Amadeo I.a Espainiakoa

Amadeo I.a Espainiakoa, izen osoa Amedeo Ferdinando Maria di Savoia (Turin, Sardiniako Erresuma, 1845eko maiatzaren 30a - Turin, Italia, 1890ekourtarrilaren 18a) Aostako dukea eta, 1870-1873 bitartean, Espainiako erregea izan zen.

Biografia

Amadeo Saboiakoa Italiako Viktor Emanuel II.aren bigarren semea zen, Piamonte-Cerdeñako erregearena.

1867. urtean ezkondu zen Maria Victoria dal Pozzo della Cisternarekin, La Cisterna eta Belriguardoko printzesarekin. 3 seme izan zituen berarekin: Manuel Filiberto (Aostako II. dukea), Victor Manuel (Turineko I. kondea) eta Luis Amadeo (Abruzoko I. dukea). Bere emaztea goiz hil zenez (1876/XI/08), beste emakume batekin ezkondu zen 1888.urtean. Bere emazte berria bere hiloba zen, frantsesa zen Maria Leticia Bonaparte printzesarekin (bere arreba Maria Clotilderen alabarekin, hots, Napoleon Jose Bonaparterekin ezkondua zegoen bere arrebaren alabarekin). Bere hilobarekin beste seme bat izan zuen: Humberto de Saboya-Aosta (Salemiko I. kondea).

Amadeok ikasketa militarrak izan zituen, familia errealetan normala zen bezala. Custozzako gudan erakutsi zuen bere balorea. Masoia izan zen, "Rito Escocés Antiguo y Aceptado" barnean 33. gradura iristen joanez.

Erregealdia

Erregealdia Espainian

1868ko Espainiako Erreboluzioak eta Isabel II.aren erbesteatzearekin, Serrano buruan izango zen behin-behineko gobernu bat ezarri zen, Serranoz gain beste general batzuk zeuden gobernu bat alegia. Gobernu berriak "Cortes Constituyentes" deritzonak hots egin zituen, monarkiaren alde zueden gehienekin 1869ko Konstituzioa ezartzea eskatzeko (Konstituzio horrekin gobernu era bezala monarkia konstituzionala ezarriko zuten). Egoera hartan, arazo larri baten aurrean aurkitu ziren, hau da, momentu hartan Estatuaren boterean jarriko zen Errege bat aurkitu behar zuten berehala. Izan ere, aurreko egoerak Espainia pobreziara besterik bultzatu zuen eta egoera hartatik aterako zuen Errege demokrata bat behar zuten.

Azkenean, aurkitu zuten Erregea: Amadeo Saboiakoa, Italiako Erregearen semea. Errege berriak dinastia zahar bateko ezagutzak zituenez, bere erregealdian hura ezarriko zuen, dinastia progresista eta katolikoa.

Amadeo izan zen lehen Espainiako Erregea Parlamentu batean aukeratu zutena, betidanik monarkiaren alde zeudenentzat lotsagarria zen. 1870eko azaroaren 16an diputatuek bozkatu zuten, hauxe izan zen bozkatu zena:

  • 191: Amadeo Saboiakoaren alde.

  • 60: Errepublika federalaren alde.

  • 27: Montpensier dukearen alde.

  • 8: Espartero zaharkituaren alde.

  • 2: Errepublika unitarioaren alde.

  • 2: Alfontso Borboiakoaren alde.

  • 1: Errepublika indefinituaren alde.

  • 1: Isabel II.aren ahizpa Maria Luisa Fernandaren alde.

  • 19: Papera zurian utzi zuten.

Modu honetan, Manuel Ruiz Zorrila presidenteak hauxe esan zuen:

«Queda elegido Rey de los españoles el señor duque de Aosta»

(Espainolen Erregea hautaturik geratzen da, Aostako dukea)

Errege berria hautatzean, karlisten eta errepublikarren erretxazoa jasan zuen, bakoitzak beren interesekoak ziren arrazoiengatik. Baina baita aristokrazia borboiakoaren partetik, hauek ezezaguntzat baitzuten. Elizak ere bai, desamortizazioak iraun zezan bultzatu zuelako eta horretaz gain, Estatu Pontifikoak ezeztatu zituen Erregearen semea zelako. Horiez gain herriaren aurkakotasuna ere kontuan hartu behar da, Errege berriak zuen "don de gentes" eskasiagatik eta gaztelania ikasteko zituen zailtasunengatik.

Berehala, Parlamentuko talde batek Florentziara bidaitu zuen dukeari gertakizunei buruz berriak emateko intentzioarekin. Abenduaren 14an ofizialki baieztatu zuen aukeramen hori, handik gutxira Espainiara bidaia martxan jarriz. Amadeo I.ak Madrilera bidaitzen zuen bitartean bere botere berria hartzeko, Juan Prim generala, abenduaren 30ean hil zen, 3 egun lehenago Turko kalean (Madril) gertatu zen atentatu baten ondorioz jasan zituen zauriengatik. Amadeo abenduaren 30ean Cartagenatik atera zen, 1871ko urtarrilaren 2an Madrilera iristeko. Bertara iristean, "Nuestra Señora de Atocha" Basilikara joan zen Primen gorpuarengatik errezatzeko.

Momentu triste horren ondoren Cortesera joan zen bertan juramentua egiteko:

«Acepto la Constitución y juro guardar y hacer guardar las Leyes del Reino»

(Konstituzioa onartzen dut eta Erreinuko legeak gorde eta gordearazi egingo ditudala zin egiten dut)

Juramentu hori amaitzean, Gorteetako presidenteak horrela esan zuen:

«Las Cortes han presenciado y oído la aceptación y juramento que el Rey acaba de prestar a la Constitución de la Nación española y a las leyes. Queda proclamado Rey de España don Amadeo I»

(Gorteek entzun dute Erregeak egin duen juramentua Nazio Espainolaren Konstituzioari. Horrela, Espainiako Erregea izendaturik geratzen da, Amadeo I.a)

Amadeok boterea lortzean, oposizioa osatzen zuten ororen elkartzea ekarri zuen, bai errepublikar eta karlisten artekoa. Adibide bezala, nahikoa da Emilio Castelar y Ripollek (errepublikar liderra), 1870ko apirilaren 20an eman zuen hitzaldiaren lerro batzuk esatearekin:

«Visto el estado de la opinión, Vuestra Majestad debe irse, como seguramente se hubiera ido Leopoldo de Bélgica (sic, por Leopoldo de Hohenzollern-Sigmaringen), no sea que tenga un fin parecido al de Maximiliano I de México...»

(Iritzia kontuan harturik, Erregea joatea komeni da, Belgikako Leopoldok egin izango zuen bezala, Mexikoko Maximiliano I.ak izan zuen amaieraren antzekoa izan ez dezan)

Amadeok zailtasun handiak izan zituen Espainiako politikaren ezegonkortasunaren ondorioz. Juan Primek altxatu zuen gobernuaren koalizioa zatitu egin zen bere heriotzaren ostean: Union Liberalak, Francisco Serrano eta sektore txiki batek izan ezik, kausa borboikoa besarkatu zuen. Progresistak erradikalak bihurtuz joan ziren, Ruiz Zorrila buru zuten. Konstituzionalak, aldiz, Sagasta buruan zuten.

Amadeo tronuan egon zen 2 urte horietan, 6 ministerio egon ziren, abstentzioa handituz zihoan heinean. 1872ko uztailaren 19an bera hiltzeko egin zen saiakeraren ondoren, honek bere larritasuna azaldu zuen garai hartan zeuden zailtasun politikoekin:

«Ah, per Bacco, io non capisco niente. Siamo una gabbia di pazzi»

(Ez dut ezer ulertzen, hau zoroen kaiola bat da)

Egoerak ez zirudien hobera egingo zuenik, Hirugarren Gerra Karlistari hasiera eman zitzaiolako eta horrez gain, Kubako Hamar Urteko Gerraren gogortzea gertatu zelako. 1873. urteari hasiera ematean, gobernuaren koalizioa gertatu zen, osatzen zuten partidu politiko ezberdinen banaketa gogorren ondorioz.

Hori nahikoa ez bazen ere, Ruiz Zorrilla eta Artileria Taldearen arteko gatazkak hasi ziren. Lehendakariak bere erabakia azaldu zuen: organismo militarra desegin behar zen. Horretarako, dimititu egingo zuela mehatxatu zuen. Armadak Amadeo I.ak Gorteak alde batera utzi eta bere baitan goberna zezala proposatu zuen.

Madrildarren ohiturak ziurtatzen du, 1873ko otsailaren 11an Amadeo I.ari bere kaleratzea azaldu ziotela, Café de Fornosen bere bazkaria itxaroten ari zenean. Honek, ahal bezain pronto, baliogabetu egin zuen eskaera jatetxean. "Grappa" eskatu zuen, bere familia hartu, botereari uko egin zion eta diputatuen baimena lortu arte itxaron beharrean (1869ko Konstituzioko 74.4 artikuluak exigitzen zuen bezala) Italiako enbaxadan babestu zen.

Ruiz Zorrilak denbora eskatu zuen monarkari itzul zedin eskatzeko, baina errepublikar eta erradikalen gehiengoak botereari egin zion ukoa balioduntzat hartu zuten. Arratsalde horretan, hots, otsailaren 11an, Lehen Espainiako Errepublika bermatu zen. Amadeok boterean igaro zuen denbora motx horretan ez zuen lagun askorik izan: Giuseppe Dragonetti markesa (bere idazkari pertsonala) eta bere laguntzailea Emilio Diaz Moreu.

Italiara itzulera

Abdikatu ondoren, Lisboara joan zen gobernuaren burua zenak lagunduta, bere azken euskarriarekin, Manuel Ruiz Zorrilla. Hortik Turinera joan ziren, bere jaioterrira. Bertan bere bizitokia finkatu zuen bere emazte eta hiru semeekin.

Italiatik bueltatzean, Amadeok Aostako Dukearen tituloa jaso zuen.

Amadeoren bilobetako bat, Aimon izenekoak, Kroazian errenaituko zuen 1941. urtetik 1943.ra Tomislav II. bezala.

Fikzioan

2013. urtean, Luiz Miñarro zuzendariak film luze bat grabatu zuen "Estrella Fugaz" izenarekin. Film hau Amadeo eta Espainiako Maria Victoria Errege-Erreginei buruz da. Amadeoren papera Àlez Brendemühlek interpretatzen du.

Nondik hartua: