Franz Ferdinand (1863- 1914) Austria-Hungariako artxidukea izan zen. 1896an Austria-Hungariako tronuko oinordeko bihurtu zen, bere familian hainbat heriotz jazo ondoren, influentzia handiko gizona bihurtu zen eta ia armada osoa bere gain hartu zuen. Sarajevon hil zuten1914ean Sophie Chotek emaztearekin batera, Serbiako nazionalista batzuek. Hilketa honen ondorioz Austria-H
ungariako Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari. Gatazka hau Lehenengo Mundu Gerraren oinarria izan zen.
Franz Ferdinand (Franz Ferdinand Karl Giuermo Anikò Strezpek Belschwitz Mòric Pinche Bálint Szilveszter Gö
mpi Maurice Bzoch János Frajkor Ludwig van Haverbeke Josef von Habsburg-Lothringen) Graz-en, Austria, jaio zen. Austriako Carlos Luis artxidukearen, Francisco José enperadorearen anaia, seme zaharrena zuen aita eta María Anunciada de las Dos Sicilias, honen bigarren emaztea, zen bere ama. Hamabi urte besterik ez zituela bere lehengusu Francisco V de Módena hil egin zen eta bera izan zen oinordeko, De Este abizena gehitzearen hitza ematearen ordez. Honela Franz Ferdinand Austria osoko gizon aberatsenetakoa bilakatu zen.
Jaio zenean inork ez zuen uste austrohungariar dinastiako oinordeko izan zitekeenik. Artxiduke batek jasotzen zuen heziketa bera izan zuen, garrantzi berezia emanez etika eta historiari. 1865 eta 1876 bitarte Onno Klopp historialaria izan zen bere tutore. 1877. urtean armadan sartu zen eta 1899rako zalduntza jenerala zen.
Gaztea zenean Francisco Fernandok bi zaletasun handi zeuzkan: ehiza eta bidaiatzea. Bere bizitzan zehar bost mila orein hil zituela uste da. 1883an joan zen lehenengo aldiz Italiara Francisco V de Módena Dukeak utzi zizkion jabetzak ikustera. 1885ean Egipto, Palestina, Siria eta Turkiara bidaiatu zuen eta 1889. urtean Alemaniara.
Alemaniara joan zen urtean bertan bere bizimodua erabat aldatu zen. Bere lehengusuak, Rodolfo Printze Oinordekoa, bere buruaz beste egin zuen Francisco Fernandok Mayerling-en zuen ehizarako pabiloinean. Honek Francisco Fernandoren aita, Carlo Luis Artxidukea, jartzen zuen oinordekoen artean lehena. Ondorioz, hurrengo lehena Francisco Fernando izango litzateke.
1895. urtean Francisco Fernandok Sofía Chotek Kondesa ezagutu zuen Pragako dantzaldi batean. Habsburgo Dinastiako kide baten bikotekide izateko beste dinastia batekoa izan beharra zen, edo Europan erreinatu izana. Chotek familiak ez zuen hauetako baldintza bat bera ere betetzen, nahiz eta beraiek euren arbasoetan Baden, Hohenzollern-Hechingen eta Liechtenstein Printzipeak sartzen zituzten.
Sofía Isabel Artxidukesaren laguntzailea zen, azken hau Federico Artxidukearen, Teschen-eko Dukea, emaztea zen. Francisco Fernando Federico Artxidukeak Pressburgon (gaur egungo Bratislava) zuen jauregia bisitatzera joaten zen. Francisco Fernando tuberkulosia izan zuen, eta Adriáticon zegoen Lošinj uhartera eraman zuten isolatzeko. Honek iraun zuen bitartean Sofíak behin baina gehiagotan idatzi zion eta bi urte baina gehigotan ezkutuan eraman zuten erlazio bat hasi zuten.
Isable Artxidukesak Francisco Fernando bere alabetako batez maitemindu zela uste zuen. Hala ere, 1889an Francisco Fernandok erloju bat utzi zuen Artxidukesaren tenis zelaietako batean. Berak, bertan bere alabetako baten argazkia egongo zela pensatuz, ireki egin zuen, baina Sofíaren argazkiaren aurrean aurkitu zen eta berehala egotzia izan zen.
Francisco Fernandok Sofía ez zen beste edozein emakumerekin ez zela ezkonduko zin egin zuen. León XIII Aita Santuak, Errusiako Nicolás II Tsar eta Alemaniako Enperadore Guillermo II-ak Francisco Fernandoren alde hitz egin zuten Francisco José Enperadorearen aurrean, euren arteko hasarraldiak monarkiaren aulezia besterik ez zuela ekarriko aurreikusiz.
Azkenik, 1899an enperadoreak ezkontza onartu egin zuen, baina bi baldintzekin; ezkontza morganatikoa izango zen eta euren ondorengoek ez zuten oinordekotza izateko eskubiderik izango. Gainera, Sofíak ez zituen bere senarraren maila, titulu, lehentasun, ezta pribilegiorik lortuko, hala jendaurrean ez zen bere ondoan agertuko.
