The Eagles

Eagles rock klasikojole banda estatubatuarra da eta 70eko hamarkadaren haseran bilakatu ziren ezagunak Los Ángeles, Kalifornian.

Hasiera batean, beraien estiloa country eta bluegrass estiloen nahasketa bat zen eta kaliforniako surfer rockaren puntu bat ere bazuen. Honela balada sensible eta musika lasaia duten abestiak sortu zituzten betiere country eta pop-rock tokea edukiz. Abestien letrak kotxeei, harremanei eta nondik norakorik ez duten bizitzei buruzkoak egiten zituzten. Soinu estilo honen eratzaileak hainbat kantautore izan ziren, Gram Parsons, Jackson Browne, J.D. Souther eta Warren Zevon, besteak beste. Eaglesek kantautore itxura hartu zuen talde bat izan arren, konkretuki musikaren maestrian eta zuzenketetan zentratuta eta lehenengo soinu mota Kaliforniako hegoaldeko country rock-a izan zen. Momentu hartatik, taldeak buegrass motako instrumentuei eman zien lehentasuna eta rock estilo purura hurbiltzen hasi ziren.

Historia

Eaglesen historia Glenn Frey (abeslari, gitarrista eta konpositorea) eta haren laguna Don Henley (bateria eta abeslaria), Linda Ronstadt-en bandara heltzen direnean hasten da, non azkenaren Silk Purse diskoa grabatu behar zuten. Bi urte igaro zituzten Linda Ronstadten taldean eta ondoren bakarka beste talde bat eratzea erabaki zuten eta horretarako Bernie Leadon eta Randy Meisner gonbidatzen dituzte proiaktuan parte har dezaten. Jarraian Joe Walsh (gitarra eta koroak), Don Felder (gitarra), Timothy B Schmit (baxua) eta Luis Alberto (gitarra) heldu ziren.

1972an izan zuten debuta Eaglesek eta haien lehen albumetik lehenengo singlea sortu zen: “Take it easy”

Bigarren diska Desperado izan zen, western eta country toke berezi bat zuena. Album honetan taldearen single famatuenetariko bi aurkintzen dira, hala nola, Desperado eta Tequila Sunrise. 1975ean publikatu zen Eaglesen hirugarren diska On The Border izenaz. Hemendik balada bar azpimarra dezakegu, The Best of my Love, zein listetako lehenengo postura iritsi zen. Jarraian atera zuten diskoa, One of These Nights izan zen eta album honetan garaiko estatubatuar gazteriaren desilusioa 70ko hamarkadan azaltzen saiatu ziren. Presio dexente izan zuten disko hau kaleratzeko orduan eta horren ondorioz Bernie Leadonek taldea utzi zuen, JoeWalshek utzitako zuloa betez eta honekin batera talde rockeroagoa bihurtuz.Azken album honen ondoren Their Greatest Hits 1971-75 errekopilatorioa jarri zen jendearen eskuetara. Hau, azken lau disken laburpen bat da, non haien exito handienak gordetzen diren. Errekopilatorio hau historian sartuko da 41 milloi kopia baino gehiago salduz eta historiako 3.kokatuko da Michael Jacksonen Thriller eta AC-DC taldearen Back in Black-en atzetik.1976an Eagles mundu osoan ezagun bilakatu zen bere album hoberena eta gehien saldutakoa publikatuz: Hotel California. Honekin Grammy bat irabazi zuten. "Hotel California"-n, Eaglesek estatubatuar gizartea euren ikuspegitik interpretatzen dute hotel bateko leihoetatik, non drogen mundua metaforikoki azaltzen duen. Hotel California historia osoan gehien saldu den diskoetako bat da eta haren abesti famatuena, diskoari izena ere eman zion, abesti hoberenetariko bat bezala onartu dute eta 1976koa izan arren, gaur egun oraindik historiako 10 abesti garrantzitsuenen artean dago sailkatua. Disko hau azaldu zenean, Randy Meisnerrek banda alde batera utzi zuen eta haren tokia Timothy Schmidt-ek hartu zuen.Taldearen seigarren albumak The Long Run du izena eta honek taldearen desegitea ekarri zuen. Dena dela, disko honek arrakasta izan zuen Heartache Tonight, The Long Run eta I Can't Tell You Why bezalako abestiekin, baina taldeak aurretik aukeratu zuen zein izango zen talde horren etorkizuna. Album honen grabaketa ez zuten denok batera eta studio berean egin, baizik eta bakoitzak bere zatia eta zegoen lekutik grabatu zuen. 1980.urtean izan zen hori. Orduan, Don Henley, Glenn Frey eta Joe Walshek banakako bideei ekin zioten, bakoitza bere aldetik joanez. Garai horietan beste bi disko argitaratzen dira, bata Live izenekoa, zuzeneko kontzertuen grabaketa hain zuzen, eta bestea lehenengo errekopilatorioaren bigarren zatia izan zen eta han Hotel California diskatik aurrera argitaratutako diskoen laburpena azaltzen zen diska horien abesti arrakastatsuenekin.

