Alfred Nobel

Biografia

Lehen urteak

Alfred Nobel Estokolmon jaio zen 1833. urtean, ingeniariz osaturiko familia batean. Bere aita Immanuel, hasieran arkitektoa zen, baina Alfred jaio zen urtean bere enpresa itxi egin behar izan zuen. Handik bost urtera, Immanuel San Petesburgora jora zen eta bertan Errusiar armadarentzat minak egiten hasi zen. Alfred aldiz, bere ama eta anai-arrebekin gelditu behar izan zuen eta amak atera behar izan zuen aurrera familia.

1842an, familia guztia San Petesburgora joan zen bizitzera. Orain aitaren enpresa egoera onean zegoen eta familia osoa burges ahaltsuak bezala bizi izan zen. Beren seme-alabak ikasketak etxean burutu zituzten, fama handiko irakasleekin. Alfred kimika arloan aritu zen gehien ikasten, baina honez gain, errusiera, ingelesa, frantsesa eta alemanera ere ikasi behar izan zituen. 1850. urtetik 1852ra bitartean, Alfred kanpora joan zen bere kimikako ikasketak amaitzera. Alfred lehergailuen munduarekin lotura estua zuen, familiako gauza bat baitzen, eta mundu horretan gehiago jakiteko, Pelouzerengana joan zen, izan ere hau Alfreden irakasle bat izan zen eta honen ikasle batek nitroglizerina aurkitu zuen. Honek idatziriko artikulu batean nitroglizerinaren arriskua eta potentzia azpimarratzen zituen.

Lehen asmakizunak

1856. urtean, Cimeako gerra amaitu zenean, bere aitaren enpresa itxi egin behar izan zuten, gerrako produkturik ez baitzen behar. Beraz Nobel familia berriz Suediara itzuli zen. Garai honetan Alfred nitroglizerinarekin lanean hasi zen. Berak nitroglizerina bolbora beltzarekin nahastu ondoren metxa lasai piztu zitekeela ikusi zuen, lehen hau arriskutsua baitzen. Hasieran aitak nahi zuen patentatu aurkikuntza berria, berak aurkitu zuela esanez, baina bere semeak idatziriko gutun baten ondoren aitak semeari patetentea lortzen lagundu zion. 1863. urtean, Alfred 30 urte zituela lortu zuten patentea eta Alfredek olio-lehergarri izena eman zion. Baina aurkikuntza honen ondoren ere ikertzen jarraitu zuen eta handik gutxira beste patente bat lortu nahi zuen, izan ere, nitroglizerinarekin erabilgarria zen detonatzaile bat asmatu zuen. Denotatzaile hau egurrezko kaxa bat zen, bolbora beltzez betetzen zena. Geroxeago hobetu egin zuen egurrezko kaxaren partez metalezkoa jarriz. Modu honetara nitroglizerina modu seguru batean erabil zezaketen. Askoren iritziz, detonatzailea, dinamita baina aurkikuntza garrantzitsuagoa izan zen.

Dinamita

Baina 1864. urtean, Estokolmoko fabrikan eztanda bat izan zen, eta bertan bere anaia Emil eta beste lau pertsona hil ziren. Fabrika berria egiteko lizentziak lortzeko zailtasunak jartzen zizkieten bakarrik, izan ere, eztandaren ondoren askok arriskutsu ikusten zuten fabrika beren inguruan izatea, beraz hiriaren kanpoaldean egin behar izan zuten. Baina aldiz, produktua saltzeko ez zuten arazorik izan, izan ere, eztandaren ondorioz argi zegoen lehergaia indartsua zela. Gainera Alfred herrialde ezberdinetan izan zen bere produktua erakusten eta erosleak bilatzen, baita Amerikan ere. Baina bertan zegoen bitartean, Alemaniako fabrikak eztanda egin zuen. Alfredek bertara joan behar izan zuen, fabrika berriaren kokalekua aukeratzeko. Argi zegoen olio-lehergarria arriskutsua zela, bai garraiatzerakoan baita denbora luzean gorde ondoren, beraz Alfred lanean jarri zen segurtasun handiagoko produktu bat lortzeko. Baina behar zuena berak uste zuena baina gertuago zegoen, hain zuzen fabrika zegoen toki berean. Izan ere, bertan zegoen lurra porotsua eta xurgagarria zen. Lur hau nitroglizerinarekin nahastu zuenean, masa antzeko bat lortu zuen. Ondoren masa hori barra itxura eman zitzaion, minetako zuloetan sartu ahal izateko, eta gainera produktu berri honek hobe jasaten zituen golpeak, beraz arriskurik gabe garraia zezaketen. Baina honek ere bazituen bere kalteak, izan ere, substantzia berri honek eztanda indar gutxiago zuen. 1867. urtean lortu zuen dinamitaren patentea hainbat herrialdetan, horien artean Britainia Handia, Estatu Batuak eta Suedia izanik. Izan ere, garai hau eraikuntza handien garaia izan zen, eta hauek burutzeko dinamita beharrezko bihurtu zen. Handik urte betera, Alfred eta bere aitak Lettersdtska saria lortu zuten. Sari hau Suediako Zientzien Akademiak eman zion, izan ere, dinamita gizadiarentzat garrantzi handiko aurkinkuntza kontsideratu zuten. Alfredek garrantzi handia eman zion sari hau lortzeari.

