Malcolm X

Malcolm Little, Malcolm X izenez ezagutua edo El-Hajj Malik El-Shabazz; (North Omaha, Nebraska, AEB, 1925eko maiatzaren 19a New York, 1965eko otsailaren 21a) giza eskubideen alde oso gogor borrokatu zuen gizona eta beltz estatubatuarrek jasotzen zuten trataera eta injustiziak salatzen zituena. Oso karismatikoa eta beltzen artean maitatua, historiako afroamerikar eragingarrienetako bat kontsideratzen da.

Biografia

Lehen urteak

Earl eta Louise Little ziren bere gurasoak, aita, Earl, Georgiakoa zen eta Louise zen bere bigarren emaztea; ama, ordea, Granada estatukoa zen. Zortzi seme alaba izan zituzten: Wilfred, Hilda, Philbert, Malcolm, Reginald, Yvonne eta Wesley. Malcolmek 14 urte zituela hil zen bere aita, eta honen ondorioz bere ama ospitale psikiatriko batetara eraman zuten krisi nerbioso bat zuela esanez.

Bere aita UNIA (ingelesez) taldearen kide zen, Marcus Garveyek sortu zuen beltzen aldeko taldea, eta bertan egiten zituzten jarduerak ez ziren gustuko zurien artean. Horregatik jaso zituen bere familiak Ku Klux Klan taldearen mehatxuak.

Bostonen lan asko izan zituen, baina denak behin-behinekoak. 1943an narcotrafikoan sartu zen, eta lapurretak, krimen antolatuak eta apostuen munduan sartu zen. 1945ean, konpontzea eskatu zuen erloju lapurtu baten bila zioala atxilotua izan zen, lapurretaz, etxean indarrez sartzeaz eta suzko armen jabetzaz salatua izan zen; eta zortzi eta hamar urte bitarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Charlestownen (Masachusets) hasi zuen bere zigorra. Bertan “Satan” deitzen zioten, erligioari zion nazkagatik. Malcolmek John Elton Bembry izeneko gizon bat ezagutu zuen, bere kabuz hezia izan zen gizon bat; eta Malcolmi aholku hori bera eman zion, bere burua hezitzeko. Eta halaxe egin zuen berak. 1948an bere anaia Philbertek idatzi zion Islamaren Nazioaz hitz eginez. Hasieran ez zuen inongo interesik adierazi mugimendu honi buruz, baina bere anaia Reginaldek idatzi batean hau esan zionean “Malcolm, ez jan txerriaren haragia eta etzazu tabakoa erre. Kartzelatik nola irten erakutsiko dizut.” Orduan kasu egin eta Elijah Muhammadekin harremanetan jarri zen, musulman beltzen liderrarekin.

1948an kartzelaz aldatu zioten, Norforlkera hain zuzen ere; eta 1952an kartzela zigorra kendu zioten eta atera egin zen.

Islamaren Nazioa

Ikasle fina zen Malcolm eta bere nahietako bat abokatua izatea zen, baina irakasleen laguntza eta animo faltak ikasketak uztera behartu zuen. Bizitza laguntza etxez etxe pasatu ondoren bere arreba Ellaren etxera joan zen bizitzera Bostonera 1941ean, 16 urte zituela. Kartzelako urteak

1952an, kartzela utzi ondoren, Malcolmek Elijah Muhammad bisitatu zuen. Gainera bere abizena aldatu zuen, orain “X” zen bere abizena. Aldaketa hori honela azaldu zuen: “niretzako X musulmanaren esanahia nire abizen afrikarraren berdina da, Little abizena ez baita ez nirea ez nire aitarena benetan”. Gainera izen musulmana jarri zion bere buruari: El-Hajj Malik El-Shabazz. Malcolm Islam Nazioko kide egin zen eta bizkor joan zen pisua eta garrantzia hartuz. 1964ean, ordea, Elijah Muhammad liderrarekin zituen desadostasunak zirela eta taldea uztea erabaki zuen. Urte hartan bertan joan zen Mekara erromes. Ezkontza eta familia

1958an Betty Shabazzekin ezkondu zen Malcolm Lansingen (Michigan). Sei seme-alaba izan zituzten: Attalah (1958), Quiblah (1960), Ilyasah (1962), Gamilah Lumumba (1964) eta Malaak eta Malikah bixkiak (1965).

