Theodor Schwann
Friedrich Theodor Schwann (Neuss, 1810eko abenduaren 7a- Kolonia 1882ko urtarrilaren 11) naturalista, fisiologo eta anatomista prusiarra izan zen. Teoria zelularraren sortzaileetako bat izateaz gain, berezko sorkuntza, digestio gastrikoa, hartzidurak eta zuntz nerbiosoak aztertu zituen. Azken hauetan, Schwannen zelulak deskribatu zituen eta ekarpen ugari egin zizkion histologiari.
Theodor Schwann Neussen jaio zen, Düsseldorfetik gertu dagoen hiri batean, 1810eko abenduaren 7an. Johannes Müller fisiologoa ezagutu zuen eta bere esperimentuekin lagundu zion. Schwannek, Würzburgeko Unibertsitaten jarraitu zituen bere medikuntza ikasketak eta geroago Berlingo Unibertsitatean. Bertan graduatu zen 1834ean. Bere doktoretzako tesian oilo enbrioiaren arnasketari buruz jardun zuen.
1839an Lovainako Unibertsitateko (Belgika) irakasle izendatu zuten. 1848 arte egon zen han, urte horretan Liejako Unibertsitateko katedra onartu baitzuen. Unibertsitate honetan bere jubilaziora arte egon zen,1880 arte hain zuzen ere. Müllerren eragina izateari utzi zionean bere produktibitatea ia erabat amaitu zen: Belgikan behazunari buruzko argitalpen bat bakarrik egin zuen. Irakasle bikaina zen, kontzientziaduna, bere ikasleek maitatua eta estimatua.
Azkenean, Schwannen lana aintzat hartu zuten beste lurraldeetako zientzialariek eta 1879an Royal Society eta Frantziako Zientzien Akademiako kide izendatu zuten. 1845ean Copley Domina irabazi zuen. 1882ko urtarrilaren 11n hil zen Kolonian, erretiratu eta bi urtetara.
Fisiologia eta anatomia
Berlingo Unibertsitatean zegoela, Müllerrekin kontaktuan jarri zen berriro ere. Honek, bere karrera zientifikoarekin jarraitzeko konbentzitu zuen. Müllerrekin lanean hasi eta gutxira, bere lehen arrakasta lortu zuen. Urdaileko estalkien erauzkin batzuetatik abiatuz, azido klorhidrikoa ez zen beste faktore bat digestioan lanean zebilela frogatu zuen zientzialariak. Bi urte beranduago, 1836an, "pepsina" deitu zion printzipio aktiboa bakantzea lortu zuen.
1834 eta 1836 urteen artean, berezko sorkuntzaren kuestioa egia ala gezurra zen frogatzeko esperimentuak gauzatu zituen. Bere metodoa, esterilizatutako (irakindako) salda bat beirazko tutu luze batean aire beroarekin bakarrik jartzean oinarritzen da. Mikroorganismoak antzemateko ezintasuna eta aldaketa kimikorik (usteltzeen) eza izan ziren lorturiko emaitzak. Berezko sorkuntzaren ideia faltsua zela konbentzituta zegoen. 1836ko azukrearen hartzidurari buruzko bere ikerketek, legamiak hartziduraren prozesu kimikoa sorrarazten zuela deskubritzera eraman zuten.
Müllerrek proposaturiko gihar-uzkurdurari buruzko ikerketari ekin zion. Bertan, hestegorriko gainaldeko gihar ildaskatuak aurkitu zituen. Gainera, nerbio zuntz periferikoak estaltzen dituzten zelulen estalkiak aurkitu zituen.
Teoria zelularra
Mathias Schleidenek landareei eginiko ikerketa mikroskopikoarekin trebatu zen 1838an. Schleidenek landare zelulak deskribatu zituen eta anatomiarentzat gakoa izango zen teoria zelularra proposatu zuen. Schawannek froga berdinak egin zituen animalia ehunekin, eta zelulen existentzia frogatzeaz gain, enbrioi goiztiarren etapetako ehun helduen garapena azaldu zuen. Ikerketa hau eta jarraitu zuen teoria zelularra Mikroskopische Untersuchungen über die Uebereinstimmung in der Struktur und der dem Thiere Wachstum und Pflanzen(1839; Fauna eta floraren hazkuntza eta egituraren arteko antzekotasunei buruz eginiko ikerketa mikroskopikoak) laburtzen dira. Schwann berak esan zuen bezala, lan honek animalien eta landareen arteko desberdintasun handiena hutsean uzten duela frogatu zuen, hasiera bateko estruktura ezberdinatasuna ezabatuz. Horrela, zelularen teoria ezarri zuen, garaikoek gustuz onartu zutena. Zelulen izaerari buruzko hiru orokortze proposatu zituen Schwannek:
Landare eta animaliak zelulez eta hauen jariaketez eratuta daude
Zelula hauek bizitza independente bat dute
Organismoaren bizitzarekin lotuta daude.
Bestalde, zelula indibidualen fenomenoak bitan bereizi zituen: molekulen konbinaketa bidez eratzen diren zelulak, fenomeno plastiko deritzenak, eta aldaketa kimikoen ondorio diren zelulak, zelula beraren partikuletan edo zitoplasman gertatutakoak. Azken hauei, fenomeno metaboliko deitzen zaie. Horrela, metabolismoaren terminoa sortu zuen, izaki bizidunetan ematen diren energia aldaketak sortzen dituzten prozesu kimikoak izendatzeko erabiltzen dena.
Histologia
Histologiari dagokionez, animalia ehunen ulermen eta sailkapenean esku hartu zuen. Ondorengo bost taldeen arabera sailkatu zituen animalia ehunak: zelula independenteak, askeak,odol zelulak bezalakoak; zelula independenteen multzoak, azala; hormak batu zaizkien zelulak, kartilagoak, hezurrak eta hortzak; zuntzak eratzen dituzten zelula luzeak, tendoi eta lotailuak; eta azkenik, horma eta barrunbeen baturatik sortutakoak, giharrak adibidez. Schwannen ondorioak enbriologiaren kontzeptuaren oinarri izan ziren. Enbrioien garapena, zatiketa zelularren segida bezala deskribatu zuen enbriologiak.
Landare eta animalia arimei buruzko doktrina aristoteliko batengatik ukatu zitzaion mendeetan zehar izaki bizidunen egituraren ahaidetasunari buruzko orokortze hau. Schwannen aurkikuntzak berak uste baina kezkagarriagoak izan ziren; izan ere, azalpen fisiko bat bultzatu zuen teologiko bat bultzatu beharrean. Bere aurkikuntzen ondorioak ikusi zituen eta baita jendeak bizitzari buruz zuen ideia ere. Bizitza makina hutstzat zuten. Fede katolikoan aurkitu zuen babesa, bere esanetan, "bihotzarentzat arrazoiarentzat baino sentiberagoa den" Jainko bat aukeratuz.
Informazioa profesionala
Heziketa
Friedrich Theodor Schwann
Informazio pertsonala
Sariak
-ren kide
Laburdura zoologian
Laburdura botanikan
-(ren)gatik ezaguna
Enplegu-emaile
Alorra
Alma máter
Nazionalitatea
Heriotza
Jaiotza