Mae Questel

Mae Questel (1908ko irailaren 13a - 1998ko urtarrilaren 4a) aktore estatubatuarra izan zen.

Biografia

Hasiera

Mae New Yorken jaio zen, Bronx auzoan hain zuezen. Hamazazpi urte zituela eta bere familiaren iritzia kontuan hartu gabe, Hele Kaneren imitatzaile lehiaketa bat irabazi zuen Bronxeko RKO Fordham Theater-en. Maek Helenen «Boop-oop-a-doop» arrakastatsuaren antzezpen hobeezina egiten zuen, eta horri esker, irakasle lana utzi eta vaudeville munduan sartu zen.

Ibilbidea

1931n, Max Fleischer produktoreak Mae antzezten ikusi eta bere ahots fina entzutean, Betty Boop marrazki bizidun klasikorako kontratatu zuen. Hala ere, zenbait elezaharrek diotenez, Helen Kanek Fleischer demandatu zuen, pertsonaiaren janzteko era Helenen antzekoa zelako. Ondorioz, produktoreak Betty pertsonaia Maen oinarritzen zela aitortu behar izan zuen.

Fleischerrek Mae imitatzaile lehiaketa batean ezagutu zuenez, Bettyk bien antza zuen, jakina. Horrek, sententzia onuragarria ziurtatu zion Fleisherri.

Dena dela, Maeren ahotsa izan zen Betty Boopen betiko gelditu zena.

Betty Boopez gain, Maek Popeyeren berrehun baino kapitulu gehiagotan lan egin zuen, eta bertan Oliva Olivoren ahotsa egiten zuen, Popeye marinelaren neskalagunarena. 1945ean, Jack Mercer tropa estatubatuarrekin Bigarren Mundu Gerrara joan zenean, Maek Popeyeren ahotsa interpretatzeaz arduratu zen, Mercer urte hartan bertan iritsi zen arte. Marrazki bizidunetako zenbait pertsonaiei ahotsa eman zien, eta 1960tik aurrera, aktore moduan lana egiten hasi zen zenbait paper ezberdin eginez. Horien artean, judutar ama bat interpretatu zuen Oedipus Wrecksen, Woody Allenek zuzendutako New York Storieseko segmentu batean.

Azken urteak

1980 bukaeran, ¿Quién engañó a Roger Rabbit? filma grabatu zen, eta bertan Maek berriro ere Betty Boopen ahots ahaztezina egin zuen urte askoren ondoren, 1930eko hamarkadatik hain zuzen.

Mae Questel Alzheimer gaixotasunak jota hil zen 1998ko urtarrilaren 4an, New Yorken.