Testamentua

Alfredek, bere testamentua emateko ideia ez zuen egun batetik bestera izan. Denbora luzean izan zuen ideia hau buruan eta behin baino gehiagotan idatzi zuen testamentua. Izan ere, Alfredentzat oso garrantzitsua zen bakearen ideia eta hau lortzen saiatu zen. Helburu hau lortzeko Bertha von Suttner (1905ko bakearen Nobel sariaren garailea) idazlean oinarritu zen. Bakeaz gain, Alfred zientzietan eta literaturan ere interesatua zegoen eta hauek garatzeko interesa zuen. Behin-betiko testamentua 1895ko azaroaren 27an sinatu zuen. Testamentua ez zen luzea, orri batean sartzen, eta bertan bere familiari zati bat uzten zion eta beste guztia sari modura erabiliko zela aurreko urtean zehar, gizarteko eremu batean eragin gehien izan duen pertsonari. Eremu horiek fisika, kimika, medikuntza, literatura eta bakea izango ziren. Modu honetan sortu zuren gaur egun ezagun diren Nobel sariak. Alfred Nobel 1896ko abenduaren 10an hil zen bere San Remoko etxean, infartu baten ondoren. Alfred hil zenean, 355 patente zituen eta 90 fabrika 20 herrialde ezberdinetan. Horrenbesteko enpresekin ez da harritzekoa bere ondasunak 31 milioi suediar koronakoa baitzen.

Nobel sariak

Nobel sariak Alfredek bere testamentua esan bezala sortu ziren, izan ere, berak bere diruaren zati bat sari hauek sortzeko erabili nahi zuen. Bere testamentuak esaten zuenaren arabera, sari hauek, aurreko urtean zehar, bakoitzak bere eremuan, eginiko aurkikuntzari edo ekintzei arabera emango zen. Alfedek ere, sariak zein eremutan emango ziren idatzi eta eremuak honako hauek ziren: fisika, kimika, medikuntza, literatura eta bakea. Horrez gain, sari hauek zeinek emango zituen ere zehaztu zuen Alfredek. Fisika eta kimikako sariak Suediako Zientzien Akademiak emango zituen, medikuntzakoa aldiz, Karolinska Institutetek, literaturakoa Suediako Akademiak eta bakearen berriz, Noruegako parlamentuko talde batek. Hauez gain, 1968. urtean, ekonomiako Noble saria sortu zen eta sari ematearen arduraduna Suediako Banku Zentrala da. Nobelek sari hauek munduko edonor irabaztea nahi zuen, ez suediarrek bakarrik, baina hauek erregeak eman behar zituenez, Oskar II. sari hauen aurka agertu zen, etxekoek irabaztea nahi baitzuen. Baina Alfred hil zenean egoera berezi bat gertatu zen, izan ere, Alfredek ez zien galdetu ea ados zeuden sariak banatzeko eta gainera erakundeek ez zekiten zein kausen arabera aukeratu irabazlea. Arazo hori konpondu ondoren, erakunde guztiak ados jarri ziren sariak banatzeko. Gaur egun, sari hauek garrantzi handia dute gure gizartean eta sari hauen jabeak ospe izugarria izaten dute. Horrez gain, sariaren garaileak 10 milioi suediar koro irabazten ditu, lana utzi eta bere ekimenei denbora gehiago eskaintzeko. Sari hauek abenduaren 10ean ematen dira, Alfred hil zen egunean eta ospakizun hau Estokolmon izaten da.