Monica Bellucci

Monica Anna Maria Bellucci (Cittá di Castello, Umbria; 1964ko irailaren 30a), Monica Bellucci izenez ezagutua, Italiako modelo eta aktorea da.

Biografia

Monica Bellucci Italiako Cittá di Castellon (Umbria) jaio zen; aita, Pasquale Bellucci (kamoi konpainia baten jabea) eta ama, Brunella Briganti (margolaria). Senide bakarra da Monica. 16 urte eta batxilergoan Letrak ikasten ari zenean, modelo lanetan hasi zen. Bellucciren lehen profesional pausoak, abokatu mundura bideratu zituen, nahiz eta modelo bezala lan egitea erabaki zuen (bere unibertsitateko ikasketak ordaindu ahal izateko, Perugian). Modelo lanetan eraman zuen bizimodua zela eta, abokatu karrera alde batera utzi behar izan zuen.

Hiru hizkuntza dakizki Monikak: italiera (bere ama-hizkuntza), ingelesa, frantsesa (gaztelera apur bat ere badaki). Aktore lanetan hiru hizkuntza horiek erreztasun haundiz erabili ditu.

Modako argazkilari batekin ezkondu zen 1990ean, Claudio Carlos Basso, baina ondoren banadu egin ziren. Bere hurrengo senarra Vincent Cassel aktorea izan zen (pelikula ugaritan topatu ziren elkar). Bi alaba izan zituzten: Deva (2004ean jaioa) eta Léonie (2010ean jaioa). 2013ko abuztuaren 26an publiko bihurtu zen dibortzioa. Azken honen ondoren, prentsa arroxako hainbat aldizkarik Telman Ismailov (56 urte) errusiar multimilonario batekin dabilenaren zurru-murruak zabaldu dituzte.

Modelo lanak

1988an, Milanera joan zen, Europako moda gunerik nagusienera, alegia. 1989rako Paris-ko eta New York-eko modelo esanguratsu bat bihurturik zegoen. Dolce & Gabbana eta Elle markekin modelo lan garrantsitsuak egin zituen. Urte berean, Monika erakarrita sentitzen da zine munduaren inguruan, beraz, interpretazio klaseetara joaten da aktore bihurtzeko asmoz. 2004. urtean, AskMen-eko munduko 100 emakume ederrenen artean, lehen postua lortu zuen Monikak. Urte horretan ere, Devaz haurdun zegoenean, biluzik egin zituen modelo lanak Vanity Fair aldizkariko ediziorako, esperma donatzearen aurka dauden italiar legeen protesta modura.

Bellucciren moda karrera Elite+-ek gidatzen New York-en. Italiako sex-symbola kontsideratzen da. Gaur egun, Dior Cosmetics-eko aurpegi ezagunetariko bat da.

Zinea

Bellucciren zine-karrera 1990 urtean hasi zen. Paper laburrak interpretatu zituen La Riffa (1991) eta Bram Stocker-en Dracula-n (1992). 1996.urtean, César Sariak, aktorerik onena izendatu zuen Lisa-ren pertsonaiaren papera bete ondoren (L'appartement) eta bere aktore segurtasun eta ospea lortu zituen. Málena-n (2000), El pacto de los lobos-en (2001) e Irreversible-en (2002) egindako lanaren ondorioz, bere ospea nabarmenki handitu zen mundu osoan zehar. Orduz geroztik, Europa eta Ipar-Amerikako hainbat filmetan parte hartu du, adibidez, Lágrimas del sol (2003), The Matrix Reloaded (2003), La Pasión de Cristo (2004), Los Hermanos Grimm (2005), Le Deuxième souffle (2007), Ne te retourne pas (2009) y El aprendiz de brujo (2010).

Belluccik zine beltza deitzen zaion filmetan ere parte hartu du. Horren adibide dira Irreversible film polemikoa, non bortxaketa bortitz bat agertzen den, eta En El Punto De Mira. Hori gutxi balitz, zientzia-fikziozko eta akziozko filmetan ere parte hartu du.

2007n, Jose Fidalgorekin batera, Heart Tango iragarkian agertu zen (Intimissimi).

Belluccik Sonia Gandhi (Sonia filmean) interpretatu behar zuen baina proiektua berta behera geratu zen.

Aktore lanez gain, Monikak hainbat film eta bideo jokuetan parte hartu du bere ahotsa emanez protagonista eta pertsonaiei. Honen adibide dira, besteak beste: Kaileena (Prince of Persia: Warrior Within), Cappy-ren ahotsa frantsesez (Robots)

Filmografia