Ho Chi Minh

Hồ Chí Minh (Vietnamdar ahoskeran [hô̤ tɕǐmɪɲ], jaiotzaz Nguyễn Sinh Cung eta Nguyễn Ái Quốc izenaz ere ezaguna (1890eko maiatzaren 19a – 1969 irailaren 2a), Vietnamdar Komunista iraultzaile eta estatu gizona izan zen, 1946-1955 bitartean Vietnamgo Errepublika Demokratikoko (Ipar Vietnam) lehen ministro eta 1945-1969 bitartean presidente izanik.

Hồk Viet Minh mugimendu independentista zuzendu zuen 1941 urtetik aurrera, Komunistek gobernatutako Vietnamgo Errepublika Demokratikoa 1945ean ezarriz eta 1954an French Union garaituz Dien Bien Phun. 50. hamarkadako azken urteetan, Ipar Vietnamen indar politikoa galtzen joan bazen ere, bere heriotzara arte bertako presidente izan zen. Saigonen Erorkeraren (Fall of Saigon) ondoren, Hego Vietnamgo hiriburu zen Saigonek Hồ Chí Minh Hiria izena hartu zuen bere ohorez.

Lehen urteak

Nguyễn Sinh Cung Hoàng Trù herrixkan jaio zen 1890ean, bere amaren jaioterrian. 1895etik aurrera, bere aitaren jaiolekuan hazi izan zen Kim Liên-en, Nghệ An Probintziako vietnamdar herrixkan. Hiru senide izan zituen: arreba Bạch Liên (Nguyễn Thị Thanh), frantses armadaren langile izan zena; anaia Nguyễn Sinh Khiêm (Nguyễn Tất Đạt), geomantiko eta herborista tradizionala eta azken anaia Nguyễn Sinh Nhuận, haurtzaroan hil zena. Konfuzionismoaren ohiturei jarraiki, 10 urte zituela aitak Nguyễn Tất Thành izena eman zion.

Cung-en aita, Nguyễn Sinh, konfuziar ikasle, irakasle eta magistratu inperial izan zen Binh Khe distrituan. Agintearen gehiegikeriaz salatua izan zen gizon bati ezarri zion zigor bategatik. Salaketa hau, halere, berpizten ari zen nazionalismoa geldiarazteko frantses gobernuak egin zituen ekintzetako bat izan zen. Sắcen semeak korronte nazionalistan ibiliak ziren, frantsesen aurkako mugimenduetan Duc Thanh eskolan, Huếko lizeo frantsesean aritu ondoren. Cungek eskola horretan irakasle lanetan aritzea erabaki zuen denbora batez.

Lehen bidaia Frantziara

1911kako Ekainaren 5ean, Nguyễn Sinh Cungek Vietnam utzi zuen Amiral Latouche-Tréville frantses lurrun ontzian sukaldeko laguntzaile zihoalarik. Marseillara iritsi zenean, Frantses Kolonial Eskola Administratiboan sartzen saiatu zen, baina ez zuten onartu. Frantzian zela, garbitzaile eta zerbitzari lanetan aritu zen. Cungek bere aisi denboraren zatirik handiena liburutegi publikoetan igarotzen zuen, Historiako liburuak eta egunkariak irakurriz, Mendebaldeko gizarte eta politikara bere burua gerturatzeko saiakeran.

Estatu Batuetan

1912an, berriro ere barku bateko sukaldeko laguntzaile zelarik, Estatu Batuetara joan zen. Urte betez Harlemen (New Yorken) eta Bostonen bizi izan zen, non okin lanetan aritu zen Parker House hotelean. Gero zerbitzatzen hasi eta 1917 eta 1918 bitartean Brooklyngo familia aberats batean aritu zen. Denbora horretan Marcus Garveyek Harlemen ematen zituen hitzaldiak entzutera joaten zela uste da. Estatu Batuetan egon zen denboran korear nazionalistekin harremanetan egon zela ere uste da, hau bere ikuspegi politikoa garatu zuen esperientzia izanik.

