James Alan Hetfield 1963ko abuztuaren 3an Downeyn (Los Angeles, Kalifornia) jaio zen musikari estatubatuarra da. Thrash Metal eta Metallica taldeko gitarrista eta abeslaria izanagatik ezagutzen da, gainera, talde horretako abestien konpositore nagusiena eta fundatzaileetako bat da. Rolling Stone aldizkariak 87. lekuan utzi zuen Top Gratest Guitarists zerrendan.
Haurtzaroa
Zenbait arbaso alemaniar, irlandar eta eskoziar izan arren, 1963ko abuztuaren 3an jaio zen Downeyn, Kalifornian (Los Angeles). Haurtzaro gogorra izan zuen. Bere gurasoak, Virgil Hetfield (kamioilaria) eta Cynthia (opera abeslaria) Zientzia Erlijiosoko (Christian Science) talde bateko kide ziren. Arrazoi honengatik, bere haurtzaroa haur kristau batena izan zen.
Jamesen ama minbiziak jota hil zen bere semeak 16 urte zituenean. Gertaera honek gatazka batzuk sortu zizkion haren familiak jarraitzen zuen dogma erlijiosoarekin; izan ere, haren familia jarraitzen zuen elizaren doktrinaren arabera, gaixotasunak sendatzeko medikamentuen erabilera debekatua zegoen. Gerora, amaren heriotzak garrantzi handia izan zuen Jamesek sortutako hainbat abestien letretan, esate baterako, "Dyers Eve", "Mama Said", "Until It Sleeps" eta "The God That Failed".
Lehen Bandak
Bederatzi urterekin lehen piano saioak jaso zituen. Beranduago, haren anaia Daviden bateria jo zuen, eta azkenean, gitarra jotzeari ekin zion nerabezaroan. Urte horietan, Jamesek bere lehen musika taldea sortu zuen Obsession izenekoa, beste talde hauek inspirazio hartuta: The Beatles, Black Sabbath, UFO, Aerosmith, Motorhead, Queen eta Thin Lizzy, besteak beste. Obsession taldeko kideak hauek ziren: Veloz anaiak, bata baxua jotzeaz arduratzen zen eta bestea bateria, Jim Arnold gitarrista eta James Hetfield abeslari moduan. Jamesen lagunak ziren McGovney eta Dave Mass "roadies" lanaz egiteaz arduratzen ziren, hala ere, Veloz anaiak taldea utzi zutenean taldeko kide ofizialak bilakatu ziren.
Kalifornia aldera mugitu ondoren Jim Mulligan bateria jolea ezagutu zuen Brea Olinda High School-en. Otrodurako atsedenaldia zutenean, musika entseguak izaten zituzten. Egun batean, Hugh Tanner izena zuen ikasle bat ezagutu zuten Flying V izeneko gitarra ospetsuetako bat bizkarrean zeramala. Ordutik aurrera lagunak bihurtu ziren eta Phantom Lord taldea osatu zuten. Proiektu honek James graduatu arte iraun zuen, izan ere, graduazio ondoren berriz Downey-ra itzuli behar izan zuen.
Metallicaren sorrera
Lars Ulrich bateria joleak iragarki bat idatzi zuen Recycler aldizkarian. Iragarki hartan musika talde bat sortzeko jende bila zebilela jartzen zuen; izan ere, Brian Slagel ezagunak abesti bat aurkezteko aukera eman zion. Iragarkia James Hetfieldek erantzun zuen eta Metallica musika taldea sortu zuten. Taldeko beste kideak Ron McGovney eta Dave Mustaine ziren.
Ron McGovney denbora laburrean izan zen taldeko kide. Haren tokia Cliff Burton baxu joleak hartu zuen, Metal Trauma taldean jotzen aritu zenak.
Jamesen laguna eta taldekidea zen Hugh Tannerrek izugarrizko garrantzia izan zuen Jamesen bizitza musikalean.
Hetfieldek hasiera batean ez zuen aurretik izan zituen taldeetan abeslari lana hartu nahi izaten. Azkenean Armored Saint taldeko John Bush gobidatu zuten taldeko abeslari izateko. John Bush beranduago Anthrax taldeko abeslari bilakatu zen.
Musika talde honek rock pisutsua jotzen zuen ospakizun batzuetan eta maketa bat grabatzea ere lortu zuten. Honen ondoren, taldeko kide bakoitzak haren bakarkako ibilbideari ekin zion. Lehena taldetik joaten Tanner izan zen eta haren tokia Troy Jamesek hartu zuen. Beranduago, Mulligan bateria joleak beste talde bateko kide izatea pentsatu zuen. Bateria jolea falta zutela, James Hetfield eta bere taldekideak Leather Charm taldea betirako desagerraraztea erabaki zuten.
James eta bere laguna zen Ron McGovney azken honen gurasoek zuten etxe batera joan ziren bizitzera, nahiz eta etxe hau behera botatzeko intentzioa zuten autoritateek. Etxe hura, oso leku aproposa zen musika jotzeko. Beranduago, Phantom Lord taldea desagerrarazi eta Jamesek hirugarren musika taldea sortu zuen Leather Charm izenekoa. Aurreko taldearekiko aldaketa bakarra honako hau zen: James Hetfieldek jada ez zuen gitarra jotzen eta Ron McGovney baxua jotzen hasi zen. Tanner eta Mulliganek, berriz, hasierako instrumentuak jotzen jarraitu zuten.
