Thomas Hobbes (Westport, Malmesburytik gertu, 1588ko apirilaren 5a - Derbyshire, 1679ko abenduaren 4a) ingeles filosofo bat izan zen, non bere lan Leviathanek (1651) izugarrizko eragina izan zuen mendebaldeko filosofia politikoan. Absolutismo politikoko teorikorik garrantzitsuenetako bat da.
Thomas Hobbes filosofia politikoari buruzko obra batengatik da ospetsu, nahiz eta beste gauza batzuetan ere lan egin, hala nola, historian, geometrian, teologian, etikan, filosofia orokorrean eta zientzia politikoan.
Bere jaiotzari buruz honako hau esan zuen: "Beldurra eta ni biki jaio ginen". Esaldi hau bere amak bera espainiar Itsas Armada Garaiezina Britainia Handiaruntz zetorrenean beldur zelarik goiztiar izan zuelako dio.
Historian zehar pertsona ilun kontsideratu da bere pentsatzeko moduagatik. Izan ere, 1666an Ingalaterran ateotzat hartuz bere liburuak erre zituzten. Ondoren, bera hil eta gero gauza bera gertatu zen bere beste lan batzuekin. Bizi zen bitartean, bi arerio handi izan zituen: Ingalaterrako Eliza eta Oxfordeko Unibertsitatea. Aurreko arazo guztiez gain, Hobbesen lana Erdi Aroa eten eta Aro Modernoari hasiera eman zionetako bat kontsideratzen da. Bere garaiko errealitateari buruz egiten dituen deskribapenak oso gogorrak dira. Beti izan zuen kontaktua 1662an sorturiko Londresgo Errege Elkartearekin.
Hobbes bizi zen garaia izugarrizko banaketa politiko baten ondorioz ezagutzen da, non bi talde elkarren aurka zeuden: Monarkikoak, monarkia absolutua defenditzen zutenak erregea Jainkoak aukeratzen zuela aldarrikatuz, eta parlamentu zaleak, subiranotasuna errege zein herriaren eskuetan egon behar zuela aldarrikatzen zutenak.
Hobbes bi alderdien erdian kokatzen zen, nahiz eta erregea defenditu Jainkoak ez zuela aukeratu esaten baitzuen. Hobbesen pentsamolde filosofikoa mekanizismoaren barnean sartzen da, gorputz fisikoa baino ez dela existitzen aldarrikatzen baitzuen korronte horrek eta ez arima. Gainera, gizakia unibertsoak jarritako arauak betetzera behartuta dagoela zioen. Bi kontzeptu hauetan Spinozarekin antzeko iritziak zituen. Hala ere, Hobbesek gizakia makina batekin konparatzearekin ez zetorren bat beste filosofoa. Izan ere, Hobbesentzat gizakia bere desirei jarraika dabil etengabe, makina bat bezala, hortik zetorkion pentsamendu hori. Mugimendu hori bi motatakoa da: gerturatzearena, pertsona gustuko objektuengana gerturatzen denean, eta urruntzearena, arriskuan jartzen duten objetuetatik aldentzen denean. Horrela, gizartea denbora guztian mugitzen ari dela zioen.
Leviathan idatzi zuen, gizakiaren naturari buruzko eta gizartearen antolamenduari buruzko gidaliburu bat. Gizakiaren esanahia eta bere ezaugarriak oinarri hartuz eskubideen agerpena eta gobernu politiko desberdinen agerraldia gizartearen ongizaterako garrantzitsuak
zirela azaldu zuen. Estatuaren eratorria gizakien arteko paktu bat dela zioen, non momentu horretatik aurrera denontzako ona dena bilatuko duen agintari bat azpiordenatzen da. Modu horren bidez osatzen da antolaketa soziala.Antolaketa soziala baino lehenagoko egoera naturala denen arteko gerra bat zela zioen. Bizia garai hartan bakartia, txiroa, gogorra eta motza zen. Natura-eskubideaz hitz egin zuen eta norberaren kontserbazioa lortzeko bakoitzak bere eskura zituen baliabideak erabiltzea askea zela zioen. Pertsona bat etengabeko gerrate zibilean bizitzen jarraitzeko gai ez dela konturatzen denean, sortzen da naturako legea, non gizakiak bere akzioak mugatzen ditu bere buruari eta besteei minik ez egiteko. Horren ondorioz sortzen da naturako bigarren legea, non gizaki bakoitzak bere eskubideak paktu baten bidez botere absolutu bati ematen dizkio bakea lortu ahal izateko. John Locken Gobernu zibilaran gaineko bi hitzarmenekin eta Rousseauren Kontratu sozialarekin batera, Leviathan gizartearen jatorriari buruz hitz egiten duen lehenengo obretako bat da.
Berpizkundearen haurtzaroan, Nikolas Makiabelo filosofo italiarrak bere lan garrantzitsuenean, Printzea (1513), zioen agintariek bere ekintzak eskubide naturalen edo arau moralen arabera egin beharrean, Estatuaren ongizatea baino ez zutela hartu behar kontuan. Bien bitartean, Jean Bodinek Estatuak subiranotasun absolutua izan behar zuela aldarrikatu zuen. Aurrekoek erabili ohi zuten estatu-arrazoi kontzeptuaren ordez, Althusiusen teoria kontraktualistikoak formulatu zituzten, non subiranotasuna herriaren esku zegoen eta Hugo Grotiusen iusnaturalismoak injustizia izaki bizidunen aurkako zerbaiten moduan definitu zuen. Samuel von Pufendorfekin batera, eskubideetan matematiketako dedukzio metodoa aplikatu zuena, elkarrenganako errespetu kontzeptuak indarra hartu zuen.
Bere tratatu ezagunenean, Leviathanen (1651), Hobbesek eskubide naturalen doktrinatik kontratu soziala teoriarako pausua seinalatu zuen. Ingeles filosofo honen arabera, naturaren berezko egoeran gizaki guztiak aske dira, baina edozein momentutan denen arteko gerratea gertatu daitekeenaren arriskuan bizi dira (Bellum omniun omnesen aurka). Herri bat subirau baten pean jarriko den ituna sinatu den unetik aurrera bake aukera bat irekitzen denean, eskubidearen oinarria ez da egiazko bakea, autoritatea baizik (hori baita bakearen bermea).