Ingalaterran1913 eta 1919 tarteko aldi batzuetan, Cung West Ealing en bizi izan zen, West Londonen, eta baita Crouch End-en, Hornseyn, North Londonen. Londresen egon zen denboran hotel ezberdinetan egin zuen lan. Westminsterren zegoen Carlton Hotelean gozogintzako goi-sukaldari izatera iritsi zela diote batzuek, Escoffier frantsesaren laguntzarekin. Hori frogatzerik ez badago ere, frogatzea badagoena Carlton Hotelean 1913an zerbitzari lanetan aritu zela da, Zeelanda Berriaren Etxean, goi komisioa biltzen den horretan, hori esaten duen plaka bat baitago.

Heziketa politikoa Frantzian

Frantzian bizi izandako garaian (1919-1923), Nguyễn Sinh Cung komunismoan murgildu zen Marcel Cachinen eraginagatik. Lehen Mundu Gerraren amaieran, Nguyễn Ái Quốc (Nguyen abertzalea) izenpean Indotxina frantseseko Vietnamgo kideen eskubide zibilen aldeko eskakizuna egin zuen Versailleseko bake hitzaldietan, Woodrow Wilson estatu batuar presidenteak AEBko independentzia deklarazioan erabili zituen hitzak erabiliz, baina ez ziren kontuan hartu berak eskatuak.

1921ean, Tourseko Kongresuan, Frantzian, Nguyễn Ái Quốc-k Parti Communiste Français sortu eta kide fundatzaileetako bat bihurtu zen.

Sobietar Batasunean eta Txinan

1923an, Quốc Paris utzi eta Moskura joan zen Komiternean lanean aritzera. Moskun igaro zuen denboran, Komiterneko Asiako buru izanik, gerra kolonialak ideiatu zituen. Bostgarren Komitern Kongresuan parte hartu zuen 1924ko ekainean, Cantona, Txinara joan aurretik. 1925ean, Shangaien, Phan Bội Châu saldu zuen polizia frantsesak eman zizkion 100,000 piastresengatik. Alderdi Komunista sortzeko dirua behar zuela esanaz justifikatu nahi izan zuen bere burua. 1925-1926 bitartean Gazteriaren Edukazio Klaseak ematen hasi zen eta tarteka irakurketaren bate do beste egiten zuen Whampoa Military Academy.n, Indotxinako sektore iraultzaileari. Txinatar emakume batekin,Tăng Tuyết Minh (Zeng Xueming), ezkondu zen 1926an bere burkideek ezkontza onartzen ez bazuten ere. Erkideen erreakzioaren aurrean ondorengoa erantzun zien: “Zuek onartu ez arren, ezkondu egingo naiz hemengo hizkuntza ikasi eta etxea mantentzeko emakume bat behar dut eta”. Emazteak 21 urte zituen, berak 36. Komiterneko Mikhail Borodin agentearen erresidentzian bizi izan ziren. Chiang Kai-shek antikomunista taldearen eraginez, 1927an Txina utzi eta Moskura itzuli behar izan zuen. Uda hartan tuberkulosia izan zuen eta errekuperatu ondoren Parisa joan zen. Bruselan, Berlinen, Suitzan eta Italian izan ondoren, Tailandiara joan zen barkuz. Tailandiako herrixka batean egon zen 1929ra arte, gero Hong Konga eta Shangaira joan zelarik. Frantsesen estraditazio nahiak indargabetzeko, 1932an hil zela esan zen. Britaniarrek, hala ere, 1933ko urtarrilean bizirik zegoela antzeman zuten. Milan zerbitzatzen aritu ondoren, Sobietar Batasunera joan zen tuberkulosia sendatzera. 1938an, Txinan, Txinatar Alderdi Komunistaren indar armatuen aholkulari lanetan aritu zen, Txinako gobernuari Taiwan hartzea aholkatuz, besteak beste. 1940a izan zen Nguyễn Ái Quốc "Hồ Chí Minh" izena erabiltzen hasi zen urtea (“Hồ argi ekarlea” esan nahi du).

Mugimendu independentista

1941ean Hồ Vietnamera itzuli zen Việt Minh talde independetista zuzentzera. Vichyko Frantsesen eta Japoniar okupazioaren aurkako garaipen militarrak zuzendu zituen, klandestinoki Estatu Batuek ematen zioten laguntzarekin. 1946tik 1954 bitartean Frantsesek Vietnam berriz okupatzeko asmoa agertu bazuten ere, gogor egin zien aurre. Espetxeratua izan zen Txinan 1943an, itzaletik atera zenean, Vietnama itzuli zen. Malaria eta disenteria sendatzeko mediku amerikarrek tratatu zuten. 1944an Do Thi Lac emakumearekin bizitzen hasi zen. Jatorriz Tay etniakoa, 1956an seme bat izan zuen.

