"Royal Mail Steamship Titanic" izenez ezagutzen dugun itsasontzia, ozeano-arteko bidaietan ibiltzen ziren itsasontzi hirukotea osatzen du. Garaiko itsasontzien zerr endan, Titanic handiena eta luxuzkoena zen; et a honen atzetik, hirukotea osatzen zuen beste ontzia aurkitzen zen, Olympic izenez ospetsua. 1912ko apirilaren 10a zen, Titanic itsasontziak bere lehenengo bidaia egin behar zuen eguna; Southampton (Ingalaterra) herrixkatik abiatu zen New York-era ailegatzeko xedearekin. Hortik lau egunetara, apirilaren 14an, Ternua uhartearen hegoaldean zeudela gaueko hamabiak hogei gutxi aldera, Titanic ontziak izozmendi handi baten aurka jo eta hurrengo eguneko goizeko ordu biak eta hogei zirenean, hondoratu zen. Ikaragarria izan zen, itsasoan gertaturiko zoritxar guztietatik beltzena izan zen; 1.523 pertsona hil baitziren bertan.
Titanic Belfasteko (Ipar Irlanda) "Harland and Wolff" ontzitegian egin zen. New Yorkera abiatu zen 2.227 pertsona ontzian bertan zeudelarik, eta horrenbeste jenderentzat salbamendu-txalupak eduki ez izanak, eragin handia izan zuen heriotza tasan; 1.178 pertsona bakarrik salba zitezkeen, eta hala ere, 705 baino ez ziren bizirik
Ismay eta Pirriek ingeniariek Olympic itsasontziaren ideia burura ordura etorri orduko, hasi ziren haren marrazki eta prespektibak egiten. Pirrieren taldea barkuaren diseinua egiten ari zen bitartean, Belfasten dauden Harland eta Wolffeko ontziolak, hiru atrakadero handiak bitan eraiki zituen; eta munduko garabi altuena, 67 metroko altuera zuena, bertan eraiki zen.
Itsasontziaren berezko diseinuari zegokionez, itsasontziak hiru kebide eduki behar zituen, baina, Pirrieren ustez, lau kebideek itxura egokiagoa emango lioke eta gainera, bidaiariek, beste tximinia horrekin ontzia Atlantiar Ozeanotik azkarrago ibiliko zela uste zuten.
Lehenengo klaseak esaterako, egongela handi bat, erretzaileen gela, harrera-lekua, bi egongela pribatu eta irakurketa gela. Jangela izugarri handia da, alturaz hiru kubiertakoa, eta sabaian kristalezko kupula erraldoi bat. Beherago, bainu turkoak, igerilekua eta gimnasioa aurkitzen ziren. Itsasontziaren alderdi batzuetako diseinuak erabat aldatu egin ziren, eta beste batzuk, aldiz, hobetu eta handiagotuta. Gimnasioa adibidez, beherako kubiertetan jarri ordez, kubierta nagusian jarri zen. Spa txikitu egin zuten, eta bi igogailu gehiago ezarri ziren; horrela itsasontzi guztian lau igogailu egonez, hiru lehenengo klasekoentzat eta bat bigarrengoentzat.
1911ko maiatzaren 31an, Harland & Wolff-eko ontziola jendez gainezka zegoen, denek Titanic ikusteko gogoarekin baitzeuden. Harrigarria zen benetan zenbat jende zegoen bertan, eta uretan ere bazuden txalupa bat alokaturik zeudenak ere.
Titanic eta Olympic itsasontziak oso antzekoak ziren, baina, egia da, Titanic luxuzkoagoa zela eta gainera 1.004 tona gehiago zituela. White Star Line eta Harland & Wolff-entzat beharrezkoa zen itsasontzi guztiak bataiatuak izatea; baina Titanic ez zen bataiatua izan.
