Bo Diddley

Bo Diddley

Bo Diddley McComb, Misisipi; 1928ko abenduaren 30ean jaio eta Archer, Florida;2008ko ekainaren 2an hil zen. Ella Otha Bathes izenez jaio zen eta bere haurtzaroan Ellas McDaniel izenera aldatu zuen. Konpositore, abeslari, gitarjole estatubatuarra izan zen eta izugarrizko eragina izan zuen rock and rolleean. Bluesetik rock and rollerako transizioko pertsonaia garrantzitsutzat hartu izan da, erritmo basikoa soino gogorrarekin sortu zuen eta horregatik "The Originator" deitzen zioten.

Lehen urteak

Kotoia egiten zen baserri batean jaio zen McComb eta Magnolia (Misisipi) tartean. Otha Ellas Bates izenarekin, beranduago, bere adozpioko amarekin bizitzen hasi zenean, Gussie McDaniel, bere amaren lehengusina hain zuzen ere, Ellas McDaniel izena hartu zuen. Bere izen artastikoak "ezer ere ez" esan nahi du. Badaude bere izena bere boxealari garaitik datorrela.

Izenak ere arco de diddley (diddley bow ingelesez) rekin lotura izan dezake, harizko instrumentu bat, gehienbat musikari beltzez erabilia.

1933an Chicagora joan zen bizitzera, eta bertan, oso gazte zela, musikarantz gerturatzen hasiko da. Oso gazte zenean, bere arrebak gitarra bat oparitu zion eta hau jotzeko ikastaroetara joaten hasi zen, baita biolinarenera ere, O. W. Frederick irakaslearekin. Berak onartu zuen bezala, inspirazioa John Lee Hooker ikusten eskuratu zuen.

Bere musika

Rock and rollean Elvis Presley erregea bazen eta Chuck Berry bere poeta, Bo Diddley bere arkitektu izan zen. Bere estilo pertsonalak eragin ikaragarria izan zuen eta gaur egun jarraitzen du, gainera rock musikan bere pertsonaia gero eta handiagoa bihurtzen ari da. Beste alde batetik, bere fama ekonomikoki ez zen batere ondo ordaindua izan. Bere estilo gordinak, lehio dirudun asko itxi zizkion, beste musikari eta bandentzako alde batetik bestera zabalik egongo liratekeenak.

Hasiera

1951 urtean hasi zen kalean, merkatuan eta 708an jotzen, garai hartako klub famatu bat. Bere abestiak manifestuan uzten zituen Nat King Cole, Muddy Waters, Louis Jordan edo John Lee Hookerren influentziak. Bere aukera Checker Records, Chicagok ekarrik zion, Chess Recordseko filial bat. 1955an, bere lehen diskoa grabatu zuen bi abestirekin: Bo Diddley y I'm a man. Abesti hauetan jada bere ahots ikaragarriarekin nabarmentzen zen, baita bere gitarraren soinuarekin. The Ed Sullivan Showan agertu zen 1955ean eta bertan agertzen zen lehen afroamerikarra zen. Urte batzuk beranduago, pasarte hau gogoratzeak, hasarrarazi besterik ez zuela egiten aitortu zuen. " Bi abesti jo nituen eta hasarraraztea lortu ninduen... Ed Sullivanek etorkizuna zuen beltz horietako bat nintzela esan zidan eta beti engainatzen zutela. Sei hilabete baino gehiago iraungo ez nituela esan zidan".

Denborarekin abesti gehiago sortzen joan zen era bertako zati garrantzitsu bat berekin zeuden musikariak egiten zuten: bere arrebaordea "La Duquesa", bigarren gitarran; Billy Boy Arnoldarmonikarekin; Franz Kirkland edo Clifton James baterian; Otis Spann al pianoan.

Estiloa

Bere estilo musikala dela eta, "Bo Diddley beat" izenaz ezagunagoa da. Bere beat estiloa beste hainbat artistek erabili izan dute beraien hainbat lanetan, hala nola, Johnny Otis en "Willie and the Hand Jive" abestian, Bruce Springsteenen "She's the One" bertsioan, The Whoren "Magic bus",U2ren "Desire" eta Buddy Hollyren "Not Fade Away" abestian, baita hain ezagunak ez diren beste talde batzuetan ere, Blues Rockersen "Callin' All Cows", kasu.

Honek hainbat ritmo ezberdin erabili zituen, back beatekin ordea, baladaren estiloa lehertarazi zuen, Jerome Greenen maracak etengabeko soinua sartu zutenean. Gainera, jotzeko moduan hainbat efektu berezi berri sartu zituen gitarjolea izan zen."The Clock Strikes Twelve" abestian, violina jotzen ikus dezakegu.

Erritmoa Diddleyen musikan oso garrantzitsua da. Askotan, bere abestiak ez dute akordeko inungo aldaketarik; hau da; musikariak abesti guztian zehar erritmo berbera jotzen dute, horrela gogoa erritmoaren biden sortzen da, armoniaren bidez baino gehiago.

