Kublai Kan (1215eko irailaren 23a-1294eko otsailaren 18a) Mongolen inperioko bosgarren eta azken Khan Handi (1260-1294) izendatu zuten eta Yuan dinastiako (1271-1294) lehen enperadore txinatarra izan zen.
Tolui eta Sorgaqtaniren bigarren semea eta Gengis Khanen biloba izan zen. Kublai Khan eta bere anaia Ariq Boken artean gerra zibila sortu zen hauen anaia zaharraren, Möngken (1259an hila), ondorengotza dela eta. Ekintza honek, inperio bateratu baten amaiera markatu zuen.
Kublaik kultura txinatarra ikasi zuen eta gaiaz maiteminduta geratu zen. 1251an bere anai zaharra Möngke Mongolen inperioko Khan Handi bihurtu zen, eta Kublai inperioaren hegoaldeko lurraldeen gobernadore hautatu zuten. Bere gobernadore urteetan Kublaik ederki maneiatu zituen bere lurraldeak, Henango nekazaritza produkzioa bultzatuz eta gizarte-ongizatea areagotuz Xi'an lortu ondoren. Eginkizun hauekiko harrera ona izan zuten Txinako gerra gizonek eta, honez gain, ekintza horiek beharrezkoak izan ziren Yuan dinastiaren eraikuntzarako.
Möngkek, bere erregealdian, Txina hegoaldean kokatzen zen Song dinastiaren aurkako eraso gogor bat antolatu zuen. Dinastia hau Txinako azken erreinu handia zen, mongoliarrei aurre egiten ziona. Mongoliarren aurka eraso bikoitz bat egitea erabaki zuten, lehenengoa iparraldetik Möngke agintari eta helburua Hangzhou zelarik, eta bigarrena ekialdetik Kublai agintari zelarik. 1253an Yunnan erasotzeko agindua jaso zuen Kublaik eta Daliko erresuma konkistatu zuen.
1258an Möngkek Kublairi eman zion ekialdeko armadaren agintea, honez gain, Sichuan eta, berriz ere, Yunnan erasotzeko laguntza eskatu zion anaiari. 1259an Kublaik porturatzeko aukera izan baino lehen, Möngke hil zenaren berria heldu zitzaion. Kublaik Wuhanen erasoei jarraitu zien, baina bere anaia Ariq Bokek "juriltai" bat iragarri zuenaren eta bertan, azken hau, Khan Handi gisa aukeratu zutenaren informazioa heldu zitzaion. Gengis Kanen ondorengoen gehiengo batek Khan Handi izateko Ariq Boke onartu zuten, hala ere, Kublai eta bere anaia Hulagu erabaki horren aurka zeuden.
Kublaik laster batean lortu zuen bake akordioa Song dinastiarekin eta Mongoliako estepara itzuli zen, Ariq Bokek egindako aldarrikapenari aurre egiteko asmoz. Bere lurraldeetara itzuli zenean, Kublaik batzarra iragarri eta Khan Handi izendatu zuten. Bere familiako kide gutxi batzuk izan ziren bere alde agertu zirenak bere hautagaitzan, hala eta guztiz ere, bertan zeuden kide gutxi horiek Khan Handi izendatu zuten.
Hau guztiak, hiru urteko gatazka bat eragin zuen Kublai eta bere anaia Ariq Boken artean, Karakorumen, Mongoliako hiriburuaren, suntsiketarekin amaituko dena Kublaien armada eta honen garaipenaren ondorioz. Gerra zibilaren garaian, Li Tan, Yizhoueko gobernatzailea mongoliarren aurka agertu zen. Matxinada hau Kublaik gogortasunez itzali zuen, Han etniarekin erabat nahigabetu baitzen. Enperadore bihurtu eta gero, Kublaik Hanen aurkako hainbat lege sortu zituen.
Inperioa bereizi egin zen, lau zatitan bananduz. Zati horietako bakoitza Khan baten bitartez gobernatua izan zen eta Khan Handiak gainbegiratua. Urrezko Hordak Errusia gobernatu zuen; Ilkhanerriak Ekialde Ertaina gobernatu zuen; Chagataiko Khanatoak Erdialdeko Asia gobernatu zuen eta Khanato Handiak Mongolia eta Txina osoa gobernatu zituen. Inperioak bere hedapen maximoa lortu zuen Kublaik Song dinastia konkistatzean 1279an.
1271an Kublaik Yuan dinastia sortu zuen eta hiriburu berria Dadun (Pekin, Txina) ezarri zuen hurrengo urtean. Txina bateratzeko asmoz, Kublaik eraso izugarri bat hasi zuen Txinako hegoaldean Song dinastiako azken biztanleen aurka, honi esker Txinaren konkista amaitu zuen 1279an. Song dinastiaren aurretik eta bitartean, sekulako boterea zuten gobernadore erregionalek izan zuten eragina murrizteko, Kublaik lan handia egin zuen enperadore gisa. Han etniarekiko zeukan mesfidantza zela eta, beste hainbat talde etnikoetako pertsonak ofizialtzat izendatzera eraman zuen.
