Wilhelm Dilthey

Wilhelm Dilthey (Biebrich, Renania, Alemania, 1833ko azaroaren 19a - Seis, Tirol, 1911ko urriaren 1a) alemaniar filosofoa, soziologoa, psikologoa eta historialaria izan zen; aleman hermaneutika (testuak interpretatzea) ere ikasi zuen. Diltheyek Heidelberg eta Berlinen ikasi zuen. Basilea, Kiel, Breslau eta Berlingo unibertsitateetakp filosofiako irakaslea zenez, zientzia subjetibo bat ezarri nahi zuen disziplina moduan naturaleza zientzietatik desberbintzeko. Diltheyen arabera ikasketa giza-subjetibo horiek giza-sozio-historiko batean zentratu beharko lukete. Giza zientzien ikasketak esperientzia pertsonala, hitzen eta artearen arteko interakzioa zela zioen; dena historiaren arabera analizatu behar zela arrazoitu zuen, perspektiba hau gabe jakintza guztiak partzialak izango baitira. Bizitza ausazko trama misteriotsua dela esan zuen Jose Ortega y Gassetek Diltheyen buruzko ensaioan.

Informazio pertsonala

Jaioteguna

Heriotza

Heriotzaren kausa

Nazionalitatea

1833ko azaroaren 19an

Biebrich, Renania

1911ko urriak 1

Seis am Schlern, Hegoaldeko Tirol, Inperio austrohungariarra

Akzidente baten ondorioa

Alemana

Informazio profesionala

Okupazioa

Lana

Kide

Bereizgarriak

Historialaria, soziologoa, filosofoa, psikologoa

    • Breslaviako unibertsitatea

    • Basileako unibertsitatea

    • Berlingo Humboldt unibertsitatea

    • Prusiako zientzien akademia

    • Zientzia eta arteen meritu ordena

    • Pour le Mérite

Bizitza eta obrak

Wilhem Dilthey 1833ko azaroaren 19an jaio zen Biebrich am Rheinen. Apaiz protestante baten semea zen, horregatik, teologia ikastea erabaki zuen. Baina jada garai horretarako bere interesa ikasketa historiko eta folosofikoetan zegoen; filosofian batez ere. 16 urterekin Immanuel Kanten "Logika" irakurri zuenean hasi zen filosofiarenganako irrika.

Elizaren historia ikertzen hasi zen eta etapa honetan ezagutu zuen bere produkzio teorikoa markatuko zuen autore baten obra, autorea Friedrich Daniel Ernst Schleiermacher filosofo eta teologoa izan zen. Horrela jaio zen Scheleiermacheren biografia detailatu bat idazteko proiektua, lehen aldiz 1870ean agertu zen " Vida de Schleiermacher" izenburuarekin. Horrela Dilthey Zirkulu hermeneutikoko pentsalaria izatera pasa zen.

Ikerketara bideratu zituen bere lehen urteak eta aurrerapen akademico asko lortu zituen, 1866an Basileatik deitua izan zen katedra postu bat okupatzeko, eta bi urte ondoren, 1868an, Kielera abiatzen da bertako unibertsitatean ere klaseak ematen baitzituen; aurrerago, 1871an Breslaura pasa zen 1882 arte Berlinen katedra bat lortzeko aukera handiak ikusi zituen arte eta bertan geratuko da hil arte. Berlinen hasten da bere lehenengo lanak argitaratzen. 1883an "zientzien sarrera espirituala" liburuaren lehen zatia argitaratu zuen, baina bigarrena ez zen inoiz ikusi; 1890ean jatorria eta kanpoko munduan gure sinesmenaren zilegitasunari buruzko ikerkea bat argitaratzen du; 1894ean "Psikologia deskriptibo eta analitikoaren buruzko ideiak" liburua ezagutzera ateratzen du, baina izugarrizko kritikak jaso zituen psikologia esperimentalaren alorretik. Obra honen ondoren, denbora luze batean ez zuen ezer kanporatu. 1905ean ikusiko dugu bere hurrengo obra "Hegel gaztearen historia". Etapa honetan Leibnizen obra osatuen edizioa martxan jarri zuen. 1906ean egin zen ezaguna Dilthey "Bizipena eta poesia" izenburua duen lanarekin; bertan, Lessing, Goethe, Novalis eta Hölderlin buruzko ikerketak bildu zituen. 1907an ospea aprobetxatuz "filosofiaren esentzia" obra argitaratzen du. 1910ean "Mundu historikoaren estrukturazioa" eman zuen argitara eta urtebete geroago, 1911n, "Munduaren ikuskera motak eta bere sistema metafisikoaren konstituzioa" argitaratu zuen.

Seis, Tirolen oporraldia igarotzen zuen bitartean bat-batean hil egin zen, "Scheleiermacherren bizitza" obraren bigarren zatia bukatu gabe utziz.

Teoria hermeneutikoari egindako ekarpenak

Friedrich Schleiermacherren lanek inspiratuta hasi zen hermeneutikaren ikerketan. Bi autoreak alemaniako mugimendu erromantikoaren parte dira. Dilthey enpirista moduan har dezakegu, hala ere, bere lan enpirikoak ez dira autore ingles enpirikoen berdinak epistemologiari dagokionez. Eskola hermeneutikoa alemaniako erromantizismoak inspiratua dago, interpreteak bere kapazidade guztiak erabiltzea ahalegintzen zelako testuaren jatorrizko esanahia lortu ahal izateko.

Wilhem Dilthteyek ez zuen inoiz testuen interpretazio objetibo eta unibertsala nahi izateari utzi, baina asmo hori baztertua izan zen bere heriotzaren ondoren, Hans-Georg Gadamerrek teoria hermeneutikoei buruzko ikerketa egin zuenean

Dilthey oso interesatua zegoen soziologian. Eragozpen handiak jarri zizkion Auguste Comte eta Herbert Spencerren presupuesto eboluzionistari; hala ere, Dilthey eta August Comtek ideia batzuk konpartitzen zituzten, adibidez, biak positibistak kontsideratu daitezke diferentzia batzuekin.

Diltheyentzat zirkulu hermeneutikoa inportantzia handikoa izan zen oinarria eman ziolako espirituen zientziei.

Weltanschauungen

Diltheyek hiru Weltanschauungen edo mundu ikuskeren tipologia hedatu zuen.

Naturalismoan, epikureismoak errepresentatua, gizona naturak determinatua duela bezala sentitzen da. Askatasunaren idealismoan edo idealismo subjektiboan, Friedrich Schiller eta Immanuel Kantek sortua, gizonak nabarmentzen du naturalezatik banantzen ari dela erabakitzeko aske delako.

Idealismo objektiboan, G.W.F. errepresentatua, Hegel, Baruch Spinoza eta Giordiano Bruno, gizona naturalezarekin duen armoniaz konszientea da.

Enfoke honek Karl Jaspersen "Psicologia de las cosmovisiones" obran eta Rudolf Steinerrengan influentzia eduki du.