Puyi

Mendebladean tradizionalki ezagutu zaion izena, Puyi, izatez bere batailo-izena zen. Okerra da, baina oso maizkoa, Puyiren transkripzioa. Izen-abizenen konbinazioa ez denez baizik eta izen bakarrez osatutako izena denez hànyǔ pīnyīn arauak esaten du bi silabak batera joan behar dutela. Bestalde, ohitura mantxu bat zen generazio berdinera egokitu izan ziren familia edo klan bateko kide batek besteen izen zati bat konpartitzea, kasu honetan, Pu (adibidez: bere anaia Pujie zuen izena eta bere lehengusuak Pu Chia).

Bere batailo izenez deitzea enperadore bati, onartu ezin zitekeen gauza zen Txina inperialean, tabu hau bere heriotza ondoren ere mantendu zen, non enperadoreari “Tenpluko Enperadore” (庙号, 廟號, miào hào) izena ematen zitzaion, zeinekin gerora ezagutuko zitzaion. Txinako erregea bizi zen bitartean, beregana zuzentzeko egokiena zera zen: “maiestatea” (皇上, Huáng shàng). Baita ere ezaguna izan zen titulu hauengatik ere: “ Hamar mila urteko gizona” (萬歲爺, 万岁爷, Wan-sui-Yeh) edo “Paradisuaren semea” (天子, Tiānzi).

Hiri Debakatutik atera zutenetik, azkeneko enperadoreari “Puyi jauna” (溥儀先生, Pǔyí Xiānsheng) deitu zitzaion. Gainera, bere batailo-izenaren gaineko tabua galtzen joan zen Puyik “buruzagi exakutibo” lana burutu zuenean (1932-1934). Ordurako jada ez zen errespetu falta bat bezala ikusten bere izenez deitzea, berak ofizial ziren dokumentuetan baita beste zenbait dokumentuetan ere erabilten bait zuen. Dena den, mantxuko dinastiari leial eutsi zietenak, beti beregana zuzendu ziren “maiestate” esanez, Johnstonen zuzena dena, kontuan hartuz: “Aldeko Tratamendua zuten Artikuluak ez zirela inongo legezko edo konstituziozko prozesu baten bitartez indargabetuak izan”.

Puyi (chino tradicional: 溥儀, chino simplificado: 溥仪, pinyin: Pǔyí), (Pekin, 1906ko otsailaren 7a – 1967ko urriaren 17a) azkeneko enperadorea izan zen Qing izeneko Txinatar-Mantxuko dinastian. Txinako mandatari izan zen Xuantong Enperadore(chino tradicional: 宣統, chino simplificado: 宣统, pinyin: Xuāntǒng) tituluarekin, 1908tik gobernu inperialaren aboliziorarte 1912an. Japoniarrengatik ezarria izan zen Mantxukuon Kangde Enperadorea(康德皇帝) bezala, 1934 eta 1945 bitartean. Txinako Errepublika Popularrean, hasieran lorezain bezala jardun zuen eta geroago langile historiko bezala Txina Herriko Konferentzia Kontsultibo Politikoan. IZENA

Bere tradiziozko abizen matxua, zehatzak izateko, bere klaneko izena, Aisin-Gioro Àixīn-Juéluò (愛新覺羅) zen. Hala ere, mantxuak ez zuten inoiz beraien batailo-izena klaneko izenarekin batera jartzen, beraz ez da guztiz zuzena “Aixin-Juelvo Puyi” deitzea. “Xuantong Enperadore” bezala deitu zitzaion modu errespetutsu bateagoan; Xuantong izenak “erreinaldiaren titulua”(年号, 年號, nián hào) adierazi nahi du. Honek bere erreinaldiaren data izendatzen zuen, non bere aurrekoa hil eta urtebete beranduago hasten zen.Puyik bere tutoreari eskatu zizkion, Reginald Fleming Johnston, gizon diplomatiko eta akademikoari, mendebaldeko izenak berarentzat eta bere laguntzaileentzat. Johnstonek proposatu zizkion izenen artean "Henry" aukeratu zuen. Puyik bere izen ingelesa erabili zuen bere mendebaldeko erlazioetarako, nahiz eta hau egoera gutxitan gertatu zen eta gainera inoiz ez zen ofiziala izan. Ohiko akatsa da azkeneko enperadoreari "Henry Puyi" deitzea. Egia esan, "Henry" izena inoiz ez zen erabilia izan bere izen txinatarraren konbinaketarekin.