Konposizio musikala

Nahiz eta Bo Diddleyek kultura arteko harresiak apurtu zituen arren publiko zuriekin lan egitean, adibidez Alan Freeden kontzertuetan parte hartu zuenean,bere konposizioak oso gutxitan hitz egiten zuten nerabezaro gaietaz. Exzepzio garbiena bere albuma izan daiteke, "Surfin' With Bo Diddley" bertan "Surfer's Love Call" abestia eskeini zuen indarrean zegoen 60ko hamarkadan Kalifornian, eta bertako gitarretan influenziatzea lortu zuen.

Bere konposizioetako letrak askotan musika tradizionaleko egokitzeak izaten dira. Bere lehen arrakasta "Bo Diddley" nana batean zegoen oinarrituta, "Hush Little Baby"n hain zuzen ere. Modu berean, "Hey Bo Diddley" "Old Macdonald" abesti popularrean oinarrituta dago.

Bere abestien artean, Diddley Daddy, Pretty thing (1955); Who do you love, Before you acuse me (1956); Mona oh yea (1957); Say man (1958); Roadrunner (1959); Cadillac (1960); I can tell, you can't jugde a book by the cover (1961) nabarmentzekoak dira.

Abesti askoren gain, bere buruarentzat "Love Is Strange" sortu zuen, pop musikako aintzindaritzat hartuta dago.

Chuck Berry eta bere arteko erlazioa nabarmentzekoa da, lagunak baitziren eta behin baio gehiagotan, kartela konpartitu zuten. Memphis y Sweet little rock and roller abestietan gitarran lagundu zion eta Two great guitars albuma batera grabatu zuten.

Gitarrak

Bere instrumentua, marka erregistratuarekin, berak diseniatutako square-bodied da gitarra eta honekin urtero milaka kontzertutan jo izan zuen; Chicagoko klub izerditsuetatik, rock and rolleko artista zaharren giretan parte hartzera, The Clashentzat telonero moduan hainbat aktuaziotean edota, Rolling Stonesek inbitatua. Instrumentu hau jotzeko gogo ikaragarriak, sekulako gitar kolekzioa edukitzea ekarri zion.

Eraginak

Frantziar beltz honen eraginak, berari deitzea gustatzen zitzaion moduan, Europako musika garaikidekoa eta Amerikakoa nabaria baino gehiago izan da.Bai taldeak baita musikariak ere, askotan egin dituzte bere abestien bertsioak. Nabarmenenak, The Animals, "The Story of Bo Diddley" grabatu zuten, The Who eta The Yardbirds , "I'm a Man" grabatu zuten eta sekulako arrakasta izan zuten "Who Do You Love"ekin, non abesti hau Quicksilver Messenger Service taldeak ere erabiltzen zuen.

"Road Runner" Bo Diddle-ena, hainbat aldiz ere grabatua izan zen, The Who bere kontzertuetako batean barneratuz, The Rolling Stones bere lehen kontzertuetan eta Brownsville Station bere kontzertuetako batean. Muddy Waters, "Mannish Boy" ren abestia, "I'm a Man" abestiaren egokitze bat zen. The Jesus and Mary Chain taldeak ere "Bo Diddley is Jesus" izeneko abestia grabatu zuten omenaldi modura. Ronnie Hawkins ek "Hey Bo Diddley", "Bo Diddley" y "Who Do You Love" hainbatetan antzeztu zuen bere grabazioetan, bere bandarekin eginikoak barne, The Hawks, beranduago The Band modura ezaguna.

Sinismen pertsonalak

Diddley oso gizon erlijiotsua zen, kristautasun fedekoa. Berak Biblian gizaki guztiak anai-arrebak bagina bezala ikusten zuen gizartea azal koloreari kasurik egin gabe.

Heriotza

Diddley 2008ko ekainaren 2an hil zen 79 urte zituela. 2007.urtean hainbat garun eta bihotz eraso jasan ondoren. Bere Archer (Florida)ko etxean hil zen.

Diskografia

  • Bo Diddley

  • Go Bo Diddley

    • Have Guitar-Will Travel

  • Bo Diddley In The Spotlight

    • Bo Diddley Is A Gunslinger

    • Bo Diddley & Company

  • Surfin' with Bo Diddley

    • Bo Diddley's Beach Party

  • Bo Diddley's 16 All-Time Greatest Hits

    • Two Great Guitars

    • Hey Good Lookin'

    • 500% More Man

    • Super Blues

    • Super Super Blues Band

    • The Black Gladiator

  • Another Dimension

  • Where It All Began

  • Got My Own Bag of Tricks

  • The London Bo Diddley Ses

    • 20th Anniversary of Rock & Roll

  • I'm A Man

  • Ain't It Good To Be Free

    • Bo Diddley & Co - Live

    • Hey...Bo Diddley in Conce rt

    • Breakin' Through The BS

    • Living Legend

  • Rare & Well Done

    • Live At The Ritz

  • Promises

    • A Man Amongst Men

  • Moochas Gracias