SarreraThe Clash 1976 eta 1876 artean bizirik mantendu zen britainiar punk talde bat zen. Talde hau 70ko amarkadan punk bolada hasi zuten taldeetako bat izan zen eta beste taldeek ez bezela, The Clashek hainbat musika estilo jo zituen; horien artean: reggae, rock, rockabilly, ska, jazz eta duba.
Honez gain, The Clashek bere musikan esanahi politikoak ezarri zituen eta hori izan zen talde honen bereizgarri nagusienetako bat. Joe Strummer eta Mick Jonesek ezarritako idealismoak, Sex Pistolsen nihilismoarekin eta The Ramonesen erreztasunarekin kontrastatu zuen, garai hartako beste bi punk talde honenak. Naiz eta Britania Handian edukitako arrakasta berehalakoa izan zen, 80ko hamarkada arte ez zuen entzule estatubatuarrik lortu.
Beraien hirugarren albuna, London Calling (1979an argitaratua ), musikaren historiako lanik onena dela diote batzuek. Gainera, Rolling Stone aldizkariak 80ko onena izendatu zuen eta 8. onena "Rollin Stoneen historiako 500 albun onenak" listan, non baita ere talde hontako beste bi lan agertzen diren: The Clash eta Sandinista!. Beraien lan ezagunenak "White Riot", "Tommy Gun", "London Calling" eta "Train in Vain" izan ziren.
2003an "Salon de Fama del Rocke"n onartuak izan ziren.
1976 - 1978: sorrera eta lehen arrakastak
Taldeak hasera Ladbroke Grove kalean , Londreseko mendebaldean, 1976an, punk britainiarraren haseran. Joe Strummer (ahotsa), Mick Jones (gitarra eta koroak), Paul Simonon (bajoa), Keith Levene (gitarra) eta Terry Chimes (bateria). Mick Jones, Paul Simonon eta Terry Chimesek haseran London SS taldeko partaide ziren eta Joe Strummerek 1974tik The 101'ers taldean parte hartu zuen. Taldeko managerraren aholkuari esker, lehengo hiruek Strummer taldera batu zuten, bere taldearen zuzeneko kontzertu batean ikusi ondoren, eta zera esan zioten: "ona zara, baina zuren taldea kaka bat da". Levene ez zen taldearekin grabatzera iritsi, hau utzi baitzuen lehenengo diska atera aurretik eta, aurrerago, Public Image Ltdn partaide bihurtu zen, John Lydon, Sex Pistolseko abeslari oiha, buru zelarik. Jonesek beranduago aitortu zuen taldetik kanporatu zutela ensaioetara ez joateagatik . "The Clash" izena (euskeraz: "gatazka") Simononek iradoki zuen hitza egunkarian hainbat alditan irakurri ondoren.
1976ko uztailaren 4ean, The Clashek lehen aldiz jo zuen Sex Pistolsen aurrekari bezala Sheffieldeko kontzertu batean non, taldeak, "Janie Jones", "London's Burning" eta "1977" abestiak jo zituen, punk garbi bat erakutsiz aniztasun musikal gutxirekin. Kontzertua eta gero, NME aldizkariak esaldi bat argitaratu zeun denborarekin oso ezaguna egingo zena: "The Clash garajeko talde bat da eta garajera itzuli beharko luke atea itxita eta motorra piztuta".
Luego, en el otoño europeo de ese año, el grupo firmó por un total aproximado de £ 100.000 con la discográfica CBS Records, una de las más prestigiosas por ese entonces, generando el descontento entre algunos fanáticos y derivando en otra recordada frase: "punka The Clashek CBSrekin sinatu zuenean hil zen".
Urte bereko azaroan Chimesek taldea uztea erabaki zuen, nahiz eta hilabete batzuen buruan itzuli egingo zen taldearen lehen diska grabatzeko. Abenduan, eta Rob Harper Chimesi ordezkatuz baterian, The Clash Sex Pistolsi eta The Damnedi batu zen Anarchy Tourerako, ezeztatua izan zena zazpi kontzerturen ondoren.
1977an, merkatura lehen LP homonimoa atera zen ,The Clash izenarekin, gordintasun musikal eta letra politiko, sozial eta erasokorrekin bereiztuta. Diska izugarrizko arrakasta izan zuen Erresuma Batuan, baina Epic Records, taldearen Estatu Batuetako ordezkariak, hasiera batean ez zuen argitaratu, gordina eta gogorra iruditzen baizitzaion, gero diska AEBtara gehien inportatutakoa izanik.
Lehenengo diskaren ondoren, Terry Chimesek taldea betirako utzi zuen beste taldeekiko ezberdintasun pertsonalen ondorioz, eta beste bateriajole baten bilakerari hasera eman zitzaion Topper Headon taldera batzen amaitu zena. Urte batzuk beranduago, Headonek onartu zuen taldera batu zela ospea bilatuz gero beste talde ospetsuago batekin jotzeko, eta The Clashen bilakaera ikusi ondoren, betirako geratzea erabaki zuen.
Azkenean, Taldeak lehen gira mundiala martxan jarri zuen Buzzcocks eta The Jamekin, White Riot Tour izenarekin eta Ingalaterra, Irlanda,Suezia, Frantzia eta Alemanian jo zuten.
Gira zirelarik eta lehen albuma ( The Clash) grabatzen ari zirela irudi borrokazalea hartu zuen taldeak hainbat ganberrada egin eta txoriei tiro egiteagatik aire konprimituko rifle batekin.
1978 - 1982: arrakasta internazionala
Taldearen bigarren albuma, Give 'Em Enough Rope, Sandy Pearlmanek produzitua izan zen eta lehengo aldiz Headonen partehartzea eduki zuen abesti guztietan. Bateriajoleari jotzen ikusi ondoren, produktorea harrituta geratu zen bere perfekzioagatik eta The Human Drum Machine jarri zion izenorde(euskaraz: gizaki bateria). Diska 1978an izan zen argitaratua Erresuma Baturako, nahiz eta adituengatik kritika txarrak jaso, entzule britainiarren artean arrakasta handia izan zuen.
Give 'Em Enough Rope The Clashen lehen lana izan zen AEBtan salgai jarri zena, horregatik, taldeak ipar-ameriketako lurretatik zehar gira bat antolatu zuen diska aurkezteko 1979 urtearen haseran. Urte berean beranduago, diska hortako bertsio indartsua argitaratu zen, The Clash US.
Hirugarren albuma, London Calling, disko bikoitz bat baten prezioan salgai taldearen borondatez, taldearen puntu arrakastatsu handiena bermatu zuen AEBtan. Hasera batean, The Clashen jarraitzaileek konfiantza ezaz ikusi zuten diska hau, diska bikoitzak normalean rock aurrerakoiarekin erlazionaturik baitzeuden eta ez punkarekin. London Calling diskan taldeak hainbat musika genero aztertu zituen rockabilly amerikarra, reggae jamaikarra eta dub eta ska estiloak oso famatuak Erresuma Batuan. Albuma historiako rock diska honenetariko konsideratu zuen kritikak eta zortzigarren postuan jarri zuen Rolling Stone aldizkariak 500 album honenen listan.
1980 urte bukaeran, The Clashek Sandinista! izeneko album hirukoitza argitaratu zuen, Nikaraguako Askatasun Nazional Sandinista Fronteari erreferentzia eginez. Berriro ere, taldekideek baten prezioan saltzeko insistitu zuten, beraien poltsikuetatik ordainduz geratzen zen diferentzia.
Sandinista!-k London Callingek baino musika estilo zabalagoa azaldu zuen eta jarraitzaile eta kritikoen iritzia ezberdinak izan ziren. Saioetan taldekideei momentuan burura etorritakoa grabatzen hasi ziren, punketik urrunduz eta dubekin ("One More Time"), jazz ("Look Here"), hip hop ("The Magnificent Seven"), kamarako musikarekin("Rebel Waltz") eta gospelarekin ("Hitsville UK" y "The Sound of the Sinners") nahasketak eginez.
Sandinista! albuma argitaratu ondoren, The Clashek mundu oso gira bat hasi zuen, mundu osoan eman zituen kontzertuak, baita Asian eta Australian. Urte hauetan, gatazkak eta taldekideen arteko liskarrek banaketaren zurrumurru berriak zabalarazi zituzten. Girak, famak eta elkar bizikidetza konstanteak, taldea nekatzen zuela nabari zen. Hala ere, The Clash konpondu zen beste diska bat grabatzeko, kopia gehien saldu dituena, Combat Rock. Album hontan abesti ezagunetarioak agertzen dira: "Rock the Casbah" eta "Should I Stay or Should I Go".
1982 - 1983: arazoak eta banaketa
Combat Rocken ondoren, The Clash pixkanaka-pixkanaka zatitzen hasi zen. Topper nekatzen hasi zen giren ondorio eta deskantsu bat hartzera behartuta ego zen; zatitze hortan bateriajoleari, managerrak esan eta gero, heroinarekin adikzioa zuela esanez bota zioeten taldetik .Hala ere, taldeko managerrak, Bernie Rhodesek, kanporaketaren egiazko arrazoi politikoak ezkutatu zituen. The Clasheko berezko baterijolea, Terry Chimes, hurrengo hilabetetarako itzuli zen.
Arazoak ere sortu ziren Jones eta Strummer artean, nahiz eta zurrumurru bat dagoen non managerrak sortu zuen dena Jonesek taldea utz zezan. Bost urtetan zehar, nahiz eta girak egiten jarraitu eta The Whoren telonero gisa jo, taldekideek erlazio txar eta banandua eraman zuten. Gainera, Combat Rockerako berezko fetxak ezabatu egin ziren Strummerek alde egin zuelako showak hasi baino lehen.
Chimesek Combat Rock giraren ondoren utzi zuen taldea ziur baitzegoen liskarrek beranduago taldea utziaraziko zutela. 1983an, baterijole berri baten bila zebiltzala, Pete Howard aukeratu zuten. Urte berean The Clashek San Bernardinoko festibalean parte hartu zuen, non talde garrantzitsuenetariko izan ziren. 500.000 pertsona inguru zuzeneko kontzertua ikusten ari zirena, The Clashen kontzertu honena izan zen eta hori izan zen Jonesen azken agerraldia The Clashekin.
1983an Strummer eta Simononek, Rhodesen laguntzarekin, Mick Jones taldetik banandu zuten ez zuelako helburu berdina eta arrakasta burura igo zitzaiolako.
Denbora aurrera joan ahala, Nick Sheppard eta Vince White gitarrista berriak izango zirela argitu zuen taldeak. Howardek baterian jarraitu zuen, nahiz eta Headon edo Chimes bere lekua hartzeko zurrumurruak egon. Urrengo urtean diska berria grabatzeari ekingo zioten
1983 - 1986: Cut the Crap eta The Clashen amaiera
Cut the Crapen grabazio saioa kaotikoak izan ziren, Bernie Rhodes eta Strummer Munichen, Alemanian, beste taldekideekin aparte lanean. Zati gehienak musikari ezberdinengatik osatuak izan ziren grabaketa saio ezberdinetan, eta Sheppard eta White gitarrarekin zati batzuk osatzeko soilik joan ziren Munichera. Rhodesekin taldearen gidaritza lahiatu ondoren, Strummerek grabaketan ez zuela parte gehiago hartuko esan eta Londresera itzuli zen.
Aurrez taldeak karakter kaletarra hartu zuen eta neurri zuzenak ezarriz, kontzertutara diru gutxi eramatea eta aldatzeko barruko arropa bat bakarrik eramatea. Honela, bananduta edo bikoteka bidaiatzen zuten eta hiri ezberdinetako toki publikoetan elkartzen ziren bertan beraien abestien bertsio akustikoak jotzen zituzten.
Piskat beranduago, Atenasen show baten ondoren, Strummer Españara joan zen etorkizuneko atal batzuk argitzeko. Itzultzean taldea desegin zuen. Españian zegoen bitartean, Cut the Crapeko lehen singela emititu zen, "This is England", zenak kritika txarrak eduki zituen. Abestia, album osoarekin batera, Rhodesek aldatua izan zen bere osotasunean, sintetizadoreak, erritmo kaxak eta jendetzaren kantuak batuz. Giran jotako beste abesti batzuk gaur egun oraindik ez dira argitaratu, horien artean: "Ammunition", "In the Pouring Rain" eta "Glue Zombie".