Manuel II.a Portugalgoa

Biografia

Manuel II

Portugalgo erregea

Manuel II.

Informazio pertsonala

Manuel Lisboan jaio zen 1889ko azaroaren 15ean, bere aitona Luis I.aren azken erreinaldi urtean. Egun batzuk beranduago bataiatu zuten Pariseko kondea, haren aitona, aitabitxi zuela. Karlos I.a Portugalgoaren bigarren semea, literatura Portugesaz interesatu zen. Bere hezkuntzari esker, ardura politiko handiagoak ekidin zituen. Bere anai zaharrari dagokionez, Portugalgo tronuaren oinordekoa zen, beraz Manuel ezingo zen errege izan.1903an, printze portugesen ohiturak jarraituz, Manuelek bere ama eta anaiarekin batera, Egiptora bidaiatu zuen garai bateko zibilizazioei buruz zituen ezagutzak zabaltzeko asmoarekin. 1907an, Portugalgo Ontzigintza Akademian sartzeko prestatzen hasi zen ontzigintza-eskolan jarraitzeko intentzioarekin. Baina bere erregealdia 1908an hasi zen, errepubikar erradikalek bere aita eta anai zaharra Luis Felipe Lisboakoadesfile batean hil zituzten urtean. Jauregira bidean zeudela, familiaren autoa tirokatua izan zen gutxienez bi gizonengatik, horietako bat armadako frankotiratzaile izan zen. Erregea momentuan bertan hil zen, Luis Felipe larri zaurituta gelditu zen eta Manueli besoan jo zioten. Errege oinordekoa hogei minutu beranduago hil zen eta Manuel errege izendatu zuten.Errege gazteak, prestaketa politiko faltarekin, Braganza Sajonia-Coburgoko dinastia eta Gotha salbatu behar izan zituen lehen ministroa, João Franco, eta kabinete guztia dimisioa aurkeztera behartuz 1908an. 1908ko maiatzaren 14ean Urrezko Ordeneko Toison izendatu zuen Espainiako errege Alfontso XIIIk.Errepublikarren iraultza 1910eko urriaren 4ean hasi zen matxinada txiki batekin Lisboan eta beranduago matxinada txiki hori itsas unitateetara zabaldu zen. Errepublikarren iraultzak laguntza asko ez zuen harren, monarkikoek ez zuten oposizio armatu bat egin altxamenduari. Laguntza ezaren aurrean, urriaren 5ean Manuelek, Mafrako jauregian ezkutatuata zegoela, ihes egin zuen Gibraltarrera familia erreal guztiarekin batera. Gibraltarren zeudela errepublikak irabazi zuela konturatu ziren eta Britainia Handira joan ziren Jorge V.aren harrerarekin.Erresuma batuan bizi izan zen. 1913ko irailaren 4ean Alemaniako printzesa Augusta Victoria de Hohenzollern-Sigmaringenekin ezkondu zen Sigmaringeneko gazteluan, interesa erakutsiz Portugalgo gertaera politikoetan, baina mugimendu estrategikoak egiten monarkia ez berrezartzeko, gertaera horrek portugalgo monarkikoengandik urrundu zuen. Manuel ll.ak errepublikaren ezegonkortasunari uko egin zion, baina horrek estatuaren independetzian edo inperio kolonialen kontserbazioan eragiteak beldurtzen zuen. Portugalek lehen mundu gerran eta gerra ondorengo negoziazioetan parte hartzearen alde zegoen. Erregea gazte hil zen eztarriko edem batekin eta bere semea ere hil egin zenez, Braganzaren dinastia berrezarri nahi zuten mugimenduek huts egin zuten.Oinordekorik ez zegoenez, Portugalgo tronuko eskubideak Migel l.aren diputatu baten eskuetan utzi zituzten, Eduardo Nuño de Braganzaren eskuetan hain zuzen ere. Eduardok Braganzako duke titulua jaso zuen eta zeinbat errege-etxe eta errepublika Portugesean duke bezala hauteman zuten. Marra Migelista hau Maria ll.a erreginak baztertua zuenez, eskubideak Loule dukearen eskuetara berrerori ziren, Ana de Jesus de Braganza infantaren seme zaharrena zelako. Loule Dukearen jarraitzaileen argudiaoak, errepublikako presidenteak, Oliver Salazarrek, ezin zuela Maria ll.ak eta Portugalgo gorteak onartutako oinordeko monarkikoaren legea indargabetu izan ziren. Aldi berean, errege-etxeko buruzagitza María Pía de Sajonia-Coburgo Gotha y Braganzaren gatik eztabaidatua izan zen.Erbestealdian, Manuel ll.ak, Portugalgo akademikoak onartu eta goraipatuko zuten erdi aroko eta errenazimenduko literatura portugesari buruzko gida garrantzitsu bat idatzi zuen. Hil zenean, gobernuak Lisboako Braganza panteoiean ehortzea onartu zuen.

Heriotza

Ehorzketa

Ereserkia

Aurrekoa

Ondorengoa

Izena

Erregealdia

Koroatze

Jaiotza

1932ko uztailaren 2a, Twickenham, Inglaterra,

Manuel Maria Filipe Carlos Amélio Luís Miguel Rafael Gabriel Gonzaga Xavier Francisco de Assis Eugénio de Sajonia-Coburgo-Gotha y Braganza-Orleans

1908ko azaroaren 1a

1910eko urriaren 5a

1908ko maiatzaren 6a

1889ko martxoaren 19a, Belemgo jaurega, Lisboa, Portugal

Erresuma batua

Braganzen panteoiean

O Hino da Carta

Carlos I

Teófilo Braga

Familia

Etxea

Dinastia

Aita

Ama

Ezkonlagun

Braganza Sajonia-Coburgo eta Gothako etxea

Braganzaren dinastia

Carlos I

Amelia de Orleans

Augusta Victoria de Hohenzollern-Sigmaringen

Manuel II.aren armarria