Viet Minhek antolaturiko Abuztuko Iraultzaren ondoren, Hồ behin-behineko gobernuaren buru egin zuten eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko Independentzia Aldarrikapena egin zuen, Amerika eta Frantziako aldarrikapenetan oinarrituz. Bảo Đại enperadorea abdikatzera behartu bazuen ere, bere gobernua ez zuen inongo herrialdek onartzen. Harry Trumani vietnamdar independentzia bermatzeko eskatu zion, baina honek ez zion jaramonik egin.

1945ean, Viet Minhek alderdi arerioetako jendea hiz zuen. Stalinen aurkako taldeetako kideak (Trotskystak) ere hil zituen.1946an, Hồ herrialdetik atera zenean, 25,000 nazionalista ez komunista hil zituen eta 6,000 alde egitera behartu. Ehundaka arerio politiko hil ziren urte hartako uztailean eta aurkako alderdi politikoak legez kanpo utzi ziren.

Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren jaiotza

1945eko irailaren 2an, Bao Dai enperadorearen abdikazioaren ondoren, Hồ Chí Minhek Vietnamgo Independentzia Deklarazioa irakurri zuen, estatu sortu berriari Vietnamgo Errepublika Demokratikoa izena emanez. Hanoien izan zen aldarrikapena eta oinarri sozialistako langileen estatu autoritarioa sortu zuten.

Baina II. Mundu Gerraren amaierarekin, kolonialista frantsesek 9 urtez iraungo zuen gerra hasi zuten. Frantsesen Điện Biên Phủko bataila galtzearen ondorioz, Frantziak Indotxinako inperioari agur esan behar izan zion.

Vietnamgo Presidente

1954an ospatu ziren Genovako Akordioak, Frantzia eta Vietminhen arteko akordio batekin amaitu ziren. Komunistak iparraldean bilduko ziren eta ez komunistak hegoaldean. Vietnamgo Errepublika Demokratikoa Hanoin kokatu zen eta Ipar-Vietnamgo hiriburu bilakatu zen, komunistek gidatutako alderdi bakarreko estatua. Genevako akordioek herrialdea hauteskunde bidez berriz batzeko aukera ematen bazuten ere, Hego Vietnamek eta Estatu Batuek ez zuten nahi izan. Estatu Batuek, Frantzia ordezkatu zuten hegoaldean ekonomia eurek kontrolatuz. 1950. urtetik aurrera Asian erabiltzen ari zien komunismoaren aurkako politika paper garrantzitsua jokatu zuen.

Genevako Akordioei jarraiki, 300 eguneko tartea zegoen herrialdearen alde batetik bestera igarotzeko. Milioi bat inguru vietnamdar katoliko, iparraldetik hegoaldera joan ziren. Komunista gutxi batzuk, alderantzizko bidea egin zuten. Gainera, vietnamdar autoritateek jendea gogoz kontra iparraldean gelditzera behartu zutela uste da. Periodo honetan, Hồk Stalin eta Mao komunistak imitatu nahian-edo, lurjabe handien aurkako erreforma bat hasi zuen, hauek exekutatu, torturatu edo eta kartzelan gosez hil arte utzi zituelarik. Egoera hau izan zen milioika pertsonarentzat hegoaldera joateko arrazoia.

