Clint Eastwood

Clinton "Clint" Eastwood, Jr. (San Frantzisko, Kalifornia, 1930eko maiatzaren 31a - ) Ameriketako Estatu Batuetako aktore, zuzendari, musikari eta film-ekoizlea da.

1955ean ibilbide zinematografikoan hasi zenetik arrakasta handia izan du hainbat sari garrantzitsu jaso dituelarik, hala nola: lau "Oscar sari", bost "Urrezko Globo", "Irving Thalverg"-en omenezko sari bat, "Screen Actors Guild Award" bat, bost "Peoples´s Choice Awards"...

Aktore gisa, Eastwood ezaguna da gogorraren papera egiteagatik, hala nola "Dirty Harry Callahanen" (Harry Zikinaren) filmetan, bai eta Sergio Leoneren "spaghetti westernetan" ere.

Biografia

Clint-en gurasoak Clinton Eastwood Sr. eta Margaret Ruth (Runner) Eastwood izan ziren. San Franziskon jaio zen baina Oakland-en hezi zen, Depresio Handiaren garaian aitarekin lan bila hiriz hiri ibili ondoren. Lehen hezkuntzako ikaskuntzak bukatu ostean, gurasoek ezin zizkioten bigarren hezkuntzako ikasketak ordaindu eta lan munduan hasi beharra izan zuen aizkolari, igeltsero, pianojole, suhiltzaile... gisa.

Zerbitzu miilitarra edo soldaduska burutu zuen "Fort Ord"-en igeriketa-irakasle gisa. Honekin dolar batzuk aurreztu ahal izan zituen arte dramatikoko klaseak ordaintzeko Los Angeles College-en.

Azpimarratu behar da kanpamentu militarrean ezaguturiko David Janssen, "geroago El Fugitivo telesaileko protagonista izango zena" eta Martin Milnerrekin "La Vida de Ritley izeneko obra egingo zuena" izandako lotura estua, gaur eguneraino arte irauten duena. Haiei esker astean 76 dolarreko kontratua lortu zuen Universal-ekin, estudioetan berrogei aste urtean gutxieneko lana bermatu ziotelarik. Garai haietan estudio handiek "Star System" izeneko politika zuten, etorkizuneko izarrak sortzeaz eta osatzeaz arduratzen zirelarik.

1953an, 23 urte zituela, Maggie Johnson-ekin ezkondu zen, Clint-en seme diren Kyle eta Alisonen ama izango zena. Urtebete beranduago, "Revenge of the creature" izeneko pelikulan estreinatu zen, Jack Arnold zuzendariarekin, geroago,, berriro ere Jack Arnold-ekin errepikatu zuen "Tarantula" film-ean. Urte berean, (1955) "Francis in the navy" edo "Lady Godiva" pelikuletan lan egin zuen.

Ondoren, sei urte igaro zituen telebistan lan egiten, "Rawhide" izeneko telesail batean. Honek bere izen ona eta ospea zabaltzera lagundu zuen komunikabideen artean.Baina famarako jauzi handia 1964an etorri zen, Richard Harrisonek eta James Coburnek protagonistaren papera ezeztatu zuten Sergio Leone-ren "Magnificent Stranger" pelikularako, Almerian grabatu zena. Azkenean, filmak "Por un puñado de dólares" izena hartu zuen. Bitxikeritzat, Eastwood-ek bere jantzi eta arropa propioak erabili beharra izan zituen, Sergio Leone-ren hurrengo filmetan oso ezaguna egingo zen "ponchoa" erosiz."Spaghetti westerns", "Por un puñado de dólares", "La muerte tenía un precio" eta "El bueno, el feo y el malo" pelikulekin, Clint-ek 270.000 dolarreko zifra poltsikoratu zuen. Film hauetan, Eastwoodek beregan klasikoa den tipo gogor eta errukigabearen itxura finkatzen du.1968an, bere produktora propioa sortzen du. "The Malpaso Company" (geroago Malpaso Productions), geroztiko pelikula guztiak egin dituenarekin. Urte horretan, Siegel-Eastwood bikoteak lehen pelikula filmatu zuen, "La jungla humana" (1968) kritina nahiko onak jaso arren, ez dago "Dirty Harry" edo "Escape from Alcatraz"-en pare inola ere ez.Bere herrialdean, lehen sasoi honetan, Richard Burton, Lee Marvin, Shirley MacLaine, Telly Savalas eta Donal Sutherlanden mailako aktoreekin egin zuen lan, akziokozko filmen aintzakotzat hartzeko izar bihurtuz. Eastwood-en irudia hain egin zen famatua, non jende guztiak bere jarrera imitatzen saiatzen zen eta autografoak eskatzen zizkitoten zegoen lekuan zegoela.

