Luis XVII.a Frantziakoa

Luis XVII.a Frantziakoa (Versalleseko jauregia, 1785eko martxoaren 27a - Templeko espetxea, Paris, 1795eko ekainaren 8a) Nafarroako eta Frantziako erregea izan zen 1793 eta 1795 urte bitartean. 1789an, Nafarroa Beherako erreinua indargabetu egin zen eta lurralde guztiak Frantzian ekandu ziren. Gainera, Normandiako dukea izan zen 1785tik 1789ra.

Biografia

Haurtzaroa

Versallesen, 1785eko maiatzaren 27an, jaiotako Luis XVI.naren eta Maria Antonietaren bigarrengo semea. Yolande de Polastron, Polignaceko dukesa zena, Frantziako infanteen aña izendatu zuten; Luis XVII eta Maria Teresa Frantziakoa barne zirelarik. Erreginak, Agathe de Rambaud aukeratu zuen Normandiako dukea zain zezan. 1789.urtean, bere anaia Luis Jose hil eta Izurde izena ezarri zioten.

Alain Decauxek zera idatzi zuen:«Agatha

1792.urtean, espetxeratu egin zuten bere guraso, bere ahizpa Maria Teresa Frantziakoarekin eta bere izeba Isabel printzesarekin batera Pariseko Templeko presondegian. 1793ko urtarrillaren 21ean, bere aita lepamoztatu zutenean, erregetiarrek Luis XVII Frantziako erregea errandu zuten eta berak bere burua Provenzako dukea eta Artoiseko kondea

de Rambaud izan zen ofizialki zazpi urte luzez Frantziako Izurdearen ardura hartu zuena. Urte hauetan zehar, jantzi, lagundu, haretaz arduratu... Maria Antonietak baino gehiago lagundu zion. Luis XVII.nak benetazko amatzak hartzen zuen». Bere laguna Louise Elisabeth, Tourzeleko markesa, Luis XVI Frantziakoaren eta bere emaztea Maira Antoniaren seme alaben azkeneko aña izan zen. Espetxeratzea, erreinaldia eta heriotza

Loktenente generala izendatu zuen. Katalina II Errusiakoak, bere erreinutik Luis XVII erregetzat onartzen ez zutenak kanporatu egiten zituen. Vendeekoak eta chuanesak hil egin ziren euren erregearen alde borrokatuz. Maria Antonietari 1793ko abuztuaren 14ean eginiko auzi batean, Tinville izeneko fiskalak Frantziako Izurdeari haren amaren aurka aitortzea behartu zion. Epaimahaiaren aurrean, umeak bere ama eta izeba salatu zituen, masturbaziora eta egintza sexualak egitera behartu baitzuten. Sumindurik, Maria Antonietak, bertako emakumeei laguntza eta haren alde jartzeko eskatu zieten. Baina ez zuen ezertarako balio izan, lepoa moztu baitzioten. Frantziako Izurdearen ama hil zen urte berean, Luis XVII, espetxean eduki zuten gizazpiko egoeratan; hori guztia Antoine Simonen kontrolpean egonik.

1795ko ekainaren 8an hil zen Templeko espetxean, esaten denez, peritonitis larri batek hil zuen. Hil eta bi egunetara, gorputza Pariseko Santa Margarita hilerrian zegoen izengabeko hilobi batean lurperatu zuten beste gorpu batzuekin batera, baina inork ez zuen pentsatzen hor Luis XVII.naren gorpua zegoela.

1795ean, bere osaba Provenzako kondeari Luis XVIII izena ezarri zioten, baina 1814.urterarte ez zen errege izatera iritsi.

Luis XVII.naren bihotza

Philipe-Jean Pelletan izeneko medikuak, Luis XVII.nari autopsia egiten ari zitzaionean, haren bihotza erauzi, alkohol etilikoz beteriko botila batean sartu eta bere etxeko liburutegian izkutatu zuen. Pelletan hil zenean, bihotza aurkitu eta Pariseko artzapezpikutegian geratu zen. 1830.urtean, bonapartistaren irultza zela eta, Pariseko artzapezpikutegia suntsituta geratu zen, baina Pelletanen semeak alkohol etiloz beteriko botila berreskuratu zuen. Luis XVII.naren bihotza alde batetik bestera ibili zen Karlos de Borbon, Madrilgo dukearen eskuetara iritsi arte; honek, Frohsdorfeko gazteluan gorde zuen. Bigarren mundu gerra gertatzen ari zen bitartean, bere alabak Italiara eraman zuen eta alaba honen alabek 1975ean, Bauffremonteko dukeari entregatu zieten. Honek, Saint Deniseko basilikara eraman zuen eta bertan, Ernst Brinkmann, Münster Unibertsitateko eta Jean Jacques Cassiman, Lovaina Unbertsitateko irakasleek, Maria Antonietaren ilea aurkitu zuten. 2000ko apirilean, ileari ADN probak egin ondoren, konturatu ziren Maria Antonietaren ileak eta mutil gaztearen bihotzak zuten ADNek bat egiten zutela. 2004ko ekainaren 8an, Luis XVII.nari eginiko hileta ospatu zen Pariseko Saint Denis basilikan eta amaieran, bere bihotza, bere gurasoen ondoan ezarri zuten Errege Borboien kaperan.

Kondairak

Bere heriotza ezkutuki gorde zen, eta horrek XIX.mendean, Dofin faltsuak agertu ziren; horietatik famatuenak Karl Wilhelm Naundorff eta Pierre Benoit ziren.

Luis XVII.na Templeko expetxetik alde egin zela eta Calaiseko arrantzela batzuek bizi izan zelako zurrumurruak zabaldu ziren; eta bertan Pierre Benoit izena ezarri zuela. Ondoren, Argentinara ihes egin, eta bertan ingeniari bezala lan egin eta ezkondu egin zela. Kasu bitxia izan zen bere heriotza, uste denez, mediku frantsez batek pozoitu zuen. Badaude bere bizitzako beste hainbat bitxikeri; esaterako, beti eramaten zuen gordeta ile hori koloreko trenza bat (Maria Antonietarena izango zela suposatzen dute), edo eta, hiru erretratu bakarrik margotu zituela; Maria Antonietarena, Maria Teresarena eta Madame Isabelena.

Frantziako Dofina 1789 1791

Frantziako eta Nafarroako errege titularra 1793 1795

Oharrak

1. Hau da, umearen Berseucea

Aipamenak

1. Luis XVII.naren mauseoleoren argazkia

2. A rebellious people: Basques, protests and politics

3. Alain Decaux, Louis XVII retrouvé, 1947, p. 306

4. 1795eko almanaka monarkikoa

5. ¿Sangre real en la ciudad de las diagonales?

Beste orrialde batzuk ikusteko

Agathe de Rambaud