Lehen gobernadore mongola izan zen budista bihurtu zena, zehazki tibetar budista Sakya eskolako Drogön Chögyal Phagpak egindako predikazioari esker. Nahiz eta Kublaik budismo bilakaera jasan, beste erlijioekiko zuen tolerantzia mantendu zuen. Hala ere, jasan zuen bilakaera horri esker budismoak bultzada garrantzitsu bat lortu zuen, eta apur bat beranduago bere ondorengo izango zen Altan Khanekin bateratu zen.
Arteak lagundu eta tolerantzia erlijiosoa agertu zuen, erlijio ezberdinetako kontseilariak edukiz. Paperezko dirua barneratu zuen, baina desmasia bat izan zen diziplina fiskal falta eta inflazioaren ondorioz. Bere inperioa hainbat europarrek bisitatu zuten, Marco Polok adibidez. Honek, inperioaren hiriburua bisitatu zuen eta kontseilari izatera ere heldu zen. Dali (Yunnan) eta Gorieo (Korea) konkistatu zituen. Kublaik bere kontseilari mongoliarren presioa jaitsi zuen, gero, Japonia, Birmania, Vietnam eta Java konkistatzen saiatzeko. Saiakera hauek guztiak ezerezean geratu ziren, inflazioa gero eta gehiago handituz. Honez gain, Ipar-ekialdeko, Japoniako Inbasioetako eta Vietnameko gerra gizonak errenditzera behartu zituen.
Kublai Khanek Japonia inbaditzeko bi saiakera egin zituen urre bila zebilelako, hala ere, bi saiakera hauetan egin zuen eguraldi txarrak edo diseinuan egindako akatsek Kublairen flota suntsitu zutela pentsatzen da. Lehen inbasioa 1274an gertatu zen, 900 itsasontziko flotaz osatua, eta bigarren inbasioa 1281ean, 1170 itsasontzi baina gehiagoko flotaz osaturik.
Kenzo Hayashida doktorea, itsas arkeologoa, Takashimako kostaren mendebaldean Japonia bigarren aldiz inbaditu zuen flota mongoliarraren hondakinak aurkitu zituen ikerketaren buruzagi izan zen. Bere taldeak garrantzi handiko aztarna bat aurkitu zuen, non argi ikus zitekeen Kublai Khan behar baino arinago ibili zela bere flota urte batean bakarrik eraikitzearekin (lan horrek gutxienez bost urte iraun beharko lituzkeelako), eta honek, erabilgarri zegoen edozein ontzi erabiltzera behartu zituen txinatarrak, ibaietan ibiltzen ziren txalupak ere barneratuz, helmugara iristeko helburua lortu nahi baitzuten. Gauza guztietan garrantzitsuena: txinatarrak behartuak izan ziren ontzi pila bat berehalako batean eraikitzera. Kublaik ozeanorako egokituta zeuden ontziak diseinatu izan balitu, bere plana burutu eta Japonia konkistatzea lortuko zuek seguru aski.
2006an, Kublairen flota ibaietan ibiltzen ziren txalupez bakarrik osatuta zegoenaren aurretik aipatutako teoriak ahuldu egin ziren ozeanoetako ontzien aztarnak aurkitu zirenean. Teoria berri bat ezarri zen, honako hau: mongoliarrak leherkariak erabiltzen saiatu zirenean (granada antzeko armak), baina hauen esperientzia falta zela eta, beraien aurka itzuli ziren arma hauek Japonian erabiltzeko saiakera egitean.
1257an, 1284an eta 1287an Vietnam konkistatzen saiatu ziren mongoliarrak, hauen hiriburua Thang Long (Hanoi gaur egun) inbadituz, eraso guztietan vietnamdarrek hiriburua aurretik hustu zutela konturatuz. Gaixotasunak, hornidura faltak, klimak eta vietnamiarrek erretiratzeko erabiltzen zuten teknikak, hau da, pasatzen ziren eremu guztiak erretzeko ohiturak, lehenengo bi inbasioekin amaitu zuen. Hirugarrena, 300000 gizon eta flota handi bat zuena baztertua izan zen Tran Hung Dao jeneralaren eta bere tropen eskutik, hauek burdinazko hesolak kokatu baitzituzten Bach Dang ibaiaren ibilguan marea jaisten hasi zen unean. Flota osoa suntsitua edo vietnamiarrek harrapatua izan zen. Mongoliarrak Txinatik banandu behar izan zuten, Tran Hung Daoren tropen bidez zigortuak izanik.
Kublaik bere azken urteetan hezueria izan zuen. Honez gain, haragi gehiegi jan zuenez, hezueria areagotu zion. Ekintza hau bere emazte maiteenaren eta bere oinordekoaren heriotzen kausa ere izan zela pentsatzen da. Kublai depresioan erori zen, harik eta 1294ko otsailean hil zen arte.
Kublairen ezagutza historian zehar ematearen zati garrantzitsuena, "Marco Poloren bidaiak" izeneko obran azaldu ziren jakintzei esker izan zen, bere erregimena martxan zegoen bitartean iritsi baitzen bidaiari hau enperadore mongoliarraren gortera. Obra honetan, Marco Polok Kublairen kontseilaria izan zela baieztatzen du.