Manfred von Richthofen

Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen (Wroclaw, Alemaniar Inperioa; 1892ko maiatzaren 2a Vaux Sur Somme, Frantzia; 1918ko apirilaren 21a) alemaniar hegazkinlari eta gudaria izan zen; "Baroi Gorria" izenaz gehiago ezagutua, Lehen Mundu Gerran 80 hegazkin derribatzea lortu zuen, 1918ko apirilaren 21ean hil aurretik, Frantziako iparraldeko Somme ibaiaren inguruan.

Alemaniarren heroia, haren etsaietatik errespetatua, zauritutako biktimei eskapatzen uzten zuen. Bere batasunak 151 hegazkin britainiarrak derribatu zituen, 1917ko apirileko hilabetean zehar. Manfredek 80 hegazkin derribatzeagatik, Pour le Mérite domina jaso zuen.

Bere hegazkinak, Albatros D.IIa eta ondoren Fokker Dr.Iak, hainbat aire akrobazia eta maniobrak egiteko ahalmena ematen zioten. Hala ere, Manfreden garaipen gehienak Albatros izeneko hegazkin batekin lortu zituen.

Biografia

Haurtzaro eta gaztaroa

1892ko maiatzaren 2an jaio zen, Silesia, Breslaviako hiriburuan. Oraindik umea zenean, Schweidnitzera lekualdatu zen bere familiarekin. Hiru anaietatik zaharrena zen. Richthofen familia aristokrataren kide, Manfreden aita Ulanos Nº 12 erregimentuaren altu kargu izatera iritsi zen, prusiar zamari boteretsuaren unitatea zena. Manfred eta bere anai txikia Lothar, hauen aitaren urratsak jarraitu nahi zituzten, armada inperialean izena emanez oso gazteak izanik. Kadete trebakuntza amaitzean ehiza eta ekitazioa praktikatu zituen, eta Ulanosetan izena eman zuen, hiru urte geroago lehen erregimentuko koronela izatera iritsiz.

Lehen mundu gerra

Lehen Mundu Gerran, Von Richthofen zamariatik infanterira pasa zen, baina modalitate honetan ez zuen asko iraun, lubakietan bizi ziren baldintzak oso txarrak eta bere hitzetan "aspergarriak" zirelako. Azkenean bere tokia aurkitu zuen hegazkintzan izena eman zuenean, non gaitasun handiak erakutsi zituen arma honekin (hegazkinen produkzioa asko hazi zen, 300etik 150.000ara amaieran).

Abiazio akademian ez zuen destakatu, nahiz eta gero borrokan oso ona izan. Hasieran, ekialdeko frontea begiratzea dedikatu zen, baina berak nahi zuena abentura zen.

Luftstreitkräftean, (gerraren garai batean), Oswald Boelcke izeneko gizon batek asko lagundu zioen. Boelckek aukeratu zuen ehiza egiteko Jagdsstaffel edo Jasta 2 izeneko eskuadroiean, eta bere lehen borrokan garaipena lortu zuen. Cambraieko zeruan gertatu zen, Frantzian, 1916ko irailaren 17an. Oso bista ona zuenez, eta arriskua afrontatzeko dohain handia zuenez, asko destakatu zuen. Bere adiskideak, honek hegazkina hartzean, pertsonalitatea guztiz aldatzen zuela esaten zuten.

Hurrengo 20 hilabetetan, hegazkintzan hoberena izan zen Lehen Mundu Gerran. Boelckeko garaipenen zenbakia gainditzera iritsiko zen: 40, orain arte harrigarria zena. Bere hamaikagarren garaipenean, Lanoe Hawker izeneko hegazkina derribatu zuen. 1917ko urtarrilean Pour Le Mérite gurutzea jaso zuen.

Zirku hegalaria Jasta 11

Baroi Gorriaren izenaz ezagutua zen, bere hegazkina gorriz margotua zegoelako bere aurkakoak ondo ikusteko; hauek, Richthofenen trebetasun edota trebezia miresten zuten. 58 misio zuzentzea iritsi zen, eta lehen esan bezala, 80 hegazkin eroraraztea, gerra hartan iñorrek egingo ez zuena. Apirilean 20 lurreratze egin zituen berak bakarrik, eta bere gizonak zertxobait suizida zela zioten. Bere anaia Lotharrek, 40 garaipen lortu zituen gerra amaieran, eta Pour Le Mérite gurutzea jaso zuen ere.

Oso larri zauritua

1917ko uztailaren 6an, tiro bat jaso zuen buruan, burua oso zauritua utziz; baina hegan egiten jarraitu zuen, nahiz eta guztiz ezindua zegoela ikusiz. Heriotzari garrantzia emanik gabe ibili zen, berak bere manualean idatzi zituen arduretaz pasatzen, eta burua hesgailuaz lotuta zuela. Pixkat berandugo, Fokker Dr.I hegazkina jaso zuen, gorriz margotuko zuena, eta bere aire akrobaziak hobeto praktikatzeko ahalmena ematen zioena.

Heriotza

Iturri ofizialetan dioenez, Roy Brown izeneko kapitain kanadarrak hil zuen, baina inbestigazio berriak William John "Snowy" Evans militar australiarra izan zela diote Tiroak pulmoi, bihotza eta gibela zauritu zituen. Forentseen usteetan, minutu pare bat ez zituen behar hiltzeko. Evans militarraz gutxi dakigu, bakarrik 1925ean hil eta ez zekiela hain gizon garrantzitsua hil zuela. Roy Brownek liburu bat idatzi zuen bere borroka guztiak esplikatuz.

Bere hilkutxa 6 gizonek garraiatu zuten bere tumbara, hauek, "escuadrón 209"koak zirela. Ehorzketaren momentuan, militar australiarrak armak bota eta salbak jo zituzten bere izenean. Bere hilarrian, hurrengoa idatzi zuten:

Aquí yace un valiente, un noble adversario y un verdadero hombre de honor. Que descanse en paz.

Bere heriotzaren ondoren, Jasta 11ren kargua Wilhelm Reinhardtek hartu zuen, 1918ko uztailean hil zena eta gero, Hermann Göringek hartu zuena, 22 garaipen lortuz. Barón Rojoak liburu bat utzi zuen, 1917an idatzia. El avión rojo de combate izena eman zioen, non bere hegazkinen gustua adierazten zuen.

Idazlanak

  • Richthofen, Manfred von (2013). El avión rojo de combate. Granada: Macadán.

Erreferentziak

  • theaerodrome.com

  • Gran Atlas de la Aviación, Tomo 1, Sarpe (ed.), 1985

Bibliografia

  • Caamaño, J. Eduardo. El barón rojo. Córdoba: Almuzara, 2014.

  • Richthofen, Manfred von (2013). El avión rojo de combate. Granada: Macadán.

Kanpoko estekak

  • Wikimedia Commons alberga contenido multimedia sobre Manfred von Richthofen.

  • Fragmento de El avión rojo de combate, de Manfred von Richthofen (Macadán, 2014).

  • "El Barón Rojo tenía el alma negra", El País, 11 de mayo de 2014.