1956. urtearen amaieran, Lê Duẩn alderdiko errepresentatzaile aukeratua izan zen eta Vietcong insurgentziri laguntza bidaltzen hasi zen Hego Vietnamera. Hồrentzat agintea galtzea izan zen, Hồk nahiago baitzuen moderatuagoa zen Giáp postu horretarako. Hochiminh bidea 1959an eraikia izan zen, Laos eta Cambodiatik Vietcong-i laguntza ematko. Duẩn alderdi buru izendatu zuten 1960an, Hồk estatuko presidente izaten jarraitu zuelarik, vietnamdar komunismoaren ikur. 1963an, Hồk Hego Vietnameko Ngo Dinh Diem presidentearekin batera, bakea izenpetzeko borondatea azaltzen du. . Horrek eragina izan zuen, beranduago Estatu Batuek Diemi emandako estatu kolpean. 1964. urtearen amaieran, Iparraldeko vietnamdar soldaduak hegomendebalderantz bidaliak izan ziren, Laosera. Pertsona horien falta Ipar Vietnamen ez somatzeko, Lê Duẩnek 320 000 txinatarri Ipar Vietnamera sartzeko baimena eman zien. 1965. urtearen hasieran estatu batuar tropak Hego Vietnama ailegatzen hasi ziren, egunetik egunera indartsuagoa zen Viet Cong eta mugan zeuden ipar vietnamdarrei aurre egiteko. Borroka indartu ahala, Estatu Batuen Aireko Indarren bonba erasoak Ipar Vietnamen areagotu egin ziren (Operation Rolling Thunder). Hồk Hanoin jarraitu zuen bere azken urteetara arte. Ez zuen amerikarrekin negoziatzeko borondaterik agertu, berak Hego Vietnamen zeuden tropa atzerritar guztien etxeratze baldintza-gabea eskatu baitzuen etengabe. Eskatutakoa betetzen ez zela ikusita, 1967an bilkura bat egin zuten Ipar Vietnameko armada eta politikoek, Tet Offensive ideiatuz Hegoa hartu eta AEBn armada garaitzeko asmoz.

Erasoa huts taktiko izugarria izan bazen ere, Viet Congen unitate guztiak suntsituta geratu baitziren, moralki, behintzat, irabazi egin zuten. Estatu Batuak gerran ez jarraitzeko ideia asimilatzen hasi ziren, estatu batuarren iritzi publikoa gobernuaren aurka jarri baitzen Ipar Vietnam bonbardatzearen ondorioz. Amerikarrek, lehenengoz, gerra amaitzeko negoziazioak hastea erabaki zuten.

1969rako, eta negoziazioak martxan zeudela, Hồren osasuna okertzen hasi zen. Diabetesak, besteak beste, politika aktibotik aldendu zuen. Alabaina, Hego Vietnamen borrokan jarraitzearen aldekoa zen Vietnam baturik ikusi arte. Denborari kasurik egin behar ez zitzaiola uste zuen, ez zutela galtzeko ezer.

Heriotza

Vietnam Gerran zela hil zen Hồ Chí Minh 1969ko irailaren 2an, 79 urte zituela bere Hanoiko etxean.

Bere heriotzaren berry ez zen bi egun berandugora arte eman, Vietnamgo Errepublika Demokratikoaren anibersarioa ez lausotzeko. Ez zuen presidente batek ordezkatu, ministro eta militarrez osaturiko talde batek baizik Vietnam batzeko asmoarekin.

Bere heriotzatik sei urte igaroak zirenean, komunistek Hego Vietnam irabazi zuten. Saigonen zeuden euren tankeetan hurrengoa irakur zitekeen:"You are always marching with us, Uncle Hồ".

Legatua

Gaur egun, Vietnamgo gobernu komunistak jainkoaren parera eramaten badu ere, aspaldi utzi zioten bere politika ekonomikoa jarraitzeari. Uncle Hồ izenaz egiten zaio erreferentzia eta bera dela heroi nazionala esan daiteke. Bere irudia Vietnamgo monetan agertzen da eta eraikin publikoetan, eskoletan eta tenpluetan Hồren erretratu ugari daude. Hala ere, badira gerrarekin herrialdera kaosa ekarri zuela uste duten vietnamdarrak. Atzerriratu behar izan ziren vietnamdarrek, ideia oso etsaikarroka dituzte berarekiko. Batzuek hiltzailetzat daukate, Estatu Batuen aurkako gerran sartu eta Vietnam pobretzearen erantzuletzat.

Hego Vietnamgo hiriburuak, Saigonek, Hồ Chí Minh City izena hartu zuen 1975eko maiatzaren 1ean. Hồ Chí Minhen gorputz baltsamatua, granitozko mausoleo batean dago erakusgarri. Beste buruzagi komunista batzuekin egin zenaren antzekoa izan zen hau ere (Mao Zedong, Kim Il-Sung eta Joseph Stalin). Bere azken borondatea urratzen zuen, ordea ohoreak Hồk errastua izan nahi zuen, eta hautsak hiru leku ezberdinetan botatzea: Iparraldean, zentruan eta hegoaldean. Hanoiko Hồ Chí Minh Musoeoa bere bizitza eta egindako lanaren erreko nozimendua da. Kultua