Jakina da Mustaine gitarrista eta beste taldekideen artean tentsio handia zegoela. Tentsio honen ondorioz, Mustaine Metallica taldetik bidali zuten 1983an. Hilabete batzuk beranduago, Mustainek bere musika taldea sortu zuen, Megadeth izenekoa. Metallica taldea lehen Cd-a grabatzeko prest zegoenean Hetfield eta Ulrichek eskatuta, Kirk Hammet Exoud taldeko gitarristak, Queensera (New York) bidaiatu zuen Metallica taldera elkartzeko.Ordutik aurrera, James Hetfield izan da Metallica taldearen abestien sortzailea, bai letra eta bai musika. Hetfield bera izan zen Master of Puppets albuma atera arte abesti guztien sortzailea Lars Ulrich, Kirk Hammet eta Cliff Burtonen laguntzarekin. (Anesthesia)-Pulling Teeht albuma berriz Burton eta "Motorbreath"ek sortua da.1992an Freddie Mercury-ren omenez egin zen kontzertuan parte hartu zuten. Omenaldiaren lehenengoetako abestia izan zen Metallica taldeak jo zuena. Ekitaldia aurrera zihoen einean, arraroa badirudi ere, gitarrik gabe Stone Cold Crazy abestia jo zuten Black Sabbath taldeko Tony Iommi eta Queen-en laguntzarekin.Erreabilitazioa
St.Anger diska grabatzen ari zirenean, James Hetfieldek bertan behera uztea erabaki zuen alkoholarekin zituen arazoak konpontzeko. Zentro berezi batean 11 hilabetez egon ondoren diska grabatzez amaitu zuten. Gertakari hau "Some Kind of Monster" dokumentalean ikus daiteke. Horretaz gain taldekide aldaketa bat ere ikusten da bertan, Jason Newsted-ek bere lekua utzi zion Robert Trujillori. James Hetfield jendaurrera berriro 2003. urtean itzuli zen, Metallica taldea "MTV Icon" izendatu zutenean. Programa honetan Korn, Limp Bizkit talde ezagunek eta Snoop Dogg Rap abeslari ezagunak, Metallica taldearen abesti ezagunenak interpretatu zituzten.
Death Magnetic
2008. urtean Death Magnetic albuma argitaratu zuen Metallica taldeak, oso kritika onak jaso zituen gainera. Lan honetan Jamesek abesteaz eta gitarra jotzeaz gain pianoa ere jotzen du, "The Unforgiven III" abestian esate baterako.
Istripuak
James Hetfieldek 1992an istripu larri bat jasan zuen Montrealgo Estadio Olinpikoan Gun N´Roses eta Metallicaren kontzertu batean. Fade to Black abestia jotzen ari zirenean, Hetfield pirotekniako dorre baten ondora gerturatu zen hura pizten zen unean. Horren ondorioz, bigarren eta hirugarren graduko erredurak izan zituen aurpegian eta ezker besoan. Hemendik aurrera, gira honetan ez zuen gehiago gitarrarik jo. Gertatutakoa gertatuta ere, Methal Church taldeko gitarrista zen John Marshaall-en laguntzarekin abesten jarraitu zuen eta gitar jolearen lana Marshall-ek berak egin zuen.
James Hetfieldek istripua jasan zuen besoan haren jaioteguna adierazten duten lau karta sutan tatuatzea erabaki zuen. (1963)
2000ko uztailaren 7an, 8an eta 9an gaixotasun baten ondorioz agertokiak utzi zituen. Bera ordezkatzen Kenny Tudrick, Kid Rock, Head, Daron Malakian, Serj Tankian, Jonathan Davis, Munky eta Jason Newsted aritu ziren,besteak beste, bai gitarra jotzen eta bai kantuan.
Master of Puppets-en giran Jamesek beste istripu bat jasan zuen. Honen ondorioak ez ziren oso larriak izan, ezker besoan igeltsua jarri zioten.
2009ko martxoaren 8an Estokolmon (Suedian) aurkezpen bat bertan behera utzi behar izan zuten Jamesen urdaileko arazoak zirela medio.
Bizitza pertsonala
1997an Francesca Tomasi argentinarrarekin ezkondu zen. Haren emazteak ere izan zuen lana Metallica taldean. Black albumaren giran arropa aukeratzen zuena bera izan zen. Bikoteak, gaur egun, 3 seme-alaba ditu: Cali Tee, 1998ko ekainaren 13an jaiotakoa, Castor Virgil 2000ko maiatzaren 18an jaioa eta Marcella 2002ko urtarrilaren 17an jaioa.
Biografía de James Hetfield en metallica.com
James Hetfield (I) - Biografía
Biografía de James Hetfield en Netglimse.com
Queen Stone Cold Crazy: Queen, Tony Iommi y James Hetfield, LT24
«mtvICON:Metallica» (en inglés). MTV. Consultado el 14 de diciembre, 2009.