Conrad Schumann

Biografia

Hans Conrad Schumann (1942ko martxoaren 28an jaio zen Leutewitzhen, Riesatik gertu;eta 1998ko ekainaren 20an hil zen Oberemmendorfen, Kipfenbergen gertu) (RDAko) Alemaniako Errepublika demokratikoko lehen iheslaria izan zen Berlingo harresia egiten hasi zirenean. Gainera, bere ihesa, ezagunenetako bat da.

Schumann soldadu izan zen Nationale Volksarmeen (alemanez, Armada Popular Nazionala). Dresdeko hiru hilabeteetako entrenamenduaren ondoren, ofizial ordeko akademi batera joan behar izan zuen Potsdamera, horregatik borondatez egin zuen lan Berlinen.

Berlingo Harresia

Aurretik

1961eko abuztuaren 15ean, 19 urterekin, zaintzaile zegoen Berlingo harresia, hirugarren eguna zen eraikitzen ari zirela, Ruppinerstraßko eta Bernauerstraßko bidegurutzean. Etapa honetan, harresia alanbre-hesi bat besterik ez zen. Bere oportunitatea aprobetxatuz, Schumannek harresia jauzi zuen, eta Errepublika Federal Alemanek

o polizia auto batean ihes egin zuen abiadura batean.

Bere ihesaldia Peter Leibing argazkilariarengatik harrapatua izan zen, eta argazkia Gerra Hotzako ezagun eta garrantzitsunetakoa bilakatu zen.

Berlin Mendebaldetik Mendebaldeko Alemaniara baimendu zitzaion bidaia, eta Bavaria jarri zen bizitzen. Kunigunden Günzburgeko hirian, bere emztea ezagutu zuen.

Ondoren

Berlingo harresia erori eta gero, esan zuen: " 1989ko azaroaren 9tik [harresia erori zen eguna] bakarrik sentitu naiz libre". Baina hala ere, Bavierako herrian askatuagoa sentitu zen jaio zen herrian baino,bere txikitako lagunen arteko gatazkengatik ere. Gainera, zalantza zeukan bere gurasoak eta anai-arrebak Sajoniara bisitatzera joatea. 1998ko ekainaren 20ean, depresio bat zuen, Kipfenberg hiritik gertu egin zuen bere buruaz beste, Bavaria Garaiean.