Gilen I.a Alemaniakoa
Gilen I.a Alemaniakoa eta Prusiakoa (Wilhelm Friedrich Ludwig) (Berlin, 1797ko martxoaren 22a - 1888ko martxoaren 9a) Alemaniako enperadorea (Káiser), 1871ren urtarrilaren 18az geroztik, eta Prusiako erregea, 1861ko urtarrilaren 2az geroztik, izan zen.
Federiko Gilen III.aren eta Luisa de Mecklemburgo-Strelitz-ren bigarren semea izan zen. 1829an Augusta de Sajonia-Weimar-Eisenach-ekin ezkondu zen, zeinekin bi seme izan zituen:
Federiko (1831-1888), Alemaniako enperadorea 1888 urtean (martxoaren 9tik ekainaren 15eraino).
Prusiako Luisa (1838-1923).
Prusiar armadan soldadutza egin zuen 1814az geroztik, eta 1815tetik aurrera zenbait misio diplomatikoren ardura eman zizkioten.
1857an, bere anaia Federiko Gilen IV.ak krisialdi bat jasan zuen, bere heriotzararte osasun mentaleko arazoak sufriaraziko zizkiona. Urte bat beranduago, Gilenek Prusiaren erregeordetzaren kargu egin behar izan zen.
Federiko Gilen IV.a semerik gabe hiltzean, 1861ko urtarilaren 2an Gilen Prusiako erregea izendatua izan zen Gilen I.aren izenarekin.
Erregeordetza baino lehen ez zuen politikan parte hartu, eta erregetza eskuratzean politika kontserbadore baten partaide agertu zen, Otto von Bismarck kantziler izendatuz (1862), Alemaniaren politika eta batasuna gidatu eta burutuko zuena.
Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, Prusiako Gilen I.a Alemaniako enperadore izandatua izan zen 1871ko urtarilaren 18an, Versalleseko Jauregiko ispiluen gelan. Iparraldeko Alemandar Konfederazioa (1867-1871) Alemaniar Inperioan bialakatu zen ("Kaiserreich", 1871-1918). Izaera federaleko estatu bakar batean batu ziren, non Prusiako erregea estatuburua zen, enperadore tituluarekin eta "presidente" edo federazioko erresumetako erregeen arteko primus inter pares. Honela, federazioa edo inperioa Prusiako, Bavariako, Wurtemberko eta Saxoniako erresumek, Badeneko eta Hesseneko Dukerri Handiek eta Hanburgoko, Lübeckeko eta Bremeneko hiri askeek osatu zuten.
Hiltzean, bere seme Federiko III.ak jarraitu zuen erregetzan, baina hiru hilabeteetara hau ere hil egi zen jasaten zuen minbizia zela eta. Honi bere seme Gilen II.ak jarraitu zion, bere aitonaren gobernua imitatzen saiatu zena.