BIOGRAFIA

BERE ASENTSIOA TRONURA ETA ERREGEALDIA (1908-1912)

1898an, Guangxu Enperadorea boteretik alde batera utzia izan zen bere izebaren aurka sortu zen conplot batengatik, zaharturik zegoen eta alrgun gelditu zen Cixi enperatriza, Qing gorteetako talde kontserbadorez bermatua. Enperadoreak gelditzen zitzaizkion egunak bere izebaren esklabu bat bezala igaroko zituen. Bere aldetik, Cixik beste oinordeko bat izendatu zuen tronurako; P'u-Tsun izeneko mutil bat, Tuan printzipearen semea. Tuan printzipea enperatrizaren gustokoenetariko bat zen, beral ere konpartitzen bait zuen alargunarekin, kanpokoekiko eta erreformatzaileekiko zuten sekulako gorrotoa eta mesfidantza.

Boxers-en matxinada bitartean, Tuan printzipeak biziki bermatu zituen hauek, gorteetako ofizial moderatuenak, Ronglu esate baterako, enperatrizari erreparatu zioten bitartean zein arriskutsua zen errebelde odolgaizto haiekin elkartzea. Boxers mugimendua gelditu zenean, Cixik Tuan printzea degradatu eta erbestera bidali zuen; honekin, bere semearen izendapena ezeztatu egin zen. Aldiz, agintariak Rongluren alabaren ezkontza konpondu zuen Chun printzipearekin ezkonduz, zin eginez bikoteak seme bat edukiko balu, hau izango zela tronua hartuko zuena.

Chun printzipearen semea, 1906ko otsailaren 7an jaio zen eta Puyi deitu zen. 1908ko azaroaren 13an, Guangxu Enperadorea hiltzear zegoela, Cixik agindu zuen Chun printzipea eta bere semea deituak izan zitezela "Hiri Debekatuan" (Puyi egongo zen lekua 1924 arte). Enperadorearen izenean, ediktu bat igorri zen, non Puyi Guangxuren oinordeko izendatu zuten eta Chung printzipea "erregeorde". Guangxun, azaroaren 14an hil zen.

Puyik "Xuantong Enpereadorearen" titulua eskuratu zuen, baina hiru urte baino gutxiago zituenez, gobernuko gauzen gidatzea bere aitaren eta Longyu enperatrizaren (Guangxunen alarguna) geratu zen. Egia esan bertako gorteetako ohiturak jarraituz, alarguna zen hartzen zituen erregimenari zegozkion azkeneko erabakiak.

Xuantong enperadorearen erreinaldiak hiru urte bakarrik iraun zituen 1911ko Txinako Iraultza eman zenean. Yuan Shikaik, matxinada hori menperatzeko misioa jaso zuen, baina aldi berean Sun Yat buru zuten errebeldeekin negoziazioetan hasi zen. Azken emaitza hau izan zen: dokumentu bat sortu zen non esaten zuen gobernu inperiala amaitu egiten zela eta errepublika ezarriko zela. Dokumentu hau Longyuk sinatua izan zen 1912ko otsailaren 12an.

DEBEKATUTAKO HIRIKO ISOLAMENDUA ETA BEREHALAKO BERREZARPENA (1912-1917)

Aldeko tratamendua zuten Artikuluak, Puyik, bere arbasoak gozatu zituzten pribilegioez gozatzea zilegitzen zuten. Xuantong enperadoreeak bere titulua gorde zuen eta Debekatutako Hiriko iparraldean bizitzea onartu zitzaion, gainera Txinako Errepublikak berak merezi izan zituen ohore guztiak emateko konpromezua hartu zuen eta urteroko subentzioa, 4 milioi dolar, ordaintzeko hitza ere eman zuen.

Bere familiatik bananduta, Puyik bere haurtzaroa kartzelan egongo bazen bezalakoxe erregimen batean igaro zuen Debakatutako Hirian, jainkotasun handiz tratatzen zuten zaintzailez, eunukoez eta beste zenbait zerbitzariz inguratuta. Enperadorearen hezkuntza mimoen eta tratu txarran arteko nahasketa bat izan zen, txikiak Txinako protokolo inperialean agertzen ziren arau gogorrak jarraitu behar izan zituen eta ezinezkoa egiten zitzaion haur normal batek bezala jokatzea. Dena den, Puyik bere familia ikus zezakeen, baina hau oso okasio gutxitan gertatzen zen ete beti ere, zenbait arau inperial jarraituz. Honen ondorioa, txikiak bere urasoekiko zuen harremana urrutikoa izan zedin ekarri zuen eta honekin bere inudearekiko gertuago egotea; Wang anderea. Beramduago Puyik bere anaien baita lehengusuen bisitak ere jasotzen joan zen.

Errepublika ezarri zenean, Txinan ezin egon politiko eta sozial bat egon zen. Honetaz baliatuz, pro monarkista zen generalak, Zhang Xun, estatu konple bat eman zuen uztaileko lehen egunetan 1917an, Xuantong enperadorea berrezarriz aurretik izan zuen kargu berdinarekin "erregeorde". Errepublikak, bere aldetik, Duan Qirui generalaren laguntza izan zuen. Guduxken erdian, errepublikaren aldeko hegazkin batek, Txinako historian lehena, aireko lehen bonbardaketa burutu zuen, Debekatutako Hirian zenbait kalte erraginez. Garaituta Zhang Xun errepresentazio diplomatiko holandes batean hartu zuten, Puyi, bere familia eta gortean zeuden beste guztiak errugabe moduan izendatuak izan ziren bitartean Aldeko Trartadua zuten Artikuluengatik. Zhang Xunen saiakera desantolatuak bi aste baino gutxiago iraun zituen eta Txinan zegoen errealitatea agerian uzteko bakarrik balio izan zuen, non armada, beren komandanteen jabego pertsonala bihurtu zen eta aurki "Gerrako Gizonak" bezala ezagutuak izango ziren.

ADIN NAGUSIKOA ETA EZKONTZA (1919-1923)

1919an, Reginald Jonhnston Qing gorteetako zerbitzuetara sartu zen. Enperadorearekin eduki zune lehen elkarrizketaren ondoren, Britaniako agintariei nolabaiteko erreportaje antzeko bat idatzi zien bere inpresioak bertan idatziz. Dokumentu honetan esaten du:

Bere adinerako ondo garatua eta fisikoki sendo dago. Mutil "bihozbera" da, bizkortasun handikoa, azkarra eta umore onaren sutsu. Harago begiratuta, gizalege handiko prtsona da eta ez du bat ere harropuzkeriarik [...] Enperadorea gaizki hezia egon den seinalerik ez dago oraindik, baina inguratzen duten huskeria eta tantakeriek, beldurra ematen didate, ez bait dut itxaropenik ikusten hemen igaro behar dituen urrengo urteetan arrisku moraletatik ez denik kalterik gabe aterako, bera bere aldetik eunukoen hordenen eraginetik eta beste zenbait funtzionarioengatik aldenzen ez bada. Pentsatzen aritu naiz eta uste dut egokiena, mutikoaren interesari begira, Debekatutako Hiritik atera eta Udako Gaztelura eramatea izango zela. Hor berarentzat erraazagoa izango zen bizitza ez ain artifizial bat eramtea eta horrekin batera zoriontsuago izatea...

1920aren bukaeran Puyik bere bizitza autonomia handiagoarekin gidatu zuen. Enperadoreak bere existentzia erregulatzen zuten formaltasun eta arau askorekin puskatzea lortu zuen; honen sinbolo izan zen Debekatutako Hiritik atera zen lehen aldia. Beranduago, nahiz eta gorteetan aurkitzen zire kontserbadoreenak aurka eduki, enperadoreak egunero burutu beharko zituen kanpoaldera egiten zituen ibilaldiak. Urte hartan bertan, Puyik bere ingurua inarrosi zuen betaurrekoak erabiltzen hasi zenean eta urtebete beranduago bere txirikorda mantxua moztu zuenean.1922ko martxoaren 11tik abenduaren 1a arte, enperadorearen "Ezkon-Handiak" toki hartu zuten. Puyik Wen Xiu izeneko neskato bat aukeratu zuen enperatriz izateko zeuden hautagaietatik. Aukeraketa honek Duan-Kangenen protesta ekarri zuen, ondorioz, Puyi beste neskato bat, Wan Rong izenekoa aukeratzea behartuta ikusi zen, Wen Xiu "bigarren ezkonlagun" bihurtuz. Enperadoreak jada ez zituela ezkongai gehiago esan zuenean, berriz ere astindu zituen bere ohiturak. Hala ere bere bi hezkontzak zoritzarrekoak izan ziren Wen Xiuk dibortzioa eskatu bait zion 1931an, non sei urte beranduago hau gorteko beste neska batez ordezkatua izan zen Tan Yulin izena zuena."Ezkon-Handien" zeremoniak Puyi adin nagusikoa zela ere adierazten zuten. Ohiturei jarraiki, esan nahi zuen momentu horretan Txinako gobernadore bilakatzen zela. Enperadoreak ezin bazuen bere lurraldearen buru izateko lehiatu, gutxienez bere autoritate berria, gorteen erreforma egiteko erebili zuen Debakatutako Hirian zeuden ustelkeriak zapalduz. Egoerak puntu kritikoa lortu zuen Enperadoreak upetegi bateko inbentarioa burutu nahi izan zuenean, 1923ko ekainaren 27an, misteriotsuki sute bat deslotu zenean.

Errua eunukoen gainean erori zen, izan ere, sutea beraiek eragina izan zela pemtsatu bait zen beraiek lapurtutako gauzak ezkutatzearren. Beranduago beste sute bat egon zen, baina oraingoan Puyik, bere bizitzaren aurkako atentadu bat izan zela pentsatu zuen. Hilabete beranduago eta errepublikako militarren lagunzarekin, Debekatutako Hirian zeuden eunukoen gehiengoa kanpora bota zituzten.

DEBEKATUTAKO HIRITIK TIANJINRA

Zhang Xunen huts egindako matxinadaren ondoren Puyik egoile mantentzea lortu zuen Debaktutako Hirian, aldamenean mantenduz bere ahoku pertsonala eta bere zerbitzari eunukoak, eta bere hezkuntza Reginald Johnstonek babestua bere tutore bezala. Puyien biziak asaldura gabe jarraitu zuen 1924 arte, Feng Yuxiang

"Gerrako Gizonak" Pekin hartu zuen arte. Honek, ex enperadoreak Debakatutako Hiria uztea agindu zuen bere ahokutza guztiarekin batera, atzean utziz bere zerbitzu eta altxorrak.

Debaktutako Hiritik botata izan ondoren, Puyik oraindik bere ahokutza mantentzeko aina diru bazuen, nahiz eta bere Pekineko haurtzaroarekin alderatuz oso mugatua izan. Txina barnealdean lagunta politikorik jaso ezean, Puyi Tianjinera aldatu zen, bere egoitza Japonek zuen lurralde-ematean kokatuz. Garai haietan zenbait diplomatiko eta politiko japoniarren artean Puyi berriz ere monarka izatera bultzatzen zuten irrikak sortzen hasi ziren. 1931ko Mukdeneko Ezustekoaren ondoren, Japonek Txinaren aurkako zenbait eurre egite eduki zituen.

MANTXUKUOKO ENPERADORE

Puyiren erregealdiak 1945ean amaiera izan zuen, Sobietar Bategite Errepublikar Sozialistak Mantxuria hartu zutenean. Puyi agintari sobietar baita txino-komunisten esanera jarria izan zen eta azkenean 1949tik 1959rarte Fushun-go kartzelan kokatu zuten. Tokion ere gerra zuzendu zuten buruzagi japoniarren aurka lekukotza egin zuen.1959an liberatua, Puyik Pekineko Lorategi Botanikoan lan egin zuen 1959tik 1963arte, eta ondoren artxibozain moduan hiri bereko "Liburutegi Nazionalean" bere heriotzararte. Maomismoan bihurtuta jarraitu zuen hil zen arte.

BERE BIZITZA FIKZIOAN

1932an, japoniarrak Puyi Mantxuriako enperadore bezala izendatu zuten eta gero, 1934eko martxoan, Puyi Mantxukuoko enperadore izendatu zuten ofizialki Kangde izenarekin. Hala ere, Puyiren botere monarkikoak oso txikiak izan ziren; errealitatean, Japonek lurralde guztia gobernatzen bait zuen. Bere erregealdian, gehienbat Puyiren lana jauregiko ospakizunak, bere inperiotik japoniarren zaintzapean egiten zituen bidaiak eta legeak onartzea izan ziren.TXINAKO ERREPUBLIKA POPULARREKO BIZITZA

Bere bizitza hilezindua izan zen Bernardo Bertoluccirengatik "El ultimo emperador" izeneko filmarekin, baita Txinako telenobela batean ere. Los Simpsonen seigarren denboraldian, ain zuzen ere 1995eko urtarrilaren 8an eman zen pasartean "Homer the Great" (Homer Handia Espainian eta Homero Handia Hispanoamerikan) erreferentzia egiten dio filme bateko eszena bati, non Homero, enperadorearen antzera ibiltzen da hau oraindik txikia denean.