Isidor Isaac Rabi
1898ko uzatailaren 29an jaio zen Rymanowen (Polonia), garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren mende zegoena. Urtebete geroago, bere gurasoak New Yorken egokitu ziren.
1919an lortu zuen bere lehen titulua kimikan, Cornelleko Unibertsitatean eta 1927an Columbiako Unibertsitatean doktoratu zen kristalen propietate magnetikoei buruzko lan batekin. 1929an unibertsitate horretan lan egiten hasi zen eta 1937an jardun zuen lehenengo aldiz Fisikako irakasle gisa.
Erlijioa
Nazionalitatea
Hezkuntza
Estatubatuarra eta poloniarra
1988ko urtarrilaren 11n
1988ko urtarrilaren 11n hil zen New Yorken.
1944an Fisikako Nobel Saria jaso zuen erresonantzia metodoaren aurkikuntzagatik. Honi esker, posible da atomoen propietate magnetikoen erregistroa baieztatzea.
Energia Atomikoaren Komisioko kide izan zen 1946tik 1956ra arte. Horrez gain, Brookhaveneko Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen eta baita CERN izeneko organizazioarena ere.
1960an Mi tiempo y mi vida como físico liburua idatzi zuen.
30. hamarkadaren hasieran Fisika Nulearraren esparruan lan egiten hasi zen ikerketa proiektu bat zela eta. Proiektu horrek, eremu magnetikoek partikulen nukleoarengan izan ditzaketen ondorioak ikertzean datza. Modu horretan, erresonantzia magnetikoaren metodoa garatu zuen, molekula, atomo eta nukleoen barne-egitura eta propietate magnetikoak aztertzea ahalbidetzen duena. Ikerketa hauek oinarritzat hartuta laserra, maserra , erloju atomikoa edo mediku diagnostikoetan erabiltzen diren erresonantzia magnetikoak bezalako tresnak sortu dira.
1940tik 1945era bitartean Erradiazio Laborategiko Zuzenadari Elkartu bezala jardun zuen Massachusettsko Institutu Teknologikoan (MIT) radarraren garapenean. Denboraldi hau amaitzean, Columbiako Unibertsitateko Fisikako Departamentura itzuli zen.
-ren kide
Bereizgarriak
Sinadura
Lanbidea
Empleador
Doktoratu begiralea
Alma mater
Informazio profesionala
Fisikaria, fisikari nuklearra eta unibertsitateko irakaslea
Albert Potter Wills
Atoms for Peace Award
Niels Bohr International Gold Medal
Elliott Cresson Domina
Premio Libertad
Fisikako Nobel Saria (1944)
Oersted Domina (1982)
Ongizate Publoaren Domina (1985)
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
American Physical Society
Arteen eta Zientzen Akademia Estatubatuarra
Zientziaren Aurrerapenerako Akademia Estatubatuarra
American Philosophical Society
Universidad de Columbia
Columbiako Unibertsitatea
Cornelleko Unibertsitatea