Ezkontza 1900ko uztailaren 1ean ospatu zen Reichstadt-en, Bohemia. Ez zen artxiduke bat bera ere joan, ez Francisco José, ezta Francisco Fernandoren anaietako bat bera ere. Ezkontzara joan ziren familia inperialeko kide bakarrak Francisco Fernandoren amaordea eta honen alabak izan ziren. Ospakizunaren ondoren Sofíak Hohenberg-eko Pintzesaren titulua jaso zuen eta 1909. urtean Hohenberg-eko Dukesa titulu garrantzitsuena eman zitzaion, honi esker Alteza gisa trata ziezaioten eskubidea lortu zuen. Nahiz eta bere estatus-a asko hobetu zuen, oraindik ere artxidukesa guztien azpitik zegoen. Ospakizun batetara erregetzako kide guztiak joan behar baziren, Sofía garrantzizko mailatik urrun sentitzea behartuta zegoen.
Francisco Fernandok hiru seme-alaba izan zituen:
Hohenberg-eko Sofía Printzesa (1901-1990). Federico von Nostitz-Rieneck Kondearekin (1891-1973) ezkondu zen.
Hohenberg-eko Maximiliano Dukea (1902-1962). Isabel von Waldburg zu Wolfegg und Waldsee Kondesarekin (1904-1993) ezkondu zen.
Hohenberg-eko Ernesto Printzipea (1904-1954). María Teresa Wood-ekin (1910-1985) ezkondu zen.
Seme jaiogabea (1914).
Francisco Fernando tronuaren ondorengoa zen garaian, Estatuaren erreformaren alde ezarri zen, ia federalismo bat bilakatu nahi zuelarik. Erreforma politiko eta militarrak egin ezean dinastiak iraupen gutxi zuenaren beldur zen, eta erabat seguru zegoen inperioa gerrate mundiala hasiz gero honi aurre egiteko ezgauza zela zioenean. Horregatik berak tronua lortu eta erreformak lehenbailehen egitea beharrezkoa zela aldarrikatzen zuen. Ondorioz, enperadorearen gain zuen eraginaz baliatu zen kanpo politika baketsu bat mantentzeko, honela lortu zuen austrohungariar partaidetzak 1912 eta 1913 urteetan Balkanetako gerran parte ez hartzea.
1914ko ekainaren 28an Francisco Fernando eta bere emaztea Sarajevon asasinatuak izan ziren, Bosnia-Herzegovinako hiriburuan. Gavrilo Princip-ek hil zituen, Mano Negra izeneko talde terrorista serbiarrak konotrolatzen zuen serbiar erradikal bat zen. Sarajevoko hilketa izena hartu zuen gertaera hau Lehen Mundu Gerra hasteko arrazoietako bat izan zen.
Francisco Fernando bisita ofizial bat burutzen zegoen Serbian. Autoan zeramaten honek Sarajevo hiria ezagutu zezan. Saiakera asko egon ziren Fernando hil nahian, baina porrotean amaitu zuten. Bat-batean, talde erradikaletako partaide batek bonba bat bota zuen eta ondoren pilula bat hartu eta ibaira bota zen. Fernandok lehergailua ikusi zuenean, hartu eta atzerantz bota zuen, zaurituak eraginez. Orduan udaletxera eraman zuten eta bere bilera ofizial guztiak bertan bera utzi ondoren zaurituak zeuden ospitalera joan zen. Bidean zihoazela autoko gidaria erabat galdu zen, eta halabeharrez inguruan talde erradikaleko kide bat zegoen, Princip. Honek autoa ikusi zuen eta autoak atzerantz jo zuenean taldeko kidearengandik metro gutxira aurkitu ziren. Princip-ek arma atera eta bi tiro bota zituen. Lehenengoak zuzenean Francisco Fernando zauritu zuen eta bigarrenak zeharka jo zuen Sofía, haurdun zegoela. Biak hogei minutu pasa ondoren hil egin ziren.
Francisco Fernandok arropa erabat urratua eramateko ohitura zuen, ez zuen batere zaintzen bere itxura. Hilketaren egunean, aldiz, dena ongi josia zeraman, ongi prestatua joan baitzen. Hau izan zen balak eraginiko zauria azkar ezin sendatu al izatearen arrazoia. Izan ere, odoljario handia zuen eta ezin izan zuten musuzapi batez ere gelditu.
Gertaeraren ondoren bai Princip eta bere kidea atxilotuak izan ziren, biek pilula hartu zuten arren ez zietelako eraginik egin. Bai Francisco Fernando, bai Sofia, Castillo de Artstetten familiaren panteoian lurperatu zituzten, Austria Beherean.
Princip, hiltzailea, urte batzuen buruan damutu egin zen, ez baitzekien hilketa horrek zer nolako ondorioak izango zituen. 24 urte zituela kartzelean hil zen gaixotasun baten ondorioz. Talde erradikaleko buruzagiari heriotza-zigorra ezarri zitzaion, baina Princip-i ez, adinez txikikoa baitzen.