Heriotza

1964ean Islamaren Nazioa utzi zuenetik, mehatxuak jaso zituen Malcolmek eta bere familiak; ezin zuten bizitza lasai eta normala egin. Harik eta 1965ean, Manhattango Audubon Ballroomen hitzaldia ematen ari zela, jendartetik gizon bat atera eta pistola batekin Malcolmen bularra zulatu zuen. Eta jendeak eta Malcolmen bizkarzainek gizon hura harrapatzen zuten bitartean beste bi gizonen artean beste 16 tiro bota zizkioten.

Hiru gizonen izenak Talmadge Hayer (Thomas Hagan), Norman 3X Butler eta Thomas 15X Johnson dira. Hauek dira kondenatuak izan zirenak, baina erailketan eta honen planean jende gehiagok zuen zerikusia.

Gaur egun hirurak daude kartzelatik at.

Filosofia

Ez zuen inongo idatzirik utzi Malcolmek, bere autobiografia baino ez. Hala ere, bere pentsamendua zein zen ederki dakigu, 1952tik 1965 arte emandako diskurtso eta konferentzia guztiei esker.

Islamaren Nazioarekiko fedea

1964an taldetik atera baino lehen, Malcolmek argi utzi zituen bere fedea eta filosofia. Dena den, eta berak esan zuen bezala, Elijah Muhammadek ez zion berak pentsatzen zuen guztia libreki esaten uzten; eta batzuetan bere burua txotxongilo batekin konparatzen du. Beretzat gizaki zuria edozer gauza egiteko gai zen, eta deabruak zirela zioen; izan ere, lehen gizakiak beltzak ziren eta horregatik dira nagusiagoak zuriak baino. Erlijioa zen Malcolmi indarra ematen zion tresna, beretzat islama beltzen erlijioa zen eta ez zuriena. Bestalde, gizakien eskubideen aldeko borrokan sartuta zeuden askoren ustearen kontra, zera zioen Malcolmek; ez zutela biolentzia alde batera utzi behar, hau da, bere burua defendatu nahi zuenak edozein bide erabili beharra zuela horretarako. Hau zen seguruenik Malcolm X-en pentsamenduaren ardatz nagusienetako bat. Iritzi pertsonalak

Islamaren Nazioa utzi zuenean, bere iritzi propioak esaten hasi zen. Bere bizitzako azken urtean aldatu egin zen bere filosofia, zaila da mailakatzen. Dena den, eskubide zibilen alde borrokatzen jarraitu zuen etengabe.

Afroamerikarren eskubideen alde borrokan jarraitu zuen, eta ez-biolentzia baztertzea eskatzen zuen. Izan ere, berdintasuna lortzeko edozein bide erabili behar zela esaten zuen Malcolmek, eta hori jendeari erakutsi nahi zion.

Mekara erromes joan ostean, hainbat ideia eta aurreiritzi aldatu zituen arrazismo eta zuriekiko. Bere hitzetan, gizakiak, zuri edo beltza, antzekoak garelako; eta itsututa egon zela 12 urtez bere ideiekin.

Malcolm X-en omenez izendatutako kale eta eskolak

Dozenaka eskola izan dira izendatuak Malcolmen omenez, hala nola, Malcolm X Shabazz High School (New Jersey), Malcolm Shabazz City High School (Wisconsin), edota Malcolm X College (Illinois) besteak beste. Hainbat kale ere izan dira izendatuak. New Yorken Lenox Etorbidea Malcolm X Boulevard izatera pasa zen, eta hori beste hainbat hiritan. 2005ean Columbiako Unibertsitateak Malcolm X & Dr. Betty Shabazz Memorial & Educational Center deiturikoa zabaldu zuen Malcolm eta bere emazte Bettyren omenez, hain zuzen Malcolm X erail zuten lekuan.

Gune interesgarriak

Webgune ofiziala

Malcolm X.org

Nation of Islam (ingeleraz)