1971n bere lehen pelikula zuzentzea erabakitzen du, "Escalofrio en la noche". Ez zuen oihartzun asko izan zinema munduan, izan ere "Universal"-ek ez zuen asko arriskatu nahi zuzendari berri batean, baina berari honek ez zion axola, kameren atzean sentitzen zena eta bere teknika soilik perfekzionatu nahi baitzituen.

Urte berean, Siegel jaunak bere antzezpen ibilbidea markatuko zuen papera eskaini zion, "Harry el sucio", non beste pelikula batzuetan erabilitako jarrera gogorra eta gupidarik gabea erabiliko duen, baina lege-gizon bihurturik. Geroago etorriko zen "Harry el fuerte", aurrekoaren jarraipen bat. Emanaldi hauek Eastwood behin betiko izar konsakratu zuten eta tipo gogorraren tankera hartu zioten betirako. Siegel-Eastwood bikotearen beste film aipagarri bat da "Fuga de Alcatraz" (1979), gertakizun errealetan oinarritutakoa eta oihartzun handia izan zuena zinema lehiatiletan.

Hasiera batean John Waynek antzeztuko zuela pentsatu zen baina hau ez zen ausartu, bere iruadiarentzat kaltegarria izango zela pentsatzean, filmak zuen "dohaineko biolentziagatik".

"Western" filmetako sugar eskasa suspertu nahiean, bi pelikula burutzen ditu, "Joe Kidd" eta "Infierno de Cobardes" bere bigarren filma zuzendari gisa.

"Harry el fuerte" eta "Harry el ejecutor" filmen protagonista izan ondoren genero horretan soilik sailkatua izateaz zuen beldurra zela eta, "Licencia para matar", "Kelly´s Heroes" eta "Fuera de la ley" filmak interpretatzea erabakitzen du.

Lehen aipaturiko beldurrak eta zenbait kezka profesionalek beste proiektu zinematografikoetan arriskatzera eramaten dute, hala nola, "Duro de pelar" (1978), "La gran pelea" (1980), "Bronco Billy" (1980) eta "El aventurero de medianoche" (1982).

1986an bizitza politikoan sartzen da gaur egun bizi den Carmel hiriko Alderdi Errepublikarraren aldeko alkate gisa, baina urtebete beranduago kargua uzten du, filmak egiteko ia astirik ez duelako, jada aktore eta zuzendari lanetan.

Bere bizitza sentimentalak bat-bateko aldaketa jasaten du "Ruta Suicida" filma grabatzen ari dela, Sondra Locke aktoresa ezagutzean. Aktoresaz maiteminduko da eta 25 urteren ostean, bere emazte zen Maggie Johnson-etaz bananduko da.

Baina Clint eta Sondra-ren arteko erlazioa ere 1989an amaituko zen, Frances Fisher aktoresarekin duen amodioa dela eta. Frances Fisherrekin ere beste alaba bat eduki zuen. Zazpi urte beranduago, Dina Ruiz kazetariarekin ezkontzen da.

Zuzendari gisa esperimentatzen eta sasoi sortzaileago batera bilakatzen, hainbat pelikula egiten ditu jarraian hura berak protagonizaturik. Azpimagarrienak "Firefox", "Impacto súbito", "El jinete pálido" eta azkenik "El sargento de hierro".

Egidako lan zaindu eta arrakastatsuagatik, Irving G. Thalberg saria jasotzen du 1991n Oscar sarien emanaldi ekitaldian.

Hortik aurrera, 90. hamarkadako zuzendari honenetarikoan bihurtuko duen pelikula multzoa zuzenduko ditu. "Bird" eta "Cazador blanco, corazón negro" ostean, batzuek zuzendu duen pelikularik honena egingo du, "Unforgiven". Ostera "western" arloko klasiko bilakatuko den film txundigarri honi esker sari mordo bat jasoko ditu, esate baterako: Zuzendari honenaren Urrezko Globo saria, lau Oscar sari, horien artean pelikula onenarena eta zuzendari onenarena.

"Bird" filma zuzendu zuen urte berean, bere produzitzaileak (Malpaso) eginiko Thelonious Monk jazz pianojolean oinarrituriko dokumental batean parte hartu zuen produktore exekutibo lanetan, "Straight no chaser"-en hain zuzen ere.

Azpimarratu behar da era berean jazz-ak 1997an eskeini zion "Eastwood After Hours: Live at Carnegie Hall" kontzertu omenaldia cd eta dvd-an grabatua.

Geroago, "Un mundo perfecto" pelikulan, aktore eta zuzendari lanak egin zituen momentuko aktore garrantzisu batekin, ondoren "Los puentes de Madison" filmatuko zuenarekin, Kevin Costner.

Era berean, 1997an bere alaba zuzentzen du "Medianoche en el jardín del bien y del mal" pelikulan. Hiru urte beranduago, Tommy Lee Jones, Donald Sutherland eta James Garner bezalako aktore ezagunekin batera, "Space Cowboys" pelikula protagonizatu eta zuzentzen du, urte horretan AEB-tako bigarren pelikula arrakastatsuena izango zena.

2002an "Deuda de Sangre" protagonizatu eta zuzentzen du, arrakasta handirik lortzen ez duen "thriller"-a. Ikerketa polizial batean oinarritua, bere hurrrengo pelikula ikusgarrian mantentzen diren ezaugarriak erakusten ditu, esate baterako, aurreko pelikula kaxkarraren ordainak jasotzen ditu "Mystic River"-ekin.

2003an zuzentzen duen "Mystic River" filmak, Eastwood-en dramarako itzulera suposatzen du. Pelikula honekin, Oscar sarientzako sei hautagaitza lortzen ditu, horien artean pelikula eta zuzendari onenaren sariak. Azkenean bi besterik ez ditu irabaziko, aktore onenaren eta repartoko aktore onenaren sariak.2004an Morgan Freeman eta Hilary Swank-ekin batera "Million Dollar Baby" pelikula protagonizatu eta zuzentzen du. Sekulako film dramatikoa, "Unforgiven"-ekin lortutako arrakasta berrargiratzen duena eta zuzendari onenaren bere bigarren Oscar saria irabaztera eramaten diona, pelikula onenaren saria ere jasotzeaz gainera.

2006an zuzendari lanetara bueltatzen da eta bi film zuzentzen ditu: "Banderas de nuestros padres" eta "Cartas desde Iwo Jima". Biak "Iwo Jima"-ko guduaren esperientziak islatzen dituzte AEB-ren eta Japoniaren ikuspegitik, hurrenez hurren.

"Cartas desde Iwo Jima" pelikularekin "Urrezko Globo saria" irabazi zuen 2007an hizkuntza ez-ingeleseko kategorian. Eastwood zuzendari onenaren sarirako hautagai izan zen bi filmekin, baina ez zuen saria lortu.

2008an "Gran Torino" zuzendu zuen. Film honekin, zuzendari lanetan inoiz izandako diru-bilketa handiena lortzen du (270 milioi dolar) "Invictus"-ekin jarraitua 2009an. 2011ko urtarrilaren 21ean "Más allá de la vida" estreinatu zen eta "J.Edgar" 2011ko azaroan estreinatu zen Estatu Batuetan, eta 2012ko urtarrilean Espainian.

Era berean, 2012an "Trouble with the Curve" izeneko pelikula protagonizatzen du, beisboleko ikuskatzaile bati bizitza emanik. Zuzendaria Robert Lorenz da, bere ohiko zuzendaritza laguntzailea.

Beste Jarduerak

Ezagunak diren zuzendari eta aktore arloetaz aparte, gaztetatik ikaragarri gustatu izan zaio Jazz musika eta gainera haibat kirol eta ostalaritzako enpresa zuzentzen ditu, esate baterako Monterey County-n duen luxuzko turismo resort-a. Kirolzale fama du Eastwood-ek, betidanik ezagutu eta zabaldu izan da bere kirol sasoi eta irudia, eta nahiz eta urteak pasa, egoera fisiko bikainean mantentzen da.

Gaztetatik Alderdi Errepublikarraren aldekoa, joku politikotik aldentzen joan da eta gaur egun liberaltzat definitzen du bere burua. Hala ere, 2012an hizlari gisa parte hartu zuen Alderdi Errepublikarraren hitzarmenean publikoki ideiak bateratzen. Era berean Mitt Romney hautagai errepublikarra goraipatu zuen eta gogor kritikatu zuen Barack Obama AEB-ko lehendakariak aurrera eramandako politika.

Seme-alabak

Eastwood bi alditan egon da ezkondurik, bost neskalagun ezberdinen sei alaba eta bi seme dituelarik.

-Kimber Eastwood (1964-06-17) Roxanne Tunis-ekin.

-Kyle Eastwood (1968-05-19) eta Alison Eastwood (1972-05-22) Maggie Johnson-ekin.

-Scott C. Reeves Eastwood (1986-03-21) eta Kathryn Ann Reeves Eastwood (1988-02-02) Jacelyn Reeves-ekin.

-Heather Eastwood (1988-07-19) argitalpen batzuetan ageri izan den neskalagun batena, aurrekari askorik gabea.

-Francesca Fisher-Eastwood (1993-08-07) Frances Fisher-ekin.

-Morgan Eastwood (1996-12-12) Dina Ruiz-ekin.

Sariak

Oskar sariak:BAFTA sariak:Urrezko Globo sariak: