Nostradamus

Michel de Nôtre-Dame (1503ko abenduaren 14a - 1566ko uztailaren 2a) edo Miquèl de Nostradama okzitanieraz, jatorri juduko mediku eta astrologia aholkulari proventzarra izan zen, eta profezia eta etorkizuneko gertaeren idazlerik entzutetsuenetako bat bezala hartzen da gaur egun. Bere Benetako zenturia astrologikoak eta profeziak lan profetikoa 1555an izan zen plazaratua lehenengo aldiz.

Liburuaren argitalpenaz geroztik, jende ugari bere bertso misteriotsuek erakarria izan da (gehienetan lau lerrotan idatziak egon ohi dira). Bere jarraitzaile gehienek Nostradamusek bere garaitik etorkizuneko 3797. urterarteko munduko hondamendi guztiak iragarri zituela baieztatzen dute kategorikoki, azken urte horretan munduaren amaiera helduko delarik. Frantziar aristokraziarekin ere lan egin zuen, Katalina Medici erreginarentzat horoskopoak eginez, Henrike II.aren heriotza iragarriz eta, azkenik, Karlos IX.ak Gorteko mediku izendatua izatera iritsiz.

Aurkaritzan, ordea, iturri zientifiko askok munduko gertakarien eta Nostradamusen artean dagoen erlazioa itzulpen eta interpretazio tendentziosoen ondorioa direla baieztatzen dute, zeinen helburua iragarpen hauek eguneroko gertakariekin zehazki bat etortzea den. Ondorioz, ez dago Michel de Notredamek iragarpen hauek denborarekin kidetze zuzena izatea lortu zuela zehazten duen frogarik, azkenean.

Biografia

Haurtzaroa

15 urte zituela, Michel Avignoneko (Frantzia) Unibertsitatean sartu zen batxilergoa ikastera. Urtebetez, Triviuma -Erdi Aroan ikasten zen hiru ikasgai garrantzitsuen (gramatika, erretorika eta logika) elkarketa- burutzea lortu zuen, garaiko izurri beltzak Avignonen itxiera ekarri eta bere ikasketekin jarraitzeko erakunde berri bat bilatzeko beharrean aurkitu zen arte. Zenbait urteren ostean, Montpellierreko Unibertsitatean sartu zen Medikuntza ikastera, batxilergoko azterketak 1525an amaituz.Izurri bubonikoaren agerpenak bere ikasketak eten zituen beste behin, bere burua Frantzia osoan zehar bidaiatzera behartua ikusiz; gaixoei elikadura dieta egituratuagoak jarraitzen, oheko arropa erabiltzen, ura ematen eta korridoreak garbi mantentzen lagunduz. Bidaia hauetan zehar informazio ugari lortu eta partekatu zuen hainbat doktore, alkimista, kabalista eta berpizkundeko mistikorekin, klandestinoki. Apotekario -botikari- gisa eskuraturiko ezagutza oso erabilgarria gertatu zitzaion "pilula arrosa" sortzerakoan, zeina garai hartan oso ezaguna bilakatu zen izurriari aurka egiten zion C bitamina dosi gogorra izateagatik.

1530ean Montpellierrera itzuli zen bere doktoregoa jasotzera, unibertsitateko zaintzaileak kanporatu egin bazuen ere aurrez botikari gisa lanean ibili zela jakitean -ekintza hau zorrozki debekatua zegoen unibertsitateko estatutuetan-. Kaleratzearen ostean, oraindik indarrean zegoen izurriaz beldurturiko gizarte batean botikari gisa lan egitera itzuli zen Michel.

Lehen ezkontza

1531n, Julius Cesar Scaliger medikuak Michel gonbidatu zuen Agen herrira joatera, non bere lehen emaztearekin ezkondu zen -bere izena eztabaidatua da oraindik, baina Henriette d'Encausse eta Anne de Cabrejas (Perpinyán bizi zen gazte katalana) dira aukerarik onartuenak-. Bi seme izan zituen emakume honekin. 1537an bai emaztea eta bai bi haurrak hil ziren, izurri bubonikoaren ondorioz, ziurrenik. Une horretan, Scalingerrek eztabaida bat izan zuen berarekin, eta Elizako agintariek Tolosa Okzitanian Inkisizioaren aurrean salatzea eskatu zioten, Ama Birjinaren estatua baten eraikuntzaren inguruan eginiko iruzkin zakar baten ondorioz.

1545ean Louis Serre fisikariarekin batera Marseillara joan zen izurriaren agerraldi berri bati aurka egiteko. Gero, Salon-de-Provence eta Aix-en-Provence eskualdeetan gaixotasuna guztiz desager zedin saiatzen jarraitu zuen, lehen horretan bere heriotzararte egoitza izango zuen bizilekua ezarriz.

Bigarren ezkontza

Salon-de-Provencen ezarri zenean, 1547an, Anne Ponsarde Gemelle izeneko alargun dirudun batekin ezkondu zen. Garai honetan, Michel Medikuntzatik aldentzen hasi zen, "praktika ezkutuetara" hurreratzen zen ahala. Etorkizuna aurreikusteko omen zuen gaitasun horretaz baliatuz, zenbait almanaka edo urtekari idazten hasi zen (lehena 1550ean argitaratu zen), non bere benetako izenaren itzulpen latindarra erabiltzen hasi zen, gaur egun erabiltzen dugun "Nostradaums", alegia. Lortu zuen arrakastari esker argitalpen gehiago (eta sarriagotan) idaztera bultzatua sentitu zen.

Jaume de Nostredame merkatariaren semea, Michel de Nostredame 1503ko abenduaren 14an jaio zen (zenbaitek jaiotza urte bereko abenduaren 21ean kokatzen badute ere) Saint-Rémy-de-Proyencen, Frantziako hegoaldean. Jatorriz judua -bere aitaren aita, Emilio izenekoa, herri judukoa zen-, bere familia erlijio katoliko erromatarrera konbertitu zen, itxuraz behintzat, Provenzako agintariek herritar juduak kristautzera behartu zituenean.Haurra zela, Nostradamusek matematika eta astrologiarako gaitasun handiak zituela erakutsi zuen. Askotan, bere irakasleak mindu egiten ziren Kopernikok astronomiaren alorrean aurkezturiko teorien alde agertzen zenean.Ikasle-garaia

Zenbait testu bibliografikoren arabera, Nostradamus heretiko izatea leporatu eta Inkisizioak jazarria izatearen beldurrez bizi zen. Izan ere, garai hartan ideia polemikoak zabaldu zituzten beste zenbait autore torturatuak edo sutan erreak izan ziren.

Nostradamusen zenbait "interpretatzaileren" arabera (izan ere, eszeptikoen arabera bere hitzak guztiz askeak dira, eta ez dago zer interpretatu) arrazoi hori zela eta, eta inork etorkizuna bere profeziak erabiliz alda ez zezan, Nostradamusek guztiz kriptikoak bilakatu zituen, beharbada poesiaren metrika errespetatzeko balio zuten hitz kalifikatzaileak ezabatuz, profeziako beste zatien aipamenak eginez, eta esaldi enigmatikoak eraikiz apokope, metatesi eta anagrama laburren bitartez. Lauko txikiak metaforez eta Nostradamusek modu oso berezi batean erabilitako hitz greziar eta latindarrez beteak daude, Jose Luis Borges eta Mateo Blancoren metodoaren antzera.

Lauko txiki horien iluntasunari esker, ziurrenik, lan hauek mende ugari irautea lortu dute, aditu ezberdinek modu desberdinetara interpretatu dituztelarik urteetan zehar. Liburu asko idatzi izan dira interpretazio hauetan oinarrituta, argitalpen batzuetatik besteetara zenbaitetan edukiaren irakurketa aldatu bada ere.

Iragarpenetarako prestakuntza eta metodoak

Bere ikerketa medikoek Alberto Magnus, Paracelso eta Kornelio Agrippak eginiko idazkiak jasotzen zituzten, besteak beste. Nostradamusek Salomonen kodeei buruzko liburu bat zuen eta juduen kabala aztertu zuen, zeinak bizitzaren zuhaitza (hamar kontzientzia-mailadun bide mistikoa) aztertuz Jainkoarekin elkartzea posiblea dela baieztatzen duen. Sizilian mistiko sufiekin erlazionatu eta beraien maisu Al-Ghazzalik idatzitako "Muturreko Zorionaren Elixirra" irakurri zuen. Horrez gain, "De Mysteriis Aegyptorum" (egiptoar misterioak) lana ere aztertu zuen, IV. mendeko Iamblichus neoplatonikoak kaldear eta asiriar magiari buruz idatzitako liburua.

Nostradamusek teknika ugari erabili zituen etorkizuneko probabilitateak ezagutzera heltzeko behar zuen meditazio-egoerara heltzeko. Trantze egoerara heltzeko antzinako sugarraren kontenplazioan eta uraren kontenplazioan oinarrituriko teknikak erabili zituen (zenbaitetan, baita biak batera ere). Teknika hauek adimena "gerarazi" eta norberaren barnea ikustea lortzeko sortuak izan ziren. Horiez gain, Branchusen (Greziako profeta delfostarraren) teknika ere erabili zuen; brontzezko tripode batean eseri eta brontzezko ontzi baten barrenean kokaturiko urari, olioari eta espeziei begiratzea, alegia. Henrike II.ari idatzitako gutun batean honela dio Nostradamusek: "nire arima, garuna eta bihotza hustu ditut kezka oroz eta adimena lasai eta bare edukitzea lortu dut; brontzezko tripodea erabiliz iragarpenak egiteko betebeharrak dira horiek". Gaur egun, Nostradamusen garaian zegoen muturreko zentsura egoeran ez bezala, egoera meditatiboan edo "garun frekuentzia thetan" sartzeko teknikak azaltzen dituzten liburu ugari daude.

Eszeptizismoa

Eszeptikoen arabera, Nostradamusen erreputazioa gaur egungo interpreteek eraiki dute, zeinek bere hitzak gaur egungo gertakarietara lotzen dituzten (nola gertatuko direla ziurtaturik daudenetara, hala nahitaezko kontsideratzen ditugun horietara), "atzera-eraginezko aurrezagutza" deritzon prozesu baten bitartez. Zenbaiten ustez, ez dago gertakari jakin bat gertatu aurretik modu egokian aurreinterpretatu den Nostradamusen lauko txikirik, eta hala direnak orokorregiak dira ezer frogatzeko ("mendebaldean sute bat egongo da" eta "ekialdean guda izugarri bat hasiko da" bezalako espresioak, adibidez).

Interpretazio aldakor horiek demostratzeko bide eraginkor bat gaur egungo poeta edo konposatzaileren baten estrofak hartu (Bob Dylan abeslariarenak, esaterako) eta itxura "profetikoa" izan dezaketela egiaztatzea da. Gainera, badira iragarpenak egiteko erabil daitezkeen zenbait trikimailu (Nostradamusez gain Bibliak ere erabiliak, esaterako), iragarpen anbiguoak egitea, askotan gertatzen diren gertaerak iragartzea, etab.

Zenbait adituren ustez Nostradamusek ez zuen profeta gisa idatzi, bere garaiko gertakarien inguruko iritzia emateko baizik; teoria honen arabera, idazkera kriptiko eta metaforikoa jarraitua izatea ekiditeko tresna litzateke. Honen adibide kontsidera daiteke, esaterako, San Joanen Apokalipsiaren interpretazioa; autoreak beharbada bere garaiko gertakariak besterik ez zituen deskribatu nahi, baina denbora igaro ahala bere idatziak profetikoak kontsideratuak izatera heldu ziren.

Lauko txikien zati handi batek askotariko hondamendiak deskribatzen ditu, epidemiak, lurrikarak, gerrak, uholdeak, hilketak, lurraren antzutasuna eta guduak, besteak beste.

Zenbait iragarpen orokorrak dira oso, lekurik edo garairik azaldu gabe; beste batzuek, aldiz, pertsonaia bati buruz edo talde txiki baten inguruan hitz egiten dutela dirudi. Batzuek herri edo hiri bakunei egiten diete erreferentzia, eta beste batzuek, aldiz, herri ugari aipatzen dituzte.

Akuareladun eskuizkribua

1566. urte aldera, Nostradamus jo zuen gaixotasuna (hezueria) edema bilakatu zen. Uztailaren batean, bere idazkaria zen Jean de Chavignyri adierazi zion hurrengo goizean jada ez zutela bizirik aurkituko.«Hemen daude Michel Nostradamus gorenaren herio-hondarrak, luma ia jainkotiarraz eta astroen eraginpean munduaren etorkizuna idazteko gizon duin bakarra, hilkorren ustetan.» Honela dio Nostradamusen epitafioak, zeinaren lehen profeziek jada ospe nabarmena eman zioten.Bere lanaren interpretazioa

Argitalpen profetikoen sortaren arrakastaren ostean, frantziar eskualde desberdin askotako jendea Nostradamusekin harremanetan jartzen hasi zen, horoskopoak erabiliz euren etorkizuneko bizitzan gertatuko zena jakitea helburu. Gero eta "bezero" gehiago zituela ikusirik, proiektu berri bati hasiera ematea pentsatu zuen: 1.000 redondilla edo zenturiaz osatutako liburua idaztea, alegia. Horietako 3 aurreko almanaketako informazioa zabaltzen zuten profezia bertsoak ziren. Dena den, eta Inkisizioarekin sor zitezkeen liskarrak saihestea helburu, profeziak iluntzeko metodo bat asmatu zuen, hitz jokoak erabiliz eta hizkuntzak nahastuz (provenzala, greziera, latina, italiera, hebreera eta arabiera, esaterako).Profeziak izeneko bere lanik garrantzitsuenetarikoa argitaratzean, jende askok bere edukia gaitzetsi zuen, deabruarengandik lorturiko informazioaz osaturik zegoela argudiatuz, eta Nostradamusi heretikoa izatea leporatuz. Hala ere, gizarteko zenbait sektorek argitalpenaren alde egin zuten, garrantzi espiritualaren ezaugarri batzuk emanez, lana Bibliaren osteko obra autentiko bat kontsideratzean.Bitartean, Katalina Medici -Henrike II.a Frantziakoaren emaztea- Nostradamusen jarraitzailerik handienetariko bat bezala azaldu zen, honek argitaraturiko almanaka guztiak irakurri ostean. Horren ondorioz, Parisera gonbidatu zuen horoskopoen bitartez bere seme-alaben etorkizunari buruz galdetzeko.Azken urteak eta heriotza

Bigarren emazte honekin beste seme bat izan zuen Nostradamusek.Aristokraziarekin lotura

1982an, Enza Massa italiar kazetaria Italiako Liburutegi Nazionalean, Erroman, zegoen antzinako zenbait testuren azterketa bideratzen, dokumentu multzo batean 80 akuarelaz osaturiko 1629ko eskuizkribu misteriotsu bat aurkitu zuenean. Azken orrialdean irakur daitekeenez, Cinus Beroaldus anai kartusiarrak jaso zuen liburua Cèzar de Nostredamerengandik, frantziar nuntzioarentzat, Maffeo Barberini kardinalarentzat, opari gisa (kardinal hau Urbano VIII.a Aita Santua bilakatuko zen beranduago). Testu berean, aurrerago, norbaitek akuarelak Miguel de Nostradamusek eginak izan zirela iradokitzen du. Hau probablea ez dela uste bada ere, Javier Ruzok bere liburuan Cèzar miniatura margolari trebea zela aipatzen du, eta badirudi akuarelak antzinako Aita Santuen irudikapena direla. Gainera, ez dago Nostradamus margolari iaioa zela frogatzen duen erreferentziarik. Liburu hau Joaquin de Forieren Aita Santuen irudikapenen liburuaren bertsio ezberdin bat dela uste da. Egun, lana Erromako Crisostomi Institutuak metodo ezberdinak erabiliz aztertua izan da (karbono 12aren frogaz eta tinta, mina eta koloreen analisi kimikoaz, besteak beste). Horri esker, koadernoko orriak, marrazkiak eta koloreak 1450. urte ingurukoak direla zehaztu da. San Malakiasen Aita Santuen sekuentzia osagabean oinarrituriko iradokizunak XVII. mende erdialdekoak dira. Azken orrialdeetako idatzi kaligrafikoak (lumaz idatziak),aldiz, 1870. urte ingurukoak dira. Aurkikuntza hauek Vincent Bridgesek AEBn emaniko hitzaldi publiko batean aurkeztuak izan ziren.

Lanik garrantzitsuenak

    • Interpretation des Hyeroglyphes de Horapollo.

    • Traité des Fardements et Confitures, Lyon, 1556.

    • Les Vrayes Centuries et Propheties de Maistre Michel Nostradamus, argitalpen originalak; 1556an Avignonen eta 1558an Lyonen.

    • Les Vrayes Centuries et Propheties de Maistre Michel Nostradamus, Lyon 1568 (hamar zenturiadun hilondoko argitalpena).

    • Les Vrayes Centuries et Propheties de Maistre Michel Nostradamus, Troyes 1610 (errege-inprentaren edizioa, hamabi zenturiaduna).

    • Vaticinia Michaelis Nostredami de Futuri Christi Vicarii ad Cesarem Filium.