1994an, banandu zirenetik hamalau urte beranduago, Eagles-eko partaideek berriro itzultzea eta karrerarekin jarraitzea erabaki zuten eta euren lehen diskoa itzuleraren ondoren Hell Freezes Over (infernua hozten ari da) izan zen. Hura izan zen diskaren izena eta Don Henleyen eskuetatik etorri zen. Elkarrizketa batean ea Eagles noiz itzuliko zen galdetu zioten eta honen erantzuna ".....when hell freezes over....." izan zen.2003an Eaglesek beraien abesti hoberenekin eginiko errekopilatorio bat argitaratzen du eta haren izena The Complete Greatest Hits izan zen.Azkenik, 2007an, Long Road Out of Eden irten zen merkatura beraien zazpigarren eta azken diskoa izanik. Hortik single berri bat atera zen: How Long

Taldeko Partaideak

Fundatzaileak

    • Glenn Frey (gitarrra/teklatua/ahotsa) (1948ko azaroaren 6ean jaioa Detroit, Michigan-en) Negu hotzetatik aldegin zuen eta unibertsitateetako musikal anbiente probeetatik ere Rhythm and Blues ondarea aportatuz.

    • Don Henley (perkusioak/ahotsa/gitarra) (1947ko uztailaren22an jaioa Gilmer, Texas-en) Unibertsitatera joateko zorian egon zen literatura ingelesa ikasteko.

    • Bernie Leadon (gitarra/mandolina/banjoa/steel) (1947ko uztailaren 19an jaioa Minneapolis, Minnesotan) honen Country eta Bluegrass-erako gozamenak bultzatu zuen taldearen hasera. 1975ean taldea utzi zuen.

    • Randy Meisner (baxua/ahotsa) (1946ko martxoaren 8an Scottsbluff, Nebraskan jaioa) Kotxe eta motoak maite zituen mutikoa dugu, baina nahiago zuen familiarekin egon eta baxua jo rock&roll eko talde batean. 1977an utzi zuen taldea.

Hurrengo Partaideak

Diskografia

Estudioko Albumak

Errekopilatorioak eta zuzenekoak

    • 1976 Their Greatest Hits (1971-1975) (errekopilatorioa) #1 US (28x Platino), #2 UK

    • 1980 Eagles Live #6 US (7x Platino), #24 UK

    • 1982 The Eagles: Greatest Hits Vol. II (errekopilatorioa) #52 US (11x Platino)

    • 1984 The Best Of Eagles (Errekopilatorioa Europarako) #8 UK

    • 1994 The Very Best of The Eagles (Errekopilatorioa Europarako) #4 UK

    • 1994 Hell Freezes Over (Zuzenean) #1 US (8x Platino), #18 UK

    • 2000 Selected Works: 1972-1999 #109 US (1x Platino)

    • 2001 The Very Best of the Eagles (2001) (Errekopilatorioa Europarako) #3 UK

    • 2003 The Very Best of The Ealges (errekopilatorioa) #3 US (3x Platino), #27 UK (Europan The Complete Greates Hits izendatua)

Singleak

  • Eagles

  • Desperado

      • 1973 "Tequila Sunrise" #64 US

      • 1973 "Outlaw Man" #59 US

  • On The Border

      • 1974 "Already Gone" #31 US

      • 1974 "Best of My Love" #1 US

      • 1974 "James Dean" #77 US

  • One of These Nights

    • 1975 "One of These Nights" #1 US, #23 UK

    • 1975 "Lyin' Eyes" #2 US, #23 UK

    • 1975 "Take it to the Limit" #4 US, #12 UK

  • Hotel California

      • 1976 "New Kid in Town" #1 US, #20 UK

      • 1977 "Hotel California" #1 US, #8 UK

      • 1977 "Life in the Fast Lane" #11 US

  • Album Gabeko Single-a

      • 1978 "Please Come Home for Christmas" #18 US, #30 UK

  • The Long Run

      • 1979 "Heartache Tonight" #1 US, #40 UK

      • 1979 "The Long Run" #8 US

      • 1980 "I Can't Tell You Why" #8 US

  • Eagles Live

      • 1980 "Seven Bridges Road" #21 US

  • Hell Freezes Over

      • 1994 "Get it Over" #31 US

      • 1994 "Love Will Keep Us Alive" #1 US

  • The Very Best of the Eagles

      • 2003 "Hole in the World" #69 US

  • Long Road Out of Eden