Steve Fossett

BIZITZA

James Stephen Fossett (Tennessee, Estatu batuak, 1944ko apirilaren 22a - Nevadan desagertua 2007ko irailaren 3an, eta legalki hilda deklaratua 2008ko otsailaren 15ean) estatubatuar izugarri aberats eta abenturazalea izan zen.

Txikia zenetik , Forset-ek abenturarekiko joera berezia agertu zuen, Munduko Comite Scout barruan scouts-en kide izanik eta Royal Geographical Society-rena ere. Heldua zenean, finantza-aholkulari eta burtsa-agente bezala dirutza handia egin zuen. Bere aberastasunaren zati bat bere abenturak finantzatzeko erabili zuen.

DESAGERTU ETA HIL

Steve Fossett 2007ko irailaren 3an desagertu zen , Nevadako basamortutik igarotzean berak pilotatzen zuen hegazkina, Bellanca Citabria Super Decathlon monomotor bat basera itzuli ez zenean. Aireko Patruila Zibila bere bila jardun zen arrakastarik gabe Chicagoko epaile batek bere heriotzaren aitorpena arte, 2008ko otsailaren 15ean. 2008ko urriaren 2an Mammoth Lakes-eko Kaliforniako inguruan , bere hegazkinaren gorpuzkiak aurkitu ziren , eta hilabete horren bukaeran leku horretatik gertu desagertuaren gauza pertsonal batzuk aurkitu ziren. Azaroaren 3an, aurkitutako gorpuzkiei egindako ADN frogak baieztatu zuten Steve Fossett-enak zirela.

ABENTURAK

Bere 100dik gorako errekorretan hauek dira azpimarragarrienak :

1985 - Igeri eginez Mantxako Kanala zeharkatzen du.

1995 - Bakarrik globo aerostatikoan Ozeano Barea zeharkatu zuen lehen pertsona.

2002 - Globoan munduari bira bakarrik eta eskalarik gabe eman zuen lehen gizona. Northam-etik (Australia) abiatuz 2002ko ekainaren 19an eta urte berean uztailaren 2an itzuliz. Aurretik bost ahalegin egin zituen eta behin ia biziaz ordaindu zuen, bere globoa 8000mko altueratik erortzean.

2004 - Munduari bira geldialdirik gabeko belaontziren errekorra, katamaran Cheyenne ontzian.

2005 - Aireplanoan geldialdirik gabe eta bakarrik munduari bira eman zion lehen pertsona, Virgin Atlantic Globel Flyer barruan, jet monomotor bat. 67 ordu jarraian egin zituen airean.

2006 - Geldialdirik gabeko eta bakarkako hegaldi-distantziaren errekorra ahutsi zuen 42.469,4 kilometro ( 26.389,3 milia)hegan eginez 76 ordu eta 45 minutuz. Geldialdirik gabeko hegaldiaren aurreko errekorra, 40.204 kilometrotan zegoen eta 1986. urtean ezarri zen Voyager ontzi arinarekin Dick Rutan-ek eta Jeanna Yeager-ek pilotatuak.

Steve fosset