roeblingen sinposio baten akta, ASCE, Reston VA.

    4. Historic Saxonburg and Its Neighbors, Ralph Goldinger, ISBN 1-55856-043-2.

    5. "National Register Information System". National Register of Historic Places. National Park Service. 2010-07-09.

    6. Steinman, David B. & Watson, Sara Ruth, Bridges and their Builders, 1941.

    7. McCullough, David, The Great Bridge, 1982, 91 orr.

    8. D&H Canal Museum.

Gaia sakontzeko irakurketa

    • Buonopane, S. The Roeblings and the Stayed Suspension Bridge: Its Development and Propagation in 19th Century United States. 2006

    • McCullough, David. The Great Bridge. New York, N.Y.: Simon and Schuster, 1982

    • Reier, Sharon. The Bridges of New York. Mineola, N.Y.: Dover Publications, Inc., 2000

    • Sayenga, Donald. Washington Roebling's Father: A Memoir of John A. Roebling. Reston, Va.: American Society of Civil Engineers, 2009

    • Tolzmann, Don Heinrich. John A. Roebling and His Suspension Bridge on the Ohio River. Milford, Ohio: Little Miami Publishing Co., 2007

Kanpoko loturak