Angéla Németh

Biografia

Angela Nemeth edo Angela Ranky ezkondu ondoren Budapesten jaio zen 1946ko otsailaren 18an eta 2014ko abuztuaren 5an hil zen leku berean. Xabalina jaurtiketako atleta hungariar bat izan zen.

1968ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen bere herrialdearen izenean eta txapeldun atera zen urrezko dominarekin. Urte bat geroago, Europako Txapelketan hartu zuen parte eta hemen ere lehen postua lortu zuen, 59,76 metroko jaurtiketa burutuz. Bi domina hauek bere herrialdeko kirolari hoberenaren saria ekarri zioten bi urte hauetan jarraian.