Boabdil

BIZITZA

Boabdil (Granada 1459 - Fez 1533) Granadako azken erregea izan zen, Muhammad XII ezizenez ezagutua ( baliteke Muhammad izena zuen hamaikagarren sultana izatea eta ez hamabigarrena "Yunna de Ibn ʿĀṣim"ren arabera ondoriozta dezakegunez). Nazariatar dinastiako kide izan zen eta kristauek Boabdil gisa ezagutzen zuten. Garai hartan gainera,"El desdichado" ezizenez ere ezaguna zen.

Bere aitari (Muley Haceni) tronua kendu zion eta denbora batean liskarrean aritu zen berarekin eta baita osabarekin (el Zagal-ekin)ere.

Abu 'Abd Allāh Granadako hizkuntzan Bu Abda l-lah edo Bu Abdil-lah bezala ahozkatuko ziren eta hortik dator Boabdil izen espainiarra "El Chico" ezizena gehitu zitzaiona bere osabaren izenagandik bereizteko asmoz eta honi "el Viejo" ezizena zeritzon.

*Argazkian Boabdil Granadako azken erregea ikus dezakegu.*

ERREGETZA

Alhambran jaioa, Muley Hacén eta Aixa sultanaren seme zen. Guadixen matxinatu zen aitaren aurka 1482.urtean eta tronura iritsi Abencerrajei eta bere amari esker. Horrez gain, osabaren eta aitaren aurka borrokatu zuen hauek Granadako errege legitimoak izanik. Eta geroaro, Martín Gonzélezen borrokaldian zehar, Lucena izeneko lekuan atxilotua izan zen Errege Erregina Katolikoen eskutik.Bere askapenak Zagalen aginpean zegoen erreinuaren zatia Gaztelari ematea ondorioztatu zuen eta honek gaztelaniaren barneratzean laguntzeaz gain, 1492ko urtarrilaren 2ko gudaren amaiera ekarri zuen Errege Erregina Katolikoek Granada hartzearekin batera. Aurkako bandoaren altxamendu posiblearen aurrean, Boabdilek espainiar tropen parte hartzea ziurtatu zuen 1493ko Fezeko erbesteratzean. Agiri bidez frogatu ezin den kondaira espainiar zabal baten aburuz, Granadatik irtetean eta horrela Alpujarraserako erbesteratzeko bidean, muino bat koroatzen zuela, burua biratu zuen azken aldiz bere hiria begiratzeko eta negar egin zuen bere ama Aixa sultanak honakoa zioelarik: "negar egin emakume bezala, gizon gisa defendatzen jakin ez duzuna".Honegatik, muino honek Suspiro del moro izena jaso du. Alpujarreserako erbesteratzean, lehengo ariari jarraituz, Laujar de Andarax zeritzon Almeriako herrialdean kokatu zen hau izan zelarik bere azken egonaldia iberiar penintsulan Afrikara abiatu aurretik behin betiko.*Argazkian, Boabdilek Granadako giltzak eskaintzen dizkie Errege Katolikoei Francisco Pradilla (1882) Granadakoaren errendizioaren erakusgai.*