Peggy Guggenheim

Peggy Guggenheim (New York, 1898ko abuztuaren 26a - Padua, 1979ko abenduaren 23a) bildumazale eta esku-emaile estatubatuarra, eta Max Ernst margolari surrealistaren hirugarren emaztea izan zen.

Bizitza

Marguerite Guggenheim izenarekin jaio zen handiki famili ezagun batean, hala ere, famili honetako adar xumeago batekoa zen eta gainerakoak baino baliabide ekonomiko gutxiago izan zituen. Benjamin Guggenheim, Titanic-en hondorapenean hildako negozio-gizona, eta Florette Seligman-en alaba izan zen. Solomon R. Guggenheim, Guggenheim fundazioaren sortzailea, bere osaba zen. Hasiera batean arte gaiak lantzen zituen liburu-denda batean egin zuen lan, eta dirutza txiki bat oinordetu ondoren Estatu Batuak utzi eta Parisera joan zen bizitzera. Bertan Brancusi bezelako artistak ezagutu zituen eta Laurence Vail eskultore dadaistarekin ezkondu zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen baina dibortzioan bukatu zen.

Londreseko galeria

1938an arte galeria bat ireki zuen Londresen, Guggenheim Jeune, Kandinski pintorea Erresuma Batuan lehen aldiz erakutsi zuena. Galeria honetatik artista asko pasa ziren: Jean Cocteau, Henry Moore...Hala ere, ez zen negozio errenagarria izan (urte betean 600 libra galdu zituen) eta Peggyk itxi egin behar izan zuen. Handik aurrera arte modernoa beste modu batera lagunduko zuen: museo bat irekiaz. Peegy-ren hasierako ideia Londresen arte abangoardisten gune bat irekitzea izan zen, 40.000 dolareko kapitalarekin. Inaugurazioarako maileguzko artelan batzuk nahi zituenez Parisera joan zen 1939ko udan. Herbert Read historialariak eginiko zerrenda bat jarraituz, Paul Klee, Picasso, Dali eta beste askoren lanak eskuratu zituen. Horrela ohitura batean bihurtu zuen ezaguna egiten zuen eredua: egunero artelan bat erosten zuen. Parisen egon zen bitartean ideiaz aldatu zuen: museo ez zuen Londresen irekiko, Parisko Vendôme plazako areto batean baizik. Baina Nazien tropen aurrerapena zela eta, Frantzia hegoaldera ihes egin behar izan zuen odol judutarra baitzuen. Bere bilduma ondo gorde eta 1941ean New Yorkera joan zen.

New York-eko museo iragankorra

1942an Peggy Guggenheim-ek "The Art of This Century Gallery" izeneko museoa ireki zuen New York-en. Gune hau Kubismoari eta Surrealismoari eskeinia zegoen, eta beste gune bat ere bazuen artelanen salmentarako. Garai honetan, Peggy-k Jackson Pollock artista euskarritu zuen eta Max Ernst-ekin ezkondu zen.

Bigarren Mundu Gerraren amaiera eta Max Ernst-ekin eduki zuen dibortzioa zela eta, Peggy-k New York-eko museoa desmuntatu eta Veneziara joan zen 1947. Hurrengo urtean bere bildumako lan batzuk Veneziako biurtekarian erakutsi zituen, eta beranduago Palazzo Venier dei Leoni izeneko jauregi zahar batean instalatu zen bere bilduma osoarekin. 60ko hamarkadaren hasieran bilduma egiteari utzi zion, lan batzuk erakusketa batzuetara eramaten bazituen ere. Venezian bizitzen jarraitu zuen Paduan hil bazen ere. Jauregia eta bere bilduma osoa Guggenheim fundazioari utzi zizkion baldintza batekin: artelanak Venezian geldi eta erakus zitezela.

Peggy Guggenheim bere Veneziako jauregiko lorategian lurperatua izan zen bere txakur maiteekin batera.

"Confessions of an Art Addict" izeneko bere biografia idatzi zuen eta 2000n Amy Madigan aktoreak bere papera egin zuen Ed Harris-en "Pollock" filmean.

Bere kuadroak Veneziako Guggenheim museoan daude.

Idatziak

-Confessions of an Art Addict, Ecco Press, Hopewel, N.J. 1997.

-Memorias de una "Femme Fatale" del arte, Bastei-Lübbe, Bergisch Gladbach 1988