Egun hartan, suizidiak botatzen hasi ziren, hura izan baitzen Titanic martxan jartzeko lehen eguna. Bertan aritu ziren izugarrizko lanak egiten Titanic-ek behar zuen abiaduraz ibilia ahal izateko; ez zuten denbora asko pasa mugimenduan jartzen baina ondoren, 10 hilabete behar izan zituzten itsasontziaren barruko gauza guztiak behar bezala ezartzeko. 1912ko otsailaren 3an, Titanic prest zegoen, azkeneko detaileak egin eta urte bereko apirilaren 12an, Belfastetik abiatu zen itsas zabaleruntz azken saiakuntzak egiteko.
Txalupen kubierta
Kubierta honetan, gimnasioa, kapitainaren eta ofizialen logelak eta aginte-gela aurkitzen dira; eta Titanic-ek dituen 18 salbamendu-txalupak ere bertan daude.
"A" kubierta
Hemen, 1.go klasekoen gelak aurkitzen ziren: erretzaileen gela, areto nagusia eta irakurketa gela. Bazegoen begiratoki bat kubierta honetan eta palmondo-patio bat ere bai.
"B" kubierta
Parisko kafetegi bat eta hainbat jatetxe edukitzeaz gain, lehenengo klasekoen ganbarak kokatzen ziren hemen. Kubierta honetan, harrainguraren mekanismoa zegoen.
"C" kubierta
Kubierta honetan gehienbat lehenengo klasekoen ganbarak aurkitzen ziren eta erretzeko gela bat eta liburutegi bat baita ere.
"D" kubierta
Kubierta honetan, lehenengo eta bigarrengo klaseen jangelak eta harrera-lekuak aurkitzen ziren. Bi jangelen artean, jakitoki eta sukalde nagusia kokatzen ziren.
"E" kubierta
Kubierta hau langileentzat zegoen bereziki prestatuta; hala eta guztiz ere, hainbat bainu publiko eta musikoek beren instrumentuak gordetzeko erabiltzen zituzten gelak hemen zeuden.
"F" kubierta
Kubierta honetan, klase ezberdinelo klaseen ganbarak aurkitzeaz gain, bainu turkoak, igerilekua eta Titanic-eko txakurtegia zeuden.
"G" kubierta
Bertan makina guztiak aurkitzen ziren. Branka aldean, tripulazioaren ganbara batzuk aurkitzen ziren.
Galdararen kubierta
Hemen ere, makinak, galdarak eta turbina eta engranajeen gelak aurkitzen ziren. Galdararen kubiertan eta makinen kubiertan, kotxeak eta altzariak eramaten ziren.
Makinen kubierta
Azken kubierta honetan, aldameneko bi helizeak mugitzeko beharrezkoak ziren engranajeak zeuden.
Titanic itsasontziaren apainketa estilo klasikoan oinarritzen zen, hala nola; Inperioa,Luis XIV, Luis XV, Luis XVI, Adams...
Itsasontzia abiatu baino aste bat lehenago, bidaiaren antolaketa guztia preparatuta zegoen. 1912ko apirilaren 10ean, Southamptonetik Ne
w Yorkerako bidaia hasi behar zenean, bidaiariak izugarrizko zirrara zeukaten, amets bat zela esaten zuten batzuk. Itsasontziko kapitaina, Edward John Smith zen, White Star Lineko esperientzia eta prestigio gehieneko kapitaina. Kapitanak esan zuen, hura izan behar zela egin behar zuen azkeneko bidaia jubelatu aurretik, emazte eta alabarekin denbora gehiago pasa nahi baitzuen. Lehen, bigarren eta hirugarren klaseen artean, 2.224 biadaiari zeuden denera; eta itsasontziko edoizein tokiz disfrutatu zezaketen; gimnasioa, igerilekuak, luxuzko jangelak, liburutegiak... Titanic-eko eskifaiko kide garrantzitsuenak hauek ziren:Kapitaina - Edward John Smith Ofizialen buruzagia - Henry Wilde Lehen ofiziala - William Murdoch
Bigarren ofiziala - Charles Lightoller
Hirugarren ofiziala- Herbert Pitman
Laugarren ofiziala - Joseph Boxhall
Bosgarren ofiziala - Harold Lowe
Seigarren ofiziala - James Paul Moody
Titanic-ak bidai atsegin bat izan zuen. Southampton-tik Cherbourg-ra bidaiatu zuen, non bidaiari gehiago hartu zituen, gero Queenstown-en , Cork-en , Irlanda-n porturatu zen, non 3.klaseko bidaiariak eta posta ontziratu zituen.
Egunak igaro zire
n berririk gabe, baina apirilaren 13an ibilbideko izotz blokeei buruz begiztatutako informeak iritsi ziren; gutxienez dozena bat mezu iritsi ziren Marconiren telegrafoa ondatu baino lehen, 10 orduko tartez. Irrati gelan harremana berrezarritakoan, irrati- telegrafistak icerberg-ak izateko arriskuaren hainbat mezu jaso zituzten, zein ez ziren oso kontutan hartu edo guztiz alde batera utzi ziren.Terranovara iristen ari ziren neurrian, klima asko hoztu zen eta Smith kapitainak bidea aldatzea agindu zuen iceberg-ak zeuden tokiko hegoaldera joateko. Abiadura, 22 korapilokoa zen eta Smith-ek Bruce Ismay-ri galdetu zion ea jetsi zezakeen, nork ezetz esan zuen, izan ere, bere lehenengo bidaian, ahalik eta denbora hoberena egin nahi zuen. Azkeneko ilunabarrean, apirilaren 14an, igandea, Titanic itsasontzia guztiz lasaiak ziren uretan nabigatzen zegoen. Oso gau hotza eta izoztua iritsi zenean, ontzia oso ur lasai eta olatu gabekoetan nabigatzen zegoen, izugarrizko likido beltz batean, non oso zaila zen iceberg-ak antzematea. Smith-ek berriz ere J.Bruce Ismay-i , elkarteko presidenteordeari, galdetu zion ea abiadura jetsi zezakeen eta berriz ere ezezkoa eman zion. Orduan, Smith-ek, mastetako zaintza bikoiztea agindu zuen.
23:40etan, lehen talka
23:35ak aldera, Boxhall gela ofiziala, popa aldetik zetorren eta zubirantz joaten ari zen, bigarren ofizialean Lightoller bere gelan zegoen deskantsatzeko asmoarekin, eta era berean, bosgarren ofizialean Lowe eta hirugarrenean Pitman; Bride telegrafista kabinan zegoela, Marconik Philips-i,beti haserre zegoenari, kamantzara joateko konbentzitzen ari zitzaion. Arduradun ofizialak, Wilde, kamaina guztietara joateko asmo zuen deskantsatzera joan aurretik eta Smith 22:30ak aldera bere kamantzara joanda zegoen.
Murdoch Jmes Paul Moody-ren ondoan zegoen, seigarren ofiziala, zubian. Denbora gutxi pasata zegoen, Murdoch-ek Samuel Hemming-i brankako gazteluko gaineko sektoreko sabaizuloko argizuloak isteko esan zioenetik, begiraleen bista ez okertzeko. Apirilaren 14ko gauerdia baino zerbait lehenago (23:40), itsaso guztiz lasaiarekin eta izarrez betetako zeruarekin, begiraleak iceberg batekin topo egitearen arriskuaz berri eman zuten, brankatik 600m-ra. Moody-k telefonoa altxatu zuen Frederick Fleet-en dei esperantzagabea jasotzeko- “ Iceberg-a, zuzen aurrekaldean”- eta Murdoch jakinaren gainean jarri zuen, nor korrika joan zen istribor aldera bere kabuz ikusi ahal izateko.
Lehenengo ofizial William Murdoch, zaindari zegoen momentu hartan, berari egokienak iruditu zititzaizkion neurriak hartu zituen eta kolpea saihesten saiatu zen, lema biratuz lehenego (oso txikia zela ontzirako) guztiz ababor, ondoren atzeraka joanez, zein guztiz erabaki okerra izan zen, izan ere, biratzeko presioa galdu zuen. Azkeneko minutuan ontziak aurrez talka egitea saihestu zuen. Jarraian Murdoch-ek istriborrera biratzeko agindua eman zuen, agian azkarregi ez baitzuen pentsatu iceberg-a(zubia baino altuagoa zen) itsasoaren muturretan hedatzen zela. Azkenik, ontziak iceberg-a ikutu zuen eta hala istriborrean 5m-ko sakonera zuten 6 zuloko plakak iriki ziren, zeintzuk guztira 100m-ko urraketa gehituko zituzten eta 5 konpartimentu urarekin kontaktuan utziko zituzten. Titanic-a epaitua geratu zen.
00:00etan, berri txarra
Jack Phillips-i laguntza eskatzen diote irratiaren bitartez. Lehenengo mezua hau izan zen : «CQD CQD CQD CQD CQD CQD de MGY MGY MGY MGY MGY kokalekua 41.44 N 50.24 W» (CQD laguntza eskatzeko modu bat zen). Beste mezu batzuetan SOS siglak erabiliko ditu; lehenengotarikoak izango dira sigla horiek erabiltzen. Hondoratzea
1:30ean, branka hondoratuta zegoen eta 1:45ean, itsasoko ura kubiertetara iritsi zen; gelditzen zirenen artean izua sortuz. Iceberg-erkin talka egin eta 2 ordu eta 40 minutu beranduago, Titanic hondoratuta zegoen. 1.500 hildako egon ziren gutxi gora behera, itota edo hipotermiaz hilda. Esan beharra dago, itsasontziak ez zuela behar zituen salbamendu-txalupa guztiak eraman, ez baitziren bidaiari eta tripulazio guztiak txalupa horietan sartzen. Bakarrik 711 pertsona sartu ziren txalupa horietan, nahiz eta, 1.100 pertsonentzako lekua egon. Lehentasun lehenengo eta bigarren klasekoek zeukaten; eta batez ere, haur eta emakumeek. Historian gertatu den hondamendirik okerrenetarikoa da; eta gainera, ezagunena.
White Star Line-k lau itsasontzi alokatu zituen hondamendian hildako pertsonen gorpuak aurkitzeko: Mackay-Bennett, Minia, Montmagny eta Algerine.
Ezbe
Smith gertatutakoaz ohartu zanen tripulazioaren gehiengoa ontzia berrikusten jarri zuen; eta konturatu ziren brankako aldean, soinu ez-ohiko bat zegoela. Tripulazioak kapitainari haren berri eman zion; konpartimenduetatik bost barruraka sartu ziren izozmendiarekin edukitako talkaren ondorioz, eta hondoratzen hasi ziren. Hasieran, kalteak ez zuen oso handi ematen, baina denborak aurrera zihoan heinean, konturatu ziren Titanic bi edo lau ordutan hondoratuta egongo zela. Kapitainak eta bere tripulazioak ez zuten nahi inondik ere bidaiariak izutzea, baina itsasontzitik alde egin behar zuten. Nahiz eta kapitainak esperientzia handia eduki ezin izan zuen hain denbora gutxia hori aurrera atera, eta hura eramaten ez zekien; oso izututa zegoen. 0:10etan, SOS deia
har honen ondorioz, Lord Mersey legelari famatua egin zen honen kargu eta 1913an itsasoko biziaren Segurtasunari buruzko lehen konbentzioa ospatu zen Londresen, zeinek 1914an giza bizitzaren itsasoko babesari buruzko lehen nazioarteko konbentzioa (SOLAS) hartu zuen, emandako hondamendia eragin zuten hutsegiteak saihesteko hainbat neurri hartu .zituzten; besteak beste, urtze garaian hegoalderago zihoan ruta berri bat ezartzea eta itsas patruila batek rutan zehar zeuden icebergen berri ematea.Arbuiatu bizirik atera zen arbuiatu eta irainduena Bruce Ismay izan zen, handik urte betera White Star Linetik erretiratu eta hil arte (1937) bere etxean zokoratu zen, bizilagunei bere presentziaz hitz egitea debekatuz. Eztabaida nagusiena gobernu estatubatuarrak sortarazi zuen, lehen klasean zihoazen bidaiari eta enpresari askoren galeran oinarrituz eta desagertutakoen familiartekoen kexekin elkartuz. Komunikabideen arabera, Ismay koldar hutsa zen itsasontzian emakumeak eta haurrak zeuden bitartean berak alde egin zuelako. Beste kaltetuetako bat SS Californianen kapitaina izan zen, koldar eta axolagabetzat hartuz izan zen; izan ere, Titanic itsasontziarekiko gertuen zegoen itsasontzia zen eta nahiz eta bengala txuriak ikusi ez zuen ezer egin. Aldiz, Edward John Smith kapitainaren irudia izugarri ezaguna egin zen mundu osoan zehar eta ospe ona hartu zuen; askok heroitzat jotzen zuten. Ezin da zalantzan jarri, kapitainak bere eginbeharrekin egin zuela eta protokoloa bete zuela; lehentasuna emakume eta haurrei emanez. Haren fideltasunak ospetsu egin zuen esaldi hau: "the captain goes down with the ship" ( kapitaina itsasontziarekin batera hondoratuko da).Titanic-en hondoratzea berriz ere gogoratu egin zen RMS Lusitania hondoratu zenean, hala ere, egoera oso desberdina izan zen.
RMS Carpathia izeneko itsasontziak, New Yorketik Fiumera bidaiatzen zuen eta bertako kapitainak Arthur Rostron zuen izena.
1912ko apirilaren 15ean, gaueko 00:25 inguruan, mezu bat jaso zuen honela esanez: RMS Titanic itsasontzia hondoratzen ari zela iceberg baten aurka talka egin ondoren. Rms Carpathia itsasontziak ez zuen beste erremediorik izan, bidaiaren norabidea aldatu eta Titanic zegoen lekurantz abiatu zen. Jakinarazi zien Titanic-eko tripulazioari bertan egongo zirela 4 ordutan, baina, ez zen itsasontzi bakarra izan harekiko gertu zegoena, Stanley Lord kapitaintzat zuten itsasontzia oraindik ere gertuago zegoen; baina ez zuten parte hartu berrerostean. Hala ere, justiziak bere lana egin zuen eta Lordek ospe txarra hartu zuen.
Goizeko lauak aldera, RMS Carpathia itsasontzia, Titanic hondoratu zen tokira ailegatu zen, eta bertako 706 bidaiari erreskatatu zituzten. Bertatik joan behar zen unean, iritsi zen SS Californian itsasontzia, eta Rostron kapitainak, zonaldeari beste begiratu bat botatzeko esan zion eta New Yorkera abiatu zen.
Bizirik atera ziren lehen hildakoak
Maria Nackid andereñoa— 3.mailako bidaiaria, 1912ko uztailaren 30ean, meningitisa zuela eta.
Eugenie Baclini andereñoa — 3.mailako bidaiaria, 1912ko abuztuaren 12an, meningitisa zuela eta.
Coronel Archibald Gracie — 1.mailako bidaiaria, 1912ko abenduaren 4an, koma diabetiko batengatik.
Marie Eugenie Spencer anderea — 1.mailako bidaiaria, 1913ko urrian.
Maximilian Frölicher jauna — 1.mailako bidaiaria, 1913ko azaroaren 22an, hipotermiaren ondorioz.
Kornelia Andrews andereñoa— 1.mailako bidaiaria, 1913ko abenduaren 4an, neumonia zuela eta.
Bizirik ateratako azken hamar bidaiariak
Louise Gretchen Pope (née Kink) (1908–1992)
Beatriz Irene Sandstrom (1910–1995)
Michel Marcel Navratil (1908–2001)
Winnifred Vera Quick (1904–2002)
Millvina Dean (1912 - 2009)
Millvina Dean, azken bidaiaria
Millvina Dean izan zen, Titanic-en hondaretzearen ondoren bizirik iraun zuen azken bidaiaria. Hondaratzeaz gogoratzen zen azken bidaiaria Lillian Asplund izan zen, zorigaitz hura gertatu zenean 5 urte besterik ez baitzituen; hala ere, 2006ko maiatzaren 6an hil zen Massachusettsen. Hark, bere amak bezela, inoiz ez zuten inongo lekukotasunik azaltzeko gogorik izan. Barbara Westek 10 hilabete eta 22 egun zituen hondamendia gertatu zenean, baina hil egin ze 2007an. Ondorioz, Millvina Dean izan zen ezbehar hura bizi izan zuenetatik, hiltzen azken bidaiaria 2009ko maiatzaren 31an Ingalaterran hain zuzen ere; 10 hilabete besterik ez baitzituen hondamendia gertatu zenean.
Titanic-en historiaren ondorioz, hainbat eta hainbat film eta telesail egin dira; baina egia esan, horietatik nabarmengarriena, 1997.urtean egin zen pelikula izan zen; James Cameronek zuzendutakoa hain zuzen ere. 11 Oskar irabazi zituen eta arrakasta gehien izan zuen filma izan zen; eta 1800 milioi dolar bildu zituen. Hontaz aparte, badaude beste hainbat obra Titanic-en historia argi eta garbi kontatzen dutenak:
Saved from the Titanic (Titanic-en salbatzea) (film hau galdu egin zen) (1912).
The Sinking of the Titanic (Titanic-en hondoratzea) (1969).
Titanic, TV mini-series (1996).
La camarera del Titanic ( Titanic-eko zerbitzaria) (1997).
Titanic (1996). Catherine Zeta-Jones protagonista zelarik.
Titanic (1997). Leonardo DiCaprio y Kate Winslet protagonistak zirelarik.
Titanic 2 (2010). Shane Van Dyke y Marie Westbrook protagonistak zirelarik.
Dokumentala
2001.urtean, 1997ko Titanic filmeko zuzendariak, James Cameronek hain zuzen ere, dokumental bat bideratu zuen eta bertan balioetsi ditzazkegu Titanic-en hainbat argazki. Dokumentala "Ghosts of the Abyss" (2001) izenez ezagutzen da.
↑ encyclopedia titanica. «the women and the children first» (inglesez).
↑ logoi.com. «TITANIC - WOMEN AND CHILDREN FIRST!» (inglesez).
↑ Noticias.com. «El "Titanic" se partió en tres antes del hundimiento»(gazteleraz).
↑ El País. «Las mujeres y los niños, después»(gazteleraz).
↑ encyclopedia titanica. «Captain Goes Down With Ship» (inglesez).
↑ «Mr Ramon Artagaveytia - Titanic Biography - Encyclopedia Titanica»(gazteleraz).
↑ «Murió Millvina, la última sobreviviente del Titanic». Las Últimas Noticias (35.554). 2009. 16. http://www.lun.com/Pages/NewsDetail.aspx?dt=200 9-06-01&PaginaId=16&bodyid=0 (gazteleraz).
Lynch, Don, Maschall, Ken, Titanic, una historia ilustrada: Ediciones grupo B, Barcelona, 1999, ISBN 978-84-406-8569-8.
Lord, Walter, Una noche para recordar, Editorial de ediciones selectas, Buenos Aires, 1962.
Wikimedia Commons-k RMS Titanic-i buruzko informazioa .Commons
Enciclopedia visual del Titanic
Titanic-i buruzko historia eta argazkiak
Web de Información sobre el Titanic — Comunidad Titánica Internacional
Bidaiariak eta tripulazioari buruzko informazio guzti a (inglesez)