Super Mario Bros.

Super Mar

Super Mario Bros. Mario ezagutarazi eta Nintendoko ikur ospetsu bihurtu zuen bideo-jokoa da. Gainera, Peach Toadstool, Toad eta Bowser ere pertsonaiatzat ezarri zituen jokoan lehen aldiz. 1983ko bideo-jokoen industriaren krisiaren ostean, Super Mario Bros.en kaleratzearekin salmenten zerrendan izugarrizko markak hautsi zituzten, 10 milioi kartutxo saltzea lortuz. Horrek, NES kontsolaren hedapena ekarri zuen. 1999an, gehien saldutako bideo-jokoen zerrendako lehen postuetan kokatu zen. Shigeru Miyamotok, bere sortzaileak, trenean bidaiatzen zuen bitartean leihotik begira egotean hortik jauzi egiten zuela imajinatzen zuelako sortu zuela dio.

Bere arrakasta komertzialaren ondoren, Japoniatik kanpo Super Mario Bros.: The Lost Levels (jokoaren zailtasunagatik) deitu zioten aztarna utzi zuen. Mendebaldean Miyamotoren jolasarekin erlazio zuzena zuen Yume Koujou Doki Doki Panic! (Super Mario Bros 2.) komertzializatu behar izan zuten, Japoniako bertsioak baino zailtasun txikiagokoa. Horrez gain, Super Mario Bros.ek aldizkako beste bertsio batzuk, All Night Nippon Super Mario Bros. esaterako, Arkade, pelikula eta telesaiak ere izan ditu.

2010eko irailaren 13an Japoniako Nintendo Entertainment Systementzako eginiko lehenengo kaleratzearen 25. urteurrena ospatu zen. 2010eko azaroan Zaragozako etorbide bati Mario iturginaren izena jarri zioten.

io Bros. (スーパーマリオブラザーズ Sūpā Mario Burazāzu, Super Mario Anaiak) Shigeru Miyamotok diseinatutako plataforma bideo-jokoa da. Nintendo konpainiak 1985eko irailaren 13an kaleratu zuen lehenengoz, Nintendo Entertainment System (NES) kontsolarentzat.

Jokoak bi iturginen abenturak deskribatzen ditu: bata Mario da (aurretik Donkey Kong eta Mario Bros bideo-jokoetan azaldutakoa), eta bestea Luigi. Euren helburua Peach Printzesa Txanpiñoi Erreinutik erreskatatzea da, Koopen erregea den Bowserrek bahitua izan baitzen. Zortzi mailaz dago osatua jokoa, eta horietako bakoitzean dagoen munstroa garaitu behar da mailaz pasatu eta Peach askatu ahal izateko. Horretarako, jokalariek bi anaia iturginetako edozein aukera dezakete.

Super Mario Bros.

NES kontsola bat Super Mario Bros./Duck Hunt kartutxoarekin

Garatzailea(k)

Banatzailea(k)

Zuzendaria(k)

Produktorea(k)

Diseinatzailea(k)

Konpositorea(k)

Plataforma(k)

Kaleratze data(k)

Generoa(k)

Jokatzeko moduak

Sailkapena

Formatua(k)

2007ko urtarrilaren 5a

Plataformak

1 - 2 jokalari (ez dute aldi berean jokatu beharrik)

Virtual Console

PEGI: 3+

ESRB: E

CERO: A

NES: 320 kilobiteko kartutxo bat

Aurrekariak

1970eko hamarkadaren bukaeran, Nintendok merkatu estatubatuarrean arrakastaz sartzeko egin zituen ahaleginek porrot egin zuten Radar Scope jokoarekin. Konpainia merkatuan sartzeko helburuarekin, garaiko Hiroshi Yamauchi presidenteak Radar Scope guztiz berritzea erabaki zuen. Horretarako, 1977tik Nintendon lanean zebilen Shigeru Miyamoto diseinatzaile gazteari arkade joko bat egiteko eskatu zion. Honek baiezkoa eman ondoren, Yamauchik bere ingeniarien nagusiari proiektua gainbegiratzeko ardura eman zion.

Bien bitartean, Nintendo Popeye pertsonaiaren lizentzia lortzeko saiakeratan zebilen, honen egokitzapen birtuala egiteko. Hala eta guztiz ere, hainbat negoziaketatan arituta ere, jabeak ez zion eskubiderik eman. Izan ere, Popeyeren enpresak pertsonaia honen ostean Nintendok beste berri batzuk ere jar zitzakeela pentsatu zuen. Testuinguru honetan sortu

zuten Donkey Kong jokoa: Jumpman, Pauline eta Donkey Kong pertsonaiak Popeye, Olivia eta Brutusen ordezkotzat jarriz. Bideo-joko honek batez ere Estatu Batuetan izan zuen arrakasta.

Jumpmanek Mario izena hartu zuen Mario Bros. bideo-jokoan. 1983an dibertimenduzko jokoetan hasi zen; NES eta Atari 2600 plataformetan ondoren. Protagonistaren anaia Luigi azaldu zen gero. Joko honetan, Mariok zeuden plaga ezberdinetako hodiak garbitu behar zituen, haien azpiko zorua kolpatuz. Orduan eta maila gehiago pasatu, jokoa zailtzen zioan. Hau izan zen Marioren Atariko azken jolasa. 1983ko uztailaren 15ean, Nintendok NES kontsola atera zuen Japonian, honekin batera urte bereko irailean Super Mario Bros. kaleratuz.

Argumentua

Jokoa Txanpiñoi Erreinuan (キノコ王国 Kinoko Ōkoku, Mushroom Kingdom ingelesezko bertsioan) kokatzen da, onddo antropomorfoak bizi diren tokian. Erresuma hori Koopa izeneko dortoka tribu batek inbaditua izan da. Herri lasai hura harri eta adreiluzkoa bihurtu da, eta erreinua pikutara joan da. Horien eragin magikoa desegin dezakeen pertsonaia bakarra Peach Printzesa da, Txanpiñoi Erregearen alaba. Tamalez, Koopen Errege den Bowserren eskuetan dago.

Mariok, Txanpiñoi Erreinuko biztanle batek, Peachen salbatzeko oihuak entzuten ditu. Beraz, bere anaia Luigirekin batera hura erreskatatu eta Koopak erreinutik botatzeko asmoarekin abiatzen da.

Pertsonaiak

Mario

1981ean Jumpman izenez hartu zuen parte Donkey Kong jokoan. Bertako eginkizuna Donkey Kong simioak bahitua izandako Pauline dama erreskatatzea zuen Mariok. Bi urte geroago, bere anaia Luigirekin batera, Mario Bros. arkade bideo-jokoan azaldu zen. Mario Bros. Jumpmanetik eratorritakoa zen, baina ezberdintasun nabarmenena Mario oraingoan iturgin izatea zen. Hodietan zeuden plaga ezberdinak ezabatu behar zituen. Bere izenaren jatorria, hasieran Jumpman baitzen, garai hartako konpainiaren jabe zen Mario Segalitik dator. Nintendoko diseinatzaile taldearen ustez, Segali eta Jumpmanek antzekotasun fisiko handiak zituzten, eta horregatik aldatu zioten ordura arteko izena.

Garai hartan oraindik teknologia garapenean zegoelako, Marioren diseinatzaileek mugimendu guztiak ezin izan zituzten behar bezain ondo egin, eta batzuetan pertsonaien gorputz-adarrak desagertzea bezalako nahi gabeko akatsak egin zituzten. Ondorioz, arazo tekniko horiek hobetzeko xehetasun batzuk aldatzen saiatu ziren. Orduan, Mario kolore solidoetako barruko kamiseta, eskularruak, kapela eta bibotea eramaten hasi zen. Hau da, pertsonaiari aurrekoarekiko moldaketa batzuk egin zizkioten.

Hori dela eta, Super Marioz ari garenean, alkandora urdina, tirantedun galtza gorriak eta izugarrizko jauziak egiten dituen iturgin bibotedunaz hitz egiten dugu. Txanpiñoi bat hartzen duenean, Super Marion bihurtzen da tamaina handituz; suzko lorea hartzen duenean, berriz, Fire Marion eraldatzen da eta suzko bolak jaurtitzeko ahalmena lortzen du. Azkenik, izarra hartzean, edozein erasoren aurrean menderaezin bihurtzen da denbora tarte jakin baterako. Gaur egun, ez da Marioren iturgintza kontutan hartzen, eta abenturazko pertsonaia bezala ezagutzen da. Gainera, elementu eta etsai gehiago gehitu zizkioten garaira egokitzeko.

Luigi

Luigi, bere anaiaren antzera, Peach Printzesa erreskatatzeaz arduratzen da. Kasu honetan, bigarren pertsonaia bezala ateratzen da, eta kontsolako bigarren urrutiko agintearekin jolasteko aukera daiteke. Marioren gaitasun antzekoak dauzka, baina janzkeran ezberdintzen da. Izan ere, kapela, barruko kamiseta berdea eta lan-jantzi grisa dauzka. Lore bat hartzen duenean, bere jantzia Fire Mariorena bezalakoa bihurtzen da, baina gorria dena berde bilakatuz. Gaur egun, Luigi Mario bezain arrakastatsua da. Gainera, Daisy deituriko neska-laguna du, nahiz eta bera ez den Peach bezala bahitua izan. Hitz gutxitan, Luigik bere anaiak baina zorte handiagoa du.

Peach Printzesa

"Larrialdietan dagoen dama", (ピーチ Pīchi japonieraz) gaztelu handi batean bizi da, bere Toad zerbitzari leialez inguraturik. Koopa erregeak bahitzen duenez, Mariori etsaiagandik erreskatatzeko eskatzen dio.

Bideo-jokoaren amaieran azken Koopa menderatzean besterik ez da agertzen Peach. Soineko arrosa darama, eta koroa bat bere ilegorriaren gainean. Ondorengo bertsioetan, ilearen kolorea aldatuko diote eta ilehoria izango da.

Gaur egungo Super Mario Bros.en bertsioetan ez da beti bahitua, noizbehinka (bere urtebetetzean, New Super Mario Bros Wii-n) edota Marioren presentzian (oraingo jokoetan bezala) bakarrik.

Koopa Erregea

Koopa Erregea (クッパ大王 Kuppa Daiō, Bowser izenez ere ezaguna) bideo-jokoko etsai nagusia da. Gizakia baino handiagoa den dortoka antropomorfoa da. Txanpiñoi Erreinua inbaditzen du han nagusitzeko.

Bowser jokoko mundu bakoitzeko laugarren mailan azaltzen da. Mario eta Luigik bere atzean kokatuta dagoen aizkora hartu behar dute zubiaren soka moztu eta labara eror dadin. Bowser eta bi iturginen arteko lehenengo 7 topaketetan suzko bolen atakeetan Koopa Erregea ahultzen joaten da pixkana, eta horrek ondorengoa ulertzera garamatza: benetako arerioa zortzigarren mundukoa da, eta ordura artekoak

bere menpeko mozorrotutako izaki batzuk besterik ez dira.

Lehenengo urteetan, pertsonaia anker eta sentimendurik gabeko bezala deskribatzen zen Koopa Erregea. Gaur egun, ordea, Bowser Peach Printzesaz maitemindua dago, eta horregatik suntsitu nahi du Mario.