Harvey Keitel
17 urterekin Estatu Batuetako marineen gorputzean izena eman zuen eta Libanoko gatazkan parte hartu zuen. Aktorearen iritziz, armadan egotea izan zen bere lehenengo "esperientzia espirituala", bere haurtzaroko auzotik ihes egiteko eta bere beldur eta arazoei aurre egiteko.
Alderdi profesionala
New York-era itzultzean zapatak saltzen eta esteganografo gisa lan egin zuen. Ondoren, lankide batek interpretazio eskolara joatea aholkatu zion, bere dixlexia arazoa konpontzeko batik bat. Horrela, Actor´s Studio erakundera (Manhattan) heldu zen, non Stella Adler eta Lee Strasberg bezalako irakasleak izan zituen. Antzerki lanean aritu zen hasieran, Martin Scorsese-ren (zine zuzendaria) iragarkia egunkarian ikusi zuen arte. Who´s that knocking at my door filmerako aktoreak aurkitzen ari zen, eta Harvey Keitel berehala protagonista moduan aukeratu zuten. Ondoren zuzendari beraren beste zenbait pelikulatan antzeztu zuen. Adibidez: Street Scenes, Mean Streets eta Taxi Driver.
Urte batzuk geroago, Martin Sheen aktoreak ordeztu zuen Apocalypse Now filmean. Ordundik paper garrantzitsuak gero eta urriagoak dira aktorearentzat eta kalitate zalantzatsuko zenbait pelikulatan antzeztu du. Hervey-ek egoera hau iraingarria zela pentsatu eta lanbidea uztea pentsatu zuen. Baina bere lanarekin Europan jarraitzea erabaki zuen; Bertrand Tavernier, Ettore Scola eta Ridley Scott bezalako zuzendari bikainekin lan egin zuen bertan eta Miguel Bosé-rekin lan egin zuen El caballero del dragón filman.
Bere heldutasunera arte, 1990. urtera arte, ez zuen bere karreran ospe handirik lortu, kritikari saria eta Óskar sarietan izendatua izateari esker sona handia lortu zuen garai hartan. Resevoit Dogs, Pulp Fiction, El Piano, Thelma & Louise, Smoke eta Bad Lieutenant pelikula ospetsuetan antzeztu zuen bere fama handieneko garaian.
Amerikarraren gorputz indartsuak gizon gogorraren papelak egitea erraztu dio, hala ere, bere aldakortasunari eske gizon zeharo sentikorraren rola antzezteko gai izan da, adibidez El Piano pelikulan George Baines-en papela.
Alderdi pertsonala
Aktore izateaz gain. Keitel The Goatsingers izeneko produktore baten jabe da. Arlo pertsonalean arazo sozialekin nahiko konprometituta dagoen gizona da, irakurle sutsua da (batez ere poesia) eta Habanako puruetan aditua. Lorraine Bracco aktorearekin egon zen 1982 eta 1993 artean, Stella izeneko alaba bat izan zuten. Ondoren, harreman laburrak izan zituen beste zenbait emakumeekin 2001ean Daphna Kastner aktorea eta zuzendari israeldarrarekin ezkondu zen arte, Roman Keitel izeneko seme bat izan zuten. Horrez gain, Hudson izeko beste seme bat ere izan zuen Kaliforniako emakume batekin.
Harvey Johannes Keitel (Brooklyn, 1939ko maiatzaren 13a) Estatu Batuetako aktore eta zuzendaria da.
Biografia
Judutar etorkinen semea izan zen, haurtzaro gorabeheratsua izan zuen. Eskolatik kaleratua izatera iritsi zen hutsegiteengatik.