Elisabet II.a Erresuma Batukoa

Elisabet II.a Elizabeth Alexandra Mary izenarekin jaio zen Londreseko Mayfair auzoan 1926ko apirilaren 21an. 1953ko otsailaren4an igo zen tronura eta bertan denbora gehien eman duena da Jorge III.a eta Victoria errege-erreginen ondoren.Bere titulu ofiziala Britainia Handiko Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako eta beste erresuma eta territorioetako Elisabet II.a erregina, Mancomunitatearen burua eta fedearen babeslea da. Horrez gain Antigua eta Barbuda, Australia, Bahamas, Barbados, Belize,Kanada, Granada, Jamaica, Zeelanda Berria, Papua eta Ginea Berria, San Kitts eta Nevis, Santa Luzia, San Bizente eta Granadinak, Salomon Uharteak eta Tuvaluko Estatu buru da eta Fiyi-ko "Buruzagi Gorena" da.

HAURTZARO ETA GAZTAROA

Lehen aipatu bezala Elisabet 1926ko apirilaren 4an jaio zen Londresko Mayfair auzoan; Yorkeko duke ziren Alberto Printzearen eta Elisabeten lehen alaba, Jorge V.a eta Maria errege-erreginen lehen biloba eta familia errealean jaiotako lehen emakumea Maria Printzesa 1897an jaio zenetik. Aitaldeko lerrotik erregearen biloba izateagatik Yorkeko Elisabet Printzesa tituluarekin jaio zen. Hezkuntza, bai berea eta bere arreba Margaritarena, amaren esku egon zen beti.

Asiera batean ez zegoen aurreikusita Elisabet tronua okupatzera iritsiko zenik, bere aita bigarrena baizten oinordekotza lerroan: Baina 1936an, hamar urte zituela, bere osaba Eduardo VIII.ak abdikatu zuen, Wallis Simpson amerikarrarekin ezkontzeko gogotsu; hala bere anaia, Elisabeten aitak, okupatu zuen tronua, hiltzean Elisabetek eskuratuko zuena.Bigarren Mundu Gerran burutu zuen bere lehenengo irrati agerpena, gerraren ondorioak sufritu zituzten haurrei buruz mintzatzen. 1948an egin zuen bere lehenengo bidaia atzerrira, Hego Afrikara, bere gurasoekin batera, han egin zuen bere lehen diskurtso famatua, Commonwealth-eko estatuetara zuzendua, non bere bizitza herriaren zerbitzura hemango zuela zin egin zuen.Urte hartako azaroan, Elisabet Mountbatten-eko Felipe militar britainiar eta familia erreal grekoaren senitarteko zenarekin ezkondu zen, nahiz eta hau ez zen erregearen gustuko.

1952an, Kenian zela bidai ofizial batean, Elisabet aitaren heriotzaren eta bere tronurako igoeraren berria jaso zuen. Azkenean, dolu garai baten ostean, koroatze ofiziala Londreseko Westminster abadian izan zen, 1953ko ekainaren 2an.

Bere erregealdian zehar, erresuma Batuak hainbat arazoei egin behar izan die aurre, bai familia errealari dogokionez; hala nola, Carlos semearen eta Diana Spencerren dibortzioa 1992an, bai politika internazionalari dagokionez, 1982ko Malvinetako Gerra edota 2003ko Azoreetako Paktua esate baterako.

BERE ERREALDIKO GOBERNUAK

Elisabeten erregealdian zehar hainbat gobernu izan dira, hauek Alderdi laborista eta Alderdi Kontserbadorearen artean txandatuz. Hauek izan dira gobernu horietako Lehen Ministro guztiak:

    • Winston Churchill (Kontserbadorea, 1951-1955); bigarren aldiz gobernuan, herrialdea gidatu zuen Bigarren Mundu Gerraren ostean eta Frantziari Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan eserleku iraunkor bat ematearen alde agertu zen.

ERRESUMA BATUKO ERREGINA

    • Anthony Eden (Kontserbadorea, 1955-1957); dimititu egin zuen Erresuma Batuaren aldeko Egiptoren inbasioa babestu ondoren.

    • Harold Macmillan (Kontserbadorea, 1957-1963); Kennedy presidentearekin harremanak estutzearren maiztasunez bisitatu zituen Amerikako Estatu Batuak.

    • Alec Douglas-Home (Kontserbadorea, 1963-1964); nahiz eta bere gobernua oso motza izan kontaktu politikoagoa mantendu zuen erreginarekin.

    • Harold Wilson (Laborista, 1964-1970 eta 1974-1976); Rodesiaren (egungo Zimbabwe) independentzia deklaratu zuen 1965an.

    • Edward Heat (Kontserbadorea, 1970-1974).

    • James Callaghan (Laborista, 1976-1979); Eskozia, Gales eta Ipar Irlandan gatazka ezberdinak sortu ziren bere agintaldian.

    • Margaret Thatcher (Kontserbadorea, 1979-1990); Argentinari gerra deklaratu zion 1982an, Pinocheten diktadore txiletarraren laguntzarekin eta indar militar indartsuagoarekin Malvina uharteen kontrola berreskuratzearren. Malvinetako Gerra irabaztea lortu zuen, ohore aberkoi izugarria askatuz Erresuma Batuan, garai batean non bere ospea ez zegoen momenturik onenean.

    • John Major (Kontserbadorea, 1990-1997); honen agintaldian zehar ustelkeria politikoaren inguruko eskandaluak izan ziren. 1994ko irailaren 1an IRAren su-etena lortu zuen. 1995an Alderdi Kontserbadoreko buruzagi bezala dimisioa aurkeztu zuen.

    • Tony Blair (Laborista, 1997-2007); gogor kritikatua izan zen, Estatu Batuekin batera Irakeko inbasioan parte hartzeagatik. Bere agintaldian, 2005an konkretuki, IRA erakunde terroristak behin betiko armak uzten zituela baieztatu zuen.

    • Gordon Brown (Laborista, 2007tik egunerarte); Finantza Ministro ohia, gobernura iritsi zen, 2007an Blairrek gobernua utzi ondoren.

BOTEREAK

    • Koroa: Subiranua eta Gobernua ordezkatzen ditu aldi berean. koroa erreginari ematen zaio baina orokorrean funtzio horiek parlamentuaren aurrean erantzule diren ministroek burutzen dituzte.Hala ere, gobernuaren ekitaldi garrantzitsu askotan beharrezkoa da erreginaren parte hartzea.

    • Parlamentua: Erreginak parlamentuari dei egin, hura luzatu eta disolbatzeko ahalmena dauka. Orokorrean, urtero inauguratzen du parlamentuaren bilera garaia, Gobernuak bere programa azaltzeko idatzitako diskurtso bat irakurtzen duela tronuan eseririk. Lege proiektu bat lege bihurtu aurretik erreginak bere adostasuna azaldu behar du.

    • Justizia: Erreginak delitu batengatik zigortuak izan direnak Kontseilu Ministerialarekin batera barkatu edota errukia azal dezake. Legearen arabera Erreginak, pertsona indibidual bezala, ezin du ezer txarra egin. Inmunitatea du prozesu zibil edota penalen aurrean eta ez da posible auzitara eramatea. Inmunitate hau berak bakarrik goza dezake eta ez familia errealeko beste inork.

    • Ohoreak eta izendatzeak: titulu ezberdinak eskaintzeko boterea du. Orokorrean Lehen Ministroaren gomendioz eskaintzen ditu, nahiz eta berak pertsonalki ere ahal duen hainbat ohore eskaini.

    • Kanpo Politika: atzerriko ordezkari diplomatikoak erreginaren aurrean izaten dira akreditatuak. Gainera itunak sinatu, gerra deklaratu edota bakea egiteko boterea du, baita atzerriko Estatu eta gobernuak errekonozitzeko eta territorioak batu edota emateko.

    • Kontseilu Erreala: erregina Kontseilu Errealaren bileren buru da. Bilera hauetan Kontseiluaren Ordenak aprobatzen dira.

Bizitza nazionalaren gai guztiez informatuta egon eta kontsultatua izateaz gain, Erreginak libreki adieraz ditzake pribatuan bere iritziak Ministroek kontuan har ditzaten.

KURIOSITATEAK

    • Elisabet II.a britainiar koroak historia osoan zehar izan duen erregina zaharrena da. Errekorra bere herenamona zen Victoria erreginak zuen, 81 urte, 7 hilabete eta 29 egun bizi izan zena. Elisabet II.ak marka hori hautsi zuen 2007ko abenduaren 21an, Londreseko 17:00etan.

    • Bere 60. ezteiak ospatu zituen lehen erregina izan zen.

    • Bere erreginaldian jaiotako lehen ministro bat (Tony Blair) izan duen erregina bakarra izan da.

    • 2015eko irailaren 9an oraindik bizirik badago Victoria erreginaren erreinaldia gaindituko du, hala, Uharte Britainiarretan denbora gehienez erreinatu duen erregina izango da.

    • Bere ondasunak 2.400 milioi dolarretan daude balioztatuta, diru eta jauregi eta